Mon, 25 November 2024
Mangolsen bidaia izeneko programa ezagutu dugu lau atalen bitartez Norteko Ferrokarrillean. Gaur azkena izan da. Umeen obesitatea tratatzeko terapia berritzailea da, Osakidetzako, bideojokoetan eta filosofia berri batean oinarrituta. Iratxe Salcedo fundatzaileetako batekin izan gara. Oraingoan, kontatu digu programak prozeduraren hiru faseak zaintzen dituela, alegia, aurrez egindako prestakuntza, terapia bera eta terapia eta gerokoa. Eta mezua uzten du: pazientea ez dago bakarrik. |
Mon, 25 November 2024
Picassoren koadro bat aztertu dute irudi espektralen teknikaren bitartez: Ama eta umea itsasoaren aurrean, 1902koa. Eta azterketak irudi bitxi batzuk azaleratu ditu koadroaren pigmentuetan murgilduta. Hizki batzuk ditu, buelta emanda, alegia, hizki batzuen ispilu-irudia. Oskar Gonzalez EHUko kimikariak eta kolorezaleak kontatu digu istorioa. |
Mon, 25 November 2024
Umorea mundiala da. Denok atsegiten dugu. Trabarik gabe onartzen dugu gustuko umorista baten lana, jakina. Arazoa sortzen da esaten duena okerra denean; batez ere, ez badugu kontuan hartzen umoreak sinplekeriak eta batzuetan ideia okerrak erabiltzen dituela barrearen mesedetan. |
Mon, 25 November 2024
XXIX. denboraldiaren 11. saioa: umoreraren alde iluna, Picasso eta Oskar, eta Mangolsen amaiaera. |