Elhuyar Zientzia (science)

Papera Txinan garatu zen, diotenez, Han dinastiako Cai Lun eunukoak asmatuta. Eta ez da asmakuntza on ba bakarrik, gainera, bigarren mendean bertan, papergintza prozesu merke bilakatu zuten.

Direct download: NFXXIII-39a.mp3
Category:science -- posted at: 2:45am EDT

XXIII. denboraldiaren 39. saioa: papera txinan, itsasoaren kimika, Elhuyar aldizkaria.

Direct download: NFXXIII-39.mp3
Category:science -- posted at: 2:44am EDT

PIE estazioko Ibon Cancio biologoak Nagoya protokoloari buruz hitz egin digu. Herrialde soberanoen baliabide biologiko eta genetikoak babesten duen protokoloa da. Herrialde bateko espezie baten ikerketak ematen dituen onurak herrialde horretara bueltatzeko mekanismoak proposatzen ditu, nahiz eta ikerketa hori beste nonbait egin den. Europar Batasunak 2014tik berretsitako protokoloa da.

Direct download: NFXXIII-38b.mp3
Category:science -- posted at: 7:23am EDT

Ehun urte bete dira erlatibitatearen teoriaren lehen froga lortu genuenetik. Arthur Eddington astrofisikaria Principe Uhartera joan zen eta 1919ko maiatzaren 29an Eguzki-eklipse oso bat ikusi zuen, eta bertan baieztatu zuen Eguzkiaren masa handiak argi izpien ibilbidea okertzen duela, erlatibitate orokorrak iragarritako fenomeno bat. Guk mendeurrena aitzaki hartuta, erlatibitateaz eta garai hartako zientziaz hitz egin dugu.

Direct download: NFXXIII-38a.mp3
Category:science -- posted at: 7:19am EDT

XXIII. denboraldiaren 38. saioa: Erlatibitatea eta Nagoya protokoloa.

Direct download: NFXXIII-38.mp3
Category:science -- posted at: 7:14am EDT

Ukimen artifizialaren bidez objektuak identifikatzeko eta haiei buruzko informazioa jasotzeko balio duen eskularru bat sortu dute MITeko ikertzaileek. Oso baliagarria izan daiteke esku protesikoak eta robotikoak egiteko, besteak beste.

Direct download: Qk36-190604_Ukimen_artifiziala.mp3
Category:science -- posted at: 12:18pm EDT

100 urte bete dira erlatibitatearen lehen froga lortu genuenetik, Eguzki-eklipse batean. 1919ko maiatzaren 29an baieztatu zen erlatibitate Orokorrak iragarritako fenomeno bat: masa handiek argi izpien ibilbidea okertu egiten dutela.

Direct download: Qk35-190530_Erlatibitatea.mp3
Category:science -- posted at: 6:00am EDT

Astelehenean hasiko da Ikergazte kongresua Baionan. 104 ikerketren berri, bost hitzaldi nagusi, tailerrak eta beste ekitaldi asko prest hiru egunetako kongresu oparo bat osatzeko. Jorge Aramburu ingeniari izan da gurekin kongresuaren berri emateko.

Direct download: NFXXIII-37c.mp3
Category:science -- posted at: 6:42am EDT

Oso ohikoa da behelainoa Euskal Herriko bailara batzuetan. Onintze Salazar Euskalmeteko meteorologoak azaldu digu non eta nola sortzen den, nola desegiten den eta nola baliatzen dute behelainoa Atacamako basamortuan ura eskuratzeko, han ez baitu euririk egiten urtetan.

Direct download: NFXXIII-37b.mp3
Category:science -- posted at: 6:41am EDT

Nature aldizkariaren albisteen zerbitzuan, pobreziarekin zerikusi duten bi albiste. oso ezberdinak biak, gainera. Bata, Estatu Batuetako programa bat etxerik gabeko jendearen osasuna ikertzeko maila mediku eta neurologikoan, eta bestea sugeen pozoien kontrako antidotoak berritzeko programa bat, Afrikako herrialde pobreetan.

Direct download: NFXXIII-37a.mp3
Category:science -- posted at: 6:40am EDT

XXIII. denboraldiaren 37. saioa: pobrezia eta bi ikerketa, behelainoa eta ikergazte.

Direct download: NFXXIII-37.mp3
Category:science -- posted at: 6:38am EDT

Urteroko ospakizun dibulgatiboa tabernetan: Pint of Science. Hiri askotan ospatuko da maiatzaren 20tik aurrera. Guk Ondarroako, Donostiako eta Bilboko programazioak ezagutu ditugu. Horretarako, gurekin izan dira Josu Ceberio, Ander Egimendia eta Oskar Gonzalez, hurrenez hurren.

