Elhuyar Zientzia (science)

Nazioarteko-talde batek aurrerapauso izugarria eman du metastasiaren ikerketan: tumore batek askatzen dituen puskek minbizia zer organotara zabalduko duten nola zehaztuta dagoen aurkitu dute. Eta manipulatuta, baieztatu dute metastasia nahi duten tokira bideratu dezaketela. 

Direct download: NFXX-08a.mp3
Category:science -- posted at: 2:11pm EST

XX. denboraldiaren 8. saioa: metastasia kontrolatzeko ametsa, natur zientzien II. topaketa, nanokomikiak eta monologoak Wolfram Deuna egunean.

Direct download: NFXX-08.mp3
Category:science -- posted at: 2:05pm EST

Greziako kostan hondaratutako itsasontzi batean, I. mendeko makina harrigarri bat azaldu zen. Mekanismo konplexua zen, eta zientzialariak konturatu ziren eklipseak iragartzeko balio duela. Antzinako teknologia misteriotsuaren eredu bat zen, eta hala kontatu izan da irratietan. Baina misterio-kutsua eman nahi izan zaionez kontakizunari, ez da askotan aipatzen makinak ez duela iragarpenak ondo egiten.

Direct download: NFXX-07d.mp3
Category:science -- posted at: 8:11am EST

Hirietako zarata, gehienbat trafikoak eragiten du. Hala ere, beste soinu-iturri asko daude, inguruko industria adibidez. ETBko Teknopolis saioko OIHANA JAUREGIk erreportaje bat egin du zarata horiek neurtzen dutenekin. Eta haien lanaz hitz egin digu Oihanak, haiekin neurketak egitera joan zelako. Asteburu honetan emititu da erreportajea.

Direct download: NFXX-07c.mp3
Category:science -- posted at: 8:05am EST

Gaur egun, norberaren ahotsa gorde daiteke banku batean. Oso garrantzitsua izan daiteke ahotsa galduko dutenentzat, sintetizatzaile baten bitartez norberaren ahotsa "berreskura" daitekeelako. Lan horretan ari dira EHUko Aholab laborategikoek, eta gaur gurekin INMA HERNAEZ laborategiko burua izan da.

Direct download: NFXX-07b.mp3
Category:science -- posted at: 7:56am EST

Arratoien garunean elektrodoak jarrita lortu dute animaliek argi infragorria ikustea. Hori berria da faunaren esparruan, ez baitago ia animaliarik maiztasun horretako erradiazioa ikustko gai. Baina nolakoa da infragorriz ikusitako mundua? Ba, oinarrian, beroari antzemango dio arratoiak.

Direct download: NFXX-07a.mp3
Category:science -- posted at: 7:46am EST

XX. denboraldiaren 7. saioa: beroa ikusi, ahotsen bankuak, Teknopolisen zarata eta eklipseak iragazrtzeko antzinako makina.

Direct download: NFXX-07.mp3
Category:science -- posted at: 7:29am EST

Donostiako Eureka zientzia-museoko LARRAITZ ETXEBERRIA gai interesgarri batekin etorri zaigu: fobiak. Arrazoirik gabeko beldurrak dira, edo horrela daude definituta behintzat, eta mundu bat dago haien atzean. Ia edozertarako fobia existitzen da. Oso fobia bitxiak batzuk, eta ohikoak beste batzuk. Larraitzek pentsakor utzi gaitu fobien kontuarekin.

Direct download: NFXX-06d.mp3
Category:science -- posted at: 5:37pm EST

Igandero elkartzen dira arkeologiaren inguruan, eta irteerak interesgarriak egiteko. Antzieta taldea da, eta Teknopolis saioaren IÑAKI LETURIA haiekin izan da igande batez, haien lanaren berri telebista-pantailara ekartzeko. Amateurrak dira, baina haien lanak emaitza profesional handiak ekarri ditu. Ekain kobazuloa bera topatu zuten, esate baterako. Arkeologiari buruzko saioa, beraz, aste honetan Teknopolisen.

Direct download: NFXX-06c.mp3
Category:science -- posted at: 5:34pm EST

Aste honetako bi albiste ekarri ditugu. Bata, Txinan aurkitu dituzten Homo sapiens-en hortz batzuen ikerketa, datazioa duela 80.000 urtekoa delako eta zuzena bada, aldatu egiten digulako Homo sapiensaren hedapeanri buruzko ideiak. Eta bestea, kilogramoak (oinarrizko unitateak) 2018 urtean izango duen definizio berria, definizio teorikoa izango baitu eta baztertuko dugulako Parisko bulego batean dagoen objektu baten erreferentzia.

