Mon, 2 December 2024
Hernani eta Arano inguruan parke eoliko handiak instalatzearen kontrako iritziak daude. Oraindik, parkeak non kokatu aztertzen ari dira. Parke horien kontrako ahotsak ekarri ditugu gaur Ekosferara: Mikel Alvarez proiektuari buruzko txostenak egin dituena, Mikel Saralegi Sustrai fundazioko langilea eta Erramun Galparsoro aranotarra. |
Mon, 2 December 2024
Berlingo harresia bota zutenean, asko hobetu zen Alemaniaren egoera energiari dagokionean. Hala ere, horrek ordain sozial oso handia izan zuen, ikatzaren industriari lotutako lanpostu gehienak galdu zirelako, eta jende askok herbesteratu behar izan zuelako. Orain trantsizio energetiko berriaren beldur dira. |