Elhuyar Zientzia (science)

Itsasoaren gainazaleko tenperatura handitzen ari da, eta horrek sakontasun txikian bizi direnei eragiten die. Makroalgei, adibidez. EHUko BENTOS taldeak urte asko eman ditu Bizkaiko algak ikertzen. Gurekin ikertzaile haietako bat izan da, Olatz Arriaga biologoa, eta ikerketari gainbegirada bat egiten lagundu digu. 

Direct download: EKOIV-34a.mp3
Category:science -- posted at: 4:47am EDT

IV. denboraldiaren 34. saioa: koralak, algak, itsasoaren gainazaleko tenperatura eta Marteriaren rap alemana. 

Direct download: EKOIV-34.mp3
Category:science -- posted at: 4:42am EDT

Duela lau urte jarri zuten martxan EHUn adimen artifizialeko gradu bat. Orain, ekainean graduatuko dira lehen proziokoak. Horretaz hitz egin dugu Itziar Irigoien informatikaria eta irakaslearekin. 

Direct download: NFXXVIII-33c.mp3
Category:science -- posted at: 3:27am EDT

Apirilaren 16an, Donostian, adimen artifizialak dituen alborapenei buruzko ekitaldi bat egin genuen Gipuzokako Foru Aldundiaren egoitzean. Han kontatutakoaren laburpen bat ekarri dugu gaur Norteko Ferrokarrillera. Bost informatikariren gogoetak gurean: Oihane Cantero, Olatz Arbelaitz, Xabier Saralegi, Itziar Irigoien eta Gorka Julio. 

Direct download: NFXXVIII-33b.mp3
Category:science -- posted at: 3:21am EDT

XXVIII. denboraldiaren 33. saioa: akatsak ordenagailu kuantikoetan eta adimen artifizialaren alborapenak. 

Direct download: NFXXVIII-33.mp3
Category:science -- posted at: 3:08am EDT

Hostoen Arteko Melodietan, Ruper Ordorikaren kanta bat ekarri dugu: Bihotz begiekin. 2001ean, Hurrengo goizean diskoan argitaratutako kanta da, eta progresoari buruz hitz egiten du, atzerakako begirada baten bitartez. Nola zegoen dena garai batean? Hori da kanta honek azpian duen ideia. 

Direct download: EKOIV-33m.mp3
Category:science -- posted at: 6:50am EDT

Afrikako sei herrialdeetan malnutrizioaren arazoari aurre egiteko proiektu bat ezagutu dugu Elhuyarko langileen eskutik. Haiek dira Europako FootLAND proiektuan komunikazioa eta berdinatasuna eramaten dutenak. Oihane Lakar eta Manex Urruzola izan dira gurekin azaltzeko sei herrialde horietan sei errealitate baino gehiago daudela, eta zer lan egiten ari diren arazoari aurre egiteko. 

Direct download: EKOIV-33a.mp3
Category:science -- posted at: 6:47am EDT

Elkarrizketa bat, nire ahots klonatuaren eta nire ahots naturalaren artean. Nabarmena da noiz ari garen bata eta noiz bestea entzuten. Baina, egunen batean, bi ahotsen arteko aldea murriztu eta, agian, desagertuko da. Orduan, neurriak aplikatu beharko dituzte adituek ahots sintetiko bat identifikatu ahal izateko. Ahots klonatu hau Orai adimen artifizialeko zentroaren lanari esker erabili dugu. 

Direct download: NFXXVIII-32a.mp3
Category:science -- posted at: 4:56am EDT

XXVIII. denboraldiaren 32. saioa: ahots klonatua eta testu espezializatuen itzulpen automatikoa. 

Direct download: NFXXVIII-32.mp3
Category:science -- posted at: 4:51am EDT

Direct download: Nerea_Vallejo_ekinean.mp3
Category:science -- posted at: 4:47am EDT

1728an Vivaldik sei flauta kontzertu argitaratu zituen. Haietako batek Il gardellino ezizena hartu zuen, karnaba, flautak txori horren kantua imitatzen duelako. Naturak inspiratutako kontzertua da, beraz, Hostoen Arteko Melodietarako ezin hobea. Gaur, kontzertuaren lehen mugimendua entzun dugu, Allegroa. 

Direct download: EKOIV-32m.mp3
Category:science -- posted at: 3:21am EDT

Neiker-eko Aitor Cevidanes ikertzailea eltxoak ikertzen ditu. Besteak beste, Mikroklima proiektuan ari da lanean, tigre eltxoaren ugaltze-tokiak identifikatzeko. Tigre eltxoa inbaditzaile bat da Euskal Herrian, eta zalantza zegoen anfibioak babesteko sortzen eta egokitzen diren hezeguneetan ugaltzen ote den. Ikerketek oraingoz esaten dute ezetz. 

