Elhuyar Zientzia (science)

Nazioarteko ikertzaile-talde batek Iberiar Penintsulako migrazioak ikertu ditu giza aztarnen DNA azterketen bidez. Nekazaritza ekarri zuen migrazioa eta 2.500 urte geroago izan zen bigarren migrazioa bat dokumentatu dituzte; Neolitotik Brontze Arorainoko bi migrazio nagusiak. Eneko Iriarte, izan da gurekin, ikerketan parte hartu duen Burgosko Unibertsitateko geologo bat.

Direct download: NFXXII-29b.mp3
Category:science -- posted at: 11:23am EDT

Akaroei buruz hitz egin dugu udaberri hasiera honetan. Baina ez alergiari buruz hitz egiteko, baizik eta haien dibertsitatea goraipatzeko, eta, bide batez, bitxikeriak kontatzeko.

Direct download: NFXXII-29a.mp3
Category:science -- posted at: 11:18am EDT

XXII. denboraldiaren 29. saioa: akaroak eta bi migrazio Iberiar Penintsulara.

Direct download: NFXXII-29.mp3
Category:science -- posted at: 11:17am EDT

Stephen Hawking ikono bat zen; zientziaren ikonoa. Baina zein da haren ekarpen zientifikoa? Fisikarien hizkeretan esanda, singularitateak ikertzen zituen. Guretzat horrek esan nahi du teoria berriak garatu zituela, batez ere, zulo beltzen inguruan. Ekarpenik garrantzitsuena, zalantzarik gabe, Hawkingen erradiazioa.

Direct download: Qk25-180322StephenHawking.mp3
Category:science -- posted at: 9:01am EDT

2005ean, Leeuwarden hirian, Herbeheretan, domino-piezen erakusteken errekorra hautsi zuten. Baina ikuskizunaren aurretik, txolarre batek arriskuan jarri zuen ospakizuna, eta hil egin zuten.

Direct download: NFXXII-28c.mp3
Category:science -- posted at: 6:43pm EDT

Kuantikari buruzko atalean, Txoni Matxainek taula periodikoaren mugetatik eraman gaitu. Helioari buruz hitz egin dugu. Sodioari buruz ere bai, eta burdinari buruz... plutonioa, kobrea... Taularen mugak eta taularen erdialdea. Elementu bakoitzaren kasuan bada zer aztertu.

Direct download: NFXXII-28b.mp3
Category:science -- posted at: 6:28pm EDT

Stephen Hawking hil da. Zientziaren ikono bat da, baina zer egin zuen? Zergatik zen hain zientzialari ospetsua? Zergatik zen ona? Haren lanaz hitz egiteko aukera ez dugu galduko.

Direct download: NFXXII-28a.mp3
Category:science -- posted at: 6:23pm EDT

XXII. denboraldiaren 28. saioa: Stephen Hawking, taula periodikoaren mugak eta dominoaen txolarrea.

Direct download: NFXXII-28.mp3
Category:science -- posted at: 6:13pm EDT

Direct download: audioa-ilargiari-lotutako-egitasmoak-elhuyarren-tartean.
Category:science -- posted at: 7:50am EDT

Iberiar penintsulako historiaurreko 4.000 urteko tartean izandako migrazioak eta dieta aztertu dituzte, datu arkeologiko, genetikoak eta isotopikoak erabilita. Horri esker berretsi dute, besteak beste, penintsulara iritsi ziren Neolitoko lehen nekazarien ondorengo zuzenetarikoak direla gaurko euskaldunak.

Direct download: Qk24-180314_Neolito_ondorengo_migrazioak.mp3
Category:science -- posted at: 6:46am EDT

Saio fisikoa gaurkoa. CICnanoGUNE eta DIPC, beste ikertzaile-talde batzuekin batera bi artikulu aipagarri argitaratu dituzte. Bata, grafenoaren konexioei buruz, eta bestea argiaren uhinen formen manipulazioari buruzkoa. CICnanoGUNEko Itziar Otegi eta Irene Dolado etorri zaizkigu grafenoa eta argiari buruz hitz egitera, hurrenez hurren.

Direct download: NFXXII-27b.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EDT

Umeak ez txertatzearen alde daudenen argudio bat da txertoek sistema immunologikoan eragiten dutela, eta errazten dutela beste gaixotasunen infekzioa. Hain zuzen ere, kontrakoa frogatu du ikerketa batek.

