Fri, 18 November 2016
Aspaldiko kontua da: Erresuma Batuak erabaki zuen Europar Batasuna uzatea. Horrek, politikan ez ezik, zientziaren munduan ere baditu ondorioak. Mentxu Aiertza kimikariak kontatuko digu nola bizi duten hango zientzialariek Brexit-ak sortutako egoera. |
Fri, 18 November 2016
Papera imitatzen duen material berri bat aurkeztu dute Txinako ingeniari batzuek. Wolframio oxidoan oinarritutako materiala da, mintz moduko bat. Urdinez marraz edo idatz daiteke gainean, argi ultramorea erabilita. Eta denborarekin, galtzen da han idatzitakoa. Material berri bat papera imitatzeko bidean. |
Fri, 18 November 2016
XXI. denboraldiaren 10. saioa: Wolframezko papera, Brexita, Tabakalera eta ibilaldi geologikoak. |
Mon, 7 November 2016
Europako margo zaharrenetako batzuk ditu, duela 40.000 urte ingurukoak. Teknopolis saioan El Castillo kobazuloa ikertzen dutenekin izan da, eta margoez gain margolariei buruz hitz egin diete. |
Mon, 7 November 2016
Gizakia espezie-moduan desagertu baino lehenagoko desioa da: gizakiak Martera joan nahi du. Horretarako ari da NASA diseinatzen Orion izeneko espazio-ontzo bat. Eureka museoko Miren Milletek hitz egin digu horri buruz. |
Mon, 7 November 2016
Mary Sommerville XVIII. mendeko matematikari handi bat izan zen. Eskoziarra, bizitzan zehar Europako zientziaren elitearekin harremana izan zuen. Neptuno planetaren aurkikuntzan ere hartu zuen parte. Egoitz Etxebestek haren bizitza hitz egin digu. |
Mon, 7 November 2016
1990 aldera Saul Perlmutter, Brian P. Schmidt eta Adam G. Riess kosmologoek aurkitu zuten unibertsoaren hedapena azkartzen ari dela. 2011n Nobel saria jaso zuten aurkikuntzarengatik. Orain, aurkikuntza hura zalantzan jarri du beste ikerketa zehatzago batek. |
Mon, 7 November 2016
XXI. denboraldiaren 9. saioa: energia iluna zalantzan, Mary Sommerville, Gizakia Marten eta Teknopolis El Castillon. |
Wed, 2 November 2016
Bisonte europarraren jatorria bi espezietan dago: estepatako bisontea eta uroa. Hibridoa da. Ikerketa hori egiteko, ikertzaileek analisi genetikoa egiteaz gain, kobazuloetako margoetara jo behar izan dute datatzeko informazio bila. |
Wed, 2 November 2016
Udazkeneko dibulgazioa ZarautzOn taldearen eskutik. Irratian izan ditugu Natalia Vahl eta Jose Mari Larramendi, eta aurrerapen txiki bat egin digute udazkenean izan duten eta izango duten programarena. 3D inprimagailuez hitz egin dugu, eta gainera, azaroaren 3an izango duten Zientziaz Blai ekitaldiaz ere bai. |
Wed, 2 November 2016
EHUko Farmazia Fakultateko NOELIA ALDAIk zaldi-okelari buruz hitz egin digu. Ez da asko jaten hemen, baina tradiuzio du gizakiaren historian janari moduan. EHUn, okelaren konposizio kimikoa aztertu dute, eta beste okelekin konparatu. Hark kontatu digu zergatik duen zaldiak omega-3 gantzen kantitate handia. |
Wed, 2 November 2016
Saturno urtaroz aldatzen ari da, eta Eguzkiaren argia beste intentsitate eta angelu batekin iristen zaio. Horren ondorioz, atmosferako erreakzio kimikoak aldatzen ari dira. Azkenean, Ipar poloan Saturnok duen hexagono-itxurako orban bat kolorez aldatzen ari da. |
Wed, 2 November 2016
XXI. denboraldiaren 8. saioa: Saturnoko hexagonoa, zaldi-haragia eta ZarautzOn taldearen Zientziaz Blai. |
Thu, 27 October 2016
