Thu, 22 February 2024
1970ean, Jim Bohlen, Marie Bohlen eta Irving Stowe elkartu ziren Amchitka uharteko proba nuklear baten aurkako ekintza bat antolatzeko. Itsasontzi bat behar zuten hara joateko proba gerarazteko. Kontzertu bat antolatu zuten, eta kontzertu horretan jasotako diruarekin alokatu zuten haien lehen itsasontzia. Greenpeace itsasontzia, hain zuzen. Hostoen Arteko Melodietan istorio hori ezagutu dugu, eta Joni Mitchellek han kantatu zuen Big Yellow Taxi abestia ekarri dugu. |
Thu, 22 February 2024
Kenyako Parke Natural batean, inurri batzuen gainbeherak eragin du bertako lehoiek dieta aldatzea. Orain arte zebrak jaten zituzten, gehienbat. Alde handiarekin gainera. Orain, berriz, bufaloak. Irati Diez Virtok azaldu digu zergatik gertatu den hori eta nolakoa konexio ezkutuak dauden ekosistema baten barruan. |
Thu, 22 February 2024
IV. denboraldiaren 25. saioa: Inurriak eta lehoiak eta Greenpeace sortzeko kontzertua. |