Direct download: NFXX-06a.mp3
Category:science -- posted at: 5:20pm EST

XX: denboraldiaren 6. saioa: bi albiste, Rita Levi-Montalcini, Teknopolisen Antzieta eta fobiak.

Direct download: NFXX-06.mp3
Category:science -- posted at: 5:14pm EST

Urtero, Elhuyar Fundazioak Zientzia-azoka antolatzen du, gazteek garatutako zientzia-prioektuen azoka. Bilbon izango da udaberrian, baina ikasturte osoan zehar proiektuak garatu ondoren, ikertzaile profesionalen laguntzarekin. AITZIBER LASA zientzia-azokaren koordinatzaileak kontatu digu aurtengo ediziorako izena emateko epea zabaldu egin dela.

Direct download: NFXX-05c.mp3
Category:science -- posted at: 5:38pm EST

Gaur, data mining teknikari buruz hitz egin dugu GORKA AZKUNE informatikariarekin. Datu base erraldoien datuak arakatzeko eta interpretatzeko teknikak dira. Adibide harrigarri batetik abiatu gara:supermerkatu batean erabaki zuten umeentzako pardelak eta garagardoak elkarren ondoan jartzea, eta mugimendu horren ondorioz, garagardo gehiago saldu zituzten. Gorkak azaldu digu zergatik.

Direct download: NFXX-05b.mp3
Category:science -- posted at: 5:16pm EST

Dagoeneko, aurtengo Nobel saridunak iragarri dituzte. Zientziakoetan, medikuntzakoan, fisikakoan eta kimikakoan, saritu diren ikerketen gaiak hauxe dira: parasitoen aurkako terapiak, neutrinoen oszilazioak eta masa, eta DNA autokonpontzeko teknikak.

Direct download: NFXX-05a.mp3
Category:science -- posted at: 5:07pm EST

XX. denboraldiaren 5. saioa: Nobel sariak, data mining eta zientzia-azoka.

Direct download: NFXX-05.mp3
Category:science -- posted at: 5:03pm EST

Duela 450 Andres Urdaneta nabigatzaileak "itzuli" zen Asiatik Amerikara ipar hemisferiotik eta belaontzi batean. Historian, bidaia hori erregistratu zen lehen aldiz izan zen. Eta urteurrena horretatik abiatuta, Lemniskata taldekoek hitzaldi-ziklo bat antolatu dute. GOYO EKUONA izan da irratian hitzaldiak aurkezten.

Direct download: NFXX-04d.mp3
Category:science -- posted at: 4:58pm EST

Aste honetan itzuli da Teknopolis ETBko emisiora. Dagoeneko, 18. denboraldia da, eta IÑAKI LETURIAk kontatu digu zein diren ikasturte honetarako ideia berriak. Gainera, aurreratu digu, lehen programa suari buruzko saio tematikoa dela.

Direct download: NFXX-04c.mp3
Category:science -- posted at: 4:51pm EST

Gaur, roboten eta gure arteko elkarrekintza aztertu dugu, segurtasunaren ikuspuntutik. IK4-Tekniker zentroko IÑAKI MAURTUA ingeniariak horixe ikertu du inguru industrialetan, eta IROS kongresuan aurkeztu ditu emaitzak, Hamburgen. Asimoven robotikaren legeak ingeniari modernoen arabera.

Direct download: NFXX-04b.mp3
Category:science -- posted at: 4:47pm EST

Informazioa kodifikatzeko garaian, soluzio magnetikoen zaleak gara. Baina zaletasun horrek arazo handiak ekartzen ditu. Orain, zientzialari-talde batek proposatu du material magnetikoaren atomoak manipulatzea arazoak konpontzeko. Atomoen ordena informazioa kodetzeko erabilita, gaurko  banda magnetikoen arazoak konponduko lirateke.

Direct download: NFXX-04a.mp3
Category:science -- posted at: 4:41pm EST

XX. denboraldiaren 4. saioa: Banda magnetiko hobeak, Robotak eta gure artekoa, Teknopolis 18. edizioa eta Urdanetaren Tornabidaia eta hitzaldiak.

Direct download: NFXX-04.mp3
Category:science -- posted at: 4:17pm EST

Bergaran, Laboratorium museoa inauguratu dute. Pieza izugari baliagarriak dituzte, eta material interesgarri asko, besteak beste, bisitariarekin elkarrekintza interaktiboa izateko. Rosa Errazkin gurekin izan da horren berri ekartzeko.
 