Monte Perdidoko glaziarra galtzen ari da. IÑAKI LETURIA eta Teknopolisekoak glaziologoekin izan dira bertan, glaziarraren egoera aztertzen. Horretarako helikopteroz iritsi dira toki arriskutsu horretara. |
Thu, 27 October 2016
Adimen artifizialak lortu du makinek ikusteko gai izatea. Baina GORKA AZKUNEk kontatu digu hurrengo erronka dela ikusten dutena interpretatzea. Gorkak berak egiten du lan esparru horretan, eta lehen eskutik daki nola dagoen ikerketa gaur. |
Thu, 27 October 2016
Bisonte europarra hibrido bat da, estepako bisontearena eta uroarena. Hori jakiteko, DNA aztertzeaz gain, kobazuloetako margoak ikertu behar izan dituzte. |
Thu, 27 October 2016
XXI. denboraldiaren 7. saioa: Bisontearen leinua genetan eta margoetan, Ikusmen artifizialaren erronka eta Teknopolis hegan Perdidoaren gainetik |
Tue, 18 October 2016
|
Mon, 17 October 2016
2016ko literaturako Nobel saria Bob Dylanek jasoko du. Guk omenaldi txiki bat egin diogu garai batean erabili genuen bere abesti baten bitartez. "Forever Young". Garai hartan, asteroide baten albiste bat ilustratzeko erabili genuen. Orain, Dylan beraren omenaldirako. |
Mon, 17 October 2016
Deban, Alzheimerrari buruzko proiektu epidemiologiko bat abiatu dute. 65 urtetik gorakoen azterketa eta datu bilketa abiatu dute, eta urtetan jarraituko diete gaixotasunaren jarraipena egiteko. MADDALEN ERRAZKINek erreportaje bat egin du proiektuari buruz Teknopolis saioan, eta gurera etorri da hori den kontatzera. |
Mon, 17 October 2016
Onddo mikroskopikoak eta neuronak antza dute, eta EHUko OIER ETXEBESTE biokimikaria aztertzen ari da zenbateraino erabil ditzakegun haiek hauen eredu bezala. Onddo mikroskopikoak, neuronak ulertzeko. Horri esker, Oierren lanaz jabetuko gara irratian. |
Mon, 17 October 2016
Michingango fisikari batek aztertu du zer erakundeek hezi duten Nobel saridun gehien. Zerrendako lehenengoak ENS eta Caltech dira. Baina nolako balios du azterketa horrek? |
Mon, 17 October 2016
XXI. denboraldiaren 06. saioa: Nobel saridunen fabrikatzaileak, Onddoak eta neuronak, Teknopolis, Alzheimer eta Deba eta Bob Dylan, Literaturako nobel saria. |
Sun, 9 October 2016
Aurten, medikuntzako, kimikako eta fisikako Nobel sariak autofagia, makina molekularrak eta materiaren egoera arraroen matematikari emango diete, hurrenez hurren. |
Sun, 9 October 2016
Genetika izan da haria asteburu honetako Teknopolis saioan. Batetik, epigenetikaz hitz egin dute. Bestetik, ALAITZ OCHOA DE ERIBEk azaldu digunez, CRISPR teknikari buruzko erreportaje bat emititu dute. Eta horrez gain, Francis Mojicari egin diote elkarrizketa, CRISPR teknikaren garatzaileetako bati eta Nobel sarietako kinieletan azaltzen zen zientzialariari. |
Sun, 9 October 2016
EÑAUT IZAGIRRE geografoa eta ANTTON ALBERDI biologoa Bulgariara, Serbiara eta Kroatziara joan dira saguzarren gorotzen bila. Gorotzetan topatutakoarekin, aldaketa klimatikoaren eragina ikertuko dute Kopenhageko Unibertsitateko proiektu batean. Gurekin izan dira bidaiaz eta proiektuaz hitz egiteko. |
Sun, 9 October 2016
Transiberiar trenbidea duela 100 urte osatu zutela ospatu dugu aste honetan. Datuak harrigarriak dira; hiru adar dituen trenbidea da, guztira 15.000 kilometroko bidea: Moskutik Vladivostokera doana, Transmantxuriarra eta Mongolia zeharkatzen duena. |
Sun, 9 October 2016