Direct download: EKOIV-32a.mp3
Category:science -- posted at: 3:12am EDT

IV. denboraldiaren 32. saioa: Vivaldiren gardellinoa eta tigre eltxoa. 

Direct download: EKOIV-32.mp3
Category:science -- posted at: 3:10am EDT

Zinemaren modernizazioak egunerokoan erabiltzen dugunik ere utzi digu. Adibide bat  Photoshop programa da. Eta beste bat, Pixar estudioaren sorrera, haiengandik heredatu ditugu 3D modelizazioa eta animazioan edozeinek erabil ditzakeen tresna informatikoak. Biek Star Wars pelikularen produkzio-ekipoarekin dute zerikusia. 

Direct download: NFXXVIII-31d.mp3
Category:science -- posted at: 4:57am EDT

Mentxu Aiertzarekin irratira ekarriko dugun hurrengo Agatha Christieren eleberria Pale Horse izango da. Gaur iragarri nahi izan dugu. Horrekin batera eleberriaren hasiera ekarri dugu Iñaki Leturiaren ahotsean, oso ideia modernoarekin hasten baita, nahiz eta 1961ean argitaratu zuen Christiek. 

Direct download: NFXXVIII-31c.mp3
Category:science -- posted at: 4:54am EDT

XX. mendearen hasieran hasi ziren garatzen zinema. Irudiak mugimenduan sortzeko ilusioa. Garapen horrek alde teknologiko konplexua izan zuen; hain zuzen ere, garai hartan hartutako erabaki teknologikoek gaurko estandarren jatorria izan ziren. 

Direct download: NFXXVIII-31b.mp3
Category:science -- posted at: 4:50am EDT

Interneten informazioa mugitzeko, domeinuen izenetan oinarritutako sistema bat erabiltzen da. Baina herrialdeen eta lurraldeen domeinuak sartu zirenetik, domeinuen erabilera bitxi bat agertu da, ondorio komertzial oso handiak dituena. 

Direct download: NFXXVIII-31a.mp3
Category:science -- posted at: 4:47am EDT

XXVIII. denboraldiaren 31. saioa: saio berezia, zinemaren zientzia. 

Direct download: NFXXVIII-31.mp3
Category:science -- posted at: 4:44am EDT

IV. denboraldiaren 31. saioa: Ion Garin, narrastiak, anfibioak eta udaberria. 

Direct download: EKOIV-31.mp3
Category:science -- posted at: 4:34am EDT

Zientziaren historiako irudi ezagunenetako bat da lehen erradiografia. Anna Bertha Roentgen-en eskuaren irudi bat da, eraztun eta guzti, X izpi aurkituberrien bitartez ikusita. 1895a zen, eta Wilhem Roetgen ikertzen ari zen uhin elektromagnetiko "berri" bat. 

Direct download: NFXXVIII-30c.mp3
Category:science -- posted at: 3:05am EDT

Argazkilaritzaren historian, 1830eko hamarkadaren bukaera aldera, Louis Daguerrek garatu zuen argazkiak egiteko modu egonkor bat. Oskar Gonzalez gure kolorezaleak kontatu digu nolakoa zen teknika hura eta nola ari diren gaur egun dagerrotipo zaharren berreskurapena egiten. Kimika hutsa, argazkilaritza kimika hutsa zen garaikoa. 

Direct download: NFXXVIII-30b.mp3
Category:science -- posted at: 2:58am EDT

Albistea izan da. Txerri-giltzurrun bat  transplantatu diote gizon bati, oraingoz arrakastaz. Ez da lehen saioa eta oraindik ez dakigu erabateko arrakasta izango den. Nolanahi ere, oihartzun handia izan du komunikabideetan. Eta interesgarria da zenbateko manipulazio genetiko behar izan dituen txerriak transplantea bideragarria egin ahal izateko. 

Direct download: NFXXVIII-30a.mp3
Category:science -- posted at: 4:24am EDT

Paul Winter musikariak new age musika egin du beti. Eta haren musika, une batetik aurrera xibarta baleen kantuaren eragina jaso du. Gainera, baleak babesteko kanpainetan sartu zen, eta oso ikuspegi berezia zuen kanpaina horiek nola egin behar diren proposatzeko. Gaur, Hostoen arteko melodietan, baleen kantekin egindako musika bat ekarri dugu: Lullaby From The Great Mother Whale For The Baby Seal Pups (Ama balearen lo kantua foka txikienntzako). 

Direct download: EKOIV-30m.mp3
Category:science -- posted at: 6:48am EDT

Irati Diez Virtok ekarri digu hiru primate handi ikertu dituzten hiru emakume ezagunen istorioak. Jane Goodallek txinpantzeak ikertu zituen haien artean biziz. Dian Fosseyk, gorilak. Eta Biruté Galdikas-ek, orangutanak. Hirurek dute bizitza interesgarria, eta hiruren arteko lotura bat dago, Leaky senar-emazteen ekimenetik abiatzen direnak. 

Direct download: EKOIV-30a.mp3
Category:science -- posted at: 6:43am EDT

IV. denboraldiaren 30. saioa: hiru emakume primetologo eta Paul Winter eta baleak. 

Direct download: EKOIV-30.mp3
Category:science -- posted at: 6:40am EDT

Turismo zientifiko eta teknologikoari buruz hitz egiten dugu batzuetan. Burdinbidaiak deitzen diegu. Oraingoan, munduko negutegi handiena bisitatzea proposatzen dizuegu. Euri-baso tropikal bat barruan duen negutegi erraldoi bat, Ingalaterrako hegomendebaldean, Kornuallesen. Eden proiektua da. 

