Elhuyar Zientzia (science)

Kimikari analitikoa da Ane Bordagaray. Elikagaietan erabiltzen diren koloratzaileak detektatzeko teknikak ikertzen ditu Donostiako Kimika Fakultatean, EHUn. E110 koloratzailearen polemikaren istorioa kontatu digu kimikari baten ikuspuntutik.

Direct download: NFXXI-30b.mp3
Category:science -- posted at: 6:01pm EST

Iraultzailea da CRISPR teknika, baina asmatu zuten zientzialariak auziertan daude, teknikaren patentea zeinek eskuratuko lehian. Arazoa da patenteak berak CRISPR bidezko ikerketa oztopatu egingo duela. Hala salatzen dute ikertzaile askok.

Direct download: NFXXI-30a.mp3
Category:science -- posted at: 5:54pm EST

XXI. denboraldiako 30. saioa: CRISPR eta patenteak, Ane Bordagaray eta E110 eta SENER 50 urte aeronautikan.

Direct download: NFXXI-30.mp3
Category:science -- posted at: 5:47pm EST

Maiatzaren 10ean hasiera emango diote Ikergazte kongresuaren 2. edizioari. UEUk antolatu du Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren laguntzaz. AINHOA LATATU koordinatzaile akademikoa gurekin izan da kongresua aurkezteko.

Direct download: NFXXI-29d.mp3
Category:science -- posted at: 6:21am EST

Aurten, ON Zientzia lehiaketaren zazpigarren edizioa dago martxan. Zientziako bideo laburren lehiaketa da, eta hilabete bat geratzen da bideoak aurkezteko epea ixteko. Manex Urruzolak ko0ntatu digu nolakoa den lehiaketa eta zer egin behar den parte hartzeko.

Direct download: NFXXI-29c.mp3
Category:science -- posted at: 6:20am EST

Ingalaterrako Karlos Printzea askotan sartzen da osasun publikoaren arloan, baina ez da aditu bat. Pertsona ospetsua da oihartzun handiarekin komunikabideetan, eta, beraz, arduratsu jokatu beharko luke. Horretaz hitz egin dugu Mentxu Aiertzarekin.

Direct download: NFXXI-29b.mp3
Category:science -- posted at: 6:18am EST

Zabalduta dago hodeiak ur lurrunezkoak direlako ustea. Baina ez da hala. Ur likidoa da. Tantatxo txiki-txikiak, aireak eta korronteek flotarazten dituztenak. Oinarrizko ezagutza hori argi eta garbi irakatsi beharko litzateke, adibidez, umeen eskola liburuetan.

Direct download: NFXXI-29a.mp3
Category:science -- posted at: 6:16am EST

XXI. denboraldiaren 29. saioa: hodei likidoak, Karlos Printzea, ON-Zientzia eta Ikergazte.

Direct download: NFXXI-29.mp3
Category:science -- posted at: 5:49am EST

Indian, mikroorganismo batzuen fosilak aurkitu dituzte duela 1.600 milioi urtekoak. Alga gorriak dirudite; hala bada, fotosintesia egiten zuten lehen organismoen fosilak izan litezke. Baina ez daude ziur alga gorriak ziren.

Direct download: Qk22-170315AlgaGorrienFosilak.mp3
Category:science -- posted at: 5:46am EST

Direct download: mezulariadna.mp3
Category:science -- posted at: 6:45am EST

Ez da oso ezaguna Marie Tharp. XX. mendeko zientzialaria da kartografia lanetan ibilia itsasoaren hondoaren mapak egiteko. Atlantikoaren hondoaren mapa egin zuenean, hango dortsalean rift-a zegoela aurkitu zuen, kontinenteen jitoaren hipotesiaren aldeko froga bat. Eta bere aurkikuntza Jaques Cousteauk baieztatu zuen, kontra egiteko asmoz egindako argazki batzuei esker.

Direct download: NFXXI-28c.mp3
Category:science -- posted at: 4:12am EST

Adimen artifizialean, modan daude GAN sistemak, alegia, elkarren artean lehiatzen duten bi neurona-sare zerbait ikasteko. Batez ere, irudiekin erabiltzen dira. Deustuko Unibertsitateko Gorka Azkunek azaldu digu nola funtzionatzen duten.

Direct download: NFXXI-28b.mp3
Category:science -- posted at: 4:11am EST

Duela 1.600 milioi urteko fosil batzuk aurkitu dituzte Indian. Izan daitezke alga gorrien arbasoak, alegia fotosintesia egiten zuten lehen bizidunen fosilak. Baina agian ez dira. Zalantza handiak daude, eta ez dago adostasunik adituen artean. Nolanahi ere, aurkikuntza interesgarria da.

