Elhuyar Zientzia

XXIX. denboraldiaren 29. saioa. Energia ilunaren ikerketarekin hasi gara, DESI espektroskopioren azken emaitzak beste teknika batzuekin konbinatu dituztelako eta susmoa dago energia iluna ahultzen ari dela. 

Gai nagusia kriminalistika izan da. Josu Lopez Gazpio dibulgatzaileak azaldu digu zientziak nola argitu zuen zein izan zen Romanov familiaren patua, tsarren familiarena, iraultza errusiarraren hasieran. 

Eta gainera kuantikaz hitz egin dugu: zergatik sortu ziren bi mekanika kuantiko duela ehun urte? Ez al zen nahikoa bakarra izatea? Eta zein da onena? 

Direct download: NFXXIX-29.mp3
Category:science -- posted at: 6:38am EDT

Añana-Sobrongo Ekoetxe berria inauguratu dute. Oraingoz Sobrongo egoitza ireki dute, uraren museoa zegoen eraikina baliatuta. Gu Ainhoa Diez de Salazar Gutierrez IHOBEko langilearekin izan gara. Bera da Ekoetxeen arduraduna, eta harekin hitz egin dugu Ekoetxe berriaz eta ingurumen hezkuntzaz.

Gainera, beste bi kontu. batetik, elefanteak uxatzeko erleak erabiltzeko ideia, eta bestea galdera sinle bat: nola hiltzen dira zuhaitzak?  

Direct download: EKOV-29.mp3
Category:science -- posted at: 6:02am EDT

XXIX. denboraldiaren 28. saioa: Eguzkiaren ikerketa eta Elhuyar aldizkaria. 

Direct download: NFXXIX-28.mp3
Category:science -- posted at: 6:04am EDT

V. denboradliaren 28. saioa: ICARUS proiektua animaliak baliatzeko hodamendi naturalak iragartzeko, eta hegaztien burmuinaren eboluzioa. 

Direct download: EKOV-28.mp3
Category:science -- posted at: 6:03am EDT

XXIX. denboraldiaren 27. saioa: Silvestre II. matematika maite zuen aita santua, Judith Rivas EHUko matematikaria eta kuantikaren galdera klasikoa: partikula ala uhina? 

Direct download: NFXXIX-27.mp3
Category:science -- posted at: 5:29am EDT

V. denboraldiaren 27. saioa: Gernua ongarri eta PIEko zuzendaritza berria. 

Direct download: EKOV-27.mp3
Category:science -- posted at: 5:29am EDT

XXIX. denboraldiaren 26. saioa: Erdi Aroko idazkeraren ondarea eta zentro teknologikoak gaur. 

Direct download: NFXXIX-26.mp3
Category:science -- posted at: 7:05am EDT

V. denboraldiaren 26. saioa: beroaldiak itsasoan eta lur arraroen geopolitika. 

Direct download: EKOV-26.mp3
Category:science -- posted at: 3:53am EDT

Jaione Auzmendi biokimikariak CICbioGUNE zentroan egiten du lan. Minbizi mota bat ikertzen du, glioblastoma, baina haren ibilbidean garunari buruzko beste ikerketa asko egin ditu. Haren lanaz hitz egin dugu luze, bai eta zientziaren dibulgazioari buruz ere. 

Direct download: NFXXIX-25b.mp3
Category:science -- posted at: 3:10am EDT

2025 kuantikaren naizoarteko urtea da, urteurren garrantzitsua bete delako esparru horretan: duela 100 urte jaio ziren mekanika kuantikoaren bi garapen ezberdin, Heissenbergen mekanika matriziala eta Schrödingerren mekanika ondulatorioa. Biek deskribatzen zuten mundu kuantikoa zuzentasunez, baina biek dituzte inplikazio filosofiko zorrotzak, eta bietan ezberdinak Fisikarien mundua bitan banatu zen. 

Direct download: NFXXIX-25a.mp3
Category:science -- posted at: 3:06am EDT

XXIX. denboraldiaren 25. saioa: Mekanika kuantikoaren jaiotza zurrunbilotsua eta Jaione Auzmendi biokimikaria eta garuna. 

Direct download: NFXXIX-25.mp3
Category:science -- posted at: 2:56am EDT

1