Direct download: NFXXIII-36c.mp3
Category:science -- posted at: 4:27pm EDT

Bareak ikertzen dituen Jesus Mari Txurruka biologoak jaso du aurtengo CAF-ELhuyar merezimendu saria, animalia horien fisiologian lan egiteaz gain, bizitza oso bat eman duelako zientziaren dibulgazioaz euskaraz. Harekin izan gara eta bareez eta dibulgazioaz aritu gara.

Direct download: NFXXIII-36b.mp3
Category:science -- posted at: 4:05pm EDT

Nature aldizkarian argitaratutako ikerket batek dio ibai handi gutxi direla munduan isuri librekoak. Alegia, presa asko eraikita daude haien ibilbidean, eta ekologoek ohartarazi gaituzte kalte ekologiko handiak eragiten duela egoera horrek.

Direct download: NFXXIII-36a.mp3
Category:science -- posted at: 4:00pm EDT

XXIII. denboraldiaren 37. saioa: isuri libreko ibai gutxi, Txurruka eta Pint of Science.

Direct download: NFXXIII-36.mp3
Category:science -- posted at: 10:54am EDT

Banatu dira 2019ko CAF-Elhuyar sariak. Aurten 25 urte bete ditu sariketa, eta ekitaldi berezia egin zuten CAFen egoitza nagusian, Beasainen.

Direct download: Qk34-190522_CAF-Elhuyar_sariak_2019.mp3
Category:science -- posted at: 12:25pm EDT

Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Zientzia Azokaren bukaerako ekitaldia da egun hauetan: azoka bat hain zuzen. Bilboko Plaza Barrian antolatu dute, urtero bezala, gazteen zientzia-proiektuen erakustaldi bat. Danel Solabarrietak aurkeztu digu.

Direct download: NFXXIII-35c.mp3
Category:science -- posted at: 6:17am EDT

EHUk ilustrazio zientifikoari buruzko graduondo bat antolatzen du urtero, karrera bukatuta arlo horretan profesional bihurtu nahi duen edozeinentzat aproposa. Gu antolatzaileekin izan gara, Vega Asensio ilustratzailearekin eta Maren Ortiz biologoarekin. Graduondoa aurkeztu digute eta azaldu digute zer egin behar den hurrengo urteko edizioan parte hartzeko.

Direct download: NFXXIII-35b.mp3
Category:science -- posted at: 6:16am EDT

Hiru sari eman dituzte, baina lehen edizio bat besterik ez da izan: Ikerbasque erakundeak hiru emakume ikertzaileren lanak saritu ditu aste honetan. Maria Isabel Arriortua, Aitziber Lopez-Cortajarena eta Maia Garcia Vegniory izan dira saridunak.

Direct download: NFXXIII-35a.mp3
Category:science -- posted at: 6:14am EDT

XXIII. denboraldiaren 35. saioa: Ikerbasqueren errekonozimendua, ilustrazio zientifikoa eta Zientzia azoka.

Direct download: NFXXIII-35.mp3
Category:science -- posted at: 6:13am EDT

Tibeteko lautadan 3.280 metroko garaiaeran topatutako masailezur bat Denisova haitzulotik kanpo topatutako lehen denisovarra dela ondorioztatu dute ikertzaileek. 160.000 urte ditu, eta, haren bidez, baieztatu dute hango biztanleak gizaki modernoa iritsi baino askoz lehenagotik zeudela egokituta garaiera handietara.

Direct download: Qk32-190508_Denisovatik_kanpoko_lehen_denisovarra.mp3
Category:science -- posted at: 1:33pm EDT

Egoitz Etxebeste Elhuyar aldizkariko erredaktoreak dietei buruz hitz egin digu, jaten duguna oso lotuta dagoelako osasunarekin. Zer ikertu den dieten arloan, zer ez, eta zein diren ondorio nagusiak.

Direct download: NFXXIII-34c.mp3
Category:science -- posted at: 7:11am EDT

Egoitz Etxebeste Elhuyar aldizkariko erredaktorea izan da gurekin. Poppy Northcutt ingeniariaren istorioa ekarri digu, NASAko Apollo programako ingeniarien taldeko lehen emakumea.

Direct download: NFXXIII-34b.mp3
Category:science -- posted at: 7:09am EDT

Aste honetako albistea da: kokaina-aztarnak aurkitu dituzte Ingalaterrako Suffolk konterriko kostako ganbetan; albistea da aztertu diren ganba guzti-guztietan topatu dutela kokaina. Emaitza harrigarria da hiritarra ez den inguru bateko estuarioetarako.

Direct download: NFXXIII-34a.mp3
Category:science -- posted at: 7:07am EDT

XXIII. denboraldiaren 34. saioa: ganbak eta kokaina, Poppy Northcutt eta dieten mundua.

Direct download: NFXXIII-34.mp3
Category:science -- posted at: 7:06am EDT

Oskar Gonzalezekin zorionak esan diogu Leioako kanpuseko Zientzia eta Teknologia fakultateari, EHUn. 50 urte betetzen ditu aurten, eta ospakizunen artean, Oskarren hitzaldi bat dago, "Artelanetan aurkitu diren gauzarik bitxienak" izenekoa.