Direct download: NFXXI-28a.mp3
Category:science -- posted at: 4:10am EST

XXI. denboraldiaren 28. saioa: alga gorrien fosilak, GAN sareak eta Marie Tharp.

Direct download: NFXXI-28.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EST

Norarte estudioetako Vega Asensiorekin izan gara ilustrazio zientifikoari buruz hitz egiten. Arkatzaren aldeko apologia txiki bat egin dugu, ilustrazioa bhar-beharrezkoa baita ikerketa eta dibulgazioan. Gainera, Maren Ortiz biologoa izan da gurekin, EHUn ilustrazio zientifikoari buruzko master bat jarri nahi dutelako martxan.

Direct download: NFXXI-27b.mp3
Category:science -- posted at: 1:37pm EST

Lab Girl eta Oveja Mansa liburuei buruz hitz egin dugu, Hope Jahren eta Connie Willis idazleenak, hurrenez hurren. Lehenengoa modan dagoen liburua da, eta bigarrena modak ikertzen duen pertsonai bati buruzkoa.

Direct download: NFXXI-27a.mp3
Category:science -- posted at: 1:31pm EST

XXI. denboraldiaren 27. saioa: bi liburu eta zientzia ilustratua

Direct download: NFXXI-27.mp3
Category:science -- posted at: 1:27pm EST

Gutxienez 3.770 milioi urteko mikroorganismoen arrasto fosilak aurkitu dituzte, itsas hondoko iturri hidrotermal izandako arroketan. Ezagutzen diren biziaren arrastorik zaharrenetakoak lirateke.

Direct download: Qk21-170308_Biziaren_arrasto_zaharrenak_iturri_hidrotermaletan.mp3
Category:science -- posted at: 8:47am EST

Direct download: mezularia.fukushima.mp3
Category:science -- posted at: 3:10am EST

Lurraren antza duten 7 exoplanetako sistema bat detektatu dute Eguzkitik 39 argi-urtera dagoen izar baten inguruan. Izarra M motakoa da, ez da Eguzkia bezalakoa, baina astronomoek kalkulatu dute litekeena da haren exoplanetek ur ikidoa izan dezaketela.

Direct download: Qk20-1703017exoplaneta.mp3
Category:science -- posted at: 3:12am EST

Zientziateka hitzaldi zikloan Itziar Alkorta Biofisikako Institutuaren zuzendariak superbakterioei buruz hitz egingo du. Guri kontatu digu zer diren eta zergatik kezkatzen gaituzten. Azken batean, antibiotikoei erresistenteak dira, eta erresistentzia hori beste bakterio batzuei transmititu diezaieke. Baina baita ere esan digu bakterio gehienak onuragarriak direla.

Direct download: NFXXI-26c.mp3
Category:science -- posted at: 3:26am EST

Txantxangorri europarrak fenomeno kuantiko bat erabiltzen du begiko erretinan: korapilatze kuantikoa. Txoni Matxainek kontatu digu zientzialariek uste dute migrazioetan oraientatzeko erabilzen dutela, baina oraindik ez dute horrelakorik frogatu.

Direct download: NFXXI-26b.mp3
Category:science -- posted at: 3:25am EST

GPSaren ordezkoa izateko, europarrak Galileo sistema montatzen ari dira. Satelite batzuk espazioratu dira, baina beste asko falta dira oraindik. Eta orain, satelite horien seinalea hackerretatik babesteko sistemak garatzen ari dira.

Direct download: NFXXI-26a.mp3
Category:science -- posted at: 3:24am EST

XXI. denboraldiaren 26. saioa: Galileo nabigatzailea orain, txantxangorriaren fisika kuantikoa eta Zientziatekan superbakterioak.

Direct download: NFXXI-26.mp3
Category:science -- posted at: 3:23am EST

Aste honetako Teknopolis saioa, ETBko zientzia programak, Getxoko Erediaga molluara eraman gaitu eraikin berezi bat ikustera, Punta Begoñako galeriak. Itsas labarrei eusten dien egitura bat da, oso berezia, baina egoera onean ez dagoena gaur egun. Zientzialari-talde batek zaharberritu nahi du; Teknopolis-eko Bego Zubiak aurkeztu digu proiektua.