Direct download: NFXXII-27a.mp3
Category:science -- posted at: 4:25am EDT

XXII. denboraldiaren 27. saioa: txertoak eta grafenoa eta argia.

Direct download: NFXXII-27.mp3
Category:science -- posted at: 4:23am EDT

Elhuyar aldizkariaren martxoko zenbakia kalean da, eta Aitziber Agirre zuzendariak kontatu digu zer eskaintzen digu. Blokeka antolatu dituzte gaiak, eta oso kontu interesgarriak ekarri ditu. Aldizkariaren gai nagusia, adibidez, Ilargirako bidaiak dira. Baina horrez gain, gai asko ditu.

Direct download: NFXXII-26c.mp3
Category:science -- posted at: 4:10am EDT

Existitzen den pigmentu beltzik beltzena Vantablack izeneko pigmentua da. Ia ez du argirik islatzen, eta horegatik da hain beltza. Gainera, istorio bitxia du, bere erabilera patentatuta duelako. Istorio hori eta pigmentu beltzen kontuak kontatu dizkigu Oskar Gonzalez kimikariak. Gainera, galdera batetik abiatu da: beltza zer da? Kolore bat edo koloreen falta?

Direct download: NFXXII-26b.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EDT

CERN laborategian nukleo erradiaktiboak ikertu nahi dituzte antiprotoiak bonbardatuta. Baina esperimentuaren lekua eta antiprotoiak sortzekoa ez dira toki bera. 400 metro dago batetik bestera. Eta batetik bestera antiprotoiak eramateko instalazio berezi bat egin behar dute furgoneta batean. Oso instalazio konplexua.

Direct download: NFXXII-26a.mp3
Category:science -- posted at: 4:04am EDT

XXII. denboraldiaren 26. saioa: antimateria furgoneta batean, beltza eta Elhuyar aldizkaria martxoan.

Direct download: NFXXII-26.mp3
Category:science -- posted at: 3:58am EDT

Unibertsoaren hasierako hidrogenoaren seinalea detektatu dute MITeko eta Arizonako Unibertsitateko ikertzaileek. Big Bangetik 180 milioi urtera hidrogeno-atomoek utzitako seinalea da, eta erakutsi du garai hartarako sortzen hasiak zirela lehen izarrak, baita unibertsoa uste baino askoz hotzagoa zela ere.

Direct download: Qk22-180228_Lehen_izarren_seinalea.mp3
Category:science -- posted at: 7:37am EDT

Duela 25 urte ikerketa kliniko gutxi egiten zen hemen. Baina hainbat ikertzaile hasi ziren antolatzen esparru horretako ikerketa-lerro sendo bat. Haietako batekin izan gara, Felipe Aizpuru epidemiologo klinikoarekin, eta baita gaur egun Gasteizen ikerket kliniko egiten duen talde bateko Antxon Apiñaniz medikuarekin.

 

Direct download: NFXXII-25b.mp3
Category:science -- posted at: 7:18am EDT

Umeak ez txertatzearen alde daudenen argudio bat da txertoek sistema immunologikoan eragiten dutela, eta errazten dutela beste gaixotasunen infekzioa. Hain zuzen ere, kontrakoa frogatu du ikerketa batek.

 

Category:science -- posted at: 7:12am EDT

XXII. denboraldiaren 25. saioa: grafenoa konektatu eta ikerketa klinikoa.

Direct download: NFXXII-25.mp3
Category:science -- posted at: 7:10am EDT

Lehen aldiz konektatu dute grafenoa beste molekula batzuekin zirkuitu elektroniko bat osatzeko. CICnanoGUNE, DIPC eta CFM zentroetako fisikariek, Santiago de Compostelako CiQUS zentroko kimikariekin batera, molekulen tamainako zirkuitua osatu dute, kable-lanak grafenoak eginda.

Direct download: Qk21-180221GrafenoaKonektatu.mp3
Category:science -- posted at: 8:53am EDT

Txanpon baten materialak ordezkatzen duen dirua baino gehiago balio badu, logikoa da txanpona urtze eta metala saltzea. Baina ez da batere erraza metala urtzea, ez behintzat ekipamendu bereziaz baliatu gabe.

Direct download: NFXXII-24b.mp3
Category:science -- posted at: 4:13pm EDT

Bitcoin ospetsua diru informatikoa da. Kriptomoneta bat. Baina zer da? Nola funtzionatzen du? Eta dirua ulertzeko eta erabiltzeko modua aldatuko al digu? Ibai Gesalaga adituak aurkeztu dizkigu bitcoinaren gaurko egoera eta etorkizuna.Gainera, Zarautz On taldekoak izan dira gurekin, Natalia Vahl eta Jose Mari Larramendi. Hain zuzen ere, taldearen aurtengo jardunaldiak Ibairen hitzaldi batekin hasi dute; gaur, negu eta udaberri hauetako programazioaz hitz egin digute.