Direct download: NFXXIII-33c.mp3
Category:science -- posted at: 6:00pm EDT

Txoni Matxainek kiralitatearen gaia ekarri digu, molekulen asimetria-forma bat, biziaren osagaietan eta medikamentuetan izugarri garrantzitsua den gai bat. Talidomidaren adibide tristetik abiatuta, zientzialariek ikasi dute nola jokatu gai honekin.

Direct download: NFXXIII-33b.mp3
Category:science -- posted at: 5:54pm EDT

Nairobiko Museo Nazionalean, fosil askoren artean, "lehoi" erraldoi baten barailezur fosil bat topatu dute gordeta. 35 urte lehenago jaso zuten, baina orain arte aztertu gabe zegoena. Kontua da ustezko lehoi erraldoi fosila hienen taldeko animalia bat izan zela, ez lehoiena.

Direct download: NFXXIII-33a.mp3
Category:science -- posted at: 5:50pm EDT

XXIII. denboraldiaren 33. saioa: lehoi erraldoi fosila, kiralitatea eta fakultate baten urteurrena.

Direct download: NFXXIII-33.mp3
Category:science -- posted at: 5:48pm EDT

Tim Birkhead ornitologoak idatzitako liburu batek kontatzen du istorioa. Erdi Arotik XVI. mendera arte, branta musuzuriaren kumeen sorrera ezezaguna zen, Artikoan ugaltzen zelako. Hortaz, mito batek zioen antzar hura egurretan sortzen zela, eta ideia hori egokia zen garizumako ostiraletan hegazti hori jateko.

Direct download: NFXXIII-32c.mp3
Category:science -- posted at: 5:35am EDT

Itsas Lamiaren txokoan, Ionan Marigomez ezagutuko dugu: EHUko biologoa, toxikologoa, histologoa eta itsasoko zientzian ere aditua. Eta, batez ere, Plentzian itsas estazio bat erikitzeko ametsa izan zuen, eta amets hori betetzea lortu zuen.
Direct download: NFXXIII-32b.mp3
Category:science -- posted at: 5:33am EDT

Katedral gotiko ezaguna erre da: Parisko Notre Dame. Garai bateko istorio bat dirudi, beste katedral batzuek suteak, erorketak eta egitura erortzeko arriskua izan dituztelako garai batean. Baina hau ez da garai batekoa. 
Direct download: NFXXIII-32a.mp3
Category:science -- posted at: 5:32am EDT

XXIII. denboraldiaren 32. saioa: Notre Dame, Ionan Marigomez eta antzarrak garizuman jateko.

Direct download: NFXXIII-32.mp3
Category:science -- posted at: 5:31am EDT

Mentxu Aiertzak lau testigantza jaso ditu Ingalaterran lan egin duten zientzialari batzuen artean. Brexitak eragiten dituen arazoak, beldurrak eta perspektibak ulertu nahi izan ditugu laborategietan sartuta dauden langileen ikuspuntuetatik.

Direct download: NFXXIII-31c.mp3
Category:science -- posted at: 12:14pm EDT

Gaur, itsas estazioen historia kontatu digu Ibon Cancio itsas biologoak. Nola eta zergatik sortu ziren eta nola aldatu diren historian zehar.  Ibonek Plentziako Itsas Estazioan egiten du lan (PIEn), eta zentro horren parekoak diren estazioen historia aztertzen ari da. 

Direct download: NFXXIII-31b.mp3
Category:science -- posted at: 12:13pm EDT

NASAk esperimentu bat egin du urtebetez berdinak diren bi anai bikirekin. Batak ia urtebete eman du ISS estazioan, eta bestea Lurrean geratu da. Eta horri esker, espazioko egonaldi luzeak eragindako aldaketa fisiologikoak eta genetikoak ikertu ahal izan du.

Direct download: NFXXIII-31a.mp3
Category:science -- posted at: 12:11pm EDT

XXIII. denboraldiko 31. saioa: bikien esperimentua, itsas estazioen historia eta brexita. 

Direct download: NFXXIII-31.mp3
Category:science -- posted at: 12:10pm EDT

Pirinioetan airez iritsitako mikroplastikoak atzeman dituzte

Direct download: Qk30-190424_Mikroplastikoak_airean.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EDT

Zulo beltz baten irudia erakutsi du, lehen aldiz, EHT teleskopioko lantaldeak; M87 galaxiaren zulo beltza, hain zuzen. Orain arte zeharka baino ez dira detektatu zulo beltzak. Lehenego aldia da zulo beltz bat zuzenean behatzen dela.

