Mon, 28 April 2025
V. denboraldiaren 33. saioa. Baterien birziklapenaz hitz egin dugu, alegia, inguruan ditugun gailu elektrikoen baterietatik metalak berreskuratu eta berrerabiltzeko teknologia oraindik ez dugula kontatu dugu. Oraindik. Bestetik, Olentzia Itsas Estazioko Denis Benitok kontatu digu nola tratatzen diren gaur egun euskal kostaldean lehorreratzen diren itsas espezieak. Zetazeoei buruz hitz egin dugu, baina baita itsa zakurrei, dortokei eta marrazoei buruz ere. Gainera, Mauna Loa behatokiaren neurketetan Donald Trumpen politikak nola eragiten dutela ere kontatu dugu. Kontu larria, hamarakadetan izan diren CO2ren neurketak dagoeneko eteten direlako tarteka, eta ez dakigu zein izango den horren etorkizuna. |
Mon, 28 April 2025
XXIX. denboraldiaren 33. saioa. Gorotzaren gaiarekin abiatu gara; kontu asko ditu, besteak beste haren kimika perfumeen industrian erabiltzen dela, oso efektu kimiko berezi bati esker. Gero, bai&by fundaiozko , desgaitasun intelektuala dutenentzako euskara ikasteko metodoa eta naturaren benetako aleatoriotasuna, kuantikaren bidetik. |
Wed, 23 April 2025
XXIX. denboraldiaren 32. saioa: Laboratorium museoko Hitzik gabe dibulgatzea erakusketaz hitz egiten hasi gara. Gero, Txoni Matxain kimikari kuantikoarekin hitz egin dugu bere lana egiteko beharrei buruz. Alde batetik, kalkulu kuantikoen beharraz, eta, bestetik, eta ikuspuntu praktikotik, nolako ekipamendua behar den gaur egun lan hori egiteko. |
Wed, 23 April 2025
V. denboraldiaren 32. saioa: alderantzizko baso baten gainean dago Venezia eraikita. Egurraren gainean. Baina nola? Eta zer arazo ematen ditu gaur egun? Horrekin ireki dugu aste honetako saioa. Gero, Biolur-eko Leire Ibarretxe izan dugu, eta nekazaritza ekologikoan pestizidak, plagizidak eta ongarri kimikoak nola ordezkatzen dituen kontatu digu. |
Mon, 14 April 2025
XXIX. denboraldiaren 31. saioa. Adimen artifizialaz eta hezkuntzaz hitz egin dugu Beñat Erezuma Arisketa bigarren hezkuntzako irakaslearekin. Bilboko Miguel de Unamuno institutuan ematen ditu tekniologiako klaseak, eta aspalditik ari da gaia esploratzen. Adimen artifiziala nola erabili esploratu du. Besteak beste, adimen artifizialaz egindako olerki-liburu bat eta podcast bat ditu. Gaiaz lasai hitz egiteko aukera izan dugu. |
Thu, 10 April 2025
V. denboaldiaren 31. saioa. Don Boscoko ikastetxeko ikasleek egindako bi proiekturi buruz hitz egin dugu. Bika kimikakoak, baina biak Hegoamerikako komunitate batzuetako errealitatean oinarrituta. Batetik, Ane Lazkano Navarlaz irakasleak azaldu digu dengearen eltxoa uxagarri bat bilatu dutela, olio esentzialetatik eta Peruko Piura Garaian dituzten baliabideetatik abiatuta. Bestetik, Irati Legorburu Artolak kontatu digu Boliviako Valles Cruceños eskualderako nekazal ongarri eta produktu fitosanitario jasangarriak ekoiztu dituztela. |
Mon, 7 April 2025
XXIX. denboraldiaren 30. saioa. Litioaren arazoaz hitz egin dugu, bateriak egiteko ezin egokia, baina segurtasun arazoak ematen dituena. Eta ORAI adimen artifizialeko zentroko Igor Leturia eta Iñigo Morcillo ikertzaileen bisita izan dugu. Haien taldeak diktaketa-sistema bat garatu dute dibertsitate funtzionala duten gazteentzat, adimen artifiziala erabilita. Gazteek teklatua erabili ordez, ahoz diktatu dezakete testu bat ordenagailuak uler dezan. AskHezi du izena sistema berriak, eta euskararentyzat funtzionatzen du. Bukatzeko, ohi bezala, kuantikari begira jarri gara. Errealitatearen kontzeptuaz hitz egin dugu: ez al da existitzen neurtzen ez duguna? |
Thu, 3 April 2025
V. denboraldiaren 30. saioa: mendi-ibilbide asko aldatu dira Mont Blanc-en klima-aldaketaren ondorioz. Horrekin hasik dugu aste honetako Ekosfera. Gainera, polimeroen beharraz hitz egin dugu Miren Aguirre Arrese EHUko kimikariarekin. Polimeroak (tartean plastiko asko) behar ditugu bizimodu modernoan, eta aldi berean arazoak sortzen du haien gainerabilerak. Biren arteko oreka non dagoen esaten ez da erraza. Bukatzeko, erlaxatu gara Versailleseko frutarbolen lorategia gogora ekarrita, eta Eguzki erregearen udare maiteak aipatu ditugu. |