Direct download: NFXX-03d.mp3
Category:science -- posted at: 11:42am EST

Gauza guztietan dago kuantika. Hori da, behintzat, Txoni Matxain kimikariaren filosofia. Gaur, horren froga bat ekarri digu: hostoak, klorofilaren eraginez, berdeak dira, eta hori fisika kuantikoaren ondorioz gertatzen da.

Direct download: NFXX-03c.mp3
Category:science -- posted at: 11:40am EST

Achucarro zentroko Ane Wyssenbach neurozientzialaria gurekin izango da hilabetero zure garunean sartzeko prest, eta kontatzeko zer dagoen han. Gaur, ezuste bat ekarri digu: alkoholak ez dituela neuronak hiltzen. Hala ere, badu efekturik.

Direct download: NFXX-03b.mp3
Category:science -- posted at: 11:38am EST

Posible da ume batek hiru pertsonaren material genetikoa jasotzea. Bata, gizon batetik, espermatozoidearen bitartez. Beste bat, emakume batena, obuluaren nukleoak dakarrena. Eta azkena, bigarren emakume batena, obuluaren mitokondrietan datorrena. Posible da, baina ez dago argi horrelako ume batek zer arrisku izango lituzkeen.

Direct download: NFXX-03a.mp3
Category:science -- posted at: 11:35am EST

XX. denboraldiaren 3. saioa: hiru guraso duten umeak, Alkohola eta neuronak, klorofilaren kuantika eta Laboratorium museoa.

Direct download: NFXX-03.mp3
Category:science -- posted at: 11:32am EST

Elhuyarko BEGO ZUBIAk "Sagardoa bidegile"" dokumentala egin du, sagardoari buruzko, eta Donostiako Zinemaldian estreinatu du. Gurekin izan da, eta lagundu digu gainbegirada bat egiten dokumentalaren gai zabal horretan. Besteak beste, historiaren eta zientziaren ikuspuntutatik aztertzen du sagardoa. 

Direct download: NFXX-02c.mp3
Category:science -- posted at: 6:44am EST

Bitxia bada ere, uda honetako izarra planeta nano bat izan da. Pluton. New Horizons zunda bertara iritsi da, eta bertatik bertarako ikerketa bat abiatu du. JESUS ARREGI EHUko astronomoa etorri zaigu, oraingoz ikerketa horrek zer ekarri duen kontatzera.

Direct download: NFXX-02b.mp3
Category:science -- posted at: 6:40am EST

Japoniako artea da kirigamia. Origamiaren antzeko artea da, baina papera tolestuz egin beharrean, papera moztuta egiten dute. Bada, ideia hori bera erabili dute Estatu Batuetako ikertzaile batzuek eguzki-panelen material fotosentikorra moztuta. 

Direct download: NFXX-02a.mp3
Category:science -- posted at: 6:33am EST

XX. denboraldiaren 2. saioa: kirigamia eguzki-paneletan, Pluton eta Sagardoa Bidegile. 

Direct download: NFXX-02.mp3
Category:science -- posted at: 6:30am EST

Gaindegia Behatokiko MIKEL AIESTARAN Euskalgeo atariaren arduraduna da. Mapak egiteko tresnak eskaintzen ditu atari horrek. Baina ez dira geografia hutsa erakusten duten mapak, baizik eta informazio soziologikoa erakusten dutenak. Gurekin izan da Mikel mapen beste ikuspuntu hori zertan datza azaltzeko.

Direct download: NFXX-01c.mp3
Category:science -- posted at: 4:49pm EST

Atapuercako aztarnategia batean, El Portalón de la Cueva Mayor izenekoan, lehen nekazarien garaiko giza hezurrak topatu dituzte, eta ikertzaile-talde batek hezur horien genoma aztertu dute. Ikertzaileetako bat gure gaurko gonbidatua da, Burgosko Unibertsitateko ENEKO IRIARTE geologoa.

Direct download: NFXX-01b.mp3
Category:science -- posted at: 4:39pm EST

Aurten, Norteko Ferrokarrillaren XX. denboraldia hasi dugu. Eta denboraldiaren lehen saio honetan, albiste batzuk gainetik begiratzen abiatu gara.