Direct download: Qk28-190410_Zulo_beltzaren_argazkia.mp3
Category:science -- posted at: 12:38pm EDT

ETBko Teknopolis programan galdera horri erantzunnahi izan diote: diesel edo gasolina? Kontua da erantzuna ez dela batere erraza. Erregai bakoitzak ditu bere arazoak, eta gaur egun gainera dieselaren teknologia eta gasolinarena elkarrengana hurbiltzen ari dira. Iñaki Leturia Teknopoliseko aurkezleak aurkeztu digu erreportajea eta autoen erregaien testuingurua.

Direct download: NFXXIII-30c.mp3
Category:science -- posted at: 12:25pm EDT

Interneteko web ospetsua oso zentralizatua da gaur egun: gehienok erabiltzen ditugun zerbitzuak esku gutxi batzuetan daude. Baina bada zentralizazioa arazotzat jotzen duenik, eta kontrako bideari ateak ireki dizkionik. Igor Leturia informatikariak artikulu bat idatzi du horri buruz Elhuyar aldizkarian.

Direct download: NFXXIII-30b.mp3
Category:science -- posted at: 12:22pm EDT

Lur planeta elur-bola baten itxura izan zuen garai batean, agian behin baino gehiagotan. Orain, paleoklimatologoek aurkitu dute oso azkar desizoztu zela, milioi bat urtean baino azkarrago. Eta arrazoiaren hipotesi nagusia da sumendien eragina izan zela.

Direct download: NFXXIII-30a.mp3
Category:science -- posted at: 12:17pm EDT

XXIII. denboraldiaren 30. saioa: elurrezko bola bat-batean urtu zen, Weba eta zentralizazioa eta diesel edo gasolina.

Direct download: NFXXIII-30.mp3
Category:science -- posted at: 11:03am EDT

ETBko Teknopolis saioan dislexiari buruzko erreportaje bat egin dute. Dislexikoekin izan dira, haien familiakoekin ere bai, eta hainbat aditu elkarrizketatu dituzte, besteak beste, Manuel Carreiras BCBL zentroko zuzendari zientifikoa. Gurean, Inma Alvarez erreportajearen egilea izan da.

Direct download: NFXXIII-29c.mp3
Category:science -- posted at: 1:38pm EDT

Euskalmetek zerbitzu berri bat eskaintzen du orain: abisuak eta alertak daudenean, norberak bere posta elektronikoan jasotzeko aukera. Onintze Salazar meteorologoak aurkeztu digu zerbitzua, eta abisu horiak, alerta laranjak eta alarma gorriak zer diren eta nola kudeatzen dituzten azaldu digu.

Direct download: NFXXIII-29b.mp3
Category:science -- posted at: 1:35pm EDT

Ikerketa batek aztertu du zer neurona berriak sortzen ditugun helduak garenean, eta ezaugarri hori lotu du Alzheimerrarekin, gaixotasun horretan galdu egiten baita pixkanaka ahalmen hori. Neurona berri gutxiago sortzea eragiten du.

Direct download: NFXXIII-29a.mp3
Category:science -- posted at: 1:31pm EDT

XXIII. denboraldiaren 29. saioa: neurona berriak, abisu meteorologikoak postan eta dislexia.

Direct download: NFXXIII-29.mp3
Category:science -- posted at: 12:59pm EDT

Teknopolis programan, oinutsik korrika egiteari buruzko erreportaje bat egin du Leire Ferrok. Ez dagop argi hobea denik oinutsik korrika egitea oinetakoekin baino, eta kontua konplexuagoa da. Hala ere, moda-kontu bat baino gehiago da, eta badu zer kontatu zientziaren ikuspuntutik.

Direct download: NFXXIII-28c.mp3
Category:science -- posted at: 1:32pm EDT

Matematikako sari garrantzitsu honen aurtengo edizioak Karen Uhlenbeck estatubatuarrak irabazi du. Geometria analitikoan egin du lan bizitza osoan zehar, eta matematikako adar horren oianrriak jartzen lagundu zuen.

Direct download: NFXXIII-28a.mp3
Category:science -- posted at: 1:20pm EDT

XXIII. denboraldiaren 28.saioa: Abel saria, 8 emakume zientzialari eta oinutsik korrika.

Direct download: NFXXIII-28.mp3
Category:science -- posted at: 1:19pm EDT

Atleta emakumezkoen testosterona-maila mugatzeak ez du oinarri zientifikorik

Direct download: Qk26-190313_Testosterona_atleta_emakumezkoetan.mp3
Category:science -- posted at: 2:13pm EDT

Elhuyar aldizkariaren 333. zenbakia kaleratu dute. Aitziber Agirre zuzendariarekin izan gara, eta harekin gainbegirada bat eman diogu aurkibideari. Gainera, artikulu bati buruz hitz egin dugu luze: haurdunaldiaren eta autismoaren jatorriaren lotura. Zientzialariek aurkitu dute nolatan eragin dezakeen hurak honengan, eta emaitza interesgarriak eman dituzte ezagutzera. 