Direct download: NFXXI-25c.mp3
Category:science -- posted at: 8:41am EST

Nola egiten da kimika gaur egun? Laborategian edo ordenagailu baten aurrean? Bada, kimikari batzuek bi modutara egiten dute. Haietako bat izan da gurekin, Eider San Sebastián. Harekin hitz egin dugu kimikaren ikerketaz eta bere ibilbideaz ere bai.

Direct download: NFXXI-25b.mp3
Category:science -- posted at: 8:41am EST

Espazioari begiratu diogu gaur. Batetik, Javier Gorosabel astronomo eibartarraren omenez izendatutako asteroideaz hitz egiteko, eta bestetik topatu berri duten zazpi exoplanetako sistemari buruz. Zazpi exoplaneta horiek Lurraren tamainakoak dira, gutxigorabehera.

Direct download: NFXXI-25a.mp3
Category:science -- posted at: 8:38am EST

XXI. denboraldiaren 25. saioa: Javiergorosabel asteroidea eta 7 exoplaneta, Eider San Sebastian eta Teknopolis Punta Begoñan.

Direct download: NFXXI-25.mp3
Category:science -- posted at: 8:37am EST

EHUn egindako ikerketa batek erakutsi du ospitaletan erabiltzen diren desinfektatzaileak ez direla guztiz eraginkorrak. Ez dituzte bakterio guzti-guztiak hiltzen. Eta bakterio horiek agerraldi berriak eragiten dituzte. Bakterioak hil diren kontrolatzeko, kultiboen bidezko sistemak erabiltzen dira, baina bizirik irauten duten bakterioak ez dira hazten kultibo horietan.

Direct download: Qk18-170215OspitalenDesinfekzioa.mp3
Category:science -- posted at: 3:16am EST

Lurpeko urei jarraitu die Teknopolis programako taldeak Araban, Iñaki Antiguedad eta Ane Zabaleta adituen laguntzarekin. Haiekin ikusi dute zer diren akuiferoak, nola ikertzen diren, eta zer garrantzia duten.

Direct download: NFXXI-24d.mp3
Category:science -- posted at: 6:36am EST

Kastoreek sahatsen azala jan eta prozesatu egiten dute gorputzaren barruan. Eta castoreum izeneko substantzia bat kanporatzen dute. Substantzia horrek, besteak beste, azido salizilikoa dauka.

Direct download: NFXXI-24c.mp3
Category:science -- posted at: 5:44am EST

Mentxu Aiertza izan da gurekin eta musika ekarri digu... Baita zientzia ere. Hain zuzen ere, musikak zientzian dituen hainbat erabilerari buruz hitz egin digu. Erabilera harrigarriak eta interesgarriak, neurozientzietatik materialen ikerketaraino.

Direct download: NFXXI-24b.mp3
Category:science -- posted at: 5:44am EST

Portugalgo ekialdean proiektu erraldoi batr jarri dute martxan haizearen dinamika oso modu zehatzean ikertzeko. Ikerketa horretatik ateratako ezagutzak hobetuko ditu haizearen eredu teorikoak, eta gainera aplikazio askotan lagunduko du, aerosorgailuak non eta nola instalatu erabakitzen, adibidez.

Direct download: NFXXI-24a.mp3
Category:science -- posted at: 5:41am EST

XXI. denboraldiaren 24. saioa: Haizearen proiektua Portugalen, Musika zientziarako, Castoreum eta Teknopolis lurpean.

Direct download: NFXXI-24.mp3
Category:science -- posted at: 5:40am EST

Direct download: mezularia.mp3
Category:science -- posted at: 5:47am EST

Aste honetan, Teknopolis ETBko zientzia-programaren haria minbizia izan da. Melanomari buruzko erreportaje bat eman dute, dagoen azaleko minbizi-mota larriena. Hain zuzen, Euskal herrian, ikerketa-talde asko ari dira gaixotasun hori ikertzen.

Direct download: NFXXI-23d.mp3
Category:science -- posted at: 12:42pm EST

Milango Unibertsitateko Elena Cattaneo zelula amen ikerketaren erreferente bat da munduan. Berez, Huntington gaixotasunaren sendabide baten bila ari da ikertzen, baina horrek zelula amak ulertzera eraman du. Harekin izan ginen irailean, eta gaur ekarri dizkizuegu haren hitzak.

 
Direct download: NFXXI-23c.mp3
Category:science -- posted at: 12:41pm EST

Ezberdina al da elebidunen garuna hizkuntza bakarra dakitenen garunarekin alderatuta? Erantzuna ez dago argi, eta ez dago argi zer abantaila dituen elebiduna izatea. BCBLko Jon Andoni Duñabeitiak kontatu digu zer dakigun elebidunen garunari buruz.