Direct download: NFXXVIII-29c.mp3
Category:science -- posted at: 6:25am EDT

Elhuyarrek antolatzen duen Zientzia Azokak Nafarroan du adar handi bat. Hango gazteek Iruñean egingo dute proiektuen aurkezpen bat, baina lehenago ikasleen arteko topaketa bat egin dute. Ikasleek elkarri kontatu dizkiote garatzen ari diren proiektuak, sortzen diren ideia berriak jasotzeko. Topaketa honi buruz hitz egin digute Elhuyarko Danel Solabarrietak eta Leitzako Amazabal Institutuko Ainhoa Illarramendik. 

Direct download: NFXXVIII-29b.mp3
Category:science -- posted at: 6:07am EDT

Dimako Axlor aztarnategian 100.000 urte dituzten bi hortz fosilak topatu dituzte, eta 80.000 urte dituen beste bat. Garai horretako neandertalen aztarnak oso urriak dira Europan. Kantabriako Historiaurreko Ikerketen Institutukoek hortzak aztertu dute teknika berri batekin, barrualdeko egituraren geometria zehaztasun handiz ikusteko. 

Direct download: NFXXVIII-29a.mp3
Category:science -- posted at: 5:45am EDT

2002ko azaroan, Prestige petroliontziak istripua izan zuen. Puskatu eta hondoratu zen, eta hondameni ekologiko larria eragin zuen itsasoan. Mago de Oz taldeak abesti bat konposatu zuen gertaera horretan inspiratuta, La Costa del Silencio, eta gaur Hostoen Arteko Melodietara ekarri dugu. Kanta, gainera, Gaia diskoan argitaratu zuten, Gaia hipotesian oinarritutako trilogia bateko lehen diskoa. 

Direct download: EKOIV-29m.mp3
Category:science -- posted at: 4:17am EDT

Zer suposatzen du auto klasiko baten jabea izatea? Nolako zaintza egin behar zaio? Legeak edo aseguruen kontuak, nolakoak dira? Eta nola uztartzen da auto klasikoen ezaugarriak gaur egungo ikuspegi "berdearekin"? Galdera horiei Javi Oskoz Don Boscoko automobilgintzako irakasleak eman die erantzuna. 

Direct download: EKOIV-29a.mp3
Category:science -- posted at: 4:09am EDT

IV. denboraldiaren 29. saioa: auto klasikoak gaur, buztan kontuak eta Mago de Oz. 

Direct download: EKOIV-29.mp3
Category:science -- posted at: 4:05am EDT

XX. mendean, kuantika esploratu ahala, matematika bat garatu behar izan zuten kalkulu berritzaileak egiteko. Baina bi moduk egin zuten aurrera, bata uhinen formatulak erabilita eta bestea matrizeen bitartez. Uhin funtzioa eta matrizeak. Schrödinger eta Heissenberg. EHU eta DIPCko Txoni Matxainek kontatu digu zergatik erabiltzen ditugun bi matematika-mota eta zein ondorio izan dituen. 

Direct download: NFXXVIII-28c.mp3
Category:science -- posted at: 4:40am EDT

Xiomara Gezuraga Gernikako Barrutialde institutuko irakasleak egonaldi bat egin du Floridako Teknologia Institutuan (FIT), Estatu Batuetan. Eta bueltan artikulu bat idatzi du matematikaren didaktikari buruz; konparaketa bat da hango eta hemengo sistemen artean. Oso ariketa aproposa da, hango sistema aztertuta gureaz gogoeta egiteko. Luze hitz egin dugu harekin. 

Direct download: NFXXVIII-28b.mp3
Category:science -- posted at: 4:33am EDT

1140 inguruan hasi ziren eraikitzen St. Denis abadia gotikoa; lehen eliza gotikoa zen. Handik 60 urtera iritsi ziren zenbaki arabiarrak Europara, gure gaurko zenbakien sistema. 1202an Fibonaccik ekarri zituen Afrikako iparraldetik. St. Denis eraikitzen hasi zirenean zenbaki erromatarrak besterik ez zituzten maisu eraikitzaileek, beraz, ezin zuten kalkulu konplexurik egin. Orduan, nola eraikitzen zituzten katedral gotiko erraldoiak?  

Direct download: NFXXVIII-28a.mp3
Category:science -- posted at: 4:21am EDT

XXVIII. denboraldiaren 28. saioa: katedral gotikoen matematika, matematikaren didaktika eta kalkulu kuantikoen matematika. 

Direct download: NFXXVIII-28.mp3
Category:science -- posted at: 4:17am EDT

Direct download: DK-Podcast-Miren-Altuna-converted.mp3
Category:science -- posted at: 6:48am EDT

Hostoen arteko melodietan, Itsas Lamiek egindako kanta bat. Hori bai, itsas lamia modernoek. The Trash Mermaids da taldea, Scarlett Blu liderra eta Stoke on Life kantaren izena. Elektropop ozeanoaren kontserbazioari buruz, nahiz eta itxuraz amodiozko kanta ohikoa ematen duen. 

