Elhuyar Zientzia

Hostoen arteko melodietan, Fleetwood Mac rock-talde klasikoa izan dugu gurean. 1973an The City kanta argitaratu zuten; protagonistak hiritik alde egin behar du, eta perspektiba horretatik begiratzen dio hiriari. Ez da inoiz bueltatuko. 

Direct download: EKOIV-42m.mp3
Category:science -- posted at: 6:33am EDT

Landareak komunikatzen dira. Batzuetan, haien artean. Batzuetan, animaliekin edo beste bizidun batzuekin. Irati Diez Virtok komunikazio sistema horiei buruz hitz egin digu. Akazien adibide ezagunetatik hasita, beste komunikazio-mota batzuetara. 

Direct download: EKOIV-42a.mp3
Category:science -- posted at: 6:31am EDT

Direct download: OlatzOVEkinean.mp3
Category:science -- posted at: 4:33am EDT

IV. denboraldiaren 42. saioa: Fleetwood Mac eta landareen komunikazioa. 

Direct download: EKOIV-42.mp3
Category:science -- posted at: 6:10am EDT

Direct download: UnaArregiLeon.mp3
Category:science -- posted at: 4:35am EDT

EHUko kimikari batekin izan gara, Haritz Sardon. Ikerketa-ibilbide luzea egin du, eta gaur egun laborategi bat zuzentzen du Donostian. Esparru askotan izan da ikertzaile, baina haren ibilbide profesionalaren zati oparoena polimeroen kimikan izan da, besteak beste, plastikoen industria jasangarri bilakatzeko ahaleginetan. 

Direct download: NFXXVIII-41b.mp3
Category:science -- posted at: 4:10am EDT

Neandertal oso zahar baten hezurrak topatu dituzte Karrantzako El Polvorín aztarnategiko Leize batean. Itxuraz, 150.000 urte edo gehiago dituzten aztarnak dira, 18 giza hezur, eta litekeena da emakume batena izatea. Andere izena jarri diote. Asier Gómez-Olivencia EHUko paleontologoa da aurkikuntza egin duen taldearen burua. Gaur, gurekin izan da.  

Direct download: NFXXVIII-41a.mp3
Category:science -- posted at: 4:02am EDT

XXVIII. denborldiaren 41. saioa: neadertal zaharrena Bizkaian eta Haritz Sardon. 

Direct download: NFXXVIII-41.mp3
Category:science -- posted at: 3:59am EDT

1978an, Rush taldeak The Trees abestia argitaratu zuen. Hostoen arteko melodietan, kanta hori ekarri dugu kontatzen duen istorioarengatik. Astigar baten eta haritz baten arteko lehiaz hitz egiten du argia lortzeko, baina azkenean aizkora da benetako lehiakidea. 

Direct download: EKOIV-41m.mp3
Category:science -- posted at: 6:05am EDT

Don Bosko institutuan hidrogenozko auto elektriko bat prestatu dute Euskelek lehiaketan parte hartzeko. Egoitz Odriozola irakaslea izan da gurekin azaltzeko nola inplikatzen den lanbide heziketa lan horretan, eta hidrogenozko auto elektrikoen panoramari gainbegirada emateko. 

Direct download: EKOIV-41a.mp3
Category:science -- posted at: 3:22am EDT

IV. denboraldiaren 41. saioa: Hidrogenozko auto elektrikoa. 

Direct download: EKOIV-41.mp3
Category:science -- posted at: 3:20am EDT

Elhuyar aldizkariaren ekaineko zenbakia kalean da. Zenbaki berriari buruz Ana Galarraga kozuzendaiak hitz egin digu; besteak beste, Ekinean atalaren 10. urteurrena aipatu du. Gainera, Inhar Lopez naturako argazkilaria izan dugu gurekin, aldizkariak haren argazki batzuk erakusten dituelako.  

Direct download: NFXXVIII-40b.mp3
Category:science -- posted at: 5:01am EDT

Lide Arana gurekin izan da bala magikoaren ideiaz hitz egiten, alegia, bakterio jakin baten kontra espezifikoki erasoa egiten duen antibiotiko baten ideia. Duela astebete lolamizina antibiotikoari buruz hitz egin genuen, eta albiste hori berreskuratu dugu 100 urte dituen ideia hau gogoratzeko. Ideia eta gaur egun praktikan erabiltzen den metodologia da. 