Direct download: NFXXI-23b.mp3
Category:science -- posted at: 12:41pm EST

Eboluzio konbergentearen adibide dira landare haragijaleak: behin baino gehiagotan eboluzionatu dute eta kasu guztietan funtzionalitate bera garatzeko. Intsektuak digeritzeko proteinen multzo antzekoa lortu dute eboluzio guztietan. Eboluzio konbergentea maila molekularrean gertatu da.

Direct download: NFXXI-23a.mp3
Category:science -- posted at: 12:40pm EST

XXI. denboraldiaren 23. saioa: landare haragijaleen eboluzioa, garun elebiduna, Elena Cattaneo eta Teknopolis eta melanoma.

Direct download: NFXXI-23.mp3
Category:science -- posted at: 12:27pm EST

ETBko Teknopolis zientzia-saioa EHUko Biofisika Unitatean izan da bisitan. Arrazoi onak daude horretarako; batetik, eraikin berria eta modernoa estreinatu dutelako Leioako kanpusean, eta, bestetik, zuzendari berria izendatu dutelako: Itziar Alkorta ikertzailea.

Direct download: NFXXI-22d.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EST

Planeatu al dezake hegazkin batek hegaldian matxura batengatik motorrik gabe geratzen bada? Erantzuna da bai, baina baldintza batzuekin. Eta ez da berdina monoplano txiki bat eta Boeing 747 bat, adibidez.

Direct download: NFXXI-22c.mp3
Category:science -- posted at: 3:43am EST

Jon Ander Arregi fisikariak Claude Shannoni buruz hitz egin digu, informatikako bit ospetsua asmatu eta informazioaren teoria matematikoa garatu zuen gizon xelebrea. Poeta, juglarea... eta gaur egun, digitalki komunikatzen bagara, hari esker da.

Direct download: NFXXI-22b.mp3
Category:science -- posted at: 3:42am EST

Irudiak artifizialki sortzen dituen neurona-sare bat erabil liteke benetako argazkietan objektuak identifikatzen dituen beste bat trebatzeko. Adibidez, astronomian erabil liteke galaxien argazkien fondoko zarata baztertu, eta galaxiak berak identifikatzeko. Makina bat, beste bat trebatzeko: adimen artifizialak zenbait muga gainditzen ari da.

Direct download: NFXXI-22a.mp3
Category:science -- posted at: 3:42am EST

XXI. denboraldiaren 22. saioa: neurona sare bat beste bat trebatzeko, Claude Shannon, motorrik gabe hegan eta Teknopolis Biofisika Unitatean.

 

Direct download: NFXXI-22.mp3
Category:science -- posted at: 3:41am EST

Direct download: Info7_Irratia_-_Txerri_eta_gizaki_zelulak_dituen_enbrioi_bat.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EST

Zientzialariek ez dute argitu feromonak usaintzeko gaitasuna dugun ala ez. Feromonek intsektuetan eragin oso nabarmena dute, ugaztunetan ez hain nabarmena eta gizakietan ez dago argi nola eragiten duten. Beraz, ez dago ebidentziarik publizitateak saltzen dizkigun feromonadun perfumeek funtzionatzen duten ala ez.

Direct download: Qk15-170125Feromonak.mp3
Category:science -- posted at: 4:14am EST

Zergatik esaten ditugu gezurrak? Zeinek esaten ditu? zer abantaila izan ditzake? Eta fisiologiaren ikuspututik, zer suposatzen du gezurrak esateak? Eureka museoko Larraitz Etxeberriak erantzun dizkigu galderak.
 
Direct download: NFXXI-21c.mp3
Category:science -- posted at: 11:06am EST

Afasia garuneko lesio baten ondorioa da, hizkuntzan eragiten duena. Amaia Munarriz ikertzailea gurekin izan da, eta kontatu digu nola erabiltzen duten ikertzaileek afasia, garunean hizkuntza nola dagoen antolatuta ikertzeko.

Direct download: NFXXI-21b.mp3
Category:science -- posted at: 11:01am EST

Samsung Galaxy Note 7 telefonoa lehertu egiten zen, bere bateriak sua hartzen zuenean. Istripuen jatorrian zirkuitu laburrak sortzen zirela baterian. Baterien elektronika hobetu daiteke, baina horrek ez du desagerraraziko sua pizteko arriskua. Horregatik, proposatu dute metodo bat baterien barruko suak itzaltzeko.