XXI. denboraldiaren 5. saioa: Transiberiarr trenbidea 100 urte, Saguzarren gorotzen bila, Teknopolisen CRISPR eta Nobel sariak 2016. |
Thu, 6 October 2016
IÑAKI LETURIA izan da gurekin Teknopolis programaren denboraldi berria aurkeztera. Itzura aldatuta bueltatu da ETBko zientzia-programa, eta gai interesgarriz gainezka. |
Thu, 6 October 2016
EHUko ikertzaileek korrokoiak harrapatu eta analizatzen dituzte estrogeno moduan jokatzen duten molekulak bilatzeko. Arrain horiek oso erakusle onak dira kontzentrazio tzikieta dauden substantzia horiek detektatzeko. ASIER VALLEJO, OIHANA ROS eta MAREN ORTIZ izan dira gurekin horretaz hitz egiten. |
Thu, 6 October 2016
Europan, Jupiterreko ilargian geiser-moduko fenomenoak topatu dituzte Hubble teleskopioaren bitartez. Horrek indartzen du ozeano likido bat izan dezakeen hipotesia. Horrek bihurtzen du ilargi hori propaganda-iturri, bizia topatzeko aukeraren aitzakiari esker. |
Thu, 6 October 2016
XXI. denboraldiaren 5. saioa: Europa eta astrobiologia, korrokoiak erakusle eta Teknopolis antenan. |
Mon, 26 September 2016
Albert Einsteinek Nobel saria jaso zuen 1921an efektu fotoelektrikoa azaltzeagatik. Kuantikaren lehenengoetako lan bat izan zen. Kuantikaren aitzindarietako bat izan zen, eta, hala ere, ez zuen oso gustuko kuantikaren interpretazio ospetsu bat. Horretaz hitz egin digu TXONI MATXAINek, eta bide batez, Einsteini buruzko mito batzuk agerian uzteko aprobetxatu du. |
Mon, 26 September 2016
Datorren astean, Passion for Knowledge jaialdia izango da Donostian. Fisiarien DIPC zentrokoek antolatu dute. Gu NORA GONZALEZ DIPCko komunikazio-arduradunarekin izan gara jaialdia irratian aurkezteko. |
Mon, 26 September 2016
Gidaririk gabeko autoetan, ikusmen artifiziala eta radarra erabiltzen dira gidatzeko. Baina ikusmen artifiziala oraindik ez da gai detektatzen duenaren jokabideak iragartzeko. |
Mon, 26 September 2016
XXI. denboraldiaren 3. saioa: ikusmen artifiziala, Passio for Knowledge eta Einstein eta kuantika. |
Sun, 18 September 2016
Zenbat distantziako arrastoa egin dezake arkatz batek? Arkatza paper luze baten gainean jarri, esate baterako, eta egin arrasto bat. Marra bat. Noraino joan zara? |
Sun, 18 September 2016
Zientziakide proiektua aurkeztu dute Elhuyar Fundaziokoek, herritarrek zientzia-ikerketan parte hartu ahal izateko. Proiektua AZTIko zientzialariekin batera jarriko dute martxan, Pasaiako badiaren uraren kalitatea aztertzeko asmoz. Herritarrek lagunduko dute laginak hartzen eta laborategiko lana egiten. DANEL SOLABARRIETA proiektuaren koordinatzaileak kontatu digu zertan datza proiektua. |
Sun, 18 September 2016
Elhuyar aldizkariaren 323. zenbakia aurkeztu digu EGOITZ ETXEBESTEk. Marte 2020 da gai nagusia. 2020 urtea urte aproposa da plaeta gorrira misioak bidaltzeko; izan ere, bost misio jaurtiko diztuzte. Eta haietako bitan EHUko Zientzia Planetarioen taldeko astronomoek hartuko dute parte. Egoitzek kontatu digu zein diren misio horien ikerketen helburuak. |
Sun, 18 September 2016
Irailaren 29an biltzar bat egingo dute Estatu Batuetan erabakitzeko sistema metrikoaren unitateak erabiliko ote diztuzten erradiaktibitatearen neurketak adierazteko. Herrialde bakarra da munduan unitate inperialak erabiltzen dituztenak zientziaren esparruan, eta horrek arazoak sortzen ditu, kasu batzuetan segurtasun-arazoak gainera. |
