Tue, 2 May 2017
ETBko Teknopolis zientzia-saioak errealitate birtualaren aplikazio berriak bilatu ditu, eta horien bilduma bat erakutsiko digu asteburu honetako programan. Iñaki Leturiak kontatu digu gainetik zer ikusiko dugun. |
Tue, 2 May 2017
Ezaugarri fisiko bat da hutsa. Materiarik ez egotea baino gehiago da, izan ere, izarrarteko espazioan ere, hutsa ez da erabatekoa. Txoni Matxainek, EHUko eta DIPCko ikertzaileak kontatu digu zer dioen fisikak eta fisika kuantikoak hutsari buruz. |
Tue, 2 May 2017
Brikolaje zelularra dirudi. DNAk badu modu bat zelulen nukleo txikian kate luzeak sartzeko, eta ordenatuta eta erabilgarri mantentzeko. Baina ez da sekretua guztiz ezagutzen. Hori bai; DNA ez da korapilatzen zelulen barruan. |
Tue, 2 May 2017
XXI. denboraldiaren 33. saioa: DNA ez da korapilatzen, hutsa eta Teknopolis eta errealitate birtuala. |
Sun, 23 April 2017
Zientzia eta artea konektatuta daude. ideia horrekin ospatzen ari da TopArte kongresua Guggenheim Bilbao museoan. Lau jardunaldi jakinetan da kongresua. Guk EHUko Oskar Gonzalez irakaslearekin hitz egin dugu, partehartzaileetako batekin, kongresuak eskaintzen duenaren berri izateko. |
Sun, 23 April 2017
Nanobotereak dituzten heroien komikiak egitea proposatzen dute DIPC eta CICnanoGUNE erakundeek. Horretarako antolatzen dute Nanokomik lehiaketa. Aurten, bigarren edizioa jarri dute martxan. Gurekin Amaia Arregi izan da edizio honetannola hartu parte azaltzen. |
Sun, 23 April 2017
Irabazle bat ezagutu dugu, La Salle Berrozpe ikastetxeko Xabier Puertas irakaslea. Hiru edizio segidatan irabazi du lehen saria Spainskills lehiaketan, CAD diseinuaren kategorian, bere ikasleekin batera. Haren bisita izan dugu saioan. |
Sun, 23 April 2017
Washington Estatu Unibertsitateko fisikari batzuek masa negatiboa duen materia bat egin dute. Bose-Einstein kondentsatu bat da, zero absolututik gertu lortzen dena, eta ez da normaltasuna deitzen dugun testuinguru horretan sortzen. |
Sun, 23 April 2017
XXI. denboraldiaren 32. saioa: masa negatiboa, CAD diseinua eta Xabi Puertas, Nanokomik eta TopArte. |
Thu, 20 April 2017
Donostiako Eureka museoko Larraitz Etxeberriak udaberriko zerua aurkeztu digu. Ikusiko ditugun konstelazio eta planetak. Gainera, museoak dituen Aste Santuko eskaintzak zehaztu dizkigu, eta ekitaldi solidario baten berri ere bai. |
Thu, 20 April 2017
Leizetako hartzetan aditua da. EHUn zegoela, doktoretza-tesian, Lezetxiki aztarnategia sakon ikertu zuen eta gero Alemanian jharraitu zuen bere ibilbide profesionala garatzen Aritza Villaluenga. Orain Euskal Herrira itzuli da, eta ikertzen jarraitzeko lan bila dabil. |
Thu, 20 April 2017
SpaceX enpresak Falcon 9 suziria espazioratu du aurreko hegaldi batean erabilitako zati batekin. Lehen aldia da horrelakorik egiten denik suziri batekin. enpresa horrek halakoak egin behar ditu, espaziorako turismoa ustiatu bahi duelako, hegaldiak maiz egin nahi baditu. |
Thu, 20 April 2017
XXI. denboraldiaren 31. saioa: Falcon 9 birziklatua, Aritza Villaluenga eta udaberriko zerua Eurekan. |
Thu, 6 April 2017
CRIPR teknika iraultzailea izan daiteke genetikaren eta medikuntzaren munduan. Baina teknika garatu zutenen atzeko enpresek patentatu bidean daude, eta horrek esan nahi du haiek bakarrik erabaki dezaketela zeinek erabiliko duen. Ikertzaileak kezkatuta daude horregatik. |
Mon, 3 April 2017
SENER enpresaren dibisio aeroespazialak 50 urte bete ditu. Eta hori ospatzeko, erakusketa bat inauguratu du EHUko Paraninfoan, Abandoibarran, Bilbon. Julen Ruiz ingeniariak kontatu digu zer dagoen erakusgai han. |
Mon, 3 April 2017
Kimikari analitikoa da Ane Bordagaray. Elikagaietan erabiltzen diren koloratzaileak detektatzeko teknikak ikertzen ditu Donostiako Kimika Fakultatean, EHUn. E110 koloratzailearen polemikaren istorioa kontatu digu kimikari baten ikuspuntutik. |
