Elhuyar Zientzia

XXIX. denboraldiaren 32. saioa: Laboratorium museoko Hitzik gabe dibulgatzea erakusketaz hitz egiten hasi gara. Gero, Txoni Matxain kimikari kuantikoarekin hitz egin dugu bere lana egiteko beharrei buruz. Alde batetik, kalkulu kuantikoen beharraz, eta, bestetik, eta ikuspuntu praktikotik, nolako ekipamendua behar den gaur egun lan hori egiteko. 

Direct download: NFXXIX-32.mp3
Category:science -- posted at: 6:35am EDT

V. denboraldiaren 32. saioa: alderantzizko baso baten gainean dago Venezia eraikita. Egurraren gainean. Baina nola? Eta zer arazo ematen ditu gaur egun? Horrekin ireki dugu aste honetako saioa. Gero, Biolur-eko Leire Ibarretxe izan dugu, eta nekazaritza ekologikoan pestizidak, plagizidak eta ongarri kimikoak nola ordezkatzen dituen kontatu digu. 

Direct download: EKOV-32.mp3
Category:science -- posted at: 6:30am EDT

1