 

Direct download: EKOIV-28m.mp3
Category:science -- posted at: 8:13am EDT

20 zentimetro luze den molusku bat, zizare barrenaria, nabigatzaileen amesgaiztoa izan da beti, itsasontzien egurra jaten duelako. Berez, ez da zizare bat, baina zizare-itxura du. Broma deitzen zaio. Eta oso kaltegarria da haren eragina. Besteak beste, Herbeheretako historia aldatu zuen. 

Direct download: EKOIV-28b.mp3
Category:science -- posted at: 8:00am EDT

Plentziako Itsas Estaziokoek herritarren zientzia inklusiboko kanpaina bat jarri dute martxan: Kontuz! Ez nazazu zapaldu. Aurten, bigarren edizioa dute eta 1.700 pertsonak hartuko dute parte, gutxi gorabehera. Eider Bilbao eta Olatz Ortega antolatzaileak kontatu digute hondartzan jasotako laginak mikroskopioz aztertzea dela helburua, mikroorganismoak zein mikroplastikoak bilatzeko. 

Direct download: EKOIV-28a.mp3
Category:science -- posted at: 7:56am EDT

IV. denboraldiaren 28. saioa: Ez nazazu zapaldu kanpaina, The Thrash Maidens eta zizare ez den zizarea, munstro ez den munstroa. 

Direct download: EKOIV-28.mp3
Category:science -- posted at: 7:52am EDT

Ibai baten azpian zulatu zen lehen tunela historian, Londresen egin zuten, Tamesis ibaiaren azpikoa. Isambard Kingdom Brunel ingeniariak izan zuen ideia, eta tunelaren proiektua bururtu zuen bere aitak diseinatutako zulagailu bati esker. Eta familian beste bi ingeniari aipagarri daude, tartean Sophie Brunel. 

Direct download: NFXXVIII-27c.mp3
Category:science -- posted at: 4:45am EDT

Gure irratsaio honen emisio egun nagusia martxoaren 8a izanda, emakume zientzialari batzuen hitzak ekarri ditugu. Norteko Ferrokarrillean eta Ekosferan parte hartu duten 8 emakume gogoratu ditugu. 

Direct download: NFXXVIII-27b.mp3
Category:science -- posted at: 4:43am EDT

Teknopolis zientzia-programak 25 urte egin ditu telebistan, ETBn. Ekipoak ospatu egin du urteurrena, eta gu bi zuzendariekin izan gara, Nagore Rementeria eta Iñaki Leturia. Haiekin batera gogoratu ditugu anekdotak eta atzera eta aurrera begiratu dugu programa honen produkzioan. 

Direct download: NFXXVIII-27a.mp3
Category:science -- posted at: 4:40am EDT

XXVIII. denboraldiaren 27. saioa: Teknopolis 25 urte, 8 emakume zientzialari eta Brunel familia. 

Direct download: NFXXVIII-27-osoa.mp3
Category:science -- posted at: 4:38am EDT

Hostoen arteko melodietan, Gotye musikariaren kanta bat ekarriko dugu, Eyes Wide Open. Musikari erdi belgiarra erdi australiarra. 2011ko kanta da, eta bideoklip interesgarri batekin aurkeztu zuten. Eyes Wide Open. Gure gaurko proposamena. 

 

Direct download: EKOIV-27m.mp3
Category:science -- posted at: 4:23am EDT

Mater. Itsasontzi bat den museoa bat, normalean Pasaian izaten dena, baina askotan itsasora ere irteten da. Itsasoaren bizimoduaren tradizioa eta ingurumenarekiko kezka uztartzen dituen museo bat. Izaskun Suberbiola Mater museoaren zuzendaria izan da gurekin. 

Direct download: EKOIV-27a.mp3
Category:science -- posted at: 4:13am EDT

IV. denboraldiaren 27. saioa: Mater museoa eta Gotye. 

Direct download: EKOIV-27.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EDT

Direct download: TxoEHU_Ekinean.mp3
Category:science -- posted at: 3:22am EDT

Testua, irudiak, kodea eta ia edozer gauza sor daiteke adimen artifizialeko sistemen bitartez. Vicomtech-eko Arantza del Pozo eta Tecnaliako Joseba Laka izan dira gurekin gai horretaz hitz egiteko, eta enpresa horietako bakoiztean zer egiten duten kontatzeko. 

Direct download: NFXXVIII-26b.mp3
Category:science -- posted at: 4:06am EDT

Elhuyar aldizkartia kalean da. 2024ko martxoko zenbakian gai nagusia bakardadea da, gaitz moduan aztertuta. Ana Galarraga kozuzendariak aurkeztu digu gaia, eta harekin batera zenbaki honen gainbegirada bat egin dugu.  