Direct download: NFXXII-24a.mp3
Category:science -- posted at: 4:09pm EDT

XXII. denboraldiaren 24. saioa: Bitcoin, ZarautzOn eta Txanponak urtu.

Direct download: NFXXII-24.mp3
Category:science -- posted at: 4:02pm EDT

Direct download: minbizia_ELHUYAR.mp3
Category:science -- posted at: 4:49am EDT

Sinistu ala ez, ekuazio diferentzialak oinarrizko tresna bat dira gure gizartean. Horren zergatia Eli Alberdi matematikariak azaldu digu. Bere lantresnak dira ekuazio horiek, eta aplikazio askotan erabiltzen ditu. Gaur, ekuazio sinpleenak hartu ditugu zertarako balio duten azaltzeko.

Direct download: NFXXII-23b.mp3
Category:science -- posted at: 8:06am EDT

Adituek susmatzen dute Alemaniako akuarioetan karramarro espezie berri bat sortu dena. Haren genetika harrigarria da, baina zoritxarrez espezie inbaditzaile arrakastatsua da. Madagaskarrera iritsi da.

Direct download: NFXXII-23a.mp3
Category:science -- posted at: 8:05am EDT

XXII. denboraldiaren 23. saioa: karramarro berria eta ekuazio diferentzialak.

Direct download: NFXXII-23.mp3
Category:science -- posted at: 8:03am EDT

Adinarekin nabarmen handitzen da minbizia izateko arriskua, eta hori mutazioak pilatzearen ondorioz gertatzen dela uste bazen ere, arrazoi nagusia beste bat izan liteke: immunitate-sistemaren zahartzea.

Direct download: Qk20-180214_Zahartzea_eta_minbizia.mp3
Category:science -- posted at: 4:54am EDT

Direct download: Zientziako_Emakume_eta_Nesken_Nazioarteko_Eguna_Jendartea_IN.mp3
Category:science -- posted at: 8:34am EDT

Alemaniako akuarioetan karramarro espezie berri bat detektatu dute, Procamabarus virginalis. Adituen ustez bertan sortu zen prozesu genetiko bitxi baten ondorioz. Oso espezie inbaditzaile agresiboa da; gaur egun, Madagaskarren ari da azkar zabaltzen.

Direct download: Qk19-180207KarramarroBerria.mp3
Category:science -- posted at: 4:14am EDT

CFM, CICnanoGUNE, DIPC eta CICbiomaGUNE zentroek bi egunetako ospakizunak antolatu dute otsailaren 11 ospatzeko, Zientziako emakume eta nesken nazioarteko eguna, hain zuzen. Bost ekitaldi, bost publiko jakinari begira. CFMko Idoia Mujikak eta CICnanoGUNEko Itziar Otegik azaldu digute ospakizuna.

Direct download: NFXXII-22b.mp3
Category:science -- posted at: 4:16pm EDT

Espainiako hegoaldeko ibai ospetsua da, ur azidoa duelako. Egoitz Etxebesteren artikulu baten protagonista da Elhuyar aldizkarian. Tinto ibaia da, eta zientzialarientzat zenbait kontu interesgarri piztu ditu, besteak beste azidotasunaren jatorria. Azido biologikoa da.

Direct download: NFXXII-22a.mp3
Category:science -- posted at: 4:11pm EDT

XXII. denboraldiaren 22. saioa: Tinto ibaia eta lau erakunde otsailaren 11ri begira.

Direct download: NFXXII-22.mp3
Category:science -- posted at: 4:00pm EDT

Sphyrna tiburo marrazo-espeziea gai da itsas belarra digeritzeko. Duela 10 urte zientzialari batek aurkitu zuen alga horien aztarnak marrazo batean, eta 2017an esperimentu bat egin dute gmarrazoaren gaitasuna neurtzeko. Ez da marrazo belarjale bat bere horretan, baina badu gaitasuna belarra digeritzeko.

Direct download: Qk17-180124MarrazoaEtaItsasBelarra.mp3
Category:science -- posted at: 3:16am EDT

Ekialde Hurbilean aurkitutako giza aztarna berri batzuek agerian jarri dute gizaki modernoak uste zena baino lehenago atera zirela Afrikatik.177.000 eta 194.000 urte bitartean dituzten giza hortzak aurkitu dituzte, gure espeziearen ezaugarri argiak dituztenak, Israeleko Misliya kobazuloan.

Direct download: Qk18-180131Afrikatik_kanpo_gizaki_modernoen_arrasto_zaharrenak.mp3
Category:science -- posted at: 1:18pm EDT

Beronika Azpillagak Euskadiko eskolen diagnostiko bat egin du jakiteko zer ekarpen duten eskolek ikasleen hezkuntzan. Diagnostiko-metodo bera erabili du Mexikoko hainbat eskoletan, eta horrela bi kulturatako egoerak ikusteko aukera izan du.

