Elhuyar Zientzia (general)

Bidaia matematiko bat proposatzen dizuegu. Geometria harraigarri dituzten eraikinak ikusteko, arkitektura islamikoa ezin hobea da. Gure gaurko proposamena Samarkanda hiriko eraikin zaharrak dira, Uzbekistanen. Mezkitak, mausoleoak eta, adibidez, Registan plazan dauden hiru madrasak. Haien arkitektura ikusgarria da. 

Direct download: NFXXVIII-34c.mp3
Category:general -- posted at: 3:45am EDT

Hostoen arteko melodietan Alemaniara goaz. Marteria rap-kantaria Amazonasera joan zen; han, lursail bat erosi zuen, bertako biodibertsitatea babesteko helburuarekin. Bizipen hori dokumental batean jaso zuen, Der amazonas-job. Gaur, dokumental horretarako konposatutako kanta bat ekarri dugu, Wald

Direct download: EKOIV-34m.mp3
Category:general -- posted at: 4:52am EDT

Erroreei begira lan egiten dugu, eta gauza bera gertatzen da informatikan. Zoriz gertatzen dira erroreak, eta horregatik kontrol neurriak sortu ditugu, ahal dela informazioa zuzena izan dadin. Baina konputazio kuantikoaren kasuan, lan zaila da, erroreak sistema kuantikoetan gertatzen direlako. 

Direct download: NFXXVIII-33a.mp3
Category:general -- posted at: 3:12am EDT

IV. denboraldiaren 33. saioa: FoodLAND proiektua eta Ruper Ordorika. 

Direct download: EKOIV-33.mp3
Category:general -- posted at: 6:46am EDT

Ander Corral Orai zentroko ikertzaileak itzulpen automatikoaren esparruan egiten du lan. Orain, lan berri baten emaitzak aurkeztu ditu aurtengo EACL kongresuan, Maltan. Testu espezializatuak automatikoki itzultzeko teknika bat garatu du. Trikimailua da erabiltzaileak aukeratutako glosario baterik abiatzen dela, eta hainbat teknikaren bitartez, adimen artifizialak lortzen du terminologia behar bezala zaintzea. 

Direct download: NFXXVIII-32b.mp3
Category:general -- posted at: 5:04am EDT

XXVIII.denboraldiaren 31. saioa: Txerri giltzurruna pertsona bati transplantatuta, daguerrotipoen kimika eta lehen erradiografia. 

Direct download: NFXXVIII-30.mp3
Category:general -- posted at: 4:17am EDT

XXVIII.denboraldiaren 29. saioa: 100.000 urteko neandertalak Bizkaian, Zientzia Azoka Noafarroako topaketa eta Eden proiektua

Direct download: NFXXVIII-29.mp3
Category:general -- posted at: 5:35am EDT

Fisikari amerikar batzuen proposamena da muoien azeleragailu bat egitea. Oso bizitza laburra duten partikula subatomikoak dira, eta haien erabilera azeleragailu batera aurrerapen handiak ekar liezaioke fisikaren esparruari. Azeleragailua egiteko, ordea, hamarkada asko eta diru asko beharko da. 

Direct download: NFXXVIII-20a.mp3
Category:general -- posted at: 3:46am EDT

Idoia Mujika kimikariarekin izan gara haren ibilbide profesionalaz hitz egiten. CFMko komunikazio-bulegoan egiten du lan, baina beste hainbat tokita ere izan da, hainbat perspektibatatik izan du zientzia-dibulgazioarekin kontaktua. Gaur solasaldi luzea eta lasaia izan dugu harekin. 

Direct download: NFXXVIII-15b.mp3
Category:general -- posted at: 6:23am EDT

U2 taldeak ekologia izan du haien abestietan. 1984an, Bonok beharra adierazi zuen zementuzko oihanetik irten eta bizimodu organikoago bat izateko. Horregatik, Hostoen arteko melodietara The unforgettable fire diskoan argitaratutako kanta bat ekarri dugu, Indian Summer Sky

Direct download: EKOIV-09m.mp3
Category:general -- posted at: 4:49am EDT

XXVIII denboraldiaren 5. saioa: Nobel sariak eta ekoberrikuntza industrian. 

