Mon, 7 October 2024
Umeen obesitatea tratatzeko programa berritzaile bat ezagutuko dugu hurrengo programetan: Mangolsen bidaia. Ez da berria, fundatzaileek 2015 inguruan jarri zutelako martxan. Medikuntzaren ikuspegi global batean, familiaren inplikazioan eta bideojokoetan oinarritutako metodologia bat da. Iratxe Salcedo fundatzaileetako baten ahotsak gidatuko gaitu metodologia hau ezagutzeko bidaian. Mangolsen bidaian. |
Mon, 7 October 2024
Leintz Gatzaga eta Dorleta. Bi izen horiek izan dira nagusi gure saioan, gaur. Gatzaren museoko Aitor Larrañagak kontatu digu nola hazi zen herria iturri gazi baten inguruan, eta nola funtzionatu zuen, alde batetik, teknikoki, dorlak erabilita gatza ekoizteko, eta, bestetik, sozialki, dorlak bertako emakumeek kudeatu dutelako luzaroan. |
Mon, 7 October 2024
Ideia okerra da Schrödingerren katua aldi berean bizirik eta hilda dagoela. Ulertzekoa da ideia sinple eta erakargarri hori zabalduta egotea, baina ez dator bat kuantikaren izaerarekin. |
Mon, 7 October 2024
XIX. denboraldiaren 4. saioa: Schrödingerren katua, Leintz Gatzaga eta Mangolsen bidaia. |
Mon, 7 October 2024
BRTA aliantzako Jon Kepa Gerrikagoitia Japonian izan da bertako industrian bisitan. Industria bera nola funtzionatzen duen ikusteaz gain, haien planteamendu energetikoaz jabetu da, besteak beste, hidrogenoaren aldeko apustua zenbateraino dagoen garatuta. |
Mon, 7 October 2024
V. denboraldiaren 4. saioa: Japonian txango bat. |