Elhuyar Zientzia

Denboraldi honetako azken tartetxoa Txoni Matxain EHUko eta DIPCko kimikariarekin egin dugu. Eta bitxikeria batzuei buruz hitz egin dugu. Batetik, zientzian gaizki jarritako izenei buruz. Eta bestetik, teoria oker erakargarriei buruz. 

Direct download: NFXXVIII-43c.mp3
Category:science -- posted at: 7:09am EST

Euskalmetek meteorologia eta klimari buruzko podcast bat jarri du martxan, Troposfera izenekoa. Onintze Salazar meteorologoak aurkeztu digu gurean. 

Direct download: NFXXVIII-43b.mp3
Category:science -- posted at: 7:08am EST

Newcastlen, Ingalaterran, gonbidatu gaituzte CERU erakundearen kongresu batera. Zientzia hizkuntza minoritarioetan egiteari buruzko mahai-inguru batean hartu dugu parte, eta jende askorekin hitz egiteko aukera izan genuen, Irene Etxeberria CERUko presidente ohiarekin adibidez. 

Direct download: NFXXVIII-43a.mp3
Category:science -- posted at: 7:06am EST

XXVIII. denboraldiaren 43. saioa: CERU eta Newcastle, Troposfera eta bitxikeriak. 

Direct download: NFXXVIII-43.mp3
Category:science -- posted at: 7:03am EST

Hostoen arteko Melodietan, 1970ko hamarkadaren bukaerara goaz. Petrolioaren krisia urte batzuk lehenago izan zen, baina Britainia Handian petrolioa Itsas hondotik ateratzeko beharra aipatzen zen, ustez, ordezko bide bakarra energia nuklearra zelakoan. Ipar Itsasoko petrolio-ustiaketa justifikatu nahi zuten. 1979an, Jethro Tull taldeak North Sea Oil kanta argitaratu zuen egoera hori salatzeko. 

Direct download: EKOIV-43m.mp3
Category:science -- posted at: 6:49am EST

Zuriketa berdeaz hitz egin dugu Judit Gartzia Ekolurrako presidentearekin. Ingurumenaren aldeko lana marketinean erabiltzea da, norberaren irudia zuritzeko, baina bestelako ezer egin gabe ingurumenaren alde. 

Direct download: EKOIV-43a.mp3
Category:science -- posted at: 6:45am EST

IV. denboraldiaren 43. saioa: Zuriketa berdea eta North Sea Oil

Direct download: EKOIV-43.mp3
Category:science -- posted at: 6:42am EST

Agatha Christieren azken pozoia errizina da. Eleberri batean erabili ordez, ipuin batean erabili zuen, The House of the Lurking Death ipuinean (La muerte al acecho), Partners in Crime ipuin-bilduman, Matrimonio de Sabuesos. Pozoi honen erabilera duen ezaugarri deigarriena da Christiek aurreratu zela denboran, ipuina idatzi zuen garaian ez baitzen jakina errizina nolako pozoia zen. Mentxu Aiertzak kontatu digu istorioa. 

Direct download: NFXXVIII-42b.mp3
Category:science -- posted at: 5:14am EST

POLYMAT ikerketa zentroak 25 urte bete ditu, eta ospakizunetan dago. 25 urte polimeroen oinarrizko ikerketan eta industriarekin batera lan egiten gai berean. 

Direct download: NFXXVIII-42a.mp3
Category:science -- posted at: 5:10am EST

XXVIII. denboraldiaren 42. saioa: Agatha Christie eta errizina. 

Direct download: NFXXVIII-42.mp3
Category:science -- posted at: 5:08am EST

1