Elhuyar Zientzia

Komunekoa paper berezia da. Urarekin kontaktuan desegin behar da, baina ez azkarregi. Eta beraz, ez da beste paper mota asko bezala fabrikatu behar. Gainera, ez da komeni paper birziklatuaz egitea, eta horrek ingurumenaren ikuspuntutik arazo asko ditu. Tolosako Paper Eskolako Mentxu Aiertzaren laguntzaz, komuneko paperaren egoera aztertu dugu, hainbat ikuspuntutatik. 

Direct download: EKOV-14b.mp3
Category:science -- posted at: 3:59am EST

Uharte edo atoloi batetik bestera nabigatzea Marshall Uhartean ez da erraza, distantzia handiak direlako, eta ur-lasterrek eta olatuen dinamikak zaildu egiten duelako nabigazioa. Horregatik, bertako nabigatzaileek zailtasunen informazioa kodetzeko sistema bat asmatu zuten banbu-adartxoekin eta maskorrekin egindakoa. , Rebbelib deitzen dira, eta mapa txikien antza dute, baina ez dute informazio geografikoa gordetzen. 

Direct download: EKOV-14a.mp3
Category:science -- posted at: 3:52am EST

V. denboraldiaren 14. saioa: komuneko papera eta Marshall Uharteetako nabigazio-mapak. 

Direct download: EKOV-14.mp3
Category:science -- posted at: 3:50am EST

1