Mon, 27 January 2025
Ideia oso sinplea da. Kuantika "kuanto"-aren kontzeptuan dago oinarrituta. Azken batean, ezaugarri fisiko guztiek har ditztekeen balioek, saltotxoak dituzte. oso salto txikiak, baina saltoak, azken batean. Eta ideia sinple horrek sekulako ondorioak ditu. |
Mon, 27 January 2025
Gorka Azkune eta Natxo Arganda etorri dira estudiora. Biak EHUkoak, eta biak adimen artifiziala ikertzen duten ikertzaileak. Natxo, gainera, irudi zientifikoekin egiten du lan, eta Gorka gure ohiko kolaboratzailea da. Haiekin egin dugu solasaldi bat gaur egun adimen artifizialak nola hobetzen, sortzen edo manipulatzen dituen irudi zientifikoak, eta nolako onura eskuratzen duten ikertzaileek horretatik. |
Mon, 27 January 2025
Sinclair Spectrum ordenagailuaren lehen bertsioa kaxa txiki bat zen, gomazko teklak zituen, eta telebistara konektatu behar zen berezko pantailarik ez zuelako. Bada, ordenagailu haren erreplika bat jarri dute salgai, eta horrek piztu dit nostalgia. Informatikarekin izandako lehen kontaktuak gogorarazi dizkit. |
Mon, 27 January 2025
XXIX. denboraldiaren 20. saioa: The Spectrum, adimen artifiziala eta irudi zientifikoak eta zer den kuanto bat. |
Mon, 20 January 2025
Kuantika (bai eta erlatibitatea ere) behar batetik jaio zen. Ohiko fisikak ezin du dena azaldu, eta hori argi ikusten dugu, adibidez, inurri baten eta ur-tanta baten arteko harremana ikusten dugunean. Urak, kantitate txikian, ez du tamaina handian bezala jokatzen. Hori ikusita ulertzen da fisikaren planteamendu berrien beharra. |
Mon, 20 January 2025
Lide Arana Urbieta biokimikaria izan da gurekin, eta argiari buruz hitz egin digu. Bizidunek sortzen duten argiari buruz, hain zuzen: biofotoiak eta bioluminiszentzia. Harrigarria bada ere, guk geuk, pertsonok, argia igortzen dugu. Bioluminiszenteak gara eta hori baliatu daiteke medikuntzan hainbat diagonostiko egiteko. Dena den, bioluminiszenteak bagara ere, oso argi-intentsitate txikia igortzen dugu. |
Mon, 20 January 2025
Manuel Elkin Patarroyo zientzialari kolonbiarra hil da. Epidemiologoa eta patologoa izan zen, eta ibilbide garrantzitsua egin zuen, batez ere, malariaren kontrako ikerketan. Hain zuzen ere, malariaren txerto bat sortu zuen; baina txertoaren eraginkortasuna eztabaidan izan da, eta denborarekin bertan behera utzi da garapena. Polemikoa eta aldi berean garrantzi oso handiakoa izan zen. Gogoratzeko moduko pertsona bat, zalantzarik gabe. |
Mon, 20 January 2025
XXIX. denboraldiaren 19. saioa: Patarroyo hil da, bioluminiszentzia pertsonetan eta kuantika, fisika berrien beharra. |
Thu, 16 January 2025
Erika Martinez Goienerreko lehendakaria izan da gurekin. Haren iritzia entzun nahi genuen Bakun, Azerbaijanen, ospatu zen klimaren bilerari buruz: COP29a. Balorazio horretatik abiatu eta gaur egungo egoera geopolitikoaren eragina aztertzera iritsi gara. |
Thu, 16 January 2025
Munduko jaialdirik handiena, jendetzari dagokionean, egun hauetan ospatzen hasi da. Kumbh Mela da, hinduen jaialdi erlijiosoa, Tamuya, Ganges eta desagertutako ibai bat elkartzen diren tokian. 400 milioi pertsona inguru joango dira hara haien arima garbitzera, bainua hartuta. |
Thu, 16 January 2025
V. denboraldiaren 19. saioa: Kumbh Mela jaialdia eta Goienerreko COP29aren balorazioa. |
Wed, 15 January 2025
Estatu Batuetan garatu zuten GPSa. Militarrek garatu zuten, baina une batetik aurrera erabilera zibila baimendu zuten, nahita sartutako errore-maila bat gehituta. Baina ezustekoak izan ziren horrekin. |
Wed, 15 January 2025
Josu Lopez Gazpio kimikari eta dibulgatzailea hasi da gurekin kriminalistikako atal bat egiten. Oraingoan, Narborough hirian izan ziren hilketa batzuen kasuak ekarri dizkigu; lehen hilketa 1980ko hamarkadan gertatu zen, baina ezin izan zen argitu DNA frogak eskuragarri izan arte. |
Wed, 15 January 2025
Leonardo da Vinci pertsona ospetsua da, merezita. Baina dibulgatzaile batzuen arabera, arteetan besterik ez zuen eragina izan. Alegia, mendebaldeko zientziaren esparruan ez zuen ekarpenik egin, nahiz eta esperimentuak eta probak egin, bai fisionomian bai eta ingeniaritzan ere. Baina lortutako emaitzak beretzat gorde zituen; ez zituen zabaldu. Horregatik, ez zuen eraginarik izan garaiko zientzialariengan. |
Wed, 15 January 2025