Direct download: NFXXIII-27c.mp3
Category:science -- posted at: 1:34pm EDT

Oskar Gonzalez kimikariak, gure kolorezaleak, azaldu digu garai klasikoan estatuek polikromia zutela, alegia, koloretan margotuta zeudela. Baina denborarekin polikromia hori galdu dute. Orain kimikariek erabiltzen dituzte teknika analitikoak kolore horiek aztarna txikiak topatzeko, eta zer kolore ziren jakiteko. 

Direct download: NFXXIII-27b.mp3
Category:science -- posted at: 1:32pm EDT

Bi urtean behin bikoiztu egiten zen tamaina jakin bateko zirkuituan sar litezkeen transistore kopurua. Mooren legea da. Baina hazkuntza horrek muga bat dauka. Nolanahi ere, ustez bi dimentsioko materialekin eutsi ahal izango zaio hazkuntzari, material egokiak eta beste baldintza batzuei aurre egiten bazaie behintzat. 

Direct download: NFXXIII-27a.mp3
Category:science -- posted at: 1:30pm EDT

XXIII. denboraldiaren 27. saioa: Mooren legea, estatuen kolorea eta Elhuyar akldizkaria. 

Direct download: NFXXIII-27.mp3
Category:science -- posted at: 1:28pm EDT

Hezur-muineko transplantea eginez hiesa senda daitekeela berretsi dute

Direct download: Qk24-190313_Hezur-muineko_transplantearekin_hiesa_sendatzea.mp3
Category:science -- posted at: 2:03pm EDT

Aste honetako saioan, ETBko Teknopolis programak Productive 4.0 proiektuari buruzko erreportaje bat egin dute. Gurekin Xabi Casado egilea izan da, eta aprobetxatu dugu industria 4.0 kontzeptuaz hitz egiteko.

Direct download: NFXXIII-26c.mp3
Category:science -- posted at: 5:00am EDT

UNESCO erakundeak itsasoaren ikerketa sustatu nahi du hurrengo hamarkadan. Helburua da itsasoaren ustiaketa jasangarria izatea. Horri buruz, eta Plentziako Itsas Estazioari buruz hizt egin digute Ibon Cancio, Eider Bilbao eta Oihane Diaz de Cerio ikertzaileek, hirurak itsas estazioko zientzialariak.

Direct download: NFXXIII-26b.mp3
Category:science -- posted at: 4:58am EDT

Europako Espazio Agentziako Gaia zundak informazioa jaso eta ESA agentziakoek Esne-Bidearen mapa bat egin dute. Datu askorekin. Baina posible da galaxiaren barruan egonda galaxiaren beraren mapa bat egitea? Zaila, benetan. 

Direct download: NFXXIII-26a.mp3
Category:science -- posted at: 4:32am EDT

XXIII. denboraldiaren 26. saioa: Esne-Bidearen mapa, Itsas Lamiaren txokoa eta Teknopolis eta industria 4.0

Direct download: NFXXIII-26.mp3
Category:science -- posted at: 4:20am EDT

Makinek ikusi egiten dute. Kamerekin egiten dute; gainera, geroz eta kamera hobeak dituzte. Baina ulertzen al dute zer ari diren ikusten?Adibidez, pertsonen eta objektuen arteko elkarrekintzak uler ditzaten, behar-beharrezkoa da adimen artifiziala erabiltzea. Gorka Azkune EHUko informatikariak azaldu digu zetan datza hain sinple dirudien lan horren ikerketa.

Direct download: NFXXIII-25b.mp3
Category:science -- posted at: 4:19am EDT

Aranzadiko Xabier Peñalver arkeologoak aurkeztu ditu Debako Praileaitz I kobazuloaren indusketak eman dituen azken emaitzak. Aztarnek erakusten dute duela 200.000 urte gizakia bizi zela Praileaitz I kobazuloan, eta ugaztun handi batzuk jaten zituela.

Direct download: NFXXIII-25a.mp3
Category:science -- posted at: 4:13am EDT

XXIII. denboraldiaren 25. saioa: Praileaitz eta gizakia eta objektuen arteko elkarrekintza adimen artifizialean. 

Direct download: NFXXIII-25.mp3
Category:science -- posted at: 4:03am EDT

Duela 200.000 urte inguru Praileaitz I kobazuloan (Deba, Gipuzkoa) gizakiak egon zirela erakusten duten aztarnak topatu dituzte, hala nola haiek erabilitako harrizko tresnak eta jandako animalien fosilak, tartean elefanteen familiako ugaztun handi baten hezurrak.

Direct download: Qk22-190227_Behe_Paleolitoko_gizakiak_Praileaitzen.mp3
Category:science -- posted at: 2:29pm EDT

Norberto Asensio psikologoak urteak eman ditu primateen etologia ikertzen. Mexikon, Costa Rican eta Thailandian tximino orrolaria, tximino armiarma eta giboiak ikertu ditu, hurrenez hurren. Eta haren lanaren testigantza ekarri digu irratira. Espezie horien jokabideak ikertzean, kontzeptu zientzifiko asko eta mamitsuak azaleratzen dira.

