Elhuyar Zientzia

Zabalik dago CAF-Elhuyar sariketan lanak entregatzeko epea. Euskarazko zientziaren dibulgazioaren sariketa aurten urte naturalarekin batera ospatuko da; udazkenean izango da sari-banaketa, eta orain dago aukera aurtengo edizioan parte hartzeko lanak entregatzeko. Garazi Andonegi koordinatzailea izan da gurekin. 

Direct download: NFXXVIII-38c.mp3
Category:science -- posted at: 2:19am EDT

Aitana Lertxundik, EHUko ikertzaileak, urteak eman ditu airearen kalitatearen ondorioak ikertzen. Oso iraupen luzeko ikerketetan hartu izan du parte, INMA proiektuan adibidez, eta orain beste proiektu batean hasi da, PARC-Euskadi proiektuan, Europako proiektu zabal bateko hemengo adarra. Lertxundiren lana ezagutu dugu, eta bide batez, bolondresen parte hartzeko deia zabaldu dugu gure saioan. 

Direct download: NFXXVIII-38b.mp3
Category:science -- posted at: 6:14pm EDT

Labezomorro germanikoa ez da jatorriz Alemaniakoa. Lineok hala uste izan zuen, XVIII. mendean deskribatu zuenean, baina ikerketa genetiko batek argitu du Asian duela jatorria. Handik Ekialde Hurbilera hedatu zen, gero Europara eta gero mundu osora. Gizakiarekin batera bidaiatu du, eta, beraz, labezomorroaren genomaz gure historiaren gorabeheren isla da. 

Direct download: NFXXVIII-38a.mp3
Category:science -- posted at: 6:09pm EDT

XXVIII. denboraldiaren 38. saioa: labezomorroen jatorria, PARC-Euskadi proiektua eta CAF-Elhuyar sariketa. 

Direct download: NFXXVIII-38.mp3
Category:science -- posted at: 6:05pm EDT

Itsasoa deika daukagu. Entzuten duzu? Hostoen arteko melodietan, talde indie honek itsasoaren zikikeriari buruzko kanta bat proposatzen digu. The Sea is Calling. 2012an argitaratutako The Temper Trap diskokoa, hain zuzen. 

Direct download: EKOIV-38m.mp3
Category:science -- posted at: 3:24am EDT

Ugaztunen artean, zifioak dira urpekaririk onenak. 2017an, jaso zen urpeko egonaldi luzeenaren erregistroa: zifio bat 3 ordu eta 45 minutu egon zen arnasa hartzera igo gabe. Irati Diez Virto dibulgatzaileak hitz egin digu animalia horien estrategiei buruz urpean hain denbora luzeak emateko. Itsas dortoken kasua ere aipatu digu, bai eta gizakia ere. Asiako bajau herrikoak ospea dute haien buzeatzeko ahalmenarengatik. 

Direct download: EKOIV-38a.mp3
Category:science -- posted at: 2:55am EDT

IV. denboraldiaren 38. saioa: zifioak, dortokak eta pertsonak, urpekaritzan eredu. 

Direct download: EKOIV-38.mp3
Category:science -- posted at: 2:53am EDT

Partikula subatomikoen ospea zientzia zaila eta urruna izateko ospea da. Baina elektroia bera ere bada partikula subatomiko bat. Alegia, elektrizitatea bera ere mundu horretan dago. Elektroia, protoia, neutroia, pioia, quarka, neutrinoa... Elektroiarekin hasita, beste partikulen mundura egin dugu salto.  

Direct download: NFXXVIII-37c.mp3
Category:science -- posted at: 3:25am EDT

Maiatzaren 22an abiatuko da Elhuyarren Zientzia Azokaren urte bukaerako ospakizuna. Lau eguneko azoka izango da. 800 ikasle inguruk aurkeztuko dituzte Bilboko Areatzan ikasturtean zehar landutako ikerketen emaitzak. Danel Solabarrieta Elhuyarko koordinatzailea izan da gurekin eta aurrerapen txiki bat eman digu Zientzia Azokan ikusiko ditugunei buruz. 

Direct download: NFXXVIII-37b.mp3
Category:science -- posted at: 3:15am EDT

ITER proiektuan, fusioa eragiten saiatzeko, Tokamak erreaktore bat erabiltzen dute. Fusionatu behar den materiala eremu magnetiko baten bitartez harrapatzen duen ontzi bat da, baina oso zaila da eremu horren mugak kontrolatzea. Horretan ari dira fisikari teoriko asko lanean, eta aste honetan aurrerapen handiak iragarri dituzte zientzia-albisteetan. 

Direct download: NFXXVIII-37a.mp3
Category:science -- posted at: 3:00am EDT

XXVIII. denboraldiko 37. saioa: Zientzia Azoka eta partikula subatomikoen gertutasuna. 

Direct download: NFXXVIII-37.mp3
Category:science -- posted at: 2:56am EDT

1960ko hamarkadan Roger Payne biologoak baleen kantak ikertu zituen. Haren grabaketak disko formatuan argitaratu zituen 1970ean, eta oso egokia da disko hori Hostoen Arteko Melodien atalerako. Gainera, Cosmos telesail ospetsuan Carl Saganek erabili zuen informazio hori azalpen batzuk emateko. 