Direct download: NFXXVIII-05.mp3
Category:general -- posted at: 2:47am EDT

Ibai Rekondo kantariaren 1986ko Amaiur, gaztelu baltza diskoaren lehendabiziko kanta ekarri dugu gaur. Naturari kanta bat, Billy Mackfarmand musikari irlandarrarekin egindako diskoa zen, nahiz eta kanta honetako musika eta letra, biak, Ibai Rekondorenak diren.

Direct download: EKOIV-04m.mp3
Category:general -- posted at: 7:42am EDT

Aitor Marcos Diez ekonomialaria da USC unibertsitatean.  Haren ibilbideaz hitz egin digu; ekonomia estandar batetik abiatu, baina pixkanaka arlo ekologikoak harrapatu zuen, eta alderdi hori garatu egin du ekonomiaren barruan. Marcosek hitz egin digu haren ikuspuntuaren aldaketa nola gertatu zen, besteak beste,Naomi Klein kazetari kanadiarraren liburua bat irakurri ondoren:  This Changes Everything: Capitalism vs the Climate

Direct download: EKOIV-01a.mp3
Category:general -- posted at: 3:11am EDT

BCAM zentroan sistema kaotikoen matematika ikertzen da. Artikulu bat argitaratu dute eta Japoniako Hokkaidoko eta Kiotoko Unibertsitateekin batera; bertan, sistema kaotiko ez itzulgarriak denborarekin nola aldatzen diren aztertzen dute. Adibidez, neurona-sareen jokabidea ulertzeko balio dezake, bai naturalak bai eta artifizialak ere. 

Direct download: NFXXVII-42a.mp3
Category:general -- posted at: 4:49am EDT

Eli Pagola Apezetxea ingeniaria eta Ainhoa Gutierrez del Pozo zinemagilea Urumeako zentral hidroelektrikoetan izan dira. "Ta argiya iñ zan" proiektua da, zentralak ingeniaritzaren ikuspuntutik eta patrimonioaren ikuspuntutik aztertzen dituen proiektua. 

Direct download: EKOIII-41a.mp3
Category:general -- posted at: 7:07am EDT

Estasia, LSD, psilozibina eta beste droga terapeutiko batzuek neuronen arteko konexio berriak egiteko egoeran jartzen dute garuna. Baina ez beti eta bez edozein kondiziotan. Saguetan ikusi da ez dela bakarrik zer droga den, baizik eta nola ematen den eta nolako ingurunea duten saguek droga hartzen dutenean. 

Direct download: NFXXVII-40a.mp3
Category:general -- posted at: 6:20am EDT

Gaurko saioan Euskelec aurkeztu dugu, lanbide heziketako auto elektrikoen lehiaketa. Javi Oskoz Don Boscoko automobilgaintzako irakasleak horri buruz hitz egin digu, bai eta komisaldegietan utzitako autoei buruz ere. 

Direct download: EKOIII-40a.mp3
Category:general -- posted at: 4:20am EDT

Elhuyarrek antolatzen duen Zientzia Azokaren azken ospakizuna izan da asteburuan. Hiru egun Bilboko Areatzan, gazteek ikasturtean zehar egindako lanaren emaitza aurkezteko. Ehunka postu, ehunka proiektu erakusteko. Danel Solabarrieta Zientzia Azokaren antolatzaileetako batekin izan gara, eta eskatu diogu irratiaren bidezko bisita birtual batean gida izateko. 

Direct download: NFXXVII-38c.mp3
Category:general -- posted at: 3:48am EDT

EHUko argitalpen zerbitzuetan ederki ospatu zuten liburuaren nazioarteko eguna. Eli Alberdi zerbitzuaren arduraduna izan da gurekin, eta ospakizun horretaz hitz egin digu. Argitalpen asko izan dituzte. Besteak beste, G.H. Hardy matematikariak idatzitako liburu baten itzulpena argitaratu dute: Matematikari baten apologia. Liburu interesgarria eta egile interesgarria ere bai. 

