Mon, 23 December 2024
Ingurumen-arazoak ez dira zientziarekin bakarrik konpontzen, baina askotan zientzia eta teknologia ezinbestekoak dira. Hiru esparrutako aditu bana etorri dira kontatzera nola laguntzen duten zientziak eta teknologiak ingurumena hobetzeko ahaleginean: AZTItik Irati Epelde etorri zaigu, Neikertik Olatz Unamunzaga eta Tecnaliatik Nora Fernandez. |
Mon, 23 December 2024
Duela 25 urte, ingurumen-arazoetan kezkagarriena estratosferako ozono-geruzaren gainbehera zen. Arazoa detektatu zuten, CFC molekulen erabilera debekatu zuten, eta, horren ondorioz, arazoa konpontzen hasi zen. Baina istorioa ez da hor bukatzen. CFCen ordezkoak falta ziren. Horretaz ez zen ia hitz egin. |
Mon, 23 December 2024
XXIX. denboraldiaren 15. saioa: nola laguntzen duen teknologiak ingurumenaren aldeko lanean. |
Mon, 23 December 2024
Adituek diote Formula 1eko garapenak ondorioak dituela gure egunerokoan erabiltzen ditugun autoetan. Ayrton Sena hil zenean, garapen hori bideratu zuten kotxeetako segurtasuna hobetzera. Javi Oskoz automobilgintzako irakasleak kontatu digu zertan. |
Mon, 23 December 2024
2024 ez da urte ona izan klimaren ikuspututik. Baina dena ez da txarra izan. Hainbat kontutan lorpenak ere izan dira. Eta merezi du haiei buruz ere hitz egitea. |
Mon, 23 December 2024
V. denboraldiaren 15. saioa: zer ikasi genuen Ayrton Senaren heriotza-istriputik? |
Mon, 16 December 2024
Elhuyar aldizkariko Ana Galarraga kozuzendaria izan da gurekin azken zenbakiaren edukiez hitz egiteko. Gai asko daude zenbaki honetan, Labar artea eskaneatzeko teknologiatik hasita aingiren gaur egungo egoeraraino. Luze hitz egin dugu eduki horri buruz. |
Mon, 16 December 2024
Adimen artifizialak gaur egun sistema eraginkorrak ditu grabaketa kaskar baten audioa garbitzeko. Beraz, grabaketa amateurrak egin nahi dutenek bi aukera dituzte soinu kalitate on bat eskuratzeko: mikrofono ona erostea gela apropos batean grabatzeko edo audio kaskarra ordenagailuan garbitzeko. Agian laister ez da zalantzarik izango zein den aukera merkeena eta praktikoena. |
Mon, 16 December 2024
XXIX. denboraldiaren 14. saioa: adimen artifiziala eta mikroak eta Elhuyar aldizkaria. |
Thu, 12 December 2024
Komunekoa paper berezia da. Urarekin kontaktuan desegin behar da, baina ez azkarregi. Eta beraz, ez da beste paper mota asko bezala fabrikatu behar. Gainera, ez da komeni paper birziklatuaz egitea, eta horrek ingurumenaren ikuspuntutik arazo asko ditu. Tolosako Paper Eskolako Mentxu Aiertzaren laguntzaz, komuneko paperaren egoera aztertu dugu, hainbat ikuspuntutatik. |
Thu, 12 December 2024
Uharte edo atoloi batetik bestera nabigatzea Marshall Uhartean ez da erraza, distantzia handiak direlako, eta ur-lasterrek eta olatuen dinamikak zaildu egiten duelako nabigazioa. Horregatik, bertako nabigatzaileek zailtasunen informazioa kodetzeko sistema bat asmatu zuten banbu-adartxoekin eta maskorrekin egindakoa. , Rebbelib deitzen dira, eta mapa txikien antza dute, baina ez dute informazio geografikoa gordetzen. |
Thu, 12 December 2024
