Mon, 30 September 2024
Donostiako CICnanoGUNE fisikarien zentroak spinn off bat sortu du erditze seguruago baterako teknologia ikertzeko. Enpresa berriak Optec4Life du izena. Jaione Etxebarria Elezgarai teknologiaren garapenaren arduradunak kontatu digu nola uztartu nahi duten sentsoreen fisiak eta arazo medikuaren biokimika enpresa berrian. |
Mon, 30 September 2024
Orai zentro teknologikoko Oihane Cantero Dominguez ikertzailea izan da gurekin. Adimen artifizialarekin aztertu du Meta erraldoiaren LLAMA hizkuntz-eredua zenbateriano dakien euskal kulturari buruz. Hori ebaluatzeko metodoa garatu du, aplikatu du, eta ezagutza hori handitzeko bidea aplikatu du. |
Mon, 30 September 2024
Antimateria.. existitzen da ala ez? Galdera horren erantzuna bitxia da, eta, batez ere, filosofikoki interesgarria. |
Mon, 30 September 2024
XIX. denboraldiaren 3. saioa: Euskal kultura hizkuntza ereduetan eta Optec4Life enpresa berria. |
Fri, 27 September 2024
Antartikaren inguruan etengabe bueltaka mugitzen den itsaslaster erraldoi bat dago. Haizeak ere harekin batera doaz. Gainera, Drake pasabidean haren mugimendua estutzen da. Laster horren dinamika eta existitzearen ondorioak oso kontu interesgarriak dira. |
Fri, 27 September 2024
Judit Gartzia Llorens ENEEK-Ekolurra erakundeko presidentearekin izan gara. Batetik, ospakizun baterako, irailaren 23an Nekazaritza Ekologikoaren Europako eguna izan delako. Eta bestetik, solasaldi lasai bat izateko eta denboraldi honetan gurekin kolaboratuko dutela kontatzeko. |
Fri, 27 September 2024
V. denboraldiaren 3. saioa: Nekazaritza Ekologikoaren Europako eguna eta itsaslaster zirkunpolar antartikoa. |
Mon, 23 September 2024
Irailaren 27an ospatuko da Europa osoan Ikertzaileen gaua. Dibulgazio-jardunaldi bat da; ikertzaileek berek haien lanaren berri emango dute. Bilbon eta Portugaleten ere ospatuko da, EHUk antolatuta. Nerez Jauregizar Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko Zuzendaria izan da gurekin antolatu dutenaz hitz egiteko. |
Mon, 23 September 2024
Hiru urtez aritu gara Mentxu Aiertza dibulgatzailearekin Agatha Christiek haren liburuetan erabilitako pozoiei buruz hitz egiten. Orain, atal horri bukaera emateko, atzera begiratu dugu eta laburpen bat osatu dugu hitz egindakoarekin. Hortaz, pozoien atalaren azken saioa da. Agatha, eskerrik asko. |
Mon, 23 September 2024
XIX. denboraldiaren 2. saioa: Agatha Chistiren pozoiak eta Europako Ikertzaileen gaua. |
Mon, 23 September 2024
Eraikuntza eta klimaren arteko harreman konplexua da. Aldaketak egin daitezke etxe jasangarriagoak egiteko, baina arazo bat dago. Zementua oso urruti dago birziklagarria izatetik. Beraz, erabakia zaila da. Bota behar dira etxe ez-jasangarriak eta berriak egin? Edo zementuaren arazoen aurrean ez dugu hori egingo? |
Fri, 20 September 2024
IBEA takdeko kimikari analitikoak antibiotikoen eta antimikrobianoen kontzentrazioak ari dira neurtzen barazki eta zizareetan. Oso modu zehatzan. Besteak beste, analisiak egiteko oso tenika sentikorrak garatzen ari dira, oso kontzentrazio txikiak neurtu ahal izateko. Irantzu Vergara kimikariaren tesiaren ikerketa da horren adibide bat. Irantzurekin hitz egin dugu gaurko saioan. |
Fri, 20 September 2024
V. denboraldiaren 2. saioa: antibiotikoen erresistentziaren arazoa kuantifikatzen. |
Thu, 19 September 2024
Pilatutako tentsioa askatuta, orekara itzul daiteke. Hori atmosferako elektrizitatearekin gertatzen denean, askotan, tximistak sortzen dira. |
Thu, 19 September 2024
10 urte bete ditu Sabbatic enpresak. Adimen artifiziala erabiltzen dute enpresetako kudeaketan laguntzen duten softwareak sortzeko. Arkaitz Bastida Vidal zuzendariarekin izan gara haien lana ezagutzeko, eta adimen artifizialaren oihartzunaz hitz egiteko. |
Thu, 19 September 2024
Ekainean Newcastle hirian izan nintzen, Ingalaterrako iparraldean. Han, kaioei begira, eta Jennifer Ackerman-en liburu batekin eskuan, hegaztien ahalmenaz espazialari buruzko gogoeta bat etorri zitzaidan. |
Thu, 19 September 2024
XIX. denboraldiaren lehen saioa: Sabbatic enpresa 10 urte adimen artifizialarekin eta tximista. |
Fri, 13 September 2024
Asteburu honetan, Alkizan, bisita gidatua antolatu dute FAGUS interpretazio-zentrokoek Javier Vazquez basozaina-oiharekin. Sai arreen koloniak eta sai zurien bizitokia ezagutzeko aukera paregabea da. Javier Vazquez eta Edurne Ayuso udaleko kultur teknikaria izan dira gurekin, eta hegazti sarraskijaleei buruz luze hitz egin dugu. |
Fri, 13 September 2024
V. denboraldiaren 1. saioa: Alkiza, sai arreak eta sai zuriak. |
Thu, 5 September 2024
|