Direct download: NFXXII-21b.mp3
Category:science -- posted at: 1:44pm EDT

Joana Acha eta Beronika Azpillaga izan dira gurekin hezkuntzaz hitz egiteko. Otsailaren 2an hitzaldi bana emango dute. Joana Achak dislexiari buruz hitz egingo du, detekzioaz eta tratamenduaz. Baita tratamendu okerrez ere.

Direct download: NFXXII-21a.mp3
Category:science -- posted at: 1:40pm EDT

XXII. denboraldiaren 21. programa: dislexia eta eskolaren eraginkortasuna.

Direct download: NFXXII-21.mp3
Category:science -- posted at: 1:32pm EDT

Teknopolis saioa itsasoko bi gai ditu aste honetan. Bata da AZTI-Tecnalia egiten ari den mikroplastikoen arrantza-kanpaina. Oinarrian, zenbat mikroplastiko dauden eta non pilatzen diren jakitea da helburua. Eta bigarrena zetazeoen nekropsiari buruzko erreportaje bat, AMBAR taldeko adituekin, eta PIE estazioarenlangileekin.

Direct download: NFXXII-20d.mp3
Category:science -- posted at: 2:25pm EDT

Science aldizkarian argitaratu da ikerketa zabal bat naturaren onurari buruz. Ikertzaile-talde askok hartu dute parte, eta koordinatzailea BC3 zentroko Unai Pascual da. Ideia da naturaren onurak kalkulatzeko alde zintifikoaz gain beste ikuspuntu asko sartu behar direla. Unai gurekin izan da horretaz hitz egiten.

 

Direct download: NFXXII-20c.mp3
Category:science -- posted at: 2:05pm EDT

Gorka Azkunek adimen artifizialak eskatzen duen hardwareaz hitz egin digu. Ordenagailuan jolasteko erabiltzen diren txartel grafikoak eta GPUak beharrezkoak dira gaur egun neurona-sare sakonak trebatzeko eta ikerketa egiteko. Gorkak azaldu digu zergatik.

Direct download: NFXXII-20b.mp3
Category:science -- posted at: 12:10pm EDT

Itsas belarra digeritzen duen marrazoa eta adimen artifiziala ikertzeko Txinako parke erraldoia. Bi albiste horiekin ireki dugu gaur saioa.

Direct download: NFXXII-20a.mp3
Category:science -- posted at: 12:06pm EDT

XXII. denboraldiaren 20. saioa: adimen artifiziala, naturaren onura eta Teknopolis itsasoan.

Direct download: NFXXII-20.mp3
Category:science -- posted at: 12:05pm EDT

Aste osorako botikak pilula bakarrean hartzeko modua asmatu dute Harvard Medical Schooleko ingeniariek. Zehazki hiesaren aurkako tratamendua egunero hartu beharrean astean behin bakarrik hartzeko pilula eraginkor bat garatu dute.

Direct download: Qk16-180117_Aste_osorako_botikak_pilula_bakarrean.mp3
Category:science -- posted at: 12:35pm EDT

Direct download: 20180115_19320202_0010951477_002_001_MZL_ZIENTZIA.mp3
Category:science -- posted at: 3:27am EDT

Ana Hosteins eta Mentxu Aiertza Tolosako Paper Eskolan dira irakasleak, lanbide-heziketan. Haiekin hitz egin dugu luze paperari buruz: historia, fabrikatze-teknikak, papera zer den, eta haien eskolan zer irakasten den paperarekin lotuta. Paperak gordetzen dituen sekretuak ere aipatu ditugu, alegia, paperari buruz ez dakiguna. "Paperezko elkarrizketa" bat material berezi eta ohiko horri buruz.

Direct download: NFXXII-19b.mp3
Category:science -- posted at: 3:31pm EDT

Laister erabili ahal izango dugu Galileo nabigzaio-sistema, GPSaren bertsio europarra. 2018ko udaberrian 22 satelite izango ditu orbitan (orain 18 ditu), eta hori nahikoa da sistema abiarazteko. GPS baino zehatzagoa da, eta smartphone berrietan erabiltzeko moduko teknologia dugu.

Direct download: NFXXII-19a.mp3
Category:science -- posted at: 3:24pm EDT

XXII. denboraldiaren 19. saioa: Galileo sistema eta papera.

Direct download: NFXXII-19.mp3
Category:science -- posted at: 3:21pm EDT

Datorren urtean ospatuko da taula periodikoaren "jaiotza" guk ezagutzen dugun bezala, 150 urte egingo dituelako. Guk aurten begiratuko diogu. Txoni Matxainek kontatu digu zer den, zer abantaila dituen, eta nola hobetu dugu gaur egun mende eta erdi dituen kimikaren ikur hori. Horren atzean mekanika kuantikoa dago, noski.