Direct download: NFXXI-21a.mp3
Category:science -- posted at: 10:57am EST

XXI. denboraldiaren 21. saioa: Bateriaren sua itzali, afasia hizkuntza garunean ikertzeko eta gezurra.

Direct download: NFXXI-21.mp3
Category:science -- posted at: 10:32am EST

Goierriko Lemniskata taldekoak etorri zaizkigu aurtengo jarduna aurkezteko. Ondarruko Zientziaren Giltzak taldekoak ere bai. Denak estudio berean sartuta, dibulgazioa inguru lokalean nola egiten duten kontatu digute. Zientzia ona, hitzaldiak batez ere, edozeinen esku, eta hiriburuetara joan behar izan gabe.

Direct download: NFXXI-20c.mp3
Category:science -- posted at: 11:35am EST

Brusela, 1927. Fisikako Solvay kongresua bukatu da, eta talde-argazkia atera dute. Einstein, Planck, Bohr eta fisikari handi asko. Guztira, 17 Nobel saridun. Baina bi talde daude lehian; argazkian nabaritzen da. TXONI MATXAINek kontatu digu istorioa.

Direct download: NFXXI-20b.mp3
Category:science -- posted at: 11:34am EST

Antrazitaren mehategi baten gainean dago Centralia herria, Pennsilvanian, Estatu Batuetan. 1962an beta batek hartu zuen sua, eta, geroztik, hango antrazita konbustioan dago. Ezin dute itzali. Herriko jendeak alde egin behar izan du.

Direct download: NFXXI-20a.mp3
Category:science -- posted at: 11:31am EST

XXI. denboraldiaren 20. saioa: Centralia, Solvay kongresuaren argazki ospetsua eta tokian tokiko dibulgazioa.

Direct download: NFXXI-20.mp3
Category:science -- posted at: 11:28am EST

Juan Ignacio Perez Iglesiasek aurtengo Zientziateka zikloan izango diren lehen hitzaldiak aurkeztu dizkigu. Urtarrileko eta otsaileko hitzaldien programa prest dago.

Direct download: NFXXI-19c.mp3
Category:science -- posted at: 11:32am EST

EHUko Kultura Zientifiko katedrak antolatzen duen Zientziateka hitzaldi-zikloan, lehen hitzaldia Gorka Azkune kolaboratzaileak emango du. Makinek adimen artifizialeko teknikekin nola ikasten duten kontatuko du.

Direct download: NFXXI-19b.mp3
Category:science -- posted at: 11:24am EST

Zientziak gaur egun ez daki gizakiok gai garen beste pertsona batek isuritako feromonak usaintzen, nahiz eta publizitateak ziurtatzen duen baietz.

Direct download: NFXXI-19a.mp3
Category:science -- posted at: 11:20am EST

XXI. denboraldiaren 20. saioa: feromonak usaintzen, makinek ikasteko ahalmena eta Zientziateka 2017.

Direct download: NFXXI-19.mp3
Category:science -- posted at: 11:10am EST

Direct download: 20170109_17501604_0009562637_002_001_MEZU__ELHUYA.mp3
Category:science -- posted at: 3:30am EST

Thomas Jefferson Estatu Batuetako hirugarren presidenteak espedizio bat egiteko eskatu zien Meriwether Lewisi eta William Clarki. Kontinentea esploratu behar zuten Ozeano Barearen kostaraino zeharkatuta. Bidaia horretan, Benjamin Rush medikuaren botika berezi bat zeramaten. Eta asko erabili zuten. Egoitz Etxebestek kontatu digu istorioa.
Direct download: NFXXI-18c.mp3
Category:science -- posted at: 12:49pm EST

Mentxu Aiertza, gure Ingalaterrako korrespontsal berezia, Sherlock Holmesen libururetan murgildu da zientziaren bila. Arthur Conan Doyle idazlea bera medikua zen, eta garaiko auzitegiko zientzian erabateko aditua, liburuetan islatzen den bezala.

Direct download: NFXXI-18b.mp3
Category:science -- posted at: 12:47pm EST

Getariko balearen kontua fresko dugu 2017ko hasiera honetan. Ba, duela gutxi, baleen albiste bat ere ezagutu dugu: Marianetako itsas hobian grabatutako soinu bitxi bat bale baten soinua dela ondorioztatu dute zientzialariek.