V. denboraldiaren 14. saioa: komuneko papera eta Marshall Uharteetako nabigazio-mapak. |
Mon, 9 December 2024
Fisikari bat ezagutu dugu, Libe López Arandia. Ibilbide luzea egin du, batez ere, fisika eta biologia uztartzen dituen zientziaren adarretan. |
Mon, 9 December 2024
XXIX. denboraldiaren 13. saioa: Libe López Arandia eta EHUko argitalpenak. |
Thu, 5 December 2024
Aranzadiko Virginia Garciak eta Katxiporretako Jose Mari Agirretxek Zerua lapurtu dute ipuina aurkeztu dute Ekosferan. Argi-kutsadurari eta astronomiari buruzko ipuina da umeentzat. Bi gonbidatuez gain, Porrotx eta Birtxi pertsonaiak ere izan ditugu gurekin. |
Thu, 5 December 2024
Lurzoruaren nazioarteko egunean, galdera bat egin dugu: zer onura ditu nekazaritza ekologikoak lurzoruaren kalitatean? Marijo Imaz adituak erantzun dio galderari eta lurzoruaren zientziaz hitz egin digu. |
Thu, 5 December 2024
Danimarkan, 2030tik aurrera, metano emisioen gaineko zerga bat onartu dute. Nekazariek eta abeltzainek ordaindu beharko dute haien soildutako lurraen eta abereen emisioak. Puskarren zerga deitzen diote, eta hala ere, abereen emisio gehienak ahotatik irteten dira. Nolanahi ere, jende askori eragingo dio zerga horrek; ikusi beharko da eraginkorra den ala ez. |
Thu, 5 December 2024
V. denboraldiaren 13. saioa: puzkarren zerga Danimarkan, nekazaritza ekologikoa lurzoruan eta Zerua lapurtu dute. |
Thu, 5 December 2024
Bisitan izan gara Bergaran, Laboratorium museoan. Han, Black Box adimen artifizialeko modulua ikusi dugu. Eta gainera, museoko Rosa Errazkin eta Sonia Rodriguezekin hitz egin dugu. |
Thu, 5 December 2024
Elhuyarko Edurne Gaston Estanga etorri zaigu eta aurkeztu dizkigu marraztutako 12 emakume zientzialari. Haien marrazkiekin osatu du Elhuyarrek 2025ko egutegi bat. 12 emakume horiek aurkeztu dizkigu, bai eta marrazkilaria ere, beste emakume zientzialari bat, eta ilustratzailea, gainera.
|
Thu, 5 December 2024
Indiako espazio-agenatziaren Aditya-L1 misioak aurkikuntza harrigarri bat egin du. Eguzkiko ekaitzen sorrera aztertzen ari da, eta bertatik isurtzen den materialak norabide-aldaketa bat izan dezakeela aurkitu dute. Erabateko norabide aldaketa. Oraingoz, ez dago azalpenik, baina kontu garrantzitsua da. |
Thu, 5 December 2024
XXIX. denboraldiaren 12. saioa: Aditya-L1 misioa, Elhuyarren 2025eko egutegia eta Balck Box Laboratoriumean. |
Mon, 2 December 2024
Hernani eta Arano inguruan parke eoliko handiak instalatzearen kontrako iritziak daude. Oraindik, parkeak non kokatu aztertzen ari dira. Parke horien kontrako ahotsak ekarri ditugu gaur Ekosferara: Mikel Alvarez proiektuari buruzko txostenak egin dituena, Mikel Saralegi Sustrai fundazioko langilea eta Erramun Galparsoro aranotarra. |
Mon, 2 December 2024
Berlingo harresia bota zutenean, asko hobetu zen Alemaniaren egoera energiari dagokionean. Hala ere, horrek ordain sozial oso handia izan zuen, ikatzaren industriari lotutako lanpostu gehienak galdu zirelako, eta jende askok herbesteratu behar izan zuelako. Orain trantsizio energetiko berriaren beldur dira. |