Sun, 18 September 2016
XXI. denboraldiaren bigarren saioa: sistema metrikoa erradiaktibitatea neurtzeko Estatu Batuetan, Marte 2020 Elhuyar aldizkarian eta Zientziakide proiektua. |
Wed, 14 September 2016
GARBIÑE ALKIZA elhuyarko hiztegigileak Trengintza Hiztegia aurkeztu digu. Uda honetan argitaratu zuten, eta Norteko ferrokarrillean interes handia piztu du. Trenekin zerikusirik duten terminoen ordainak lau hizkuntzetan emanten ditu hiztegiak, eta bereziki interesgarria da trengintzan lan egiten dutenentzat. |
Wed, 14 September 2016
Aducanumab Alzheimer tratatzeko farmko bat izan daiteke, gaixotasuna eragitn duten beta-amiloide proteinaren plakak kentzen dituelako neuronetatik. Dena den, farmakoa saio kliniko batean dago, munduko 300 ospitaletan. Haietako batzuk Euskadin daude. Gurekin, Basurtuko Ospitaleko IMANOL IRIONDO neurologoa izan da, han ere egingo dutelako saio klinikoa, eta galdetu diogu itxaropentsuak egon gaitezken. |
Wed, 14 September 2016
Ardoa artifiziala da. Gizakiak egiten du. Ardoa ez da naturala, ezta sagardoa edo garagardoa ere, eta kontrakoa esaten duena baliatzen ari da "natural" hitza onuragarria dela adierazteko. Hori ere ez da zuzena. Natura ez da nahitaez onuragarria. Ez dezagun iparra galdu ideia horrekin. |
Wed, 14 September 2016
XXI. denboraldiaren lehen saioa: Ardoa ez da naturala, Alzheimerraren kontrako farmako berria, Trengintza Hiztegia |
Wed, 13 July 2016
Hitzaldi sorta bat potentzia-elektronikari buruz Arrasaten. |
Wed, 13 July 2016
Musulmanen ekarpen zientifikoa aztertu dugu IX eta XIII. mendeen artean. |
Wed, 13 July 2016
Washingtongo Islamic Center eraiki zutenean, zalantzak sortu ziren Meccarekiko ondo orientatuta eraiki zuten ala ez. Baina dirudienez, ondo zegoen orientatuta. |
Wed, 13 July 2016
XV. denboraldiaren 39. saioa: Islamic Center eta orientazioa, zientzia islamikoa eta Potentzia elektronikaren jardunaldia. |
Tue, 5 July 2016
Udako gomendio batzuekin bukatu behar dugu denboraldia: komiki-egile bat gomendatzen dizuegu, Jim Ottaviani. Zientziari buruzko komiki asko idatzi ditu. Adibidez, Feynman edo Newtonen biografiak, bai eta primeteekin bizi izan diren emakumeen bizitzei buruzko bat. Gainera, Robert Sawyer idazlearen "El Cálculo de Dios" liburua gomendatu dugu. Zientzia-fikzio ona. |
Tue, 5 July 2016
Beatles taldearen abesti ezaguna da. Eta saio honetan jarri dugu azido lisergikoarekin duen zerikusiarengatik. Baina abesti horrek badu tokia zientziaren historian. Lucy austrolopithecusaren fosila aurkitu zuteneko kontuak dira. Festa handia egin zuten eta abesti horrengatik izendatu zuten fosila "Lucy". |
Tue, 5 July 2016
Zientziarekin zerikusia duen abesti bat. Josh Ritter kantariaren Stuck to you abestia. Han kontatzen du maitasunak ez duela loreak hazten, izarrak distiratsu bihurtzen eta ez dituela material berriak sortzen. Maitasunak ez ditu gauza horiek egiten, eta, hala ere, Stuck to you maitasun abestia da. |
Tue, 5 July 2016
Lotura estu bat dago Londres hiriaren hazkuntza eta molekula baten artean: zisteina aminoazidoa. Londres handia da Ingalaterrako ardiek ilea zisteina asko zutelako, eta artilearen industria Tamesis ibaian zuelako esportatzeko bide naturala. Molekula bat, hiri baten hazkuntzan. |