Direct download: NFXXIII-23b.mp3
Category:science -- posted at: 5:30am EDT

Otsailaren 11, 12 eta 13 egun bereziak izan dira, emakume eta neskak zientzialarien eguna, Darwin eguna eta irratiaren nazioarteko eguna, hurrenez hurren.

Direct download: NFXXIII-23a.mp3
Category:science -- posted at: 5:25am EDT

XXIII. denboraldiaren 24. saioa: egun bereziak eta primateekin oihanean.

Direct download: NFXXIII-23.mp3
Category:science -- posted at: 5:23am EDT

Garuna eta ordenagailu bat konektatzen dituen sistema baten bidez, eta adimen artifiziala erabilita, pertsona batek esku ezkerra ala eskuina mugitu nahi duen asmatzeko gai den sistema bat garatu dute, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP), Australiako eta Taiwango ikertzaileak, elkarlanean.

Direct download: Qk20-190213_Ezinduen_pentsamendua_irakurtzen_duen_sistema.mp3
Category:science -- posted at: 1:29pm EDT

Otsailaren 11n ospatuko da emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna. Guk Maia Garcia fisikariarekin hitz egin dugu, haren iritzia eta eskarmentua ezagutzeko. Emakume fisikari asko daude, nahiz eta ahalegin berezi bat egiten ari den emakumeak STEM arloko esparruetan, hau da, zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta matematikan.

Direct download: NFXXIII-22c.mp3
Category:science -- posted at: 4:25pm EDT

Joan den astean, Donostiako CIC-nanoGUNE zentroak 10 urte bete zituen. Gu Txema Pitarke zuzendari nagusiarekin izan gara denboran atzera begira. Zentroaren zenbakiak onak dira, eta, batez ere, egiten duten zientzia, maila altukoa.

Direct download: NFXXIII-22b.mp3
Category:science -- posted at: 4:15pm EDT

Gabiala munduko bigarren krokodilo handiena da. Galzorian dago espeziea, nahiz eta kanpaina arrakastatsu bat jarri zuten martxan gabiala babesteko. Honek frogatu zuen babes programetan animaliekin bizi den jendea ere hartu behar dela kontuan.

Direct download: NFXXIII-22a.mp3
Category:science -- posted at: 4:09pm EDT

XXIII. denboraldiaren 22. saioa: gabiala, CIC-nanoGUNE 10 urte eta Maia Garcia.

Direct download: NFXXIII-22.mp3
Category:science -- posted at: 4:07pm EDT

Ezezaguna pelikula zikloa antolatu dute Euskadiko filmategiak eta DIPC zentroak. Zientziako gaia dute pelikulek, eta zientzialariek aurkezten dituzte. Filmategiko Joxean Fernandezek eta DIPCko Peru Salaburuk kontatu digute zikloa nolakoa den, zer pelikula ematen ari diren eta zeinek aurkezten dituen.

Direct download: NFXXIII-21c.mp3
Category:science -- posted at: 12:19pm EDT

Aranzadiko Iñaki Sanz biologoak sagastietako bioaniztasunari buruz hitz egin digu. "Sagastien zaindari txikiak" artikulua argitaratu zuen Argian, eta horrek bidea eman digu sagarrondoen alde biologikoari buruz hitz egiteko. 
Direct download: NFXXIII-21b.mp3
Category:science -- posted at: 12:16pm EDT

Galapago uharteetan, arratoiak inbaditzaileak dira eta hori arazo handia da. Gizakien itsasontzietan iritsi ziren, eta geroz eta arazo handiagoa ziren. XX. mendean, oso arazo handia izan dira. Ipar Seymour uhartean, desagertutzat eman ziren, baina berriz ere agertu dira bi arratoi-espezie, eta arratoien aurkako kanpaina bat abiatu dute; pozoia droneekin zabaltzen hasi dira.

Direct download: NFXXIII-21a.mp3
Category:science -- posted at: 12:12pm EDT

XXIII. denboraldiaren 21. saioa: arratoiak Galapagoetan, sagastietako bioaniztasuna eta "Ezezaguna" pelikula-zikloa.

Direct download: NFXXIII-21.mp3
Category:science -- posted at: 12:09pm EDT

Galapago uharteetan, arratoiak dira arazo handia. Gizakiarekin batera iritsi ziren itsasontzietan, eta XX. mendean arazo handia izan dira. Ipar Seymour uhartean, desagertutzat eman ziren, baina berriz ere agertu dira bi arratoi-espezie, eta arratoien aurkako kanpaina bat abiatu dute; pozoia droneekin zabaltzen hasi dira.