Direct download: NFXXII-18b.mp3
Category:science -- posted at: 1:21pm EDT

Urtarrillaren 1ean hasi da urtea. Baina XIV. mendean urtea ez zen nahitaez urtarrillean hasten. Martxoaren 25a ere aukera bat zen. Izan ere, toki eta garai berean, urte bat baino gehiago izan ziren indarrean ordungo egutegietan. Bidaia bat egin dugu urte batetik bestera saltoka horri esker.

Direct download: NFXXII-18a.mp3
Category:science -- posted at: 12:28pm EDT

XXII. denboraldiaren 18. saioa: Erdi-aroko egutegia eta taula periodikoa.

Direct download: NFXXII-18.mp3
Category:science -- posted at: 12:27pm EDT

Iazkoari begira hasiko dugu urtea Quarken. 2017an Elhuyarren landu ditugun gaien artean, aipagarrienak errepasatuko ditugu.

Direct download: Qk14-180103_2017ko_aipagarrienak.mp3
Category:science -- posted at: 3:54am EDT

Naiara Barrado izan dugu gurekin eta hari galdetu diogu zehtaz-mehatz nolakoa den gure planetaren forma. Geoidea izango da? Azken batean, geoide hitzak Lurraren formakoa esan nahi du. Baina zientziaren munduan ñabardura batzuk baditu hitz horrek. Planetaz eta formez aritu gara gaurkoan.

Direct download: NFXXII-17c.mp3
Category:science -- posted at: 5:38pm EDT

Zer forma du Lur planetak? Lurra laua dela onartu dugu hasieran, eta aztertu egin dugu nolakoa den. Ezusteko bat topatu dugu bidean. Lurra laua baldin bada, ez da guk ezagutzen dugun planeta bezalakoa.

Direct download: NFXXII-17b.mp3
Category:science -- posted at: 5:29pm EDT

Ez dago argi nola eragiten dieten zetazeoei soinu bortitzek. Baina ikertzaile-talde batek aurkitu du gai direla belarrien sentikortasuna aldatzeko soinu bortitz baten aurrean. Lau espezietan aurkitu dute hori, orka batean, izurde batean, mazopa batean eta belugetan.

Direct download: NFXXII-17a.mp3
Category:science -- posted at: 5:24pm EDT

XXII. denboraldiaren 17. saioa: zetazeoak eta burrunba, Lur laua eta geoidea.

Direct download: NFXXII-17.mp3
Category:science -- posted at: 5:12pm EDT

Ondarroan dibulgazio-hitzaldiak antolatzen dituzte arrakasta handiz. Zientziaren Giltzak izena dute, eta guregana etorri dira haien neguko programa aurkeztera. Berez, asko dira, baina gaur Josu Ceberio eta Borja Calvo izan dira gurekin estudioan.

Direct download: NFXXII-16b.mp3
Category:science -- posted at: 9:35am EDT

Leire Gomez kantari lirikoa da. Operako abesbatza batean abesten du. Eta, gainera, kantagintzaren fisika eta fisiologia ezagutzen ditu. Haren kantu zientifikoaz gozatu dugu. Haren zientzia musikalaz ere bai.

Direct download: NFXXII-16a.mp3
Category:science -- posted at: 9:32am EDT

XXII. denboraldiaren 16. saioa: kantari lirikoen zientzia eta Ondarroako giltzak.

Direct download: NFXXII-16.mp3
Category:science -- posted at: 9:26am EDT

Lurra laua da. Onar dezagun. Baina orduan, azter dezagun nolakoa den planeta lau horrek eragiten duen grabitatea. Eta, batetik, ez du zerikusirik gu Lurrean nabaritzen dugun grabitatearekin, eta, bestetik, Lurra laua balitz, grabitateak berak biribilduko luke urteen poderioz.

Direct download: Qk13-171227LurraLaua.mp3
Category:science -- posted at: 7:14am EDT

EAEko biztanleek  zientzia eta teknologiaren inguruan duten iritziari buruzko txostena  argitaratu berri du Eusko Jaurlaritzak. Haren arabera, azken bost urteotan hazi egin da gai horiekiko interesa. Hain zuzen, 1etik 5erako eskalan, 3 izan zen 2012ko emaitza (2006an bezala), eta orain, berriz, 3,4. Hala, kirolak baino interes handiagoa pizten dute (2012an 3,3koa zen kirolarekiko interesa, eta geroztik ez da aldatu), eta zinemak, arteak eta kulturak dutenarekin parekatzen da.