Mon, 3 April 2017
Iraultzailea da CRISPR teknika, baina asmatu zuten zientzialariak auziertan daude, teknikaren patentea zeinek eskuratuko lehian. Arazoa da patenteak berak CRISPR bidezko ikerketa oztopatu egingo duela. Hala salatzen dute ikertzaile askok. |
Mon, 3 April 2017
XXI. denboraldiako 30. saioa: CRISPR eta patenteak, Ane Bordagaray eta E110 eta SENER 50 urte aeronautikan. |
Thu, 30 March 2017
Maiatzaren 10ean hasiera emango diote Ikergazte kongresuaren 2. edizioari. UEUk antolatu du Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren laguntzaz. AINHOA LATATU koordinatzaile akademikoa gurekin izan da kongresua aurkezteko. |
Thu, 30 March 2017
Aurten, ON Zientzia lehiaketaren zazpigarren edizioa dago martxan. Zientziako bideo laburren lehiaketa da, eta hilabete bat geratzen da bideoak aurkezteko epea ixteko. Manex Urruzolak ko0ntatu digu nolakoa den lehiaketa eta zer egin behar den parte hartzeko. |
Thu, 30 March 2017
Ingalaterrako Karlos Printzea askotan sartzen da osasun publikoaren arloan, baina ez da aditu bat. Pertsona ospetsua da oihartzun handiarekin komunikabideetan, eta, beraz, arduratsu jokatu beharko luke. Horretaz hitz egin dugu Mentxu Aiertzarekin. |
Thu, 30 March 2017
Zabalduta dago hodeiak ur lurrunezkoak direlako ustea. Baina ez da hala. Ur likidoa da. Tantatxo txiki-txikiak, aireak eta korronteek flotarazten dituztenak. Oinarrizko ezagutza hori argi eta garbi irakatsi beharko litzateke, adibidez, umeen eskola liburuetan. |
Thu, 30 March 2017
XXI. denboraldiaren 29. saioa: hodei likidoak, Karlos Printzea, ON-Zientzia eta Ikergazte. |
Mon, 27 March 2017
Indian, mikroorganismo batzuen fosilak aurkitu dituzte duela 1.600 milioi urtekoak. Alga gorriak dirudite; hala bada, fotosintesia egiten zuten lehen organismoen fosilak izan litezke. Baina ez daude ziur alga gorriak ziren. |
Thu, 23 March 2017
|
Mon, 20 March 2017
Ez da oso ezaguna Marie Tharp. XX. mendeko zientzialaria da kartografia lanetan ibilia itsasoaren hondoaren mapak egiteko. Atlantikoaren hondoaren mapa egin zuenean, hango dortsalean rift-a zegoela aurkitu zuen, kontinenteen jitoaren hipotesiaren aldeko froga bat. Eta bere aurkikuntza Jaques Cousteauk baieztatu zuen, kontra egiteko asmoz egindako argazki batzuei esker. |
Mon, 20 March 2017
Adimen artifizialean, modan daude GAN sistemak, alegia, elkarren artean lehiatzen duten bi neurona-sare zerbait ikasteko. Batez ere, irudiekin erabiltzen dira. Deustuko Unibertsitateko Gorka Azkunek azaldu digu nola funtzionatzen duten. |
Mon, 20 March 2017
Duela 1.600 milioi urteko fosil batzuk aurkitu dituzte Indian. Izan daitezke alga gorrien arbasoak, alegia fotosintesia egiten zuten lehen bizidunen fosilak. Baina agian ez dira. Zalantza handiak daude, eta ez dago adostasunik adituen artean. Nolanahi ere, aurkikuntza interesgarria da. |
Mon, 20 March 2017
XXI. denboraldiaren 28. saioa: alga gorrien fosilak, GAN sareak eta Marie Tharp. |
Mon, 13 March 2017
Norarte estudioetako Vega Asensiorekin izan gara ilustrazio zientifikoari buruz hitz egiten. Arkatzaren aldeko apologia txiki bat egin dugu, ilustrazioa bhar-beharrezkoa baita ikerketa eta dibulgazioan. Gainera, Maren Ortiz biologoa izan da gurekin, EHUn ilustrazio zientifikoari buruzko master bat jarri nahi dutelako martxan. |
Mon, 13 March 2017
Lab Girl eta Oveja Mansa liburuei buruz hitz egin dugu, Hope Jahren eta Connie Willis idazleenak, hurrenez hurren. Lehenengoa modan dagoen liburua da, eta bigarrena modak ikertzen duen pertsonai bati buruzkoa. |
Mon, 13 March 2017
XXI. denboraldiaren 27. saioa: bi liburu eta zientzia ilustratua |
Mon, 13 March 2017
Gutxienez 3.770 milioi urteko mikroorganismoen arrasto fosilak aurkitu dituzte, itsas hondoko iturri hidrotermal izandako arroketan. Ezagutzen diren biziaren arrastorik zaharrenetakoak lirateke.