Direct download: NFXXVIII-26a.mp3
Category:science -- posted at: 3:55am EDT

XXVIII. denboraldiaren 26. saioa: Elhuyar aldizkaria eta adimen artifizial sortzailea. 

Direct download: NFXXVIII-26.mp3
Category:science -- posted at: 3:46am EDT

Hostoen arteko melodietan opera pixka bat izan dugu. Mozarten Cosí fan Tutte operako terzetto ospetsua da, Napoleseko badiaren olatuekin hasten den pieza zoragarria. Mozartik delikatuena. Ederrena. Eta natura musika ederraren bitartez deskribatzen duena. 

Direct download: EKOIV-26m.mp3
Category:science -- posted at: 5:13am EDT

Oihane Mendizabal Aranzadiko arkeologoarekin izan gara. Haren ibilbideaz hitz egin digu, historia ikasten hasi zenetik tesia amaitu zuen arte. Zalduako aztarnategiaren indusketa zuzendaria da, eta oso gogoeta interesgarriak egiten ditu arkeologiari buruz.  

Direct download: EKOIV-26a.mp3
Category:science -- posted at: 5:10am EDT

IV. denboraldiaren 26. saioa: Oihane Mendizabal arkeologoa eta Mozart. 

Direct download: EKOIV-26.mp3
Category:science -- posted at: 5:07am EDT

Morfina pozoi bat izan daiteke. Ederki zekien hori Agatha Christiek eta Altzifre tristea eleberrian baliatu zuen. Mentxu Aiertzak kontatu digu nola funtzionatzen duten morfinak eta opiazeoak, eta botika ezagun horren pozoi izaera aztertu du. 

Direct download: NFXXVIII-25b.mp3
Category:science -- posted at: 3:52am EDT

BBCko dokumental batean, Suzannah Lipscomb historialariak etxe viktoriarraren gainbegirada bat egiten du. XIX.mendean, batez ere, aurrerapen teknologiko asko izan ziren etxeko bizimoduan aplikagarri. Orduan sortu zen Home sweet home esaldia, etxeko bizitza eroso eta atsegin bilakatu zelako. Baina teknologia berriek hiltzaile ezkutuak ere ekarri zituen. 

Direct download: NFXXVIII-25a.mp3
Category:science -- posted at: 3:47am EDT

XXVIII. denboraldiaren 25. saioa: Agatha Christie eta morfina. 

Direct download: NFXXVIII-25.mp3
Category:science -- posted at: 3:43am EDT

1970ean, Jim Bohlen, Marie Bohlen eta Irving Stowe elkartu ziren Amchitka uharteko proba nuklear baten aurkako ekintza bat antolatzeko. Itsasontzi bat behar zuten hara joateko proba gerarazteko. Kontzertu bat antolatu zuten, eta kontzertu horretan jasotako diruarekin alokatu zuten haien lehen itsasontzia. Greenpeace itsasontzia, hain zuzen. Hostoen Arteko Melodietan istorio hori ezagutu dugu, eta Joni Mitchellek han kantatu zuen Big Yellow Taxi abestia ekarri dugu.  

Direct download: EKOIV-25m.mp3
Category:science -- posted at: 6:07am EDT

Kenyako Parke Natural batean, inurri batzuen gainbeherak eragin du bertako lehoiek dieta aldatzea. Orain arte zebrak jaten zituzten, gehienbat. Alde handiarekin gainera. Orain, berriz, bufaloak. Irati Diez Virtok azaldu digu zergatik gertatu den hori eta nolakoa konexio ezkutuak dauden ekosistema baten barruan. 

Direct download: EKOIV-25a.mp3
Category:science -- posted at: 6:03am EDT

IV. denboraldiaren 25. saioa: Inurriak eta lehoiak eta Greenpeace sortzeko kontzertua. 

Direct download: EKOIV-25.mp3
Category:science -- posted at: 5:28am EDT

XIX. mendean instalatu zuten New Yorken, berogailu zentral erraldoi bat Manhattanen hegoalde osorako. Oraindik funtzionatzen du. Izan ere, Manhattango kaleetan ikusten dira ur-lurrunaren ihesguneak, batzuetan kaleko tximinia batzuen bitartez. Goienerreko Oier Etxebarriak kontatu digu hangoa ez dela salbuespen bat. Gaurko bero-sareen antzeko ideia da, baina noski, ez da berriztagarria. 

Direct download: EKOIV-24b.mp3
Category:science -- posted at: 6:27am EDT

1993an, Pisako dorrea erortzeko arrizku bizian zegoen. Urte gutxi batzuk lehenago, Paviako Torre Civica erori zen, eta Pisakoaren neurketek datu kezkagarriak eman zituzten. Beraz, ingeniariak lanean hasi ziren batetik erorketa ekiditeko, eta bestetik, dorreak jarrera okertu batean iraun dezan egonkortzeko. 

Direct download: NFXXVIII-24c.mp3
Category:science -- posted at: 4:01am EDT

Euskarako hizkuntza eredu bat garatu dute HITZ zentroko informatikariek. Adimen artifizialeko oinarri bat da, harekin hizkuntza udeatzeko aplikazioak egin ahal izateko. Eneko Agirre eta Julen Etxaniz izan dira gurekin eredu honetaz eta haren azpitik duen LLaMA ereduaz hitz egiten. 