Direct download: Qk12-171220_Zientzia_eta_Teknologiarekiko_interesa_EAEn.mp3
Category:science -- posted at: 6:02am EDT

Josu Doncel matematikariak loteriari buruzko proposamen bat egin digu. Ba al dago modurik aurkitzeko zenbakiren batek ba ote duen  probabilitate handiagorik ateratzeko besteek baino?

Direct download: NFXXII-15b.mp3
Category:science -- posted at: 4:05pm EDT

Hegazkinen bidaiak bitxiak dira. Londres-Toronto hegaldiak gehiago irauten du Toronto-Londres bidaia baino. Zergatik ote? Eureka museoko Larraitz Etxeberriak azaldu digu horren arrazoia, eta jetlag-ari buruz ere hitz egin digu.

Direct download: NFXXII-15a.mp3
Category:science -- posted at: 4:00pm EDT

XXII. denboraldiaren 15. saioa: Hegazkinak hara eta hona eta loteria.

Direct download: NFXXII-15.mp3
Category:science -- posted at: 3:51pm EDT

Gizakiak eragindako itsaspeko zaratek ez die zetazeoei uste bezainbeste eragiten. Ikerketa batek aurkitu du lau zetazeo-espezieetan, soinu bortitzak daudenean animalia gai dela belarriaren sentikortasuna mugatzeko.

Direct download: Qk11-171213ZetazeoenEntzumena.mp3
Category:science -- posted at: 6:30am EDT

Direct download: MZL_ELHUYAR.mp3
Category:science -- posted at: 2:20am EDT

Estatu Batuetan zientziaren aldeko mugimendu batek hartu du indarra azken urte honetan: March for Science. Zientzialari askok antolatu dute, Donald Trump presidenteak klima-aldaketaren aurrean duen jarrerari erantzun moduan. Mugimendua hiri askotara zabaldu da, eta dagoeneko, Estatu Batuetara ez ezik, beste hainbat herrialdetara ere iritsi da. Mentxu Aiertzak ekarri digu honen berri.

Direct download: NFXXII-14c.mp3
Category:science -- posted at: 2:00pm EDT

DIvertimento kromatikoaren txanda da orain. Oskar Gonzalezek gidatu gaitu historian zeharreko bidaia batean pigmentu urdinak bilatzeko. Oso pigmentu urria eta garestia izan da oro har, baina ezagutzen diren lehen urdinak egiptoarren garaikoak dira.

Direct download: NFXXII-14b.mp3
Category:science -- posted at: 1:54pm EDT

Bi ikerketak frogatu dute adimen artifizialen azken tekniken ahalmenetako bat dela hiztegirik gabeko itzulpen automatikoa. Neurona-sare sakonen bidez, testu asko emanda, ordenagailu batek ikas dezake itzultzen edozein bi hizkuntzen artean. Ikerketatako bat EHUko IXA taldekoa da.

Direct download: NFXXII-14a.mp3
Category:science -- posted at: 1:47pm EDT

XXII. denboraldiaren 14. saioa: Itzulpen automatikoa, pigmentu urdina historian eta March for Science.

Direct download: NFXXII-14.mp3
Category:science -- posted at: 1:42pm EDT

Elhuyar aldizkariaren paperezko bertsioak formatua aldatu du. Aurreko formatua baino txikiagoa da, eta itxura-aldaketa horrez gain, jendearen iritziari garrantzia handitu nahi izan diote edukian. Aitziber Agirre zuzendariak kontatu digu nolakoa den abenduko zenbakia, formatu berrian kaleratu den lehena.

Direct download: NFXXII-13d.mp3
Category:science -- posted at: 12:40pm EDT

Erdi Arora joango bazina ez zenuke hemen topatuko azenario laranjarik jateko. Adituak ez daude ziur azenario laranja beste koloretakoen nahaste bat den edo selekzio antinaturala den jatorria, baina hemenh, XVII. mendea baino lehen nekez jango zute gurkoak bezalako azenarioak.

Direct download: NFXXII-13c.mp3
Category:science -- posted at: 12:38pm EDT

Eli Alberdi matematikariak ekuazio diferentzialen adibide deigarri bat ekarri dugu: glioma baten hedapena modelizatzen duen matematikaz hitz egin digu. Erreakzio difusio ekuazio konplexuekin egiten da lan hori, eta laguntza handia da onkologoen lanerako. Tristea bezain beharrezkoa.

Direct download: NFXXII-13b.mp3
Category:science -- posted at: 12:33pm EDT

2018an RemoveDebris izeneko satelitea espazioratuko du ISS estaziotik. Haren helburua da ikertzea nola jaso daitekeen Lurraren orbitan barreiatuta dagoen txatarra espaziala. Zati handiegiak ez direnak, behintzat. 
 
