Elhuyar Zientzia

V. denboraldiaren 12. saioa: Alemaniako energia eta Hernani-Aranoko proiektu eolikoen kontrakoak. 

Direct download: EKOV-12.mp3
Category:science -- posted at: 3:40am EDT

Mangolsen bidaia izeneko programa ezagutu dugu lau atalen bitartez Norteko Ferrokarrillean. Gaur azkena izan da. Umeen obesitatea tratatzeko terapia berritzailea da, Osakidetzako, bideojokoetan eta filosofia berri batean oinarrituta. Iratxe Salcedo fundatzaileetako batekin izan gara. Oraingoan, kontatu digu programak prozeduraren hiru faseak zaintzen dituela, alegia, aurrez egindako prestakuntza, terapia bera eta terapia eta gerokoa. Eta mezua uzten du: pazientea ez dago bakarrik.  

Direct download: NFXXIX-11c.mp3
Category:science -- posted at: 4:35am EDT

Picassoren koadro bat aztertu dute irudi espektralen teknikaren bitartez: Ama eta umea itsasoaren aurrean, 1902koa. Eta azterketak irudi bitxi batzuk azaleratu ditu koadroaren pigmentuetan murgilduta. Hizki batzuk ditu, buelta emanda, alegia, hizki batzuen ispilu-irudia. Oskar Gonzalez EHUko kimikariak eta kolorezaleak kontatu digu istorioa. 

Direct download: NFXXIX-11b.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EDT

Umorea mundiala da. Denok atsegiten dugu. Trabarik gabe onartzen dugu gustuko umorista baten lana, jakina. Arazoa sortzen da esaten duena okerra denean; batez ere, ez badugu kontuan hartzen umoreak sinplekeriak eta batzuetan ideia okerrak erabiltzen dituela barrearen mesedetan. 

Direct download: NFXXIX-11a.mp3
Category:science -- posted at: 4:23am EDT

XXIX. denboraldiaren 11. saioa: umoreraren alde iluna, Picasso eta Oskar, eta Mangolsen amaiaera. 

Direct download: NFXXIX-11.mp3
Category:science -- posted at: 4:20am EDT

Aranzadiko etnografoak izan dira gurekin. Maite Errarte Zurutuza eta Suberri Matelo Mitxelena izan dira gurekin. Biak historialariak, biak etnografoak eta biak museografoak. Haien lana isila da, baina oso interesgarria. Aukera eman digute lan hori ezagutzeko. 

Direct download: EKOV-11b.mp3
Category:science -- posted at: 4:55am EDT

Energia berriztagarrien erabilera gora ari dira egiten, nabarmen. Baina aldi berean, erregai fosilen erabilera ere bai, eta ondorioz CO2ren isurketak handitzen ari dira. Egoera gaiztoa da, ustez berriztagarriek ordezkatu beharko lituzketelako erregai fosilak. 

Direct download: EKOV-11a.mp3
Category:science -- posted at: 4:51am EDT

V. denboraldiaren 11. saioa: energiaren une gaiztoa eta Aranzadiko etnografoak. 

Direct download: EKOV-11.mp3
Category:science -- posted at: 4:47am EDT

1947ko abuztuan plater hegalari bat erori zen New Mexikon, Estatu Batuetan. 1947... kasualitatea. Urte horren bukaeran transistorearen asmakuntza aurkeztu zen, gure gizarte modernoaren oinarrietako bat. 

Direct download: NFXXIX-10d.mp3
Category:science -- posted at: 3:40am EDT

Irekin da ON zientzia bideo-lehiaketan parte hartzeko epea. Urtero bezala, gehienez 5 minutu dituzten bideoek har dezakete parte, beti ere zientziari buruzkoak badira. Elhuyarko Manex Urruzolak kontatu digu aurtengo edizioan sari berezia izango dela kuantikari buruzko bideo onenarentzat.  

Direct download: NFXXIX-10c.mp3
Category:science -- posted at: 3:36am EDT

Donostiako CICnanoGUNE ikerketa zentroan ikerketa lerro berri bat aurkeztu dute. Ginekologiaren eta antzutasunaren osasun arazoak ikertzeko lerroa da. Mariana Medina injeniari kolonbiarrak zuzenduko du. Galdera da zergatik aritu nahi duen fisikako zentro batek medikuntzako ikerketan. 

Direct download: NFXXIX-10b.mp3
Category:science -- posted at: 3:24am EDT

Ospetsua egin da ideia sinple bat, alegia, bananak isotopo erradioaktiboak dituela. Potasio-40, hain zuzen. Baina zu eta biok ere erradioaktiboak gara. Naturaren ezaugarri bat da. Are gehiago, hainbat metal ditugu, bananak berak bezala. 

Direct download: NFXXIX-10a.mp3
Category:science -- posted at: 3:19am EDT

XXIX. denboraldiaren 10. saioa: Mariana Medinaren ikerketa-lerro berria eta ON zientzia. 

Direct download: NFXXIX-10.mp3
Category:science -- posted at: 3:17am EDT

Arturo Elosegi EHUko ekologoak artikulu bat idatzi du Campusa aldizkarian Valentziako tanta hotzari buruz. Hain zuzen ere, egin den kudeaketari buruzko gogoeta bat da. Eta guk harekin hitz egin nahi izan dugu, ibaietan ekologo baten iritzia ezagutzeko. 