Direct download: Qk21-170308_Biziaren_arrasto_zaharrenak_iturri_hidrotermaletan.mp3
Category:science -- posted at: 8:47am EDT |
Fri, 10 March 2017
|
Thu, 9 March 2017
Lurraren antza duten 7 exoplanetako sistema bat detektatu dute Eguzkitik 39 argi-urtera dagoen izar baten inguruan. Izarra M motakoa da, ez da Eguzkia bezalakoa, baina astronomoek kalkulatu dute litekeena da haren exoplanetek ur ikidoa izan dezaketela. |
Mon, 6 March 2017
Zientziateka hitzaldi zikloan Itziar Alkorta Biofisikako Institutuaren zuzendariak superbakterioei buruz hitz egingo du. Guri kontatu digu zer diren eta zergatik kezkatzen gaituzten. Azken batean, antibiotikoei erresistenteak dira, eta erresistentzia hori beste bakterio batzuei transmititu diezaieke. Baina baita ere esan digu bakterio gehienak onuragarriak direla. |
Mon, 6 March 2017
Txantxangorri europarrak fenomeno kuantiko bat erabiltzen du begiko erretinan: korapilatze kuantikoa. Txoni Matxainek kontatu digu zientzialariek uste dute migrazioetan oraientatzeko erabilzen dutela, baina oraindik ez dute horrelakorik frogatu. |
Mon, 6 March 2017
GPSaren ordezkoa izateko, europarrak Galileo sistema montatzen ari dira. Satelite batzuk espazioratu dira, baina beste asko falta dira oraindik. Eta orain, satelite horien seinalea hackerretatik babesteko sistemak garatzen ari dira. |
Mon, 6 March 2017
XXI. denboraldiaren 26. saioa: Galileo nabigatzailea orain, txantxangorriaren fisika kuantikoa eta Zientziatekan superbakterioak. |
Fri, 24 February 2017
Aste honetako Teknopolis saioa, ETBko zientzia programak, Getxoko Erediaga molluara eraman gaitu eraikin berezi bat ikustera, Punta Begoñako galeriak. Itsas labarrei eusten dien egitura bat da, oso berezia, baina egoera onean ez dagoena gaur egun. Zientzialari-talde batek zaharberritu nahi du; Teknopolis-eko Bego Zubiak aurkeztu digu proiektua. |
Fri, 24 February 2017
Nola egiten da kimika gaur egun? Laborategian edo ordenagailu baten aurrean? Bada, kimikari batzuek bi modutara egiten dute. Haietako bat izan da gurekin, Eider San Sebastián. Harekin hitz egin dugu kimikaren ikerketaz eta bere ibilbideaz ere bai. |
Fri, 24 February 2017
Espazioari begiratu diogu gaur. Batetik, Javier Gorosabel astronomo eibartarraren omenez izendatutako asteroideaz hitz egiteko, eta bestetik topatu berri duten zazpi exoplanetako sistemari buruz. Zazpi exoplaneta horiek Lurraren tamainakoak dira, gutxigorabehera. |
Fri, 24 February 2017
XXI. denboraldiaren 25. saioa: Javiergorosabel asteroidea eta 7 exoplaneta, Eider San Sebastian eta Teknopolis Punta Begoñan. |
Fri, 24 February 2017
EHUn egindako ikerketa batek erakutsi du ospitaletan erabiltzen diren desinfektatzaileak ez direla guztiz eraginkorrak. Ez dituzte bakterio guzti-guztiak hiltzen. Eta bakterio horiek agerraldi berriak eragiten dituzte. Bakterioak hil diren kontrolatzeko, kultiboen bidezko sistemak erabiltzen dira, baina bizirik irauten duten bakterioak ez dira hazten kultibo horietan. |
Mon, 20 February 2017
Lurpeko urei jarraitu die Teknopolis programako taldeak Araban, Iñaki Antiguedad eta Ane Zabaleta adituen laguntzarekin. Haiekin ikusi dute zer diren akuiferoak, nola ikertzen diren, eta zer garrantzia duten. |
Mon, 20 February 2017
Kastoreek sahatsen azala jan eta prozesatu egiten dute gorputzaren barruan. Eta castoreum izeneko substantzia bat kanporatzen dute. Substantzia horrek, besteak beste, azido salizilikoa dauka. |