Direct download: EKOIV-37m.mp3
Category:science -- posted at: 6:08am EDT

Bertako ez diren arraza asko erabiltzen dira Euskal Herrian, abeltzaintzan. Behiak, ardiak, zaldiak, ahuntzak eta abar. Izaro Zubiria eta Asier Albite izan dira gurekin, San Isidroko egunean, arraza horien zaintzari buruz hitz egiten, abeltzainaren eta albaitariaren ikuspuntuetatik. Galdera da. Zer da hemengo arraza bat izatea? 

Direct download: EKOIV-37a.mp3
Category:science -- posted at: 5:06am EDT

IV. denboraldiaren 37. saioa: abeltzaintza kanpoko arrazekin eta baleen kantak. 

Direct download: EKOIV-37.mp3
Category:science -- posted at: 5:00am EDT

Eli Rezabal kimikari teorikoarekin izan gara, eta haren ibilbideaz hitz egin dugu. Gaur egun likido ionikoak ikertzen ditu EHUn, Donostiako Kimika Fakultatean. Likido ionikoen esparrua erronka bat da kimikari kuantikoentzat, haren kalkuluek duten zailtasunarengatik, eta aldi berean oso zabala den errealitate bati lotuta dago. 

Direct download: NFXXVIII-36b.mp3
Category:science -- posted at: 4:38am EDT

Lehen aldiz detektatu dute atmosfera bat exoplaneta batean: Karramarro konstelazioaren 55 Cancri izarrak (berez, sistema binarioa da) exoplaneta asko ditu, eta haietako batek, 55 Cancri e planetak, atmosfera du. Planeta beroa da eta, beraz, argi infragorria igortzen du. Argi horren bitartez detektatu dute planetaren atmosfera.  

Direct download: NFXXVIII-36a.mp3
Category:science -- posted at: 4:18am EDT

XXVIII. denboraldiaren 36. saioa: Eli Rezabal eta likido ionikoak. 

Direct download: NFXXVIII-36.mp3
Category:science -- posted at: 3:31am EDT

2005ean, Amaral taldeak Pájaros en la cabeza diskoa argitaratu zuen. Disko horretako kanta bat ekarri dugu gaur Hostoen arteko melodietara: En el río. Desagertutako ibai bati egindako kanta ekologista da. 

Direct download: EKOIV-36m.mp3
Category:science -- posted at: 5:34am EDT

Amaia Gonzaga Roa, ingurumen-biologoa da. Nafarra da, baina Helsinkin ari da ikerketa. Berez, Amazonaseko basoa ikertzen du satelite irudien bidez. Haren ibilbide profesionalari buruz hitz egin dugu, eta deforestazioaren ikerketaren munduan murgildu gara. 

Direct download: EKOIV-36a.mp3
Category:science -- posted at: 5:30am EDT

IV. denboraldiaren 36. saioa: Helsinkiko unibertsitateko Amaia Gonzaga Roa eta Amaral. 

Direct download: EKOIV-36.mp3
Category:science -- posted at: 4:42am EDT

Pozoien atalean, Mentxu Aiertza eta Agatha Christie izan ditugu gurekin, eta Agatha Christie eleberri baten bitartez, Pale Horse. Eleberri hartan, talioaren bidezko hilketak izaten dira; biktimak pozoituak izan direla detektatzeko oso zaila da, talioaren efektua itxuraz ezberdina delako pertsona bakoitzean. Mentxuk, gainera, talioa pozoi moduan erabili izan den kasu erreal harrigarri bat ekarri digu. 

Direct download: NFXXVIII-35b.mp3
Category:science -- posted at: 5:08am EDT

2004an grafenoa ekoizteko modua aurkitu zuten bi fisikarik, eta sei urte geroago Mobel saria eman zitzaien horregatik. Garai hartan, asko hitz egin zuten grafenoari buruz, iraultza bat ekarriko zuen material bat zela adierazita, baina, non dago iraultza hori? Kontua da iraultza egon, badagoela, baina ez da komikabideetan titularrak sortzen dituen iraultza bat. Edonola ere, milaka milioi dolarreko negozioa da dagoeneko grafenoaren sektorea. 

Direct download: NFXXVIII-35a.mp3
Category:science -- posted at: 4:46am EDT

XXVIII. denboraldiaren 35. saioa: Agatha Christie, Mentxua Aiertza eta talioa. 

Direct download: NFXXVIII-35.mp3
Category:science -- posted at: 4:45am EDT

Dar Williams kantautore estatubatuarraren Go to the woods kanta ekarri dugu Hostoen arteko melodietara. Bertan, muiskariak planteatzen du zer ikusiko zenuke basoan eta zerren beldur izango zinen. Baina, azkenean, benetako beldurra da basoa bera desagertzeko arriskua duela. 

Direct download: EKOIV-35m.mp3
Category:science -- posted at: 5:32am EDT

Gorka Santamarina EHUko ikertzailearen taldeak Idizabalgo gaztak dituen mikrobioen komunitatea ikertzen du. Mikrobio horien jarduerak ematen dizkio gaztari zaporea, usaina eta kalitatea. Oraindik ez dago erabat ikertuta komunitate hori. Santamarinak azaldu digu zenbateraino dakigun eta nolako aldeak dauden ekoizleen gazten artean. 

Direct download: EKOIV-35a.mp3
Category:science -- posted at: 5:19am EDT

IV. denboraldiaren 35. saioa: Idiazabal gaztaren mikrobiota eta Dar Williams. 

Direct download: EKOIV-35.mp3
Category:science -- posted at: 5:16am EDT

1