Tue, 28 November 2023
René Descartes filosofo eta matematikaria garuna nola funtzionatzen duen azaltzen saiatu zen. Humoreen teoria eguneratu zuen horretarako, alegia, garuna gorputzeko likido jakin batzuen bitartez funtzionatzen duela. Descartesek azaldu zuen funtzionamendua garaiko teknologoa aurreratuenarekin, sistema hidrulikoekin. Eta gu, azken batean, garuna konparatzen dugu gure teknologia aurreratuenarekin, ordenagailuekin alegia. |
Tue, 28 November 2023
Gorka Azkune EHUko informatikariak kontatu digu saioak egiten ari direla makinek modu berri batean ikasten hasteko. Alegia, ideia ezberdinak elkarren artean erlazionatzeko ahalmena sorraraztea eta horretatik jakintza orokortzeko bideak ikas ditzaten. Guk horrela ikasten dugu, baina ez da ikasteko modu sinple bat. Pompeu Fabran eta New York Unibertsitatean lehen urratsak eman dituzte ikasketa mota hori sustatzeko. |
Tue, 28 November 2023
Itsas hondotik metalak erauz daitezke. Baina jarduera horrek inpaktua du hainbat bizidunengan. Adibidez, hautsak harrotuta marmoka batzuek arazo larriak izan ditzateke. |
Tue, 28 November 2023
XXVIII. denboraldiaren 12. saioa: Itsas hondoko meatzaritzaren inpaktuaz, makinek ikasteko modu berri bat eta Descartes eta garuna. |