Mon, 20 February 2017
Mentxu Aiertza izan da gurekin eta musika ekarri digu... Baita zientzia ere. Hain zuzen ere, musikak zientzian dituen hainbat erabilerari buruz hitz egin digu. Erabilera harrigarriak eta interesgarriak, neurozientzietatik materialen ikerketaraino. |
Mon, 20 February 2017
Portugalgo ekialdean proiektu erraldoi batr jarri dute martxan haizearen dinamika oso modu zehatzean ikertzeko. Ikerketa horretatik ateratako ezagutzak hobetuko ditu haizearen eredu teorikoak, eta gainera aplikazio askotan lagunduko du, aerosorgailuak non eta nola instalatu erabakitzen, adibidez. |
Mon, 20 February 2017
XXI. denboraldiaren 24. saioa: Haizearen proiektua Portugalen, Musika zientziarako, Castoreum eta Teknopolis lurpean. |
Fri, 10 February 2017
|
Wed, 8 February 2017
Aste honetan, Teknopolis ETBko zientzia-programaren haria minbizia izan da. Melanomari buruzko erreportaje bat eman dute, dagoen azaleko minbizi-mota larriena. Hain zuzen, Euskal herrian, ikerketa-talde asko ari dira gaixotasun hori ikertzen. |
Wed, 8 February 2017
Milango Unibertsitateko Elena Cattaneo zelula amen ikerketaren erreferente bat da munduan. Berez, Huntington gaixotasunaren sendabide baten bila ari da ikertzen, baina horrek zelula amak ulertzera eraman du. Harekin izan ginen irailean, eta gaur ekarri dizkizuegu haren hitzak. |
Wed, 8 February 2017
Ezberdina al da elebidunen garuna hizkuntza bakarra dakitenen garunarekin alderatuta? Erantzuna ez dago argi, eta ez dago argi zer abantaila dituen elebiduna izatea. BCBLko Jon Andoni Duñabeitiak kontatu digu zer dakigun elebidunen garunari buruz. |
Wed, 8 February 2017
Eboluzio konbergentearen adibide dira landare haragijaleak: behin baino gehiagotan eboluzionatu dute eta kasu guztietan funtzionalitate bera garatzeko. Intsektuak digeritzeko proteinen multzo antzekoa lortu dute eboluzio guztietan. Eboluzio konbergentea maila molekularrean gertatu da. |
Wed, 8 February 2017
XXI. denboraldiaren 23. saioa: landare haragijaleen eboluzioa, garun elebiduna, Elena Cattaneo eta Teknopolis eta melanoma. |
Mon, 6 February 2017
ETBko Teknopolis zientzia-saioa EHUko Biofisika Unitatean izan da bisitan. Arrazoi onak daude horretarako; batetik, eraikin berria eta modernoa estreinatu dutelako Leioako kanpusean, eta, bestetik, zuzendari berria izendatu dutelako: Itziar Alkorta ikertzailea. |
Mon, 6 February 2017
Planeatu al dezake hegazkin batek hegaldian matxura batengatik motorrik gabe geratzen bada? Erantzuna da bai, baina baldintza batzuekin. Eta ez da berdina monoplano txiki bat eta Boeing 747 bat, adibidez. |
Mon, 6 February 2017
Jon Ander Arregi fisikariak Claude Shannoni buruz hitz egin digu, informatikako bit ospetsua asmatu eta informazioaren teoria matematikoa garatu zuen gizon xelebrea. Poeta, juglarea... eta gaur egun, digitalki komunikatzen bagara, hari esker da. |
Mon, 6 February 2017
Irudiak artifizialki sortzen dituen neurona-sare bat erabil liteke benetako argazkietan objektuak identifikatzen dituen beste bat trebatzeko. Adibidez, astronomian erabil liteke galaxien argazkien fondoko zarata baztertu, eta galaxiak berak identifikatzeko. Makina bat, beste bat trebatzeko: adimen artifizialak zenbait muga gainditzen ari da. |
Mon, 6 February 2017
XXI. denboraldiaren 22. saioa: neurona sare bat beste bat trebatzeko, Claude Shannon, motorrik gabe hegan eta Teknopolis Biofisika Unitatean.