Direct download: NFXXVII-37b.mp3
Category:general -- posted at: 6:40am EDT

Mattin Urbieta izan da gurekin,  CAF-Elhuyarreko saridunetako bat. Fisikari teorikoa da EHUn, eta haren tesian oinarritutako artikulu batekin eskuratu du saria. Nanopartikula ieroaleetan elektroiak dantzan nola jarri ikertzen du, argiarentzat tranpa ñimiño bat sortzeko helburuarekin. Kuriosoa!

Direct download: NFXXVII-37a.mp3
Category:general -- posted at: 6:36am EDT

Belar Txarrak ikertzen ditu Ana Zabalzak NUPen. Batez ere, haren elkarrekintza glifosatoarekin eta beste herbizida batzuekin. Orain, Zabalza EspainiakoMalherbologia Elkartearen presidente izendatu dute. Guk haren lana ezagutu nahi izan dugu.

Direct download: EKOIII-20a.mp3
Category:general -- posted at: 10:58am EDT

Alvaro Aragon EHUko historialariak Gipuzkoako basogintzaren historia aztertu du. XIII. mendetik hasita eta zazpi mendetako kudeaketan, basoen jasangarritasuna beharrezkoa izan da. Gaurko saioan azaldu digu nola egin zuten eta zer eredu-aldaketak izan diren eta zergatik.

Direct download: EKOIII-18a.mp3
Category:general -- posted at: 6:10am EDT

Urtarrilero izaten da matematikarako tartea Lemniskata taldean, Goierrin dibulgazioa sustatzen uen taldean. Jose Luis Etxezarreta Lemniskatako arduraduna gurekin izan da aurteno hitzaldi zikloa aurkezten. Raul Ibañez, Luz Roncal, Irantzu Barrio eta Carlos Gorria izango dira Igartza Jauregian, Beasainen, hitzaldi bana ematen.

Direct download: NFXXVII-17b.mp3
Category:general -- posted at: 3:59am EDT

Koklearen inplantea pertsona batzuetan ez da oso eraginkorra izaten. Nahiz eta soinua seinale elektriko bihuartzen laguntzeko lana oso ona egin, garuneko neuronei aktibatu behar zaie batzuetan, seinale hori tratatzen ikas dezaten. Bitxiena da aktibatu behar den neuronen-gunea ez dela garuneko entzumenaren gunea.

Direct download: NFXXVII-17a.mp3
Category:general -- posted at: 3:53am EDT

XXVII. denboraldiaren 17. saioa: Koklearen inplantearen eraginkortasuna eta Lemniskata matematikaren bila.

Direct download: NFXXVII-17.mp3
Category:general -- posted at: 3:49am EDT

Txatboten garaia da. Solasaldia egiteko adimen artifizialeko sistemak ugaritzen ari dira, eta geroz eta emaitza hobeak ari dira lortzen elkarrizketak sortzeko garaian. EHUko Gorka Azkunek, gure adimen artifizialeko adituak, txaboten funtzionamenduaz eta emaitzez aritu zaigu gaurkoan.

Direct download: NFXXVII-16b.mp3
Category:general -- posted at: 4:01am EDT

Aspaldi honetan, adimen artifizialeko sistemak trebatzen ari dira artelanak sor ditzaten. Baina trebakuntza hori egiten da datu askotan oinarrituta; kasu honetan, irudi asko ematen zaio makinari trebatu dadin. Orain, zenbait artistak aldarrikatu dute haien lana erabili dela haien baimenarik gabe. 