Direct download: NFXXI-18a.mp3
Category:science -- posted at: 12:45pm EST

XXI. denboraldiaren 18. saioa: baleak goian eta behean, Sherlock Holmesen zientzia eta Lewis eta Clarken espedizioa.

Direct download: NFXXI-18.mp3
Category:science -- posted at: 12:44pm EST

Rafael Yuste neurobiologoarekin irailean egindako elkarrizketa bat izan dugu gaur. New Yorkeko Unibertsitatean egiten du lan, BRAIN proiektuaren burua da, eta Donostian egon zen Passion for Knowledge kongresuan. hemen orduan kontatutakoak.

Direct download: NFXXI-17b.mp3
Category:science -- posted at: 3:06am EST

2016ak emandakoekin eta 2017k agindutakoekin egindako laburpenak ugariak dira egun hauetan. Horren aitzakiarekin, guk itxaropen bati heldu diogu. Urte berrian espero da eguzki-plaken arloan berrikuntzaren bat: plaka merkeak merkaturatuko omen dira, zurrumurruen arabera.

Direct download: NFXXI-17a.mp3
Category:science -- posted at: 3:03am EST

XXI. denboraldiaren 17. saioa: Rafael Yuste

Direct download: NFXXI-17.mp3
Category:science -- posted at: 3:02am EST

Teknopolis saioan erantzuna eman diote galdera horri erreportaje baten bitartez. Behar al da berezko kaltzioa baino gehiago duen esnerik gure dietan? Edo omega-3 gehigarririk? erantzun ezezkoa da, pertsona osasuntsu eta normal bati buruz ari baldin bagara. Dietak ematen du eman beharreko guztia. Inma Alvarezek kontatu digu hori.

Direct download: NFXXI-16c.mp3
Category:science -- posted at: 4:25am EST

EHUko Izaskun Elezgarai biologoak kannabinoideak ikertzen ditu. Bere taldekoekin batera Nature aldizkarian argitaratu du nolako eragina duten kannabinoideek neuronetan, aurkitu baitute memorian eragiten dutela. Amnesia eragiten dute. Dena den, hori denok dugun mekanismo natural bat da, denok sintetizatzen baititugu kannabinoideak.

Direct download: NFXXI-16b.mp3
Category:science -- posted at: 4:21am EST

Antiprotoi bat eta positroi bat inguruan biraka. Hori da antiatomo sinpleena, antihidrogenoa. Orain, CERNeko aditu batzuek lortu dute aztertzea antimateria-puska hori, eta baieztatu dute hidrogeno normalaren energia-maila berdinak dituela, teoriak iragartzen zuen bezala.

Direct download: NFXXI-16a.mp3
Category:science -- posted at: 4:20am EST

XXI. denboraldiaren 16. saioa: Hidrogenoa eta antihidrogenoa, Kannabinoideak neuronetan eta Behar al dira elikagai funtzionalak? 

Direct download: NFXXI-16.mp3
Category:science -- posted at: 4:17am EST

Elhuyar Fundazioak zientzi.app aplikazioa atera du, zientzia.eus weborrian eskaintzen den eduki guztia telefono mugikorrean edo tabletean ikusteko aukera izateko. Testuak, bideoak eta audioak denon eskura. Elhuyarko Garazi Andonegik eta Jon Ertzilla informatikariak aurkeztu digute aplikazioa.

Direct download: NFXXI-15c.mp3
Category:science -- posted at: 12:19pm EST

Gaur, bisita berezia izan dugu Norteko Ferokarrillean: Gotzone Barandika, kimikaria eta dibulgatzailea. Hain zuzen ere, dibulgazioari buruz hitz egiteko aukera izan dugu. Azken batean, Barandika Bizkaian egiten den dibulgazioan erreferente bat da.

Direct download: NFXXI-15b.mp3
Category:science -- posted at: 12:12pm EST

Estatu Batuetako bi institutuk, San Franciscoko Parker institutuak eta New Yorkeko Cancer Research institutuak, mutazioak bilatzen ari dira tumoreretan. Asmoa da mutazio horiek erabiltzea sistema immunea tumorearen kontra aktibatzeko, baina horretarako mutazio egokia topatu behar da. Bi institutuk dozenaka laborategiren lana sustatu, ordenatu eta lehia bihurtu dute mutazioa azkar bilatzeko.

Direct download: NFXXI-15a.mp3
Category:science -- posted at: 12:07pm EST

XXI. denboraldiaren 15. saioa: Minbiziaren txertoa egiteko mutazio baten bila,
Gotzone Barandikarekin solasean eta Zientzi.app poltsikoan.

