Elhuyar Zientzia

Zentro askok ospatuko dute elkarrekin emakume zientzialariaren eguna. Koordinatzaileetako batekin izan gara, Oihane Sanz Iturralde kimikariarekin. Harekin gainbegirada bat eman diogu gaur egungo unibertsitatearen egoerari, alderdi horretatik. Egiten ari diren ospakizunez ere hitz egin digu. 

Direct download: NFXXIX-22c.mp3
Category:science -- posted at: 3:26am EST

CICnanoGUNEn, ikerketa-lerro berria dute, zelulak eremu magnetikoen bitartez gidatzeko ikerketa, eta lehen aldiz emakume batek zuzentzen du proiektu bat zentro horretan. Mariana Medina Sanchez da, fisikari kolonbiarra. Harekin izan gara haren eskarmentua ezagutzeko, emakumea eta zientzia uztartzen dituen egunaren testuinguruan. 

Direct download: NFXXIX-22b.mp3
Category:science -- posted at: 3:21am EST

Matematikako foro batean hartu zuen parte, integral batzuen soluzioa ematen. Cleo sinatzen zuen. Soluzioa eman bai, baina ez zuen azalpenik ematen eta ez zen eztabaida matematikoetan sartzen. Inork ez zekien zein zen, baina ahalmen harraigarria zuen integralak ebazteko. 

Direct download: NFXXIX-22a.mp3
Category:science -- posted at: 3:17am EST

XXIX. denboraldiaren 22. saioa: Cleo matematikari misteriotsua, Mariana Medina ikerketa-buru eta Oihane Sanz eta unibertsitate baten emakumeen erretratoa. 

Direct download: NFXXIX-22.mp3
Category:science -- posted at: 3:14am EST

Kuantikak, zientziaren beste adarrek bezala, postulatuen beharra du. Frogatu ezin diren oinarrizko ideiak dira. Ezin dira frogatu, baina ontzat ematen direnak haien ondorioak inkoherentzia bat azaleratzen ez duen bitartean. 

Direct download: NFXXIX-21d.mp3
Category:science -- posted at: 2:41am EST

ESA agentzian lan egiten du. Ignacio Tanco du izena, urnietarra da, eta Eguzki-sistemaren barnealdea ikertzen duten misioen arduradun teknikoa da. Rosetta, Solar Orbiter, Bepicolombo eta JUICE misioetan hartu du parte, besteak beste. Urnietako udalak sagardotegien denboraldia irekitzeko gonbidatu zion, eta bide batez hitzaldi bat eman zuen herrian. Harekin egoteko aukera izan genuen. 

Direct download: NFXXIX-21c.mp3
Category:science -- posted at: 2:36am EST

Tu Youyou ikertzaile txinarrak, emakume batek, malaria tratatzeko substantzia bat identifikatu zuen medikuntza tradizionalak erabiltzen zuen landare batean: artemisinina. Identifikatu, erauzi eta ikertu. Gaur egun erabiltzen den botika nagusietako bat da. Ikertzaileak Medikuntzako Nobel saria jaso zuen lan horrengatik. Ikerketaren istorio mamitsua Mentzu Aiertza kimikariak kontatu digu. 

Direct download: NFXXIX-21b.mp3
Category:science -- posted at: 2:32am EST

Donostiako CICbiomaGUNE zentroan urteak daramatzate bizkarrezurreko lesioak tratatzeko metodo bat garatzen. Etenda dauden neuronen arteko konexioak berkonektatzeko bidea da, eta karbonozko nanohodiak dituen inguru batean oinarritzen da. Orain, ikerketa-lerro horrek laguntza jaso du ikerketaren hurrengo faseetan sartzeko. Mauricio Prato eta Nuria Alegret ikertzaileen azalpenak izan ditugu. 

Direct download: NFXXIX-21a.mp3
Category:science -- posted at: 2:27am EST

XXIX. denboraldiaren 21. saioa: CICbiomaGUNE eta bizkarrezurraren lesioak, artemisinina, Tancoren bisita eta kuantikaren postulatuak. 

Direct download: NFXXIX-21.mp3
Category:science -- posted at: 3:17am EST

Oso datu estatistiko ezaguna da: munduan ekoizten den janariaren heren bat gakdu egiten da. Horregatik, proiektu asko dago horri buelta emateko. Europar Batasunak, adibidez, lau urtez izan du Lowinfood izeneko proiektua martxan bide horretan aurreratzeko. Elhuyarko Oihane Lakar da proiektuaren komunikazioko ekipokoa, eta gaur gurekin izan da haien lana kontatzeko. 

