Thu, 25 April 2024
Hostoen arteko melodietan Alemaniara goaz. Marteria rap-kantaria Amazonasera joan zen; han, lursail bat erosi zuen, bertako biodibertsitatea babesteko helburuarekin. Bizipen hori dokumental batean jaso zuen, Der amazonas-job. Gaur, dokumental horretarako konposatutako kanta bat ekarri dugu, Wald. |
Thu, 25 April 2024
Itsasoaren gainazaleko tenperatura handitzen ari da, eta horrek sakontasun txikian bizi direnei eragiten die. Makroalgei, adibidez. EHUko BENTOS taldeak urte asko eman ditu Bizkaiko algak ikertzen. Gurekin ikertzaile haietako bat izan da, Olatz Arriaga biologoa, eta ikerketari gainbegirada bat egiten lagundu digu. |
Thu, 25 April 2024
IV. denboraldiaren 34. saioa: koralak, algak, itsasoaren gainazaleko tenperatura eta Marteriaren rap alemana. |