Direct download: NFXXVIII-40a.mp3
Category:science -- posted at: 4:38am EDT

XXVIII. denboraldiaren 40. saioa: ON-Zientziako irabazleak, antibiotikoen sekretuak Lide Aranarekin eta Elhuyar aldizkaria eta Inhar Lopezen argazkiak. 

Direct download: NFXXVIII-40.mp3
Category:science -- posted at: 4:10am EDT

Edvard Grieg konpositore erromantikoaren obrarik ezagunena ekarri dugu Hostoen Arteko Melodietara. Berez, bi suitek osatzen dute obra hori. Horietako batean, ekaitz musikal bat dago.  

Direct download: EKOIV-40m.mp3
Category:science -- posted at: 9:13am EDT

EHUko Arantza Aldezabal Roteta ikertzailearekin izan gara; belardietako biodibertsitatea ikertzen du. Berak kontatu digu Europak legez babestu dituela belardiak, eta azaldu digu nola. Gainera, haren ikerketa ezagutu dugu.  Habitat konplexuak dira belardiak eta ez oso ezagunak, nahiz eta beste habitatetan ere eragiten duten. 

Direct download: EKOIV-40a.mp3
Category:science -- posted at: 9:09am EDT

IV. denboraldiaren 40. saioa: Belardien babesa eta Peer Gynt. 

Direct download: EKOIV-40.mp3
Category:science -- posted at: 7:05am EDT

CFM zentroko Idoia Mujikak koordinatzen du FOTCIENCIA20 erakuketaren bisita Donostira. Zientziako argazkien lehiaketa batetik sortutakoerakusketa bat da, eta Tabakalerako eraikinean erakusgai dago, ekainaren 23ra arte. 

Direct download: NFXXVIII-39c.mp3
Category:science -- posted at: 9:22am EDT

Amazabal Institutuko bi ikaslek, Isabela Apezetxeak eta Izadi Baldak, zigarroen hondakinen kutsadurari buruzko ikerketa bat egin dute aurtengo Zientzia Azokarako, eta bigarren saria eskuratu dute. Haien proiektuaz hitz egin digute, eta ikasturte osoan zeharreko lanari buruz ere bai, Ainhoa Illarramendi irakaslearekin batera. 

Direct download: NFXXVIII-39b.mp3
Category:science -- posted at: 9:19am EDT

Bakterio gram-negatiboekin funtzionatzen duen antibiotiko berria ari dira saguetan probatzen, eta emaitza onak ematen ditu oraingoz. Emaitza onak, gainera, erresistentzia garatzen duten bakterio-kolonietan ere bai. 

Direct download: NFXXVIII-39a.mp3
Category:science -- posted at: 9:16am EDT

XXVIII. denboraldiaren 39. saioa: Zigarroaren hondakinen kutsaketa eta FOTCIENCIA20 erakusketa. 

Direct download: NFXXVIII-39.mp3
Category:science -- posted at: 9:13am EDT

Hostoen Arteko melodietan Luar Na Lubre taldea ekarri dugu. O Son Do Ar. Airearen soinua. Mike Oldfield-ek kanta horren bertsio bat egin zuen eta Eguzkiari egin zion erreferentzia. Gaurko saioan Eguzkiaz hitz egiten ari garenez, hori nahi genuen, baina jatorrizko kanta nahi genuen, ordea, eta Luar Na Lubrek airea aipatzen zuen izenburuan. Bitxia. 

Direct download: EKOIV-39m.mp3
Category:science -- posted at: 7:56am EDT

Aranzadiko Astronomia Saileko Virginia Garcia Pena izan da gurekin aurora borealei buruz hitz egiten. Eguzkiaren jardueraz ere aritu da.  Oso zaila da hemen Euskal Herria dagoen latitude honetan aurora borealak ikustea; 100 urtean behin gertatzen den zerbait da, eta 2024ko maiatzean tokatu da. beharbada ez da ikuskizun hori errepikatuko urte honetan, nahiz eta Eguzkiaren jarduera txikia ez izan. 

Direct download: EKOIV-39a.mp3
Category:science -- posted at: 7:51am EDT

IV. denboraldiaren 39. saioa: Aurorak, eguzkiaren jarduera eta Luar Na Lubre. 

Direct download: EKOIV-39.mp3
Category:science -- posted at: 7:46am EDT

1