Direct download: EKOV-20b.mp3
Category:science -- posted at: 2:47am EST

Vanuatun, ez dute plastikorik fabrikatzen. Erabiltzen duten guztia inportatua da, eta hondakinak ezin dituzte birziklatu ere. Beraz, munduko legedi zorrotzenetako bat dute plastikaori dagokionean. Oso adibidez berezia da, alde horretatik, oso baldintza berezietan bizi den herrialdea delako. 

Direct download: EKOV-20a.mp3
Category:science -- posted at: 2:42am EST

V. denboraldiaren 20. saioa: Lowinfood proiektua. 

Direct download: EKOV-20.mp3
Category:science -- posted at: 2:41am EST

EƱaut Izagirre EHUko glaziologoa izan da gurekin. Txilen ikertu ditu Patagoniako hainbat glaziar eta izotz-eremu, eta Piriniotako glaziarren gainbehera ere ikertzen ari da. Haren lanaz hitz egin digu luze. Glaziarren gainbehera orokorra da munduan; salbuespen gutxi daude. Eta Pirinioetan desagertzeko bidean daude. 

Direct download: EKOV-21b.mp3
Category:science -- posted at: 3:49pm EST

Asturiasen otsoaren kontrako krimenak izan dira azken urteotan. Otsoen gorpuak edo buru moztuak azaldu dira hainbat leku publikotan, protesta moduan. Agintariak ez dituzte babesten horrelako gertakariak, baina inor ez da kartzelara joan oraingoz krimenen salaketen ondorioz. 

Direct download: EKOV-21a.mp3
Category:science -- posted at: 3:44pm EST

V. denboraldiaren 21. saioa: Otsoaren arazoak, glaziarren gainbehera eta zelakantoa. 

Direct download: EKOV-21.mp3
Category:science -- posted at: 3:42pm EST

Ideia oso sinplea da. Kuantika "kuanto"-aren kontzeptuan dago oinarrituta. Azken batean, ezaugarri fisiko guztiek har ditztekeen balioek, saltotxoak dituzte. oso salto txikiak, baina saltoak, azken batean. Eta ideia sinple horrek sekulako ondorioak ditu. 

Direct download: NFXXIX-20c.mp3
Category:science -- posted at: 6:59am EST

Gorka Azkune eta Natxo Arganda etorri dira estudiora. Biak EHUkoak, eta biak adimen artifiziala ikertzen duten ikertzaileak. Natxo, gainera, irudi zientifikoekin egiten du lan, eta Gorka gure ohiko kolaboratzailea da. Haiekin egin dugu solasaldi bat gaur egun adimen artifizialak nola hobetzen, sortzen edo manipulatzen dituen irudi zientifikoak, eta nolako onura eskuratzen duten ikertzaileek horretatik.  

Direct download: NFXXIX-20b.mp3
Category:science -- posted at: 6:55am EST

Sinclair Spectrum ordenagailuaren lehen bertsioa kaxa txiki bat zen, gomazko teklak zituen, eta telebistara konektatu behar zen berezko pantailarik ez zuelako. Bada, ordenagailu haren erreplika bat jarri dute salgai, eta horrek piztu dit nostalgia. Informatikarekin izandako lehen kontaktuak gogorarazi dizkit. 

Direct download: NFXXIX-20a.mp3
Category:science -- posted at: 6:51am EST

XXIX. denboraldiaren 20. saioa: The Spectrum, adimen artifiziala eta irudi zientifikoak eta zer den kuanto bat. 

Direct download: NFXXIX-20.mp3
Category:science -- posted at: 6:45am EST

Kuantika (bai eta erlatibitatea ere) behar batetik jaio zen. Ohiko fisikak ezin du dena azaldu, eta hori argi ikusten dugu, adibidez, inurri baten eta ur-tanta baten arteko harremana ikusten dugunean. Urak, kantitate txikian, ez du tamaina handian bezala jokatzen. Hori ikusita ulertzen da fisikaren planteamendu berrien beharra. 

Direct download: NFXXIX-19c.mp3
Category:science -- posted at: 5:53am EST

Lide Arana Urbieta biokimikaria izan da gurekin, eta argiari buruz hitz egin digu. Bizidunek sortzen duten argiari buruz, hain zuzen: biofotoiak eta bioluminiszentzia. Harrigarria bada ere, guk geuk, pertsonok, argia igortzen dugu. Bioluminiszenteak gara eta hori baliatu daiteke medikuntzan hainbat diagonostiko egiteko. Dena den, bioluminiszenteak bagara ere, oso argi-intentsitate txikia igortzen dugu. 

Direct download: NFXXIX-19b.mp3
Category:science -- posted at: 5:49am EST

Manuel Elkin Patarroyo zientzialari kolonbiarra hil da. Epidemiologoa eta patologoa izan zen, eta ibilbide garrantzitsua egin zuen, batez ere, malariaren kontrako ikerketan. Hain zuzen ere, malariaren txerto bat sortu zuen; baina txertoaren eraginkortasuna eztabaidan izan da, eta denborarekin bertan behera utzi da garapena. Polemikoa eta aldi berean garrantzi oso handiakoa izan zen. Gogoratzeko moduko pertsona bat, zalantzarik gabe.  

