Wed, 30 October 2024
Aurtengo CAF-Elhuyar sarietako merezimendu saria eskuratu du EHUko Miren Basaras mikrobiologoak. Lan zientifizkoaz gain, dibulgazio-lan handia egin du euskaraz zientzia zabaltzeko. Teknopolis telebista programako ekipoak elkarrizketatu du, IƱaki Leturiaren bitartez, eta guk elkarrizketa hori ekarri dugu irratira. |
Wed, 30 October 2024
Ander Tobalina Novok aurtengo CAF-Elhuyar sarietan irabazle izan da, artikuu orokorren kategorian. Kuantikari buruzko artikulu batekin irabazi du, Arau berriak, jostailu berriak, non kuantikaren bigarren iraultza aztertzen duen hiru adibederen bitartez. |
Wed, 30 October 2024
1932ko abuztuaren 2an positroi bati egin zioten argazkia. Antipartikula bati, alegia. Egia esan, positroi batek laino-ganbera batean utzitako arrasto baten argazkia da, baina harrigarria da. Antimateriaren argazkia. Wikipedian bertan dago ikusgai. |
Wed, 30 October 2024
XIX. denboraldiaren 7. saioa: positroiaren argazkia, Ander Tobalina eta kuantika eta Miren Basaraz merezimenduz. |
Wed, 30 October 2024
Energetikoki eraginkorrak diren eraikinak nahi baditugu, ditugun horiek zaharberritu behar dira. Horretarako Klimatizazio planak egiten dira, eta gainera adituek simulazioak egiten dituzte eraikinen egoera aurrez aztertzeko. Aditu horietako bat izan da gurekin, EHUko Markal Arbulu arkitektoa. |
Wed, 30 October 2024
Bosgarren mailako urakanek etxeak botatzeko adina indar izaten dute. Baina ez kasu guztietan. Kupula edo esfera-itxura duten etxeak aerodinamikoagoak dira, eta hobeto eusten diote haizearen eta uraren indarrari. |
Wed, 30 October 2024
V. denboraldiaren 7. saioa: urakanen kontra etxe esferikoak eta klimatizazio planak. |