Direct download: NFXXVIII-24b.mp3
Category:science -- posted at: 3:59am EDT

2021ean NASAk helikoptero bat jarri zuen hegan Marteko atmosfera arinean. Ingenuity. Haren helburua Perseverance rover-ari leguntzea zen goitik, haren esplorazioan. Baina orain, hegaldi batean larrialdi-lurreratze bat egin behar izan du, eta betiko hondatu da. 

Direct download: NFXXVIII-24a.mp3
Category:science -- posted at: 3:54am EDT

XXVIII. denboraldiaren 24. saioa: Ingenuity helikopteroa, LATXA hizkuntza-eredua eta Pisako dorrearen ingeniaritza. 

Direct download: NFXXVIII-24.mp3
Category:science -- posted at: 3:46am EDT

Bob Dylan kristau bihurtu zen 1978an, eta haren hurrengo diskoa erlijioan oinarritu zuen. Genesis liburuan inspiratuta dator gaurko kanta, Hostoen Arteko Melodietan. Gizakiak animaliak izendatu zituen. Bertan naturan topatzen zituen animalien izena noal asmatzen zituen kontatzen du. Nahiz eta oinarria erlijioa izan, kanta hau atal honetan sartzea erabaki dugu horregatik. BobDylanen klasiko bat.  

Direct download: EKOIV-24m.mp3
Category:science -- posted at: 4:11am EDT

Goienerreko Oier Etxebarria izan da gurekin, biomasarekin lotutako proiektuez hitz egiteko. Biomasa erretzea energia berriztagarria izan daiteke, eta oso aproposa beroketa-sistema komunitarioa sortzeko. Goiener Europako beste hainbat talderekin batera ari da bide hori jorratzen hainbat proiektutan, BeCoop iniziatibaren barruan. Adibidez, Aberasturin duten proiektuaz hitz egin digu Etxebarriak. 

Direct download: EKOIV-24a.mp3
Category:science -- posted at: 4:06am EDT

IV. denboraldiaren 24. saioa: Biomasa eta Bob Dylan. 

Direct download: EKOIV-24.mp3
Category:science -- posted at: 4:04am EDT

Gaur, otsailaren 11ko egunari buruzko programan, EHUko bi zientzialarik parte hartu dute. Batetik, Lide Arana biokimikaria izan dugu gurekin, haren arloan emakumearen egoera zein den kontatu digu. Eta gainera, Eli Alberdi matematikariak ezin izan du etorri, baina matematikan egoera islatzen duten datuak bidali dizkigu.  

Direct download: NFXXVIII-23c.mp3
Category:science -- posted at: 3:41am EDT

Badira emakume ikertzaile asko. Eta haietako batzuk, gainera, dibulgazioan aritzen dira. Ni aipatu ditugu gaur: Sara García Alonso biokimikaria eta ESAk aukeratutakoa astronauta izateko eta Jade Tan-Holmes fisikaria, Youtube-n dibulgazioko kanal bat duena. 

Direct download: NFXXVIII-23a.mp3
Category:science -- posted at: 3:36am EDT

Donna Strickland fisikako Nobel saria irabazi duen hirugarren emakumearekin izan gara. Donostiara etorri zen, eta haren denbora eskaini zigun. Hau da hau luxua. Hirugarrena. Marie Curie, María Goeppert Mayer izan ziren, eta gero bera: Donna Strickland. 2018an eskuratu zuen Nobela, oso pultsu laburreko laserrak egiteko teknika garatu zuelako.

 

Direct download: NFXXVIII-23b.mp3
Category:science -- posted at: 9:05am EDT

XXVIII. denboraldiaren 32. saioa: Donna Strickland Nobel sariduna eta emakumeak zientzian

Direct download: NFXXVIII-23.mp3
Category:science -- posted at: 9:00am EDT

2023ko klimaren goi bilera, COP28a, Dubain ospatu zen abenduaren hasieran. Erregai fosilen etorkizuna erabaki behar zen bertan, eta gailurra petrolioaren ekoizle baten egoitzan izanda, ez zen itxaropen handirik bertan sinatuko ziren akordioei buruz. Erika Martinez Goienerreko presidenteak egin digu bertan gertatu denaren balorazio bat. 

Direct download: EKOIV-23b.mp3
Category:science -- posted at: 5:02pm EDT

IHOBEk 40. urteurrena ospatu berri du. Gaur, bertako zuzendari nagusiarekin izan gara, Alexander Botorekin, eta atzera begiratu dugu. Erakundeak 1984an abiatu zuen ibilbidea oso Euskadi ezberdin batean, eta batez ere, lurzoruaren kutsadurari aurre egiteko helburuarekin. Denbora pasatu da eta gauza asko aldatu dira, baina IHOBEk lanean jarraitzen du. 