Direct download: NFXXIX-19a.mp3
Category:science -- posted at: 5:43am EST

XXIX. denboraldiaren 19. saioa: Patarroyo hil da, bioluminiszentzia pertsonetan eta kuantika, fisika berrien beharra. 

Direct download: NFXXIX-19.mp3
Category:science -- posted at: 5:27am EST

Erika Martinez Goienerreko lehendakaria izan da gurekin. Haren iritzia entzun nahi genuen Bakun, Azerbaijanen, ospatu zen klimaren bilerari buruz: COP29a. Balorazio horretatik abiatu eta gaur egungo egoera geopolitikoaren eragina aztertzera iritsi gara. 

Direct download: EKOV-19b.mp3
Category:science -- posted at: 4:50am EST

Munduko jaialdirik handiena, jendetzari dagokionean, egun hauetan ospatzen hasi da. Kumbh Mela da, hinduen jaialdi erlijiosoa, Tamuya, Ganges eta desagertutako ibai bat elkartzen diren tokian. 400 milioi pertsona inguru joango dira hara haien arima garbitzera, bainua hartuta.  

Direct download: EKOV-19a.mp3
Category:science -- posted at: 4:47am EST

V. denboraldiaren 19. saioa: Kumbh Mela jaialdia eta Goienerreko COP29aren balorazioa. 

Direct download: EKOV-19.mp3
Category:general -- posted at: 4:45am EST

Estatu Batuetan garatu zuten GPSa. Militarrek garatu zuten, baina une batetik aurrera erabilera zibila baimendu zuten, nahita sartutako errore-maila bat gehituta. Baina ezustekoak izan ziren horrekin. 

Direct download: NFXXIX-18c.mp3
Category:science -- posted at: 4:50am EST

Josu Lopez Gazpio kimikari eta dibulgatzailea hasi da gurekin kriminalistikako atal bat egiten. Oraingoan, Narborough hirian izan ziren hilketa batzuen kasuak ekarri dizkigu; lehen hilketa 1980ko hamarkadan gertatu zen, baina ezin izan zen argitu DNA frogak eskuragarri izan arte. 

Direct download: NFXXIX-18b.mp3
Category:science -- posted at: 4:47am EST

Leonardo da Vinci pertsona ospetsua da, merezita. Baina dibulgatzaile batzuen arabera, arteetan besterik ez zuen eragina izan. Alegia, mendebaldeko zientziaren esparruan ez zuen ekarpenik egin, nahiz eta esperimentuak eta probak egin, bai fisionomian bai eta ingeniaritzan ere.  Baina lortutako emaitzak beretzat gorde zituen; ez zituen zabaldu. Horregatik, ez zuen eraginarik izan garaiko zientzialariengan. 

Direct download: NFXXIX-18a.mp3
Category:science -- posted at: 4:41am EST

XXIX. denboraldiaren 18. saioa: Leonardoren garrantzia, DNA probak eta GPSaren historia. 

Direct download: NFXXIX-18.mp3
Category:science -- posted at: 4:39am EST

Kristina Pinto Fuste fisikariarekin izan gara, CENER zentrokoa. Tesia aurkeztu berri du eguzki-panel fotoboltaikoen eraginkortasuna hobetzeko. Pintok panelen beirazko estaldurarekin egin du lan, eskala nanoskopikoan, eta horri esker eguzkitik datorren energia gutxiago "galtzen" dugu. Horretaz eta eguzki-pznelen berezko mugaz hitz egin dugu. 

Direct download: EKOV-18b.mp3
Category:science -- posted at: 6:48am EST

Desagertzeko arriskuan dauden espezieen ikonoa da katamotz iberiarra, baina azken hamarkada hauietan, eta jende askoren ahaleginari esker, haren populazioak gora egin du eta espeziea berreskuratzen ari da. Erabateko arriskutik alde eginda dago dagoeneko, bi mila ale baino gehiago daudelako. Hala ere, oraindik ere hobetu behar da katamotzaren egoera. 

Direct download: EKOV-18a.mp3
Category:science -- posted at: 6:44am EST

V. denboraldiaren 18. saioa: katamotz iberikoa eta eguzki panelak hobetzen. 

Direct download: EKOV-18.mp3
Category:science -- posted at: 6:41am EST

Martxan da aurtengo Elhuyar Zientzia Azoka. Gazteentzako eskaintza da, ikasturte osoan zehar zientzia-proiektu bat garatzeko ikertzaileen gidaritza eta laguntzarekin. Elhuyarrek antolatzen du azoka hau, hemendik udaberriaren bukaera aldera arte. Antolatzaileetako bi izan dira gurekin,  Danel Solabarrieta eta Aitziber Lasa, eta aurtengo edizioaren berrikuntzez hitz egin digute. 

