Thu, 29 May 2025
XXIX. denboraldiaren 38. asioa: dimentsioei buruzko saio berezia. Zergatik den denbora laugarren dimentsioa, nola lortzen den zineman 3Dko sentsazioa, audioaren 8D sistema, soken teoriak proposatutako 26 dimentsioen teoria... eta elkarrizketa bat egin dugu Urdaibai Bird Center-eko Edorta Unamuno biologoarekin, hegaztien ikusmenari buruz. Hegazti batzuen ikusmen panoramikotik, harraparien 3D-ko ikusmenera arte. |
Thu, 29 May 2025
XXIX. denboradliaren 37. saioa. Gaur aldi berean Bilbon izango diren bi ekitaldiri buruz aritu gara. Batetik, Ikergazte kongresua, bi urtean behin antolatzen den ikertzaile gazte euskaldunen kongresua. Ainhoa Latatu UEUko langileak kontatu digu zer izango den bertan. Eta, bestetik, Elhuyar Zientzia Azoka ospatuko da Bilbon, ikasturte osoan gazteek landutako ikerketa proiektuen erakustaldia Bilboko kaleetan. Elhuyarko Danel Solabarrieta antolatzaileak hitz egin digu aurtengo edizioen berrikuntzei buruz. |
Thu, 29 May 2025
V. denboraldiaren 38. saioa. Nagiaren arriskuari buruz hitz egin dugu. Eboluzioan animalia hori egokitu da garaian garaiko kondizioetara, eta orain haren familia osoa dago desagertzeko arriskuan. Gero, Marteloskopioa ezagutu dugu, Bermeon dagoen pagoen baso bat laborategi bihurtuta. Neikerreko Nahia Gartzia Bengoetxea ikertzaileak kontatu digu nola erabiltzen duten ikerketan. Gero, BRTA sarien hirugarren edizioko irabazleak aipatu ditugu. Eta bukatzeko oso ideia bitxia: Kaliformiaren hegoaldean, Mediterraneoko fruta-euli inbaditzailearen kontra, fruta-eulia bera erabiltzea. |
Fri, 23 May 2025
V. denboraldiaren 37. saioa: BC3 zentroak zabaldutako albiste batekin hasi gara. Hiri askotan ingurumen-planek duten arazo bat topatu dute ikertzaileek, alegia, planifikazio egokiak izaten diren arren, hiri gehienetan ez zaio planari behar den jarraipena ematen. Gero, Irati Diez Virto dibulgatzaileak bi istorio ekarri dizkigu, poluzioa eta animaliak lortzen dituena. Istorio bitxiak. Batetik, kopetazuriek plastikoak erabiltzen dituztela kabiak egiteko, eta kasu batzuetan horrek haien jokabidea aldatu duela. Eta, bestetik, izokinen migrazioan substantzia lasaigarriek duten eraginari buruzko istorio bat. |
Mon, 19 May 2025
XXIX. denboraldiaren 36. saioa: CICnanoGUNEan inauguratu duten dorrea kuantikoarekin hasi gara. Ordenagailu kuantikoa ikertzeko proiektua da. Silizioaren elektroien espinarekin garau nahi dituzte bit kuantikoak. Guk ikerketa hori gaur egungo testuinguruan jarri dugu. Gero, pigmentuei buruz hitz egin dugu Oskar Gonzalez gure kolorezalearekin. Pigmentu sintetikoen historiaz eta gaurko egoeraz hitz egin dugu, kimikak pigmentuen industria irauli egin zuelako XIX. mendetik aurrera. Adibidez, BIC bolalumaren tintaz hitz egin dugu. |
Thu, 15 May 2025
V. denboraldiaren 36. saioa: San Isidro egunaren bueltan gaude, abeltzainen eguna. Horren aitzakian, Asier Albite Arregiren bisita izan dugu, abeltzaina izateaz gain, eta Albaikide enpresako albaitaria. Baserriko abereen albaitariaren bizimodu modernoaz hitz egin digu. Sektorea gainbeheran dago, bai baserriko albaitarien aldetik bai eta abeltzainen aldetik. Eta horrez gain, lan bokazional eta gogor horretan, profesionalen bizitza pertsonala ez da zaintzen erraza. Horretaz guztiaz hitz egin digu Albitek, bai eta albaitari baten lana nolakoa den gaur egun. |
Mon, 12 May 2025
XXIX. denboradliaren 35. saioa: Zientziaren Giltzak taldeko bost lagun izan dira gurekin. 10 urte bete berri dituzte Ondarroan dibulgazioko ekitaldiak antolatzen, eta zoriondu egin ditugu. Haien ibilbideaz hitz egin digute, eta dibulgazioa hirietatik urruti egiteari buruz ere bai. Taldearen bi fundatzaile izan dira gurekin, Edu Zabala eta Mario Feijoo; gainera, taldean urte asko eman dituen Leire Arantzamendi ere bai; eta gazteen belaunaldiko Lara Burgoa eta Joseba Goikoetxea ere batu dira solasaldian. Bestalde, aurtengo CAF-Elhuyar sariketaren berri ekarri digu Elhuyarko Garazi Andonegik. |
Fri, 9 May 2025
V. denboarldiaren 35. saioa: David Attenborough 99 urte bete ditu, eta lanean jarraitzen du; besteak beste, Ocean dokumentalaren aurkezpena egin berri du. Bestelde, gure gaurko gai nagusia biopolimeroak eta ekonomia zirkularra izan da. EHUko Cristina Peña Rodriguez kimikariarekin hitz egin dugu. Artilearen arazoez hitz egin dugu, ez baitakigu zer egin moztutakoarekin. Eta polimeroen birziklapenaz. Eta Industriak egiten duen ahaleginaz materialak ingurumenarekiko agresiboak ez izateko. Polimeroen kimikak gaur egun duen panorama zabal bat eman digu. |
Mon, 5 May 2025
XXIX. denboraldiaren 34. saioa: XXI. mendeko ehen 25 urteetako argikulu zientifikorik aipatuenak. Gainera, Lide Arana Urbieta EHUko biokimikariak triglizeridoen metabolismoaz hitz egin digu, eta azaldu digu zergatik ez dagoen argi adibidez aguakateek beste edozein frutak ez duen zerbait eskaintzen duen. Azkenean, elikagaiei esker, lipidoen kimikak ere izaten ditu modak. |
Mon, 5 May 2025
V. denboraldiaren 34. saioa: Trumpen murrizketek datuen bilketari nola eragiten dioten kontatu dugu. Gero, EHUko Gorka Bueno Mendieta eta Maite de Blas Martin izan dira gurekin, Bilboko ingeniaritza eskolakoak. Haien taldeak neurtu du unibertsitatearen beraren aztarna ingurumenean. Eta, amaitzeko, Islandiako zuhaitzen kontuak. |
