Elhuyar Zientzia

Asteburu honetan dira UEUk eta Euskalnatura taldeak antolatutako Natur Zientzien topaketak Iruñean. Antolatzaileetako bat izan da gurekin, Mikel Etxeberria Okariz, eta kontatu digu nola planteatu duten aurtengo edizioa. 

Direct download: NFXXVIII-11c.mp3
Category:science -- posted at: 5:52am EDT

Margolari askok berezko estiloa izan dute, eta batzuetan pairatu dutenarekin lotzen da estiloa justifikatzeko. Oskar Gonzalez EHUko kimikariak azaldu digu kasu batzuetan badagoela lotura hori eta beste batzuetan ez. Eta horren bidez, artearen historian zehar mugitu gara elkarrizketa honetan. 

Direct download: NFXXVIII-11b.mp3
Category:science -- posted at: 4:54am EDT

Fagradalsfjall sumendia oso gertu dago Reykjaviketik, Islandiako gune populatuenetik. Han, 2021an hasita, jarduera sismikoa handia dago, nahiz eta aurretik, 800 urtez, jarduerarik ez den egon. Orain Islandiako Bulego Meteorologikoak dio hamarkadak iraun dezakeela ezegonkortasun sismikoak. 

Direct download: NFXXVIII-11a.mp3
Category:science -- posted at: 4:48am EDT

XXVIII. denboraldiaren 11. saioa: margolarien estiloa eta gaixotasunak eta Natur Zientzien Topaketak. 

Direct download: NFXXVIII-11.mp3
Category:science -- posted at: 4:46am EDT

1