Tue, 5 July 2016
Estatu Batuetako Lege Lehorrak ez zuen alkohola edatea debekatzen. Debekatzen zuen alkohola ekoiztea, garraiatzea eta saltzea. Horregatik, ardoaren industriakoek ardo-adreiluak saltzen zituzten, ardorik gabeko mahats-zuku deshidratatu-puskak, norberak etxean ardo egin zezala. Dena, erabat legala. |
Tue, 5 July 2016
Harold McGee erreferente bat da sukaldaritzaren zinetziaren munduan. Hark azaltzen du liburu batean errezeta-liburuetan orokorra den haragiari buruzko azalpen oker bat: haragia txigortzean, kanpoko azala erabat ixten zaiola eta okelaren zukua barruan harrapatuta geratzen dela. Hori gezurra da, dio McGeek. |
Tue, 5 July 2016
XX. denboraldiaren 41. saioa, azkena: gure ahots hutsarekin zientzia entretenigarria. |
Tue, 28 June 2016
Teknopolis ETBko zientzia programak azken saioa izan du aste honetan. IÑAKI LETURIA izan da gurekin, saioari buruz hitz egiteko eta begirada nostalgiko txiki bat emateko aurtengo denboraldiari. |
Tue, 28 June 2016
Gizaki-itxurako roboten mugimendua ez da beti onena. Eskailerak igotzea asko kostatzen zaie, eta kasu batzuetan oso poliki ibiltzen dira. Baina beste batzuetan, primeran mugitzen dira. GORKA AZKUNEk kontatu digu mugimendu horien atzean zer dagoen. Noiz eta zergatik diren robot humanoideak traketsak, eta nalo hartzen du parte adimen artifizialak esparru horretan. |
Tue, 28 June 2016
Insbruckeko Unibertsitatean fisika teorikoko kalkulu bat egin dute ordenagailu kuantiko batekin. Energiatik abiatuta elektroi bate eta positroi bat sortzeko prozesua kalkulatu dute. Mugarri garrantzitsua da, batez ere, ordenagailu kuantikoa erabili dutelako, nahiz eta kalkulu hori ordenagailu arrunt batez ere egin daitekeen. Baina ordenagailu kuantikoa martxan dago. |
Tue, 28 June 2016
XX. denboraldiaren 40. programa: Ordenagailu kuantikoa martxan, Robot humanoideen mugimenduak eta Teknopolisekoa azkena aurtengoz. |
Tue, 21 June 2016
Grabitazio-uhinak bigarren aldiz detektatu dituzte LIGO behatokian. Otsailaren 11n iragarri zuten, lehenengoz, grabitazio-uhinak detektatu zituztela. Eta astronomiaren ate berri bat ireki zuten horrekin; izan ere, uhin elektromagnetikoen bidez behatu beharrean, grabitazio-uhinen bidez behatu daitekeela erakutsi zuten. Orain, Physical Review Letters aldizkarian argitaratu dute bigarren behaketa. Aurrekoan bezala, bi zulo beltz elkartzean igorritako grabitazio-uhinak dira detektatu dituztenak.
Direct download: Qk38-160622_Grabitazio-uhinak_bigarren_aldiz.mp3
Category:science -- posted at: 1:50pm EST |
Mon, 20 June 2016
Denboraldiaren azken aurreko saioa izan du ETBko Teknopolis programak. Sare elektrikoari eta itzalaldiei buruzko saioa izan da. EIDER CARTON erreportariak aurkeztu digu programa hemen irratian; berak, adibidez, instalazio elektrikoaren akatsak gertatzen direnean zehazki zer eta non gertatu den identifikatzeko sistema bat garatu dute Mondragon Unibertsitateak eta Ormazabal enpresak. |
Mon, 20 June 2016
EÑAUT IZAGIRRE geografoak espedizio zientifiko bat zuzendu du Patagonian. Cloue izotz-eremua esploratu dute eta orain kartografiatu egingo dute orduan jasotako datuekin. Eñaut gurekin izan da, eta abentura hori kontatu digu. Espedizioan parte hartu duen ekipoa, nolako baliabideak izan dituzte, eta, adibidez, National Geographic erakundeak dirua jarri duela haiei laguntzeko. |
