Elhuyar Zientzia

CFM zentroko Idoia Mujikak koordinatzen du FOTCIENCIA20 erakuketaren bisita Donostira. Zientziako argazkien lehiaketa batetik sortutakoerakusketa bat da, eta Tabakalerako eraikinean erakusgai dago, ekainaren 23ra arte. 

Direct download: NFXXVIII-39c.mp3
Category:science -- posted at: 9:22am EDT

Amazabal Institutuko bi ikaslek, Isabela Apezetxeak eta Izadi Baldak, zigarroen hondakinen kutsadurari buruzko ikerketa bat egin dute aurtengo Zientzia Azokarako, eta bigarren saria eskuratu dute. Haien proiektuaz hitz egin digute, eta ikasturte osoan zeharreko lanari buruz ere bai, Ainhoa Illarramendi irakaslearekin batera. 

Direct download: NFXXVIII-39b.mp3
Category:science -- posted at: 9:19am EDT

Bakterio gram-negatiboekin funtzionatzen duen antibiotiko berria ari dira saguetan probatzen, eta emaitza onak ematen ditu oraingoz. Emaitza onak, gainera, erresistentzia garatzen duten bakterio-kolonietan ere bai. 

Direct download: NFXXVIII-39a.mp3
Category:science -- posted at: 9:16am EDT

XXVIII. denboraldiaren 39. saioa: Zigarroaren hondakinen kutsaketa eta FOTCIENCIA20 erakusketa. 

Direct download: NFXXVIII-39.mp3
Category:science -- posted at: 9:13am EDT

Hostoen Arteko melodietan Luar Na Lubre taldea ekarri dugu. O Son Do Ar. Airearen soinua. Mike Oldfield-ek kanta horren bertsio bat egin zuen eta Eguzkiari egin zion erreferentzia. Gaurko saioan Eguzkiaz hitz egiten ari garenez, hori nahi genuen, baina jatorrizko kanta nahi genuen, ordea, eta Luar Na Lubrek airea aipatzen zuen izenburuan. Bitxia. 

Direct download: EKOIV-39m.mp3
Category:science -- posted at: 7:56am EDT

Aranzadiko Astronomia Saileko Virginia Garcia Pena izan da gurekin aurora borealei buruz hitz egiten. Eguzkiaren jardueraz ere aritu da.  Oso zaila da hemen Euskal Herria dagoen latitude honetan aurora borealak ikustea; 100 urtean behin gertatzen den zerbait da, eta 2024ko maiatzean tokatu da. beharbada ez da ikuskizun hori errepikatuko urte honetan, nahiz eta Eguzkiaren jarduera txikia ez izan. 

Direct download: EKOIV-39a.mp3
Category:science -- posted at: 7:51am EDT

IV. denboraldiaren 39. saioa: Aurorak, eguzkiaren jarduera eta Luar Na Lubre. 

Direct download: EKOIV-39.mp3
Category:science -- posted at: 7:46am EDT

1