Direct download: EKOV-10b.mp3
Category:science -- posted at: 5:32am EDT

Aurtengo klimaren goi bilera, COP29, Bakun ospatzen ari dira, Azerbaijanen. Eta arazo handi batekin hasi da. Elnur Soltanov COP29ko zuzendari exekutiboa eta Azerbaijanen Energia arloko ministrordea joko zikin batean harrapatu dute. Haren postua baliatuta, inbertsore bati eskaintzen ari zitzaion erregai fosiletan inbertsioak egitea, erregai fosil horiek ez erabiltzeko modua eztabaidatzen ari ziren bitartean. 

Direct download: EKOV-10a.mp3
Category:science -- posted at: 5:27am EDT

V. denboraldiaren 10. saioa: COP29ren haiera eta Valentziako tragedia. 

Direct download: EKOV-10.mp3
Category:science -- posted at: 5:24am EDT

Hiru gonbidatu. Hiru ikertzaile, hiru esparrutatik datozenak. Oso ezberdinak.  Baina hirurek egiten dute lan urrutitik kontrolatutako makinekin. Teknikerreko Eneko Ugalde Iriondok Suediako ESS zentroan inguru erradiaktibo batean erabili beharreko makina bat garatzen ari da. AZTIko Asier Nieto Ibirriagak urpekoontzi robotiko bat erabiltzen du arrantza kanpainetan arrainen stockaz jabetzeko eta Tecnaliako Asier Fernandez Iribarrek ebakuntzetarako robotak garatzen ditu. Hirurekin izan gara haien lan harrigarriez hitz egiten. 

Direct download: NFXXIX-09b.mp3
Category:science -- posted at: 4:16am EDT

Gaur egun Iparrizar deitzen diogu iparra zehaztasunez markatzen digun izarra, Lurraren errotazio ardatzarekin lerrokatuta dagoelako. Baina Lurraren prezesioa dela eta, 12.000 urte barru, Vega izarra egongo da puntu horretan. 

Direct download: NFXXIX-09a.mp3
Category:science -- posted at: 4:11am EDT

XXIX. denboraldiaren 9. saioa: Vega izango da gure iparra eta urrutitik kontrolatutako makinak. 

Direct download: NFXXIX-09.mp3
Category:science -- posted at: 3:58am EDT

Aurtengo CAF-Elhuyar sariketan NEIKER saria Mikel Ojinaga ikertzaileak irabazi du. Hemengo piperretan gaixotasunak eragiten dituzten birus nagusiak ikertzen ditu, batez ere Tobamovirus generoko birus batzuk. Harekin hitz egin dugu luze Ibarrako eta Gernikako piperrekin egin duen lanari buruz. 

Direct download: EKOV-09b.mp3
Category:science -- posted at: 6:34am EDT

Arroparen tindagaien industriak ur eta energiaasko erabiltzen ditu. Ingurumeneko arazo larria da; adituek diote uraren arazoaren % 20a datorrela industria horretatik. Eta horregatik ari dira garatzen herrialde askotan tindatzeko teknologia iraultzaile bat. 

Direct download: EKOV-09a.mp3
Category:science -- posted at: 6:20am EDT

V. denboraldiaren 9. saioa: tindagaiak eta birusak piperretan. 

Direct download: EKOV-09.mp3
Category:science -- posted at: 6:15am EDT

Iratxe Salcedo Pachecok kontatu digu Mangolsen bideojokoek zabaltzen dutela pazienteak behar duen informazioa. Hau eraginkorra da, emozioak ukitzen dituelako, eta pazienteak etxean (inguru seguruan) jasotzen duelako informazioa, erosoen dagoen tokian, hain zuzen. 

Direct download: NFXIX-08ct.mp3
Category:general -- posted at: 5:50pm EDT

Fotonikari buruzko artikulu batek irabazi du CAF-Elhuyar sariketaren tesiaren kategorian. Norberaren tesian oinarritutako artikuluen kategorian. Artikulu izenburua, Argi ibili kuantikarekin, eta egilea Antton Babaze CFMko fisikaria. Harekin hitz egin dugu argiaz, kuantikaz eta urrearen koloreaz. 

Direct download: NFXIX-08bt.mp3
Category:science -- posted at: 5:46pm EDT

Azkenaldian, urreak nagusitasun handia hartu du teknologian. Urrezko nanopartikulak asko erabiltzen dira. Modan daude. Eta ez da harritzekoa, urreak dituen ezaugarriengatik. 

Direct download: NFXIX-08at.mp3
Category:science -- posted at: 5:44pm EDT

XIX. denboraldiaren 8. saioa: urrea, urrea eta kuantika eta Mangolsen hirugarren bidaia. 

Direct download: NFXIX-08t.mp3
Category:science -- posted at: 5:41pm EDT

1