Direct download: EKOIV-23a.mp3
Category:science -- posted at: 4:59pm EDT

IV. denboraldiaren 23. saioa: IHOBEk 40 urte eta COP28 bileraren balorazioa Goienerren. 

Direct download: EKOIV-23.mp3
Category:science -- posted at: 4:57pm EDT

Direct download: alicia-gascon-ehu-ekinean.mp3
Category:science -- posted at: 8:17am EDT

Otsailaren 11, emakume zientzialarien eguna, gertu dago. Horren ospakizunen artean, Elhuyarko STEAM hezkuntza taldeak erakusketa interesgarri bat jarri du martxan, urtero bezala. Herri batzuetako dendetan emakume zientzialarien bizitzak azaltzen dituzten posterrak instalatu dituzte. Talde horretako AITZIBER LASAk eta EDURNE GASTONek kontatu digu ospakizun osoa hori baino askoz gehiago dela. 

Direct download: NFXXVIII-22b.mp3
Category:science -- posted at: 3:41am EDT

Seguru asko, gehien ezagutzen dugun proteina hemoglobina da. Ikergai tradizionala da, eta proteinen ikerketaren aitzindaria izan da. Baina oraindik du gaurkotasun handia. EHUko Lide Arana gure kolaboratzaileak kontatu digu giza kartilogoan detektatu dutela lehen aldiz, eta CRISPR teknika erabiltzeko lehen baimena, Erresuma Batuan, hemoglobinarekin zerikusia duen gaixotasun bati aurre egiteko tratamenduan izan dela. 

Direct download: NFXXVIII-22a.mp3
Category:science -- posted at: 3:37am EDT

XXVIII. denboraldiaren 22. saioa: hemoglobina eta gaurkotasuna eta otsailaren 11ko Erakuslehioa. 

Direct download: NFXXVIII-22.mp3
Category:science -- posted at: 3:35am EDT

Hostoen Arteko Melodia berezi bat izan dugu, Youtubeko kanal bat baliatuta. ParrMr izeneko kanala, zientziari buruzko abestien kanala da. Haiek sortutakoak. Ekarri dugun kanta, seigarren mailako ikasleekin batera egindako kanta da. Ecology Song

 

Direct download: EKOIV-22m.mp3
Category:science -- posted at: 6:54am EDT

Akuakultura espezie urtarren zaintza eta hazkuntza da. Askotan, janari bihurtuko ditugun bizidunak etortzen zaigu burura akuakultura hitza entzutean, baina berez esparru zabalagoa da. Akuarioen gaia ere akuakultura da, eta oso anitza da. Kardala Institutuko Batirtze Letamendia eta bertan ikasitako Diego González izan dira gurekin mundu zabal horretaz hitz egiten. 

Direct download: EKOIV-22a.mp3
Category:science -- posted at: 6:50am EDT

IV. denboraldiaren 22. saioa: akuarioen akuakultura. 

Direct download: EKOIV-22.mp3
Category:science -- posted at: 6:47am EDT

Jokoen teoria aplikatzeko bi adibide. Batetik, hiru duelisten adibidea, eta, bestetik, gatibuaren dilema klasikoa txirrindularien munduan. 

Direct download: NFXXVIII-21c.mp3
Category:science -- posted at: 5:57am EDT

Ikerketa honek istorio bitxia du, benetan. Annick Laruelle EHUko Ikerbasque ikertzaileak jokoen teoria ari da aplikatzen kartzinoma baten ikerketan. Harekin batera, onkologoek eta beste disziplina askoko adituek egiten dute lan, baina Laruellen lana, azkenean, matematikaren teoria batean oinarritzen da, eta ez biologian edo medikuntzan. Matematikak laguntzen du. Eta proiektua martxan jari zuen Biocruceseko onkologo batekin, irratian egindako elkarrizketa baten ondorioz. 

Direct download: NFXXVIII-21b.mp3
Category:science -- posted at: 4:10am EDT

2+2=4 Hori da matematika. Baina ez hori bakarrik. Matematika askoz kontu zabalagoa da 2+2=4 baino. Espero ez ditugun arlo batzuk ere badaude zientzia horren barruan, grafoen edo jokoen teoriak, adibidez. 

Direct download: NFXXVIII-21a.mp3
Category:science -- posted at: 3:52am EDT

XXVIII. denboraldiaren 21. saioa: Annick Laruelle eta jokoen teoria. 

Direct download: NFXXVIII-21.mp3
Category:science -- posted at: 3:41am EDT

1969an, DDTaren kontrako aktibismoa puri-purian zegoen Estatu Batuetan. Garai hartatik dator Malvina Reynolds kantariaren kanta hau, DDT in your brain (batzuetan izenburua DDT moduan ematen da). Gaurko Hostoen Arteko Melodietan, Mentxu Aiertzak emandako azalpenak ekarri ditugu, kanta eta kantari hauei buruz.  

Direct download: EKOIV-21m.mp3
Category:science -- posted at: 5:11am EDT

Europatik datorren agindua da: 50.000 biztanle baino gehiagoko hirirguneetan emisio murriztuen guneak izango dira. Autoen trafikoa mugatu egingo da lekuen eta auto motaren arabera. Berez, iaz aplikatzen hasi behar zen araudia da, baina gauzak mantso doaz. Don Bosco ikastetxeko Javi Oskoz gure kolaboratzaileak kontatu digu zertan den kontu hau gure hirietan. 