|
Fri, 3 February 2017
Direct download: Info7_Irratia_-_Txerri_eta_gizaki_zelulak_dituen_enbrioi_bat.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EDT |
Fri, 3 February 2017
Zientzialariek ez dute argitu feromonak usaintzeko gaitasuna dugun ala ez. Feromonek intsektuetan eragin oso nabarmena dute, ugaztunetan ez hain nabarmena eta gizakietan ez dago argi nola eragiten duten. Beraz, ez dago ebidentziarik publizitateak saltzen dizkigun feromonadun perfumeek funtzionatzen duten ala ez. |
Mon, 30 January 2017
Zergatik esaten ditugu gezurrak? Zeinek esaten ditu? zer abantaila izan ditzake? Eta fisiologiaren ikuspututik, zer suposatzen du gezurrak esateak? Eureka museoko Larraitz Etxeberriak erantzun dizkigu galderak. |
Mon, 30 January 2017
Afasia garuneko lesio baten ondorioa da, hizkuntzan eragiten duena. Amaia Munarriz ikertzailea gurekin izan da, eta kontatu digu nola erabiltzen duten ikertzaileek afasia, garunean hizkuntza nola dagoen antolatuta ikertzeko. |
Mon, 30 January 2017
Samsung Galaxy Note 7 telefonoa lehertu egiten zen, bere bateriak sua hartzen zuenean. Istripuen jatorrian zirkuitu laburrak sortzen zirela baterian. Baterien elektronika hobetu daiteke, baina horrek ez du desagerraraziko sua pizteko arriskua. Horregatik, proposatu dute metodo bat baterien barruko suak itzaltzeko. |
Mon, 30 January 2017
XXI. denboraldiaren 21. saioa: Bateriaren sua itzali, afasia hizkuntza garunean ikertzeko eta gezurra. |
Fri, 20 January 2017
Goierriko Lemniskata taldekoak etorri zaizkigu aurtengo jarduna aurkezteko. Ondarruko Zientziaren Giltzak taldekoak ere bai. Denak estudio berean sartuta, dibulgazioa inguru lokalean nola egiten duten kontatu digute. Zientzia ona, hitzaldiak batez ere, edozeinen esku, eta hiriburuetara joan behar izan gabe. |
Fri, 20 January 2017
Brusela, 1927. Fisikako Solvay kongresua bukatu da, eta talde-argazkia atera dute. Einstein, Planck, Bohr eta fisikari handi asko. Guztira, 17 Nobel saridun. Baina bi talde daude lehian; argazkian nabaritzen da. TXONI MATXAINek kontatu digu istorioa. |
Fri, 20 January 2017
Antrazitaren mehategi baten gainean dago Centralia herria, Pennsilvanian, Estatu Batuetan. 1962an beta batek hartu zuen sua, eta, geroztik, hango antrazita konbustioan dago. Ezin dute itzali. Herriko jendeak alde egin behar izan du. |
Fri, 20 January 2017
XXI. denboraldiaren 20. saioa: Centralia, Solvay kongresuaren argazki ospetsua eta tokian tokiko dibulgazioa. |
Mon, 16 January 2017
Juan Ignacio Perez Iglesiasek aurtengo Zientziateka zikloan izango diren lehen hitzaldiak aurkeztu dizkigu. Urtarrileko eta otsaileko hitzaldien programa prest dago. |
Mon, 16 January 2017
EHUko Kultura Zientifiko katedrak antolatzen duen Zientziateka hitzaldi-zikloan, lehen hitzaldia Gorka Azkune kolaboratzaileak emango du. Makinek adimen artifizialeko teknikekin nola ikasten duten kontatuko du. |
Mon, 16 January 2017
Zientziak gaur egun ez daki gizakiok gai garen beste pertsona batek isuritako feromonak usaintzen, nahiz eta publizitateak ziurtatzen duen baietz. |
Mon, 16 January 2017
XXI. denboraldiaren 20. saioa: feromonak usaintzen, makinek ikasteko ahalmena eta Zientziateka 2017. |
Fri, 13 January 2017