Direct download: NFXXII-13a.mp3
Category:science -- posted at: 12:28pm EDT

XXII. denboraldiaren 13. saioa: espazioko zaborra, Glioma baten matematika, azenario laranja eta Elhuyar aldizkariaren formatu berria.

Direct download: NFXXII-13.mp3
Category:science -- posted at: 12:23pm EDT

Kode genetikoa artifizialki hedatuta duten bakterio erdisintetikoak gai dira kode genetiko hori proteinak sortzeko erabiltzeko. Aminoazido ez-naturalak dituzten proteinak sortzen dituzte bakterio horiek. Hala, proteina berriak sortzeko bida bat izan daiteke.

Direct download: Qk10-171207_Bakterio_erdisintetikoak_proteinak_sortzeko_gai.mp3
Category:science -- posted at: 12:26pm EDT

Bizilabe gazteentzako ikerketa-zentro bat da. Bilbon zabaldu berri da, eta martxan jarri dute Elhuyar Fundazioak eta Bilboko udalak. Dagoeneko ditu tailer batzuk eta proiektu batzuk martxan.

Direct download: NFXXII-12d.mp3
Category:science -- posted at: 9:33am EDT

Asier Hilario izan da gurekin, Euskal Kostaldeko Geoparkearen zuzendari zientifikoa. Egun hauetan Euskadiko III. geodibertsitatearen jardunaldiak ospatu dute geparkean, eta guk aprobetxatu dugu Asierrekin horretaz hitz egiteko. Nola kudeatu behar da geoturismoa? Ideia interesgarriak plazaratu dituzte jardunaldietan horri buruz.

Direct download: NFXXII-12c.mp3
Category:science -- posted at: 9:28am EDT

EHUko Bittor Rodriguez ikertzaileak NAOS Estrategia saria eskuratu du metodologia berezi bat erabiltzen duen kanpaina batengatik. Helburua da 8 eta 10 urte arteko umeengan fruta eta barazkien kontsumoa sustatzea. Eta metodologia horrek oso ideia bitxia du bere planteamenduan.

Direct download: NFXXII-12b.mp3
Category:science -- posted at: 9:19am EDT

Duela urtebeteko ikerketa baten arabera, igeri egitean hatzak zabalduz gero, azkarrago egiten da igeri eskua itxita izanda baino. Fluidoen dinamika ikertzen duten fisikarien ondorio bat izan zen, 3D inprimagailu batez eskuaren hainbat modelo sortu eta haize-tuneletan aztertu ondoren.

Direct download: NFXXII-12a.mp3
Category:science -- posted at: 9:15am EDT

XXII. denboraldiaren 12. saioa: azkar igeri egiteko zabaldu hatzak, Bittor Rodriguez frutak eta barazkiak, Geodibertsitatea eta Bizilabe.

Direct download: NFXXII-12.mp3
Category:science -- posted at: 9:12am EDT

184 herrialdetako 15.000 zientzialarik baino gehiago sinatutako dokumentu bat argitaratu daBioScience aldizkarian, helburu argi batekin: gizateriari ohartaraztea gure jokabidearekin etorkizuna arriskuan jartzen ari garela.

Direct download: Qk08-171122_Zientzialarien_ohartarazpena_gizateriari.mp3
Category:science -- posted at: 7:56am EDT

Fisikariek ezkutuko ganbera bat aurkitu dute Keopsen piramidean, 30 metro luze duen zulo bat. Ezusteko aurkikuntza bat izan da, fisikariak muoiak detetatzen ari zirelako. Hain zuzen, piramidearen harriak muoien balazta moduan jokatzen dute, baina ganbera dagoen tokian, askoz muoi gutxiago balaztatzen dira. Horregatik, fisikariek haien detektagailuetan ikusi dute ganbera ezkutua.

Direct download: Qk07-171116KeopsenPiramidea.mp3
Category:science -- posted at: 7:43am EDT

CAF-Elhuyar sariketaren aurtengo edizioa martxan da. Lanak aurkezteko epea zabalik dago, eta otsailera arte ez da itxiko. Elhuyarko ANA GALARRAGAk kontatu digu zein diren edizio honen ezaugarriak.

Direct download: NFXXII-11d.mp3
Category:science -- posted at: 6:04pm EDT

Ludwig Boltzman fisikariak bere buruaz beste egin zuen. Beste zientzialariek ez zituzten onartu Boltzmanen teoriak, nahiz eta zuzenak ziren. Haren hilobian, epitafio gisa, entropia kalkulatzeko formula bat dago idatzita; beharbada Boltzmanen ekarpen handiena.