Mon, 20 June 2016
Berriz ere detektatu dituzte uhin grabitazioanalak LIGO labortegikoek Virgo laborategikoekin batera. Oraingoan ere, bi zulo beltzen arteko talkak eragindakoak izan dira. Eta guk gogoeta egin dugu bigarren aldiek duten garrantziari buruz. |
Mon, 20 June 2016
XX. denboraldiaren 39. saioa: uhin grabitazionalak berriz ere, Cloue izotz-eremua Patagonian eta Sare elektrikoa Teknopolisen |
Mon, 13 June 2016
Kalkulagailuen fabrikatzaile handi eta ezagunak, CASIOk, ClassWiz kalkulagailu-familia kaleratu du. Hainbat modelo daude tartean, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat pentsatuta. Guretzat berezitasun bat du: Goierriko talde baten lanari esker, kalkulagailuaren mezuak euskaraz jarri dituzte. GOYO LEKUONA talde horren kidea da,eta gurekin izan da. |
Mon, 13 June 2016
Elhuyarren mugikorrentzako aplikazio berria atera du: hiztegiAPP. Hizkuntzarekin zerikusia duten 36 baliabide biltzen ditu aplikazio bakarrean. Ohiko erabiltzailearentzat zein espezializatuarentzat, aplikazio baliagarria da. EDURNE MARTINEZ informatikariak aurkeztu digu gaur irratian. |
Mon, 13 June 2016
MIREN KARMELE GOMEZ izan da gurekin gaur estudioan. Sinestesikoa da, hau da, zentzumen bat baino gehiagoekin jasotzen du estimulu bat. Adibidez, soinuak ikusi egiten ditu. Esan digu Noretako Ferrokarrillak, adibidez, ahots berdea duela. Bere eskarmentua kontatu digu, eta sinestesiari buruz dakigunaz hitz egin dugu. |
Mon, 13 June 2016
Abenduan, lau elementu berri onartu zituzten taula periodikoan. Orain, izenak jarri dizkiete. Eta haietako bik toki baten izenak dituzte, taulan ohikoa izan den bezala. |
Mon, 13 June 2016
XX. denboraldiaren 38. saioa: Lau elementu berriren izenak, elkarrizketa sinestesikoa, HiztegiAPP eta CASIO kalkulagailuak euskaraz. |
Thu, 9 June 2016
Garunaren plastikotasunarekin eta gaitasun kognitiboarekin lotutako gene bat inhibitzen duen konposatu bat probatu dute Down sindromea dute pertsonekin, eta haien gaitasunak hobetzen dituela frogatu dute. Bartzelonako Ikerketa Medikuen Itsas Ospitaleko eta Erregulazio Genomikoaren Zentroko Rafael de la Torrek eta Mara Dierssenek zuzendu dute ikerketa, eta, lehen aldiz, erakutsi dute tratamendu farmakologikoa onuragarria izan daitekeela dela Down sindromea duten pertsonentzat.
Direct download: Qk36-160608_Down_sindromearentzako_tratamendua.mp3
Category:science -- posted at: 3:52am EST |
Mon, 6 June 2016
INformatikaria bazara eta hizkuntzaren tratamendua atsegin baduzu, edo hizkuntzalaria bazara eta ikerketa informatikoa atsegin baduzu, HAP masterrean izena emateko aukera duzu. EHUko IXA taldeak antolatzen du, Donostiako Informatika Fakultatekoa, eta orain Erasmus Mundus masterren barruan dago. OLATZ ARREGIk eta JOSU GOIKOETXEAk aurkeztu digute masterra programan. |
Mon, 6 June 2016
EDU LARTZANGUREN Berriako kazetariak CAF-Elhuyar saria irabazi du "Behi eta berriz" erreportajearengatik. Behien klonazioari buruzko erreportajea da; Txinak klonazio teknikak industrian aplikatu nahi ditu urtean milioi bat behi klonatzeko. Hortik aurrera, Eduren erreportajeak ikuspuntu askotatik garatzen du gaia. Interesgarria kontatu diguna. |
Mon, 6 June 2016