Direct download: 20170109_17501604_0009562637_002_001_MEZU__ELHUYA.mp3
Category:science -- posted at: 3:30am EDT |
Wed, 4 January 2017
Thomas Jefferson Estatu Batuetako hirugarren presidenteak espedizio bat egiteko eskatu zien Meriwether Lewisi eta William Clarki. Kontinentea esploratu behar zuten Ozeano Barearen kostaraino zeharkatuta. Bidaia horretan, Benjamin Rush medikuaren botika berezi bat zeramaten. Eta asko erabili zuten. Egoitz Etxebestek kontatu digu istorioa.
|
Wed, 4 January 2017
Mentxu Aiertza, gure Ingalaterrako korrespontsal berezia, Sherlock Holmesen libururetan murgildu da zientziaren bila. Arthur Conan Doyle idazlea bera medikua zen, eta garaiko auzitegiko zientzian erabateko aditua, liburuetan islatzen den bezala. |
Wed, 4 January 2017
Getariko balearen kontua fresko dugu 2017ko hasiera honetan. Ba, duela gutxi, baleen albiste bat ere ezagutu dugu: Marianetako itsas hobian grabatutako soinu bitxi bat bale baten soinua dela ondorioztatu dute zientzialariek. |
Wed, 4 January 2017
XXI. denboraldiaren 18. saioa: baleak goian eta behean, Sherlock Holmesen zientzia eta Lewis eta Clarken espedizioa. |
Mon, 2 January 2017
Rafael Yuste neurobiologoarekin irailean egindako elkarrizketa bat izan dugu gaur. New Yorkeko Unibertsitatean egiten du lan, BRAIN proiektuaren burua da, eta Donostian egon zen Passion for Knowledge kongresuan. hemen orduan kontatutakoak. |
Mon, 2 January 2017
2016ak emandakoekin eta 2017k agindutakoekin egindako laburpenak ugariak dira egun hauetan. Horren aitzakiarekin, guk itxaropen bati heldu diogu. Urte berrian espero da eguzki-plaken arloan berrikuntzaren bat: plaka merkeak merkaturatuko omen dira, zurrumurruen arabera. |
Mon, 2 January 2017
XXI. denboraldiaren 17. saioa: Rafael Yuste |
Mon, 26 December 2016
Teknopolis saioan erantzuna eman diote galdera horri erreportaje baten bitartez. Behar al da berezko kaltzioa baino gehiago duen esnerik gure dietan? Edo omega-3 gehigarririk? erantzun ezezkoa da, pertsona osasuntsu eta normal bati buruz ari baldin bagara. Dietak ematen du eman beharreko guztia. Inma Alvarezek kontatu digu hori. |
Mon, 26 December 2016
EHUko Izaskun Elezgarai biologoak kannabinoideak ikertzen ditu. Bere taldekoekin batera Nature aldizkarian argitaratu du nolako eragina duten kannabinoideek neuronetan, aurkitu baitute memorian eragiten dutela. Amnesia eragiten dute. Dena den, hori denok dugun mekanismo natural bat da, denok sintetizatzen baititugu kannabinoideak. |
Mon, 26 December 2016
Antiprotoi bat eta positroi bat inguruan biraka. Hori da antiatomo sinpleena, antihidrogenoa. Orain, CERNeko aditu batzuek lortu dute aztertzea antimateria-puska hori, eta baieztatu dute hidrogeno normalaren energia-maila berdinak dituela, teoriak iragartzen zuen bezala. |
Mon, 26 December 2016
XXI. denboraldiaren 16. saioa: Hidrogenoa eta antihidrogenoa, Kannabinoideak neuronetan eta Behar al dira elikagai funtzionalak? |
Mon, 19 December 2016
Elhuyar Fundazioak zientzi.app aplikazioa atera du, zientzia.eus weborrian eskaintzen den eduki guztia telefono mugikorrean edo tabletean ikusteko aukera izateko. Testuak, bideoak eta audioak denon eskura. Elhuyarko Garazi Andonegik eta Jon Ertzilla informatikariak aurkeztu digute aplikazioa. |