Direct download: NFXX-01a.mp3
Category:science -- posted at: 4:25pm EST

XX. denboraldiaren 1. saioa: agurra, Atapuerca, nekazariak eta euskaldunak eta Euskalgeo.

Direct download: NFXX-01.mp3
Category:science -- posted at: 4:22pm EST

Popeyek espinakak jaten zituen indarra izateko. Zergatik? Ba, ustez, burdina asko dutelako espinakek. Hala ere, espinakek ez dute beste barazki baino burdina gehiago. Oso zabalduta dago XIX. mendean zientzalari batek gaizki idatzi zuela espinaken burdinaren datua eta horregatik uste izan da burdina asko dutela. Baina hori mito bat izan daiteke; akats horren iturririk eman duenik ez da ezagutzen.

Direct download: NFXIX-43c.mp3
Category:science -- posted at: 5:42pm EST

Donostiako Axular Lizeoko talde bat Alcovendasera joan zen Overclock lehiaketan zientzia-proiektu bat aurkezteko. Robotika eta saskibaloia konbinatzen dituen proiektu bat da, eta lehiaketa irabazi dute. Gurekin talde horretako ITZIAR INZA, JON AZTIRIA eta OLATZ GONZALEZ ikasleak eta PILI MERINO irakaslea izan dira. 

Direct download: NFXIX-43b.mp3
Category:science -- posted at: 5:36pm EST

EÑAUT IZAGIRRE geografo elgoibartarrak bi ikerketarako laginketak egin ditu Txileko hegoaldeko muturrean. Bata, Hermite uhartean, Hornos Lurmuturretik hegoaldera. Bestea, Suaren Lurraldean, glaziar baten eboluzioa ikertzeko. Gurekin izan da irratian abentura horietaz hitz egiteko.

Direct download: NFXIX-43a.mp3
Category:science -- posted at: 5:33pm EST

XIX. denboraldiaren 43. saioa. Azkena. Eñaut Izagirre Suaren Lurraldean, Axular Lizeoko talde bat irabazle Overclock lehiaketan eta Popeyeren mitoa.

Direct download: NFXIX-43.mp3
Category:science -- posted at: 5:27pm EST

Eureka museoak ez ditu ateak ixten udan. Ekimen asko ditu aurretik. Guk, denboraldiaren bukaerara iritsi garenez, ELENA ROSALES gonbidatu dugu haien udako planei buruz hitz egin diezagun.

Direct download: NFXIX-42d.mp3
Category:science -- posted at: 4:29pm EST

ETBko Teknopolis saioak, zientziako programak, azken emisioa du asteburu honetan. IÑAKI LETURIA aurkezleak tartetxo bat egin digu denboraldiaren bukaeraz hitz egiteko.

Direct download: NFXIX-42c.mp3
Category:science -- posted at: 4:26pm EST

Espintronika da ESTITXU VILLAMOR fisikariaren ikergaia, elektronikaren hurrengo urratsa. Tesia egin du gai horretan. Baina tesia egiteak aukera eman dio ikerketari buruzko hausnarketa egiteko, eta hausnarketa horri buruz hitz egin dugu berarekin.

Direct download: NFXIX-42b.mp3
Category:science -- posted at: 4:24pm EST

Hormona ezaguna da oxitozina, eta "irudi publiko" jakin bat du. Erditzean uzkurdurak eragiten ditu eta amatasun sentimenduaren erantzulea da. orain zientzialariek ikertu dute zergatik, eta aurkitu dute garunaren funtzionamenduan eragiten duela, neuronen jarduera aldatuz.

Direct download: NFXIX-42a.mp3
Category:science -- posted at: 4:20pm EST

XIX. denboraldiaren 42. saioa: oxitozina, Estitxu Villamor, Teknopolisen eta Eureka museoaren agurrak.

Direct download: NFXIX-42.mp3
Category:science -- posted at: 4:19pm EST

Teknopolis saioan itsasoaren energiari buruzko monografikoa emititu dute asteburu honetan. BIMEP proiektua aurkeztu digute, hainbat teknologia probatu ahal izateko plataforma berezi bat. NAGORE REMENTERIAk aurkeztu digu programa.

Direct download: NFXIX-41d.mp3
Category:science -- posted at: 6:51pm EST

Kuantikari buruzko atalari agur esan diogu. TXONI MATXAINek kolaborazio ederra egin du denboraldian zehar mekanika kuantikaren sekretuak kontatzen. Eta gaur, atzera begiratzeko gogoa izan dugu eta eskerrik asko esateko Txoniri.