Direct download: NFXXVII-16a.mp3
Category:general -- posted at: 3:53am EDT

III. denboraldiaren 16. saioa: Ekosfera barrutik, Eguberritako berezia

Direct download: EKOIII-16.mp3
Category:general -- posted at: 3:26am EDT

Oso gutxitan hiltzen dira zuhaitzak hotzarengatik neguan. Eta asko izoztutako inguruetan bizi dira. Horretarako, estrategia bat erabiltzen dute. Jahren Hope idazlearen Lab Girl liburuaren kapitulu labur batek kontatzen du zergatik, eta guk hona ekarri dugu, Eider Urkola, Jaione Carpintero eta Guillermo Roaren ahotsetan.

Direct download: NFXXVII-15b.mp3
Category:general -- posted at: 6:46am EDT

DNA molekula informazio asko dauka, eta ez gure gorputzean bakarrik; inguruan bizidun asko ditugu. Horregatik, DNA asko ere badago. Adituek badakite hori, eta baliatu egiten dute ingurua “irakurtzeko”. Lurretik eta airetik ez ezik, itsasotik ere eskuratzen daiteke informazio asko, itsasoko uretatik bertatik. Hori izango da gure gaia gaur. Naiara Rodriguez Ezpeleta AZTIko ikertzaileak kontatu digu nolako informazioa lortzen duten itsasoko uretatik jasotako DNAtik. Podcastaren atal honetan izan ditugun musikak Fiftysounds-ekoak dira, Creative Commons lizentziapekoak: Amazing Future, Genuine eta Returning Home. 

Direct download: SustraiPodcast08--IngurumenDNA.mp3
Category:general -- posted at: 4:32am EDT

Oso azkar berreskuratu zuten Wicthcombe herrian eroritako meteorito bat. Ez zen kutsastu. Eta horri esker, zientzialarien analisia askoz zehatzagoa da, espaziotik zer ekarri duen ikertzeko. Bertan topatu dituzte aminoazidoak, proteinetako oinarrizko osagaiak, espazioan sortuak.

Direct download: NFXXVII-11a.mp3
Category:general -- posted at: 6:11am EDT

Unibertsoa etengabe hedatzen da. Eta gure teknologiak irismen-muga bat dauka. Horrek esan nahi du, pixkanaka, astroak gure ikusmenetik ari direla ihes egiten.

Direct download: NFXXVII-13aa.mp3
Category:general -- posted at: 5:35pm EDT

Stuff Matters liburua. Esuakarzako bertsioan, Ekaiak badu garrantzia izenekoa. UEUn itzuli berri duten liburu baten izenburua da. Eguneroko bizimoduan erabiltzen ditugun material arruntei buruzko dibulgazio liburu bikaina da, Mark Miodownik dibulgatzaileak idatzia. Joserra Etxebarria fisikariak eta euskaltzaleak itzuli du, eta gurean aurkeztu digu liburua. Kristala, metala, papera, txokolatea… gizakiak egindako materialei buruzko testu bikaina.

Direct download: NFXXVII-12b.mp3
Category:general -- posted at: 3:40am EDT

Eli Alberdi Celaya EHUko Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria izan da gurekin. Harekin paperari buruz hitz egin dugu, argitalpen zerbitzu baten ikuspuntutik, eta gero aurten EHUk egindako argitalpenen munduan zehar gidatuko gaitu. Egindako lan zabala aurkeztu digu, eta Durangoko Azokaren aurtengo edizioan unibertsitateak zer eskaintzen digun ere kontatu digu.

Direct download: NFXXVII-12a.mp3
Category:general -- posted at: 3:37am EDT

Elikagaiak, oro har, seguruak dira gure inguruan, euskal gizartean, Bai kalitatez, bai eta industria praktikari dagokionean. Hala ere, bada arrisku txiki bat, elikagaiekin batera, beste elementu batzuk gorputzean sartzekoa. Toxikazioak dira. Adituek etengabe ari dira aztertzen nolako eragin izan dezaketen. ELIKA fundazioko Gontzal Mugabururekin aritu gara toxikazio ohikoenei buruz. Mugabururen iritzirako,  "Industriarentzat eta ekoizleentzat elikagaiak kaleratzea ardura handia da, baina haiek eta kontsumitzaileok gauzak ondo eginda, ez da toxikaziorik izaten"