Mon, 19 December 2016
Gaur, bisita berezia izan dugu Norteko Ferokarrillean: Gotzone Barandika, kimikaria eta dibulgatzailea. Hain zuzen ere, dibulgazioari buruz hitz egiteko aukera izan dugu. Azken batean, Barandika Bizkaian egiten den dibulgazioan erreferente bat da. |
Mon, 19 December 2016
Estatu Batuetako bi institutuk, San Franciscoko Parker institutuak eta New Yorkeko Cancer Research institutuak, mutazioak bilatzen ari dira tumoreretan. Asmoa da mutazio horiek erabiltzea sistema immunea tumorearen kontra aktibatzeko, baina horretarako mutazio egokia topatu behar da. Bi institutuk dozenaka laborategiren lana sustatu, ordenatu eta lehia bihurtu dute mutazioa azkar bilatzeko. |
Mon, 19 December 2016
XXI. denboraldiaren 15. saioa: Minbiziaren txertoa egiteko mutazio baten bila, |
Thu, 15 December 2016
Landareentzat kaltegarriak diren onddo eta bakterio askok landareen hazkuntza sustatzen duten konposatuak igortzen dituzte, Nafarroako Agrobioteknologia Institutuko ikertzaileek frogatu dutenez. Nekazaritzan landareen errendimendua hobetzeko balio dezake aurkikuntzak, ohiko tratamendu kimikoen alternatiba gisa.
Direct download: Qk09-161215_Mikrooganismo_kaltegarriak_onuragarri_nekazaritzarko.mp3
Category:science -- posted at: 7:59am EDT |
Tue, 13 December 2016
Direct download: 20161212_19383504_0009492543_002_001____PARKINSON.mp3
Category:science -- posted at: 6:27am EDT |
Mon, 12 December 2016
Kalean da Elhuyar aldizkaria. Dagoeneko 324. zenbakia. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu digu. Eta artikulu baten gaia aipatu digu: Europar Batasunak esan du diru laguntzak jasoko dutela gizartearen partaidetza duten ikerketa zientzifikoek. Erantzun asko izan ditu agintari europarren erabakiak. |
Mon, 12 December 2016
Interneten sartu gara, ikusten ez dena ikusteko. Deep Web eta Dark Web (sare sakona eta sare iluna). Normalean erabiltzen dugun Internet horretatik kanpo dagoen sarea ezagutu dugu. Bidaia horretan Juanan Pereira informatikaria izan dugu gidari. |
Mon, 12 December 2016
Globulu gorrien ordezko batzuk egin dituzte larrialdietan odolaren partez erabiltzeko. |
Mon, 12 December 2016
XXI. denboraldiaren 14. saioa: odol artifiziala, deep web eta Elhuyar aldizkaria abenduko zenbakia. |
Wed, 7 December 2016
|
Tue, 6 December 2016
Eureka museoak Zientziaren Plastistoria erakusketa ekarri du Donostiara. Zientziaren historiari buruzko 20 eszena dira, plastilinazko panpinekin egina. Urtarrillera arte izango da ikusgai museoan. Larraitz Etxeberriak aurkeztu digu gure programan. |
Tue, 6 December 2016
DIPC eta CICnanoGUNE erakundeek "Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra" komikia aurkeztu dute. Nanobotereak dituzten heroiak dira protagonistak. 16 orriko komiki hau gazte askok tailerretan plazaratutako ideiekin sortu dute. DIPCko Amaia Arregi, komunikaziokoa, eta Hodei Iparragirre marrazkilaria izan dira gurekin komikia irratyian ere aurkezteko. |
Tue, 6 December 2016
Antartikari buruz asko hitz egin dugu. Eta Antartika, klimatologiaren sinonimoa da neurri batean. Zergatik urtzen da izotza han? Erantzun sinplea da beroketa globala. Baina Eñaut Izagirre glaziologoak ekarri digu erantzun konplexuago bat. |