Direct download: NFXIX-41c.mp3
Category:science -- posted at: 6:48pm EST

Zergatik kontserbatu behar dira harriak, arrokak eta paisaiak? JOSE BRILHA portugaldarra, Progeo erakundeko lehendakaria, Zumaiara etorri da geokontserbazioari buruzko kongresu batera, eta guk elkarrzketatu egin dugu. berak eman dizkigu arrazoiak.

Direct download: NFXIX-41b.mp3
Category:science -- posted at: 6:44pm EST

Duela 45 urte egindako proba nuklearrek bizia suntsitu zuten Fangataufa atoloian. Zientzialariek urtetan behatu dute nola berreskuratu dute moluskuen komunitateak galdutako eremua. Helburua zen jakitea berkolonizazioak leherketen aurreko egoera berreskuratuko zuten ala ez, eta erantzuna da ezetz.

Direct download: NFXIX-41a.mp3
Category:science -- posted at: 6:41pm EST

XIX. denboraldiaren 41. saioa: moluskuak eta bonbak, geokontserbazioa, agur Txoni eta Teknopolisen itsasoaren energia.

Direct download: NFXIX-41.mp3
Category:science -- posted at: 6:26pm EST

Esaten dutenez, 1693an, Dom Perignonek asmatu zuen txanpaina. Hori ez da zuzena, baina egia da Champagnoise metodoa findu zuela garai hartan, eta bere metodoak sekulako eragina izan zuela geroztik. MIKEL GARAIZABALek ekarri dizkigu txanpainaren zientzia mikrora.

Direct download: NFXIX-40b.mp3
Category:science -- posted at: 3:50am EST

Kerosenoa ordezka dezakeen erregai bat garatu dute ikertzaile batzuek. Horretarako, azukre-kanaberatik abiatu, eta prozesu kimiko zorrotz bat jarri dute martxan, estratosferan hegan egiteak eskatzen dituen baldintza zorrotzak betetzeko.

Direct download: NFXIX-40a.mp3
Category:science -- posted at: 3:48am EST

XIX. denboraldiaren 40. saioa: bioerregaia hegazkinentzat, Dom Perignonen burbuila historikoak

Direct download: NFXIX-40.mp3
Category:science -- posted at: 3:47am EST

ON Zientzia bideoen lehiaketaren irabazleak izan ditugu irratian, aste honetan izan baita sariketa-ekitaldia. Jendez betetako elkarrizketa bat izan da, oso interesgarria. Oroimenaz, adinaz eta 3d inprimagailuez hitz egin dugu. Eta, batez ere, bideogintzaz aritu gara; irabazle batek berak bakar bakarrik egin du bideoa, ia inoren laguntzarik gabe, eta beste batzuek familian egin dute bideoa, senide guztien dohainak batuta. Bi moduak, guztiz emankorrak.

 

 

 

Direct download: NFXIX-39c.mp3
Category:science -- posted at: 4:15am EST

Adimen artifizialaren lilura ekarri zigun GORKA AZKUNE informatikariak Caf-Elhuyar sarietan aurkeztutako artkulu batean. Gainera, artikulu onenaren saria irabazi zuen horrekin. Sare neuronalei buruz hitz egin digu gaur, gure mikroren aurrean.

Direct download: NFXIX-39b.mp3
Category:science -- posted at: 4:05am EST

Plutongo ilargien sistema konplexua da. Pluton berak eta Karon ilargi handienak beste lau ilargi dituzte inguruan biraka. Zaila da ulertzea nolatan dituzten orbita egonkorrak lau ilargi txikiek. Baina, Hubble teleskopiari esker, astronomoek aurkitu dute Estix, Hidra eta Nix ilargiek sinkronizatuta dituztela orbitak Laplaceren erresonantzia batean, eta horrek egonkortzen dituela.

Direct download: NFXIX-39a.mp3
Category:science -- posted at: 3:13am EST

XIX. denboraldiaren 39. saioa: Plutongo ilargiak, neurona-sareak eta ONZientzia 2015.

Direct download: NFXIX-39.mp3
Category:science -- posted at: 3:01am EST

ETBko Teknopolis saioak programa monografiko berezia egin du bizkarroi edo parasitoei buruz. Animaliei, landareei eta gizakiari eragiten dieten parasitoak. Horretarako, hainbat arlotako ikertzailerekin izan dira, tartean, Basurtuko Ospitaleko adituekin. NAGORE REMENTERIA zuzendaria etorri zaigu irratira programa aurkeztera.