Rosetta zundaren tresna zientifikoek aurkikutza aipagarri bat egin du Churyumov-Gerasimenko kometan: glizina aminoazidoa topatu du kometan. Glizina proteinak osatzen duten ohiko 20 aminoazidoetako bat da. Beraz, berri ona da bizia espazioan sortu zeneko hipotesia defendatzen dutenentzat. |
Mon, 6 June 2016
XX. denboraldiaren 37. saioa: glizina kometa batean, Edu Lartzanguren eta behi klonatuak eta HAP masterra 2016. |
Wed, 1 June 2016
|
Mon, 30 May 2016
Eguzki-sistematik kanpoko planetak aztertzeko, haien izarraren argia aztertzen dute astronomoek. Argi horrek, adibidez, exoplaneten atmosferaren informazioa izan dezake... baina hori argitzeko, interpretatu behar da aztertutakoa, eta hor sartzen da kuantika. TXONI MATXAINek exoplanetei buruz hitz egin digu horregatik. |
Mon, 30 May 2016
CAF-Elhuyar saridun bat izan dugu irratian: Xabier Artaetxebarria. Altruismoari buruzko artikulu batekin irabazi du saria. Eta bertan galdera bat: zergatik existitzen da altruismoa naturan? Ustez, naturan dena lehia eta borroka da, eta batzuetan sinbiosia. Baina altruismoa ere bada. Zergatik? Xabierrek ekarri digu erantzuna. |
Mon, 30 May 2016
Matematikaren arloko sari handienetako bat eman diote Andrew Wiles britainiarri: Abel saria. Wilesek Fermaten azken teorema ospetsua frogatu zuen 1993an, Fermatek idatzi zuenetik hiru mende eta erdi pasatu ondoren, eta saria merezi du. |
Mon, 30 May 2016
XX. denboraldiaren 36. saioa: Fermaten azken teorema eta Abel saria, Xabier Artaetxebarriaren altruismoa eta exoplaneten ondare kuantikoa. |
Mon, 23 May 2016
ENEKO AGIRRE, JOSU GOIKOETXEA eta haien ekipokoek Google Research saria jaso dute 2015eko edizioan. Informatikariak dira, IXA taldekoak, eta beraz, hizkuntzaren prozesamenduarekin egiten dute lan. Adibidez, itzulpen automatikoa eta bilatzaileetako testuen ulermena hobetzen saiatzen dira semantikaren arloa lantzen. Hitzen esanahiarena. "Baso" hitz esaten dugunean, nola ulertarazi ordenagailuari zuhaitzak diren ala edalontzia den. |
Mon, 23 May 2016
Asteburu honetan, Aranzadik ikastaro bat eman du Aralarko narrasti, anfibio eta odonatuei buruz (burruntziak eta sorginorratzak). Gurekin izan dira ikastaroaren bi antolatzaile, ION GARIN eta IÑAKI MEZQUITA, Aralarko fauna txikia aurkezten. |
Mon, 23 May 2016
Duela hilabete batzuk zika birusari buruz hitz egin genuen kontu handiz. Zuhurrak izan behar ginen, birusa ez baitzegoen oso ikertuta, eta litekeena zen mikrozefalia kasuak zikak eragin ez izana. Gai delikatua da gaixotasun baten erruduntzat hartzea jatorri okerra. Orain, aldiz, badakigu zikak eragiten duela mikrozefalia. Eta hasi gara ulertzen nola jokatzen duen. Ikerketa aurrera doa. |
Mon, 23 May 2016
XX. denboraldiaren 35. saioa: zika errudun, Aralarko fauna txikia eta Google Research saria. |
Mon, 23 May 2016
Errumaniako Pestera Murieii kobazuloan aurkitutako 35.000 urteko emakume baten hezurrak jaso, eta hortzetako DNA aztertu dute EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animali Fisiologia saileko ikertzaileek. Hortzetako genoma mitokondriala begiratzean, gaur egun Afrika Iparraldean ohikoak diren ezaugarri genetikoak dituela ikusi dute, eta horien arbasoa dela ondorioztatu dute. Hortaz, egungo Afrika iparraldeko gizakiak Eurasiatik Afrikara bueltan joandako gizakien ondorengoak lirateke.
