Elhuyar Zientzia

Elhuyarrek antolatzen duen zientzia martxan dago aurten ere. Ikasturtean zehar gazte-taldeek zientziako proiektu bat garatzen dute irakasleen eta ikertzaile profesionalen laguntzarekin, eta udaberrian publikoki aurkezten dituzte emaitzak. Elhuyarko Danel Solabarrietak azaldu digu nolakoa izango den edizio hau. Eta izena emateko epea zabalik dagoela ere esan digu. 

Direct download: NFXXVIII-09c.mp3
Category:science -- posted at: 3:47am EDT

Kolaboratzaile berria dugu Norteko Ferrokarrillean, Lide Arana biokimikaria. Hark azaldu digu zer diren motor molekularrak eta kontatu digu nola funtzionatzen duten. Aldi berean biologikoak eta mekanikoak diren egitura horiek gure zeluletan daude. 

Direct download: NFXXVIII-09b.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EDT

Neuronen arteko konexioak galtzen direnean oso zailak dira berriz ere lotzeko, baina zientzialari asko ari dira ikertzen nola. Orain, fisikari-talde batek metamaterialak erabiltzea proposatu dute lotu beharreko gune horretan konexioak estimulatzeko, zuzenean neuronetara iritsi beharrik gabe. 

Direct download: NFXXVIII-09a.mp3
Category:science -- posted at: 3:41am EDT

XXVIII. denboraldiaren 9. saioa: neuronak eta metamaterialak, motor molekularrak eta Zientzia Azoka. 

Direct download: NFXXVIII-09.mp3
Category:science -- posted at: 3:38am EDT

1