Direct download: SustraiPodcast03-Intoxikazioak.mp3
Category:general -- posted at: 5:28am EDT

XXVII. denboraldiaren 6. saioa: biologia ikasten, La Niña eta Berrikuntzaren Astean Donostian erakusketa.

Direct download: NFXXVII-06.mp3
Category:general -- posted at: 3:33am EDT

Don Bosco institutuko Javi Oskoz eta Egoitz Odriozola etorri dira gurera hidrogenoarekin funtzionatzen duten autoei buruz hitz egitera. Haiek, eskolan, horrelako bi auto dituzte eta probak egiten hasi dira. Irakaskuntzaren arloan ere integratu dute aukera teknologiko hori. Haiekin hidrogenoaren abantailei eta mugei buruz hitz egin dugu, automobilgintzaren testuinguruan aplikatuta.

Direct download: EKOIII-06a.mp3
Category:general -- posted at: 4:31am EDT

XXVI. denboraldiaren 33. saioa: futbola eta matematika, pozoiak: eserina.

Direct download: NFXXVI-33.mp3
Category:general -- posted at: 3:51am EDT

Txoni Matxain kimikari kuantikoa izan dugu gurekin espintronikaz hitz egiteko. Ez da teknologia berria, aspalditik erabiltzen baita, bain abada teknologoa modernoa eta gailu elektronikoetan energia aurrezteko erabiliko dena.

Direct download: NFXXVI-29a.mp3
Category:general -- posted at: 5:14am EDT

Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Zientzia Azokak 10 urte beteko ditu aurten. Hori ospatzeko, edizio berezi bat prestatzen ari dira koordinatzaileak. Elhuyarko Danel Solabarrieta izan da gurekin, eta aurtengo edizioaren berri eman digu.

Direct download: NFXXVI-19c.mp3
Category:general -- posted at: 4:19pm EDT

Elhuyar aldizkarian anhedonia musikalari buruzko artikulu bat argitaratu dute, alegia, musika entzutean plazera sentitzeko ezintasunari buruzkoa. Ana Galarraga erredaktorea izan da gurekin gaiaz hitz egiteko.

Direct download: NFXXVI-18b.mp3
Category:general -- posted at: 4:54am EDT

Kalean da Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia, 2021eko abendukoa. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu digu kioskoetan gure zain dagoen zenbaki hori. 

Direct download: NFXXVI-13c.mp3
Category:general -- posted at: 7:14am EDT

XXVI. denboraldiaren 4. saioa: antenarik gabeko saioa .

Direct download: NFXXVI-04.mp3
Category:general -- posted at: 4:49am EDT

Denboraldi berria du Teknopolis saioak, ETBko telbistako zientzia-programa. Nagore Rementeria eta Iñaki Leturia gurekin izan dira, zuzendaria eta aurkezlea hurrenenez hurren, denboraldi berriaz hitz egiteko.

Direct download: NFXXVI-03c.mp3
Category:general -- posted at: 1:28pm EDT

XXV. denboraldiaren 8. saioa: Betelgeuse, COVID-19aren bigarren olatua eta olatuen alerta laranja.

Direct download: NFXXV-08.mp3
Category:general -- posted at: 9:18am EDT

Direct download: 200909_ana_galarraga_covid.mp3
Category:general -- posted at: 6:30am EDT

Azalean sartzen ditugun tintek, tatuajeen tintek, antza dute, adibidez, artelanetan erabiltzen ditugunekin. Oskar Gonzalez EHUko kimikariak kontatu digu nolakoak diren, zer pigmenturekin eginda dauden eta zer beste osagai kimiko dituzten. Gainera, kontatu digu ez dagoela informazio asko tinta horiek osasunean nola eragiten duten. Tatuajeen tintei buruz dakiguna eta ez dakiguna izan da gure saioan.