XXIX. denboraldiaren 18. saioa: Leonardoren garrantzia, DNA probak eta GPSaren historia. |
Fri, 10 January 2025
Kristina Pinto Fuste fisikariarekin izan gara, CENER zentrokoa. Tesia aurkeztu berri du eguzki-panel fotoboltaikoen eraginkortasuna hobetzeko. Pintok panelen beirazko estaldurarekin egin du lan, eskala nanoskopikoan, eta horri esker eguzkitik datorren energia gutxiago "galtzen" dugu. Horretaz eta eguzki-pznelen berezko mugaz hitz egin dugu. |
Fri, 10 January 2025
Desagertzeko arriskuan dauden espezieen ikonoa da katamotz iberiarra, baina azken hamarkada hauietan, eta jende askoren ahaleginari esker, haren populazioak gora egin du eta espeziea berreskuratzen ari da. Erabateko arriskutik alde eginda dago dagoeneko, bi mila ale baino gehiago daudelako. Hala ere, oraindik ere hobetu behar da katamotzaren egoera. |
Fri, 10 January 2025
V. denboraldiaren 18. saioa: katamotz iberikoa eta eguzki panelak hobetzen. |
Wed, 8 January 2025
Martxan da aurtengo Elhuyar Zientzia Azoka. Gazteentzako eskaintza da, ikasturte osoan zehar zientzia-proiektu bat garatzeko ikertzaileen gidaritza eta laguntzarekin. Elhuyarrek antolatzen du azoka hau, hemendik udaberriaren bukaera aldera arte. Antolatzaileetako bi izan dira gurekin, Danel Solabarrieta eta Aitziber Lasa, eta aurtengo edizioaren berrikuntzez hitz egin digute. |
Wed, 8 January 2025
Munduko pigmenturik garestiena izan zen itsasoz haraindiko urdina, normalean ultramarinus izena dutena. Kilo bat ordaintzeko kilo bat urre eskatzen zuten garai batean, lapislazuli mineraletik abiatuta fabrikatzen zelako, eta lapislazuli Afganistango mehtzetatik ekarri behar izaten zen. Baina XIX. mendeko kimikak hori aldatu zuen. |
Wed, 8 January 2025
XXIX. denboraldiaren 17. saioa: itsasoz haraindiko urdinaren historia eta Elhuyar Zientzia Azoka. |
Thu, 2 January 2025
Irati Diez Virto biologoa, gure kolaboratzailea izan da gurekin nonbait, errepide baten ondoan. Eta biodibertsitateaz hitz egin digu. Hain zuzen ere, kontatu digu nola eragiten dion biodibertsitateari berari, errepideak eraikin izanak eta lurraldea haien bidez banatu izanak. |
Thu, 2 January 2025
Erromatarrak ez ziren Edinburgoko lurraldean instalatu. Agian, horregatik ez zuten hiri hartan estoldarik izan XIX. mendera arte. Baina bertako biztanleek hondakinak metatzeko toki bat behar zuten, eta horren ondorioz putzu zikin bat sortu zuten gazteluaren aurreko bailaratxoan. Zikinkeria, metanoa, eta bertako haluzinazioak izan ziren bertan. |
Thu, 2 January 2025
V. denboraldiaren 17. saioa: errepideak eta biodibertsitatea. |
Thu, 2 January 2025
Solasaldi bat izan dugu Txoni Matxain kimikari kuantikoarekin. Ohiko kolaboratzailea da, eta EHUko Donostiako Kimika Fakultateko dekano izendatu berri dute. Harekin atomoaren nukleoaren kuantikaz hitz egin nahi genuen. Bain aelkarrizketak berezko bizitza hartu du, eta beste mila kontu ere aipatu dugu. Solasaldi lasaia eta interesgarria. |
Thu, 2 January 2025
Googlek Willow izeneko txip bat aurkeztu berri du. Txip kuantiko bat da, noski, konputazio kuantikoari lotuta. Oso ona omen da akatsak zuzentzen, zenbakiak kodetzeko sistemetan eragiten diren akatsak hain zuzen. Eta hori behar beharrezkoa da konputazio kuantikoa aurrera ateratzeko. Egitleek diotenaren arabera, zuzenketa eraginkorragoa da, gainera, ordenagailuaren tamaina handitu ahala.
|
Thu, 2 January 2025
XXIX. denboraldiaren 16. saioa: Google Willow eta Txoni Matxain. |
Thu, 2 January 2025
EHUk argitaratzen duen ZIO bilduman liburu bat argitaratu berri da: Miren Basaras Ibarzabal mikrobiologoaren Osasun Bakarra, jomuga eskuraezina. Egilearekin luze hitz egin dugu mikrobiologiaz eta osasun bakarra kontzeptuaz. Gainera izenburuan jomuga eskuraezina terminoa erabiltzeko arrazoia ere kontatu digu. |
Thu, 2 January 2025
Garraio publikoaren alde egin nahi badugu, agintariek kalitatezko garraio publiko bat bermatu behar dute. Horretarako, antolaketa egokia izan behar da, eta, egun seinalatuetan, erraztasunak jarri jendetzak eskatzen duen zerbitzuari erantzuteko. Gaur egun frustrazio handia eragiten du antolaketak, zerbitzua egokia ez baita izaten askoten. Eta frustrazio horrek garraio publikoari uko egiteko joera sor dezake. |
Thu, 2 January 2025
V. denboraldiaren 16. saioa: garraio publikoaren frustrazioak eta Osasun Bakarra, jomuga eskuraezina liburua. |