Direct download: EKOIV-21a.mp3
Category:science -- posted at: 5:08am EDT

IV. denboraldiaren 21. saioa: emisio murriztuen guneak autoentzat. 

Direct download: EKOIV-21.mp3
Category:science -- posted at: 5:02am EDT

Nabigazioko oinarrizko hitzak, ababor eta istribor. Jatorri etimologikoari buruz hitz egin dugu. Hipotesi bat baino gehiago daude jatorriari buruz, eta, hala ere, adostasun handia dago. Dirudienez, iparraldeko herrialdeetatik datoz terminoak, bikingoen hizkuntzetatik bai eta neerlanderatik ere. 

Direct download: NFXXVIII-20c.mp3
Category:science -- posted at: 3:59am EDT

Pirinioetan sei hizkuntza hitz egiten dira: euskara, okzitaniera, katalana, aragoiera, gaztelania eta frantsesa. Haien digitalizazioa eta baliabide informatikoak oso egoera ezberdinetan daude, baina Linguatec proiektua haien arteko laguntza teknologikoa sustatzeko. Orain, adimen artifizialaren indarra gehitu diote kolaborazioari Linguatec-AI proiektuaren bitartez. Orai zentroko Josu Aztiria Urtaran izan da gurekin honetaz guztiaz hitz egiteko. 

Direct download: NFXXVIII-20b.mp3
Category:science -- posted at: 3:51am EDT

XXVIII. denboraldiaren 20. saioa: muoien azeleragailua, Linguatec-AI eta ababor eta istribor. 

Direct download: NFXXVIII-20.mp3
Category:science -- posted at: 3:26am EDT

Hostoen Arteko Melodietan, gaur, euskal musikaren erreferente bat: Izarren hautsa. Xabier Letek egina eta Mikel Laboak zabaldua. Guk Laboaren bertsioa entzun dugu. Bitxia bada ere, kanta honen hitzek astronomiaren oinarri batzuk ditu. 

Direct download: EKOIV-20m.mp3
Category:science -- posted at: 7:08am EDT

Ezinbestekoak dira guretzat. Lur arraroak deitzen ditugun metalak ezinbestekoak dira iman eta motore elektriko eraginkorrak egiteko, eta, besteak beste,  energia berriztagarriak ustiatzeko behar ditugu. Baina, batetik, haien mehatzaritza kutsakorra da, eta, bestetik, geopolitikoki mendekotasun handia dugu beste herrialde batzuetatik ekarri behar ditugulako. Galdera da, birzikla daitezke? Tecnaliako Maider Garcia de Cortazar eta CEIT-eko Iñaki Diaz izan dira gurekin honetaz guztiaz hitz egiten. 

Direct download: EKOIV-20a.mp3
Category:science -- posted at: 6:52am EDT

IV. denboraldiaren 20. saioa: lura arraroen birziklapena. 

Direct download: EKOIV-20osoa.mp3
Category:science -- posted at: 6:46am EDT

Txipiroiaren tintarekin idatz daiteke. Eta marraztu. Melanina pigmentua du kontzentrazio handietan, eta horri esker kolore beltz urdinska dauka, nahiz eta agian ez da existitzen den tintarik onena. Bitxikeria bat: duela 160 milioi urte bizi ziren txipiroien tinta ere, gaurkoen tintaren berdina da.  

Direct download: NFXXVIII-19c.mp3
Category:science -- posted at: 4:19am EDT

Glutenak zeliakoetan eragin dezakeen efektu bat hesteen hantura da. Baina EHUko talde batek topatu du efektu horri aurre egin liezaiokeen azido bat. Ikertzaileetako batekin izan gara, Ainara Castellanos Rubio biologoarekin eta kontatu digu nolakoa izaten ari den ikerketa hau. 

Direct download: NFXXVIII-19b.mp3
Category:science -- posted at: 4:16am EDT

Egun hauetan asko hitz egiten ari da Portugalen itsasora isuri diren plastiko-aleei buruz. Baina ez dute argitu zer plastiko den, zer polimero, alegia. Horren arabera, eragin dezakeen kaltea modu batekoa edo bestekoa izan daiteke. 

Direct download: NFXXVIII-19a.mp3
Category:science -- posted at: 4:13am EDT

XXVIII. denboraldiaren 19. saioa: Glutenak eragindako hanturaren kontrako borroka eta txipiroiaren tinta. 

Direct download: NFXXVIII-19.mp3
Category:science -- posted at: 4:10am EDT

1971n, John Prine kantautoreak disko arrakastatsu bat argitaratu zuen, John Prine izenburua zuena, eta guk Hostoen Arteko Melodietara bertako kanta bat ekarri dugu: Paradise. Kantak Kentuckyko mendebaldeko lurralde galdu baten berri ekartzen digu. Ikatzaren industriak txikitutako paradisu bat, hain zuzen. 

Direct download: EKOIV-19m.mp3
Category:science -- posted at: 7:05am EDT