Direct download: NFXXIV-40b.mp3
Category:general -- posted at: 2:56am EDT

Epidemiekin eta zientziarekin zerikusi duten bi fikzio lan gomendatu ditugu: eleberri bat eta pelikula bat: Connie Willis idazlearen Doomsday Book (El libro del día del Juicio Final)  eta Patrice Leconte zuzendariaren Ridicule pelikula. 

Direct download: NFXXIV-31c.mp3
Category:general -- posted at: 5:23am EDT

Aurtengo Nobel sarien irabazleak iragarri dituzte jadanik. Oxigenoaren kudeaketa zelularra izan da gaia medikuntzako sarian, unibertsoko hondoko erradiazioa eta exoplanetak fisikakoan eta litio-ioizko bateriak kimikakoan.

Direct download: NFXXIV-05b.mp3
Category:general -- posted at: 2:41am EDT

8 emakume zientzialariren bizitzei buruzko erakusketa bat du Donostiako Eureka zientzia museoak. Miren Millet izan da gurekin eta azaldu digu erakusketa ez dela ohikoa izan, baizik eta joko bat proposatu dute museoko hainbat modulorekin lotuta. Emakume bakoitzak badu lotura museoko modulo jakin batekin, eta ikusleak aurkitu behar ditu lotura horiek.

Direct download: NFXXIII-28b.mp3
Category:general -- posted at: 1:29pm EDT

AACR erakundearen urteroko azken kongresuan, eztabaida bat piztu da genetikak gidatutako tratamenduei buruz minbiziaren arloan. Teknika berri samarra da, eta aurrerapauso asko ari da ematen, baina gaur egun arrakasta tasa % 15ekoa da, eta aditu batzuen ustez, oihartzun handiegia ematen zaio emaitzak ikusita.

Direct download: Qk31-180503GenetikakGidatutakoTerapiaMinbizian.mp3
Category:general -- posted at: 5:30am EDT

CERN laborategian nukleo erradiaktiboak ikertu nahi dituzte antiprotoiak bonbardatuta. Baina esperimentuaren lekua eta antiprotoiak sortzekoa ez dira toki bera. 400 metro dago batetik bestera. Eta batetik bestera antiprotoiak eramateko instalazio berezi bat egin behar dute furgoneta batean. Oso instalazio konplexua.

Direct download: Qk23-180308AntimateriaFurgonetan.mp3
Category:general -- posted at: 5:16am EDT

Hilekoaren zikloa erreproduzitzen duen miniaturazko ugalketa-aparatu bat aurkeztu dute Northwestern Unibertsitateko ikertzaileek. EVATAR izena jarri diote, eta espero dute baliagarria izatea emakumeen ugalketa-aparatuarekin lotutako asaldurak eta gaitzak ikertzeko eta tratamenduak probatzeko.

Direct download: Qk25-170405_Emakumeen_ugalketa-aparatua_kutxa_batean.mp3
Category:general -- posted at: 5:06am EDT

Direct download: Qk01-161025martetarrak.mp3
Category:general -- posted at: 4:24am EDT

Salem hirian, Estatu Batuetan, sorginkeri-kasu ospetsu bat izan zen XVII. mendearen bukaeran. Gertaera ilun bat izan zen, gehiegizabaldu zen kontua, eta 20 pertsona hil egin zituzten, epaiketa luzeak egin ondoren. Baina, zer dio zientziak gertaera horri buruz?

Direct download: NFXX-41e.mp3
Category:general -- posted at: 7:50am EDT

Direct download: Wolfram_kuina1.aif
Category:general -- posted at: 8:46am EDT

Direct download: naiz_hedabidea_zara_-_Eraginkorra_al_da_homepopatia.mp3
Category:general -- posted at: 5:59am EDT

Direct download: MEZU_ELHUYAR.mp3
Category:general -- posted at: 6:06am EDT

Direct download: simonti1.mp4
Category:general -- posted at: 8:13am EDT

Rita Levi-Montalcinik medikuntzako Nobel saria irabazi zuen 1986an, neurona sareen hazkuntza-faktorearekin egindako ikerketarengatik. Baina hori baino askoz pertsonai handiagoa da Levi-Montalcini. Zientzialari handia izateaz gain, bizitza pertsonal interesgarria izan zuen. 103 urterekin hil zen, eta 103ak ondo aprobetxatu zituen. Elhuyar aldizkariko EGOITZ ETXEBESTEk kontatu digu haren historia.