Direct download: Qk19-190207_ArratoiakGalapagoetan.mp3
Category:science -- posted at: 7:53am EDT

Teknopolis saioan oroimenari buruzko elkarrizketa bat egin diote Kepa Paz-Alonso adituari. Garunak nola gordetzen dituen oroitzapenak, zer motako oroimenak dauden, zer estrategiak dauden gauzak modu erginkorrean ikasteko eta abar: elkarrizketa luzea eta mamitsua.

 

Direct download: NFXXIII-20c.mp3
Category:science -- posted at: 3:57pm EDT

Elhuyar aldizkariko Egoitz Etxebestek Karl von Fritz Nobel saridunari buruz hitz egin digu. Erleak ikertu zituen, batez ere, XX. mendearen lehen erdian, eta, besteak beste erle esploratzailearen dantzaren esanahia aurkitu zuen. Dantzak adierazten die erlauntzaren beste erleei non dagoen eta nola joaten den topatutako elikagai-iturri bateraino. Ikerket horiengatik, Nobel saria jaso zuen 1973an.

Direct download: NFXXIII-20b.mp3
Category:science -- posted at: 3:51pm EDT

Cell aldizkarian argitaratutako artikulu batek neuronen jardueraren azterketak argitaratu dituzte  gizakian eta beste bost tximinotan. Bertan ikusten da gizakiak errore gehiago dituela seinale elektrikoetan, baina horren truke, haren neurona-sareak eraginkorragoak dira. 

Direct download: NFXXIII-20a.mp3
Category:science -- posted at: 3:45pm EDT

XXIII. denboraldiaren 20. saioa: gizakia eta tximinoak, Karl von Fritz eta Teknopolis eta oroimena.

Direct download: NFXXIII-20.mp3
Category:science -- posted at: 3:43pm EDT

Science Advances aldizkarian argitaratu duten ikerketa baten arabera, erditzearen momentua gakoa izan daiteke autismoa garatzeko. Biocruceseko ikertzaileek parte hartu dute ikerketan. Oraingoz arratoietan egin dituzte probak, baina emaitzek erakutsi dute erditze-garaian garunaren aktibitatea ez murrizteak ondorioak izan ditzakeela garunaren geroko garapen neurologikoan

Direct download: Qk18-190130_Autismoa_eta_erditzea.mp3
Category:science -- posted at: 1:25pm EDT

Ipar polo magnetikoa asko mugitzen ari da, eta horrek Lurraren eremu magnetikoa azaltzen duen modelo matematikoan eragiten du, World Magnetic Model izenekoan. Polo magnetikoa Kanadatik Siberiarantz mugitzen ari da ibilbide kaotiko batean, eta horren ondorioz, modelo matematikoa berritzea oso lan zaila izango da, modeloa berritu eta segituan geratuko da zaharkiuta.

Direct download: Qk17-190124_IparPoloMagnetikoa.mp3
Category:science -- posted at: 4:11am EDT

Latitudean gora joan gara gaur, Artikora. Han, Naima El Bani geologoak paleoozeanografia lanak egiten ditu. Garai bateab itsas lasterrak nolakoak ziren ari da ikertzen, eta horretarako Norvegiako Tromso hiritik iparralderantz itsasoratzen da protozoo fosildu batzuen bila, formainiferoen bila. Oso ikerketa konplexu baten parte da; azken helburua iraganeko klima-aldaketak aztertzea da. 

Direct download: NFXXIII-19b.mp3
Category:science -- posted at: 11:29am EDT

Zientzialariak aztoratuta daude ipar polo magnetikoa azkar aldatzen ari delako tokiz. Noraezean dabil. Horrek asko zailtzen du World Magnetic Model ereduaren egokitze-lanak, nabigaziorako oso garrantzitsua den eredu matematiko global bat. 
Direct download: NFXXIII-19a.mp3
Category:science -- posted at: 11:28am EDT

XXIII. denboraldiaren 19. saioa: ipar polo magnetikoa eta Naima El Bani. 

Direct download: NFXXIII-19.mp3
Category:science -- posted at: 11:27am EDT

ETBko Teknopolis saioan mikroa itzaltzen ausartu dira horretarako egokia den areto batean. Hain zuzen ere, erakutsiko digute Kusaal eraikinaren aretoan nola lortzen duten bideratzea soinua oholtzatik entzuleengana, nahiz eta mikroak itzalita egon.

Direct download: NFXXIII-18d.mp3
Category:science -- posted at: 6:24pm EDT

Bi urtean behin, UEUk Ikergazte kongresua antolatzen du. Aurten Baionan izango da, maiatzaren bukaeran. Baina parte hartzaileek lana bidaltzeko epea zabaldu da dagoeneko. UEUko Ainhoa Latatuk kontatu digu nolako izango den aurtengo edizioa eta zer egin behar den parte hartzeko.