Direct download: NFXXI-15.mp3
Category:science -- posted at: 12:04pm EST

Landareentzat kaltegarriak diren onddo eta bakterio askok landareen hazkuntza sustatzen duten konposatuak igortzen dituzte, Nafarroako Agrobioteknologia Institutuko ikertzaileek frogatu dutenez. Nekazaritzan landareen errendimendua hobetzeko balio dezake aurkikuntzak, ohiko tratamendu kimikoen alternatiba gisa.

Direct download: Qk09-161215_Mikrooganismo_kaltegarriak_onuragarri_nekazaritzarko.mp3
Category:science -- posted at: 7:59am EST

Direct download: 20161212_19383504_0009492543_002_001____PARKINSON.mp3
Category:science -- posted at: 6:27am EST

Kalean da Elhuyar aldizkaria. Dagoeneko 324. zenbakia. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu digu. Eta artikulu baten gaia aipatu digu: Europar Batasunak esan du diru laguntzak jasoko dutela gizartearen partaidetza duten ikerketa zientzifikoek. Erantzun asko izan ditu agintari europarren erabakiak.

Direct download: NFXXI-14c.mp3
Category:science -- posted at: 2:09pm EST

Interneten sartu gara, ikusten ez dena ikusteko. Deep Web eta Dark Web (sare sakona eta sare iluna). Normalean erabiltzen dugun Internet horretatik kanpo dagoen sarea ezagutu dugu. Bidaia horretan Juanan Pereira informatikaria izan dugu gidari.

Direct download: NFXXI-14b.mp3
Category:science -- posted at: 2:03pm EST

Globulu gorrien ordezko batzuk egin dituzte larrialdietan odolaren partez erabiltzeko.

Direct download: NFXXI-14a.mp3
Category:science -- posted at: 1:59pm EST

XXI. denboraldiaren 14. saioa: odol artifiziala, deep web eta Elhuyar aldizkaria abenduko zenbakia.

Direct download: NFXXI-14.mp3
Category:science -- posted at: 1:58pm EST

Direct download: QK08-161208yoyoefektua.mp3
Category:science -- posted at: 6:22am EST

Eureka museoak Zientziaren Plastistoria erakusketa ekarri du Donostiara. Zientziaren historiari buruzko 20 eszena dira, plastilinazko panpinekin egina. Urtarrillera arte izango da ikusgai museoan. Larraitz Etxeberriak aurkeztu digu gure programan.

Direct download: NFXXI-13d.mp3
Category:science -- posted at: 7:02pm EST

DIPC eta CICnanoGUNE erakundeek "Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra" komikia aurkeztu dute. Nanobotereak dituzten heroiak dira protagonistak. 16 orriko komiki hau gazte askok tailerretan plazaratutako ideiekin sortu dute. DIPCko Amaia Arregi, komunikaziokoa, eta Hodei Iparragirre marrazkilaria izan dira gurekin komikia irratyian ere aurkezteko.

Direct download: NFXXI-13c.mp3
Category:science -- posted at: 7:00pm EST

Antartikari buruz asko hitz egin dugu. Eta Antartika, klimatologiaren sinonimoa da neurri batean. Zergatik urtzen da izotza han? Erantzun sinplea da beroketa globala. Baina Eñaut Izagirre glaziologoak ekarri digu erantzun konplexuago bat.

Direct download: NFXXI-13b.mp3
Category:science -- posted at: 6:58pm EST

Garai bateko klima ikertzeko zundaketei buruz hitz egin dugu. Antartikako izotzaren goitik beherako laginak hartzen dira, zilindro-itxurakoak, eta horrela mendeen poderioz pilatutako izotz-geruzetan klima iker daiteke. Orain, milioi bat urte baino lehenagoko klima ikertu nahi dute modu horretan.

Direct download: NFXXI-13a.mp3
Category:science -- posted at: 6:55pm EST

XXI. denboraldiako 13. saioa: Antartika zulaketak klimaren bila, Zergatik urtzen den Antartikako izotza, Nanokomiki bat eskuetan eta Zientziaren Plastistoria.

Direct download: NFXXI-13.mp3
Category:science -- posted at: 6:54pm EST

Bost talde ari dira Antartikako gune bana aztertzen, haietatik izotz-geruzen zilindroak eskuratu ahal izateko, milioi bat urte baino gehiagoko klimaren erregistroa eskuratzeko helburuarekin.

Direct download: Qk07-161130KlimarenHistoriaAntartikakoIzotzean.mp3
Category:science -- posted at: 3:22am EST

Genoma editatzeko CRISPR teknika pertsona bati aplikatu diote Txinako ikertzaile batzuek,  biriketako minbizia tratatzeko. Teknika hori pertsonetan erabiltzen den lehenengo aldia da.