Direct download: NFXXIX-17b.mp3
Category:science -- posted at: 6:30am EST

Munduko pigmenturik garestiena izan zen itsasoz haraindiko urdina, normalean ultramarinus izena dutena. Kilo bat ordaintzeko kilo bat urre eskatzen zuten garai batean, lapislazuli mineraletik abiatuta fabrikatzen zelako, eta lapislazuli Afganistango mehtzetatik ekarri behar izaten zen. Baina XIX. mendeko kimikak hori aldatu zuen. 

Direct download: NFXXIX-17a.mp3
Category:science -- posted at: 6:27am EST

XXIX. denboraldiaren 17. saioa: itsasoz haraindiko urdinaren historia eta Elhuyar Zientzia Azoka. 

Direct download: NFXXIX-17.mp3
Category:science -- posted at: 6:25am EST

Irati Diez Virto biologoa, gure kolaboratzailea izan da gurekin nonbait, errepide baten ondoan. Eta biodibertsitateaz hitz egin digu. Hain zuzen ere, kontatu digu nola eragiten dion biodibertsitateari berari, errepideak eraikin izanak eta lurraldea haien bidez banatu izanak. 

Direct download: EKOV-17b.mp3
Category:science -- posted at: 8:00am EST

Erromatarrak ez ziren Edinburgoko lurraldean instalatu. Agian, horregatik ez zuten hiri hartan estoldarik izan XIX. mendera arte. Baina bertako biztanleek hondakinak metatzeko toki bat behar zuten, eta horren ondorioz putzu zikin bat sortu zuten gazteluaren aurreko bailaratxoan.  Zikinkeria, metanoa, eta bertako haluzinazioak izan ziren bertan. 

Direct download: EKOV-17a.mp3
Category:science -- posted at: 7:56am EST

V. denboraldiaren 17. saioa: errepideak eta biodibertsitatea. 

Direct download: EKOV-17.mp3
Category:science -- posted at: 7:54am EST

Solasaldi bat izan dugu Txoni Matxain kimikari kuantikoarekin. Ohiko kolaboratzailea da, eta EHUko Donostiako Kimika Fakultateko dekano izendatu berri dute. Harekin atomoaren nukleoaren kuantikaz hitz egin nahi genuen. Bain aelkarrizketak berezko bizitza hartu du, eta beste mila kontu ere aipatu dugu. Solasaldi lasaia eta interesgarria. 

Direct download: NFXXIX-16b.mp3
Category:science -- posted at: 4:16am EST

Googlek Willow izeneko txip bat aurkeztu berri du. Txip kuantiko bat da, noski, konputazio kuantikoari lotuta. Oso ona omen da akatsak zuzentzen, zenbakiak kodetzeko sistemetan eragiten diren akatsak hain zuzen. Eta hori behar beharrezkoa da konputazio kuantikoa aurrera ateratzeko. Egitleek diotenaren arabera, zuzenketa eraginkorragoa da, gainera, ordenagailuaren tamaina handitu ahala.  

 

Direct download: NFXXIX-16a.mp3
Category:science -- posted at: 4:11am EST

XXIX. denboraldiaren 16. saioa: Google Willow eta Txoni Matxain. 

Direct download: NFXXIX-16.mp3
Category:science -- posted at: 4:06am EST

EHUk argitaratzen duen ZIO bilduman liburu bat argitaratu berri da: Miren Basaras Ibarzabal mikrobiologoaren Osasun Bakarra, jomuga eskuraezina. Egilearekin luze hitz egin dugu mikrobiologiaz eta osasun bakarra kontzeptuaz. Gainera izenburuan jomuga eskuraezina terminoa erabiltzeko arrazoia ere kontatu digu. 

Direct download: EKOV-16b.mp3
Category:science -- posted at: 3:40am EST

Garraio publikoaren alde egin nahi badugu, agintariek kalitatezko garraio publiko bat bermatu behar dute. Horretarako, antolaketa egokia izan behar da, eta, egun seinalatuetan, erraztasunak jarri jendetzak eskatzen duen zerbitzuari erantzuteko. Gaur egun frustrazio handia eragiten du antolaketak, zerbitzua egokia ez baita izaten askoten. Eta frustrazio horrek garraio publikoari uko egiteko joera sor dezake. 

Direct download: EKOV-16a.mp3
Category:science -- posted at: 3:35am EST

V. denboraldiaren 16. saioa: garraio publikoaren frustrazioak eta Osasun Bakarra, jomuga eskuraezina liburua. 

Direct download: EKOV-16.mp3
Category:science -- posted at: 3:32am EST

1