Direct download: NFXX-06b.mp3
Category:general -- posted at: 5:31pm EDT

Info 7 irratiko Kale Gorrian irratsaioan Bego Zubia dokumentalaren zuzendariari egindako elkarrizketa

Direct download: Info7_Kale_Gorrian_20150923.mp3
Category:general -- posted at: 4:17am EDT

Onda Vasca irratiko Gipuzkoako Kale Nagusia programan Bego Zubia zuzendariari egindako elkarrizketa

Direct download: Onda_Vasca_Gipuzkoako_Kale_Nagusia_20150922.mp2
Category:general -- posted at: 4:02am EDT

Bizkaia Irratiko Lau Haizetara saioan Bego Zubia dokumentalaren zuzendariari egindako elkarrizketa

Direct download: Bizkaia_Irratia_Lau_Haizetara_20150921.mp3
Category:general -- posted at: 3:58am EDT

Cadena Ser irratiko Hoy por hoy irratsaioan Bego Zubia zuzendariari egindako elkarrizketa

Direct download: Cadena_Ser_20150919.mp3
Category:general -- posted at: 7:12am EDT

AITZOL LASA matematikariak bere bigarren liburua aurkeztu digu, Usategiaren Printzipioa. Gazteentzat idatzitako abentura-liburua da, eleberri bat, eta usategiaren printzipio matematikoan oinarrituta dago.

Direct download: NFXIX-35b.mp3
Category:general -- posted at: 4:08am EDT

FERNANDO LOPETEGIk kontatu dizkigu Zarautz ON taldearen hurrengo hilabeteetako asmoak. Batez ere, Arrantzale@PESCA#Euskadi izeneko saio multzo bati buruz hitz egin digu. Garai ona hau, Zarautzera joateko.

Direct download: NFXIX-33d.mp3
Category:general -- posted at: 5:55am EDT

ETBko  Teknopolis saioan koroideremiari buruzko erreportaje luze bat emititu dute koroideremia gaixotasunari buruz. Begiaren hondoan eragiten duen endekapenezko gaixotasuna da; gaixotasun arraroa, gainera. Bizkaian bada familia bat kasu asko dituena, eta haiekin izan da Teknopoliseko IÑAKI LETURIA.

Direct download: NFXIX-21c.mp3
Category:general -- posted at: 4:06am EDT

XIX. denboraldiaren 1. saioa: Saturnoren eraztunen adina, koroideremia, Islandiako azken erupzioak eta 1693 urtearen aurkezpena.

Direct download: NFXIX-01.mp3
Category:general -- posted at: 4:57am EDT

Gaur denboran atzera begiratu dugu historin izan diren emakume matematikari ospetsu batzuei buruz hitz egiteko: Teano, Hipatia, Emile de Chatelet, Sophie Germain, Sofia Kovalevskaia eta Emmy Noether. Izen handiak dira matematikaren historian. Haiei buruz hitz egin digute beste emakume matematikari batzuek: Nahikari Blanco eta Amaia Zugadi, Norteko Ferrokarrilleko matematikaren atala egiten duten bi kolaboratzaileek.

Direct download: NFXVII-22a.mp3
Category:general -- posted at: 12:00am EDT

EHUko matematikariekin zenbakiei buruzko atal bat abiatu dugu. Gaur oinarrizko galdera bati ernatzungo diogu: zer diren zenbakiak.

Direct download: NFXVI-12d.mp3
Category:general -- posted at: 5:08am EDT

1