Direct download: Qk06-161123_CRISPR_pertsonetan.mp3
Category:science -- posted at: 7:27am EST

Abian dira CAF-Elhuyar sariak. 2017ko otsailaren 17ra arte aurkez daitezke lanak.

Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak.

Betiko kategoriez gain, sari berri bat aurten, lehen sektoreari lotutako lanentzat.

Direct download: Qk03-161102_CAF-Elh_sariak.mp3
Category:science -- posted at: 7:26am EST

Jende askori esan behar zaio eskerrik asko 20. urteurrenean gure ferrokarrilla hemen egoteagatik. Gaur, haietako hiru izan dira mikroen aurrean: Iñaki Irazabalbeitia, Monika Ortueta eta Maria Gil.

Direct download: NFXXI-12c.mp3
Category:science -- posted at: 3:34am EST

1996ko urrian, Pili Kaltzada izan zen Norteko Ferrokarrillaren lehen bidaian. Harekin hitz egin dugu garai hura eta saio hura gogoratzeko. Pilik ederki gogoratzen du gure ferrokarrillaren abiatzea.

Direct download: NFXXI-12b.mp3
Category:science -- posted at: 3:33am EST

Norteko Ferrokarrillak 20 urte bete ditu. Eta saio berezia grabatu dugu publikoaren aurrean. Gaia zientzia bera izan da: nola aldatu da zientzia 20 urte hauetan. 1996an, Dolly ardia jaio zen, eta Carl Sagan hil. Eta zientzia asko aurreratu da. Gurekin, Itziar Laka, Javi Duoandikoetxea, Marian Iriarte eta Fernando Plazaola.

Direct download: NFXXI-12a.mp3
Category:science -- posted at: 3:31am EST

XXI. denboraldiaren 12. saioa. 20. urteurrenaren saio berezia: zientzia 20 urtez, PiliKaltzada eta eskertzak.

Direct download: NFXXI-12.mp3
Category:science -- posted at: 3:29am EST

Joan den astean ospatu zen Wolfram Deuna, zientzia-bakarrizketen ekitaldi fisiko, kimiko, analogikoa eta antologikoa. Alaitz Ochoa de Eribe aurkezlearekin hitz egin dugu ekitaldiari buruz. Umorezko bakarrizketak zientzian!!

Direct download: NFXXI-11d.mp3
Category:science -- posted at: 5:24pm EST

Fluoreszentzia, fosforeszentzia, bioluminiszentzia... Kuantikaren bitartez argia sortzeko dauden modu asko dira. Horiei buruz hitz egin dugu Txoni Matxainekin. Argiaren igorpena berezkoa duen fisika eta haren sekretu kuantikoak.

Direct download: NFXXI-11c.mp3
Category:science -- posted at: 5:22pm EST

Gaur Kalifornian izan gara, San Diegon, Jon Ander Arregi fisikariaren eskutik. Han dago ikerketa-egonaldi batean eta denboraren eskala txikia ari da kertzen. Nanosegundo eta femtosegundoaren eskalan gertatzen diren fenomenoak ikertzen ditu.

Direct download: NFXXI-11b.mp3
Category:science -- posted at: 5:17pm EST

Eredu matematiko bat garatu dute zientziaren beraren kalitatea neurtzeko. Ondorioa kezkagarria da, alegia, zientzialari askok bilatzen dutela emaitza ikusgarriak lortzeko bide azkarrena, zientziaren sistemak saritu egiten duelako produktibitatea. Baina kalitateak galerak ditu horregatik.

Direct download: NFXXI-11a.mp3
Category:science -- posted at: 5:13pm EST

XXI. denboraldiaren 11. saioa: Zientzia kontrolatzeko zientzia, Femtosegundo bat Jon Arregirekin, Kuantika luminiszentea eta Wolfram Deuna 2016.

Direct download: NFXXI-11.mp3
Category:science -- posted at: 5:12pm EST

Erakusketa bat eta hiru ibilaldi aurkeztu dizkigu Tabakalerako Ane Agirrek. Hiru ibilaldiak Donostian izango dira, Koenraad van den Driessche geologoaren eskutik. Fosilak ikusi eta denbora-lerroak ulertzeko pentsatutako ekitaldiak dira. Baita Donostia esploratzeko ere.

Direct download: NFXXI-10c.mp3
Category:science -- posted at: 12:48pm EST