Direct download: NFXXIII-18c.mp3
Category:science -- posted at: 6:23pm EDT

Gipuzkoako Goierrin zientzia-dibulgazio ona egiten da. Lemniskata taldea horretan dihardu urtero. Hain zuzen ere, gurekin Lemniskatako Jose Luis Etxezarreta kidea izan da aurten zer nolako programazioa antolatu duten kontatzeko.

Direct download: NFXXIII-18b.mp3
Category:science -- posted at: 6:21pm EDT

Han jarri dute ibilgailu bat Txinako Espazio Agentziakoek, Ilargiaren alde ezkutuan. Lehen aldia da gizakiak hprrelakorik egiten duela. Toki ere oso interesgarria da, batez ere Lurretik igorritako uhin elektromagnetikoak ez direlako iristen bertara. Beraz, interferentziarik gabeko gune bat da, teleskopio bat instalatzeko ezin hobea.

Direct download: NFXXIII-18a.mp3
Category:science -- posted at: 5:39pm EDT

XXIII. denboraldiaren 18. saioa: Ilargiaren alde ezkutua, Lemniskata, Ikergazte eta Teknopolis eta akustika.

Direct download: NFXXIII-18.mp3
Category:science -- posted at: 5:37pm EDT

Zulo beltzen inguruko datu esanguratsuak plazaratu dituzte Nature eta Science aldizkarietan argitaratutako bi ikerketak. Batetik, zulo beltz txiki baten ingurua kartografiatu dute astronomoek, nolakoa den argitzeko; eta, bestetik, zulo beltzen biraketa-abiadura kalkulatzeko modua aurkitu dute.

Direct download: Qk16-190116_Zulo_beltzak.mp3
Category:science -- posted at: 12:20pm EDT

Direct download: 20190108_08232213_0011715840_002_002_MZL_ANA_GALA.mp3
Category:science -- posted at: 9:22am EDT

2019ko lehen egunean New Horizons zunda asteroide batetik gertu pasatu zen. Ultime Thule deitu diote, eta ezustekoa izan da hegaldi hori, zunda ez baitzegoen programatuta ibilbidean asteroide hori topatzeko. Kuiperren asteroide-gerrikoaren parte da, alegia, Plutondik harago dago bere orbita. Modu polita urte hau hasteko astronomoentzat.

Direct download: Qk15-190109_UltimaThule.mp3
Category:science -- posted at: 4:54am EDT

Zientzialari baten bizimodua erronkaz beteta dago. Zailtasunez beteta. Besteak beste, ikertzailea izanda, bizimodua egonkortzeko, urrats asko eman behar dira, horietako batzuk atzerrian. Gainera, argitalpenen presioa ere izaten du ikertzaileak. Txoni Matxainek kontatu digu nolakoa den ohiko zientzialari baten bizimodua, eta nolakoa argitalpenen sistema hori, egin izan diren iruzurrak barne.

Direct download: NFXXIII-17b.mp3
Category:science -- posted at: 4:23pm EDT

Urtearen hasierarekin batera, New Horizons zunda Kuiperren gerrikoko asteroide batetik gertu igaro da, Ultima Thule izenekoa. 2014ko aurkikuntza da berez, baina zunda orain egin du gertuko hegaldia; datuak jaso eta Lurrera bidali dizkigu. Topaketa ederra urtea hasteko.

Direct download: NFXXIII-17a.mp3
Category:science -- posted at: 4:17pm EDT

XXIII. denboraldiaren 17. saioa: Ultima Thule eta zientzialarien zailtasunak.

Direct download: NFXXIII-17.mp3
Category:science -- posted at: 4:03pm EDT

Donostiako Eureka museoko Larraitz Etxeberriarekin batera hainbat atsotitz edo esaera zahar aztertu ditugu zientziaren ikuspuntutik. Lehenengoa, abenduko esaera tipiko bat da, Santa Luzia egunarekin eta planetaren mugimenduarekin zerikusia duena.

Direct download: NFXXIII-16c.mp3
Category:science -- posted at: 5:13pm EDT

Duela ehun urte pandemia handi bat izan zen, gripe hilgarri bat. Lehen mundu gerraren azken urtean bertan izan zuen agerraldia. Zientzialariek interes handia dute gripe horrekin, besteak beste jakiteko zergatik izan zen hain hilgarria. Elhuyar aldizkarian artikulu bat argitaratu dute gripe horri buruz, eta guk Ana Galarraga egilea gonbidatu dugu horretaz hitz egitera.

Direct download: NFXXIII-16b.mp3
Category:science -- posted at: 5:04pm EDT

Martxoaren 14an hil zen Stephen Hawking astrofisikaria. Ikono bat zen zientziaren munduan, bai eta beste esparru askotan ere, eta, gure urteko azken saio honetan gogoratu nahi izan dugu.

Direct download: NFXXIII-16a.mp3
Category:science -- posted at: 4:59pm EDT