Direct download: Qk33-160427_Gizakia_Paleolitoan_Afrikara.mp3
Category:science -- posted at: 6:39am EST |
Fri, 20 May 2016
17 urteko ikasle batzuek proiektu polita garatu dute: trenek disipatzen duten energia aprobetxatzea material piezoelektrikoen bitartez. Presioarekin korronte elektrikoa sortzen duten materialak dira, eta trenbideen azpian jarrita, energi iturri interesgarri bat sor liteke haiekin. Proiektu honekin, Zientzia Azokaren sari bat eskuratu dute Lauro ikastolako FERNANDO ARANAk eta ANDER FERNANDEZ DE LARREAk. Biak izan dira gure programan, AMAIA PEREZ irakasleak lagunduta. |
Fri, 20 May 2016
CAF-ELhuyar sari bat irabazi du ANTTON ALBERDI biologoak: bere tesian oinarritutako artikuluaren saria da, eta saguzarrei buruzko aritkulua da. Amnttonek lau urte eman ditu saguzar belarrihandi alpetarra ikertzen, mendian altu bizi den saguzar espezie bat. Galdera zen, zergatik bizi da mendian? Antonek ekarri du erantzuna. |
Fri, 20 May 2016
XX. denboraldiaren 34. saioa: Antton Alberdi eta saguzar belarrihandi alpetarra, eta Lauro ikastolako proiektu piezoelektrikoa. |
Thu, 12 May 2016
|
Mon, 9 May 2016
Maiatzaren 11n izango da CAF-Elhuyar sariketaren sari-banaketa, Donostian, Tabakaleran. Ekitaldira joateko gonbidatu gaitu irratiz Elhuyarko ANA GALARRAGAk, eta kontatu digu aurten merezimendu-saria (oraingoz publiko egin den bakarra) Kepa Altonaga biologoari emango diotela. |
Mon, 9 May 2016
Uda honetan, UEUk zientzia-dibulgazioari buruzko ikastaro bat antolatu du. JOSU LOPEZ GAZPIO eta KOLDO GARCIA dira antolatzaileak eta biak izan dira gurekin horretaz hitz egiten. Dibulgatzaile-belaunaldi berria da eta gogor ari dira zientzia komunikatzen. |
Mon, 9 May 2016
1996ko Kimikako Nobel saria, fullereno molekula aurkitu zuena, hil egin da. Omenaldi txiki bat egin diogu, eta bereziki aipatu dugu 2009an egin genion elkarrizketa. |
Mon, 9 May 2016
XX. denboraldiaren 33. saioa: Harold Kroto hil egin da, UEUra jo dibulgazio eske, CAF-Elhuyar sarien ekitaldiari begira. |
Mon, 9 May 2016
Japoniako JAXA espazio-agentziak 2010ean jarti zuen Akatsuki zunda Artizarra ikertzeko, baina arazoak izan zituen eta Eguzkiaren inguruko orbitan galdu zen. Baina 5 urte pasata, Japoniako ingeniariek berreskuratu dute zunda, eta Artizarreko orbitan jartzea lortu zuten. Orain, azkenean, Artizarra ikertzen ari da. |
Fri, 6 May 2016
Ikerketa berri batek erakutsi du emakumeen pelbisa ugaltze-garaian zabaldu egiten dela, baina adinean aurrera egin ahala, berriz estutzen dela.
Direct download: Qk30-160427_Emakumeen_pelbisa_zabaldu_eta_estutu.mp3
Category:science -- posted at: 3:27am EST |
Thu, 5 May 2016
Aste honetan, ETBko Teknopolis saoiak geologia eta ura izan ditu gai nagusia. Tartean, uholdeen arriskua aztertu dute erreportaje batean. BEGO ZUBIA, erreportajearen egilea gurekin izan da, eta kontatu digu nolakoa den uholdeen kasurako Gasteizen osatzen diren kris-mahaiak eta nolako planak ari diren garatzen Urumeako arroan arazoari aurre egiteko. |
Thu, 5 May 2016
Donostia 2016ko kulturaren hiriburu europarra den bezala, Manchester zientziarena da. Han dago MENTXU AIERTZA, Norteko Ferrokarrilleko kolaboratzailea. Bere eskutik ezagutu dugu nola ari diren ospatzen Inagalterrako hiri hartan urte berezi hau. |
Thu, 5 May 2016
2010ean, Japoniako Espazio Agentziak, JAXAk, zunda bat bidali zuen Artizarra esploratzera, Akatsuki iznekoa, baina arazoak izan zituen eta Eguzkiaren inguruko orbitan geratu zen. Baina 2015ean japoniarrek berreskuratu zuten zunda eta Artzarrarera bideratu zuten. Orain hasi da zunda emaitza zientzifikoak ematen. |
Thu, 5 May 2016
XX. denboraldiaren 32. saioa: Artizarra eta Akatsuki, Manchester 2016 eta Uholdeak Teknopolisen. |
Tue, 3 May 2016
|