Direct download: NFXXII-11c.mp3
Category:science -- posted at: 6:02pm EDT

TXONI MATXAINek entropiaren lurraldean sartu da. Entropia asmatu zuten XIX. mendeko fisikariek atomoaren existentzia ez zenean ezagutzen. Gero, atomoaren kontzeptua iritsi zen, eta entropia ez zen baztertu; alderantziz.

Direct download: NFXXII-11b.mp3
Category:science -- posted at: 4:59pm EDT

Georgian, 8.000 urteko ardoaren aztarnak topatu dituzte buztinezko ontzi batzuen poroetan. Azido batzuk dira: tartarikoa, sukzinikoa, malikoa eta zitrikoa; ontziek ardoa gorde dutelako adierazleak. Horrek esan nahi du garai hartan ardoa egiten zela Georgian.

Direct download: NFXXII-11a.mp3
Category:science -- posted at: 4:47pm EDT

XXII. denboraldiaren 11. saioa: Eurasiako ardo zaharrena, entropia eta kuantika, Boltzmanen epitafioa eta CAF-Ehuyar sariak.

Direct download: NFXXII-11.mp3
Category:science -- posted at: 4:42pm EDT

Direct download: Ana_Galarraga_gure_jokabidearekin_Lurraren_etorkizuna_arris.mp3
Category:science -- posted at: 4:39am EDT

Harri bat uretara botatzen denean bezala, ideia, froga edo teoria on batek eragin handia sortzen du inguruan. Ingurua bera, edo hura ulertzeko modua, aldatu egiten du, eta uhinen antzera hedatzen da.

Hala, aurten uretara jauzi egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Bota zuen ideia, proiektua edo artikulua, urrutira iritsiko diren uhinak sortzeko, ingurua edo pentsamendua aldatuko duten uhin hedakorrk.

Direct download: Qk06-171108_CAF-Elhuyar_2018.mp3
Category:science -- posted at: 3:22am EDT

Goierrin zientzia-dibulgazioa egiten dute. Udazkenarekin batera, urteero, programazio aberatsa eta interesgarria jartzen dute martxan Lemniskata taldeakoek. GOYO LEKUONA eta JOSE LUIS ETXEZARRETA etorri zaizkigu aurtengo programazioa aurkeztera.

Direct download: NFXXII-10c.mp3
Category:science -- posted at: 6:02am EDT

Zer ikertzen du zientziak eta zer ez? Galdera horretatik tiraka, zientziaren mugak esploratu ditugu GOTZONE BARANDIKA dibulgatzailearekin.  Metodo zientifikoaz aritugara, erroreaz, eta, esate baterako, zergatik eta zelan galderei buruz. Merezi du batzuetan geratzea eta zientzia bera aztertzea zientzia-irratsaio batean.

Direct download: NFXXII-10b.mp3
Category:science -- posted at: 5:59am EDT

Muoien detektagailuak erabilita, fisikariek ganbera ezezagun bat topatu dute Gizako piramide handienean, Keops-en piramidean. Berez, izpi kosmikoak detektatzeko instalazio batzuk ziren, baina horretarako piramideen harriak xurgatzen dituen muoiak erabiltzen zuten, eta ikerketa horretan, espero gabeko zulo bat detektatu dute.

Direct download: NFXXII-10a.mp3
Category:science -- posted at: 3:31am EDT

XXII. denboraldiaren 10. saioa: piramidean gela bat aurkitu, zientziaren mugak eta Lemniskata udazkenean.

Direct download: NFXXII-10.mp3
Category:science -- posted at: 3:27am EDT

Hegazkin supersonikoen soinuaren uhinak aztertu ditu EHUko Alejandro Pozo matematikariak. Etengabeko soinu-eztanda bat da, oso eboluzio konplexuarekin. Uhina matematikoki ulertuta agian lor liteke soinu hori lurzoruaren altueran minimizatzea. Oraingoz, ulertzeak berak ikerketa sakona eskatzen du.

Direct download: NFXXII-09b.mp3
Category:science -- posted at: 5:11pm EDT

Pertsona gazte baten odola Alzheimerra duen pertsona zahar baten zirkulazio-sisteman sartuta, emaitza onak lortu dira saio kliniko batean. Batetik, teknika segurua dela baieztutatu dute. Bestetik, Alzheimerra duten pazienteak hobekuntza txikiak izan dituzte. Baina zuhur jokatu behar da ondorioekin.

Direct download: NFXXII-09a.mp3
Category:science -- posted at: 5:07pm EDT

XXII. denboraldiaren 9. saioa: parabiosia eta hegazkin supersonikoa.

Direct download: NFXXII-09.mp3
Category:science -- posted at: 5:06pm EDT

Direct download: Info7_Irratia_-_Pirinioetako_glaziarrak_gainbehera_etengabe.mp3
Category:science -- posted at: 5:37am EDT