Direct download: NFXIX-38d.mp3
Category:science -- posted at: 4:57am EST

Aste honetan Ber2tek proiektua aurkeztu dute, hizkuntza teknologiak biltzen dituen ikerketa bat. Elhuyar Fundazioan teknologia horien hiru aplikazio aurkeztu dituzte adibide moduan, euskara ikasteko tresna lagungarri bat, literatua-kritikarako tresna bat eta bideoen ahotsa erauzi, transkribatu eta automatikoki itzultzeko beste bat.

Direct download: NFXIX-38c.mp3
Category:science -- posted at: 4:52am EST

Mikel Artetxe informatikariak Mitzuli itzultzaile automatikoa garatu du Androiderako. Hizkuntza askoren arteko itzulpenak egiten ditu, bai testu batetik abiatuta, bai ateratako argazki batetik (kamera bidezko itzulpena) eta bai ahotsez sartutako testu batetik. Mikel gurekin izan da aplikazioa aurkezteko.

Direct download: NFXIX-38b.mp3
Category:science -- posted at: 3:28am EST

John Nash matematikari ospetsua maiatzaren 23an hil zen, taxi-istripu batean. Ospetsua Ekonomiako Nobel saria jaso zuelako 1994an, ospetsua haren bizitzari buruzko pelikula bat egin zutelako eta, matematikarien artea, ospetsua jokoen teorian egin zuen lanarengatik.

Direct download: NFXIX-38a.mp3
Category:science -- posted at: 3:24am EST

XIX. denboraldiaren 38. saioa: John Nash hila da, Mitzuli, Ber2Tek eta parasitoak Teknopolisen.

Direct download: NFXIX-38.mp3
Category:science -- posted at: 3:01am EST

TXONI MATXAIN, gure kimikari kuantikoak tunel efektuari hitz egin digu, fenomeno kuantikoetan ikusgarrienetako bat. Zergatik gertatzen den ez da erraza ulertzeko, baina harrigarria da gure ohiko bizimoduan zenbatetan azaltzen den. 

Direct download: NFXIX-37c.mp3
Category:science -- posted at: 7:06am EST

Donostiako Eureka museora joan gara animaliak eta haien ekosistemak ezagutzera. Izan ere, museoak gela bat zabaldu du animaliekin, eta LARRAITZ ETXEBERRIA gidari-lanak egin dizkigu gela bertatik bertara ezagutzeko. Irrati bidezko poaseotxo bat suge eta armiarmen artean.

Direct download: NFXIX-37b.mp3
Category:science -- posted at: 7:04am EST

Frankensteinen istorio bat dirudi aspaldiko esperimentu batek: sagu zahar baten eta gazte baten zirkulazio-sistemak lotu eta odola bietatik pasarazita, sagu zaharrak onurak jasotzen ditu odol-hodietan, neuronetan eta muskuluetan. Baina zergatik? Duela urte gutxi batzuk talde batek aurkitu zuen proteina bat zela horren erantzulea, baina orain zalantzan jarri da proteinaren ekarpena.

Direct download: NFXIX-37a.mp3
Category:science -- posted at: 7:02am EST

XIX. denboraldiaren 37. saioa: sagu zaharra sagu gaztea, Animaliak Eureka museoan eta tunel efektua.

Direct download: NFXIX-37.mp3
Category:science -- posted at: 6:56am EST

UEUk antolatu du ikertzaile euskaldunen I. kongresua, Durangon. Hiru egunetako kongresu handia, hitzaldiekin, aurkezpenekin, posterrekin eta ikastaroekin. IÑAKI ALEGRIAk egin digu kongresuaren balorazio txiki bat, eta aurrera begirako ideiez ere hitz egin digu.

Direct download: NFXIX-36d.mp3
Category:science -- posted at: 9:35am EST

2014ko CAF-Elhuyar aste honetan banatu dira. Kazetaritza-lanen atalean AMAIA PORTUGAL kazetariak irabazi du, legamiaren kromosoma sintetiko bat egunkari batean sartu zuelako. Albiste aipagarri bat prentsarako idatzitako artikulu batean; horrekin irabazi du Amaiak saria. Harekin izan gara horretaz hitz egiteko.

Direct download: NFXIX-36c.mp3
Category:science -- posted at: 9:32am EST

CAF-Elhuyar sariak dagoeneko banatu dira. Hona hemen irabazleak zein izan diren.

Direct download: NFXIX-36b.mp3
Category:science -- posted at: 9:30am EST

Badira urte batzuk obuluak izoztu daitezkeela, eta aukera horrek eskari pilo bat eragin ditu Estatu Batuetan. Horregaik, ikerketa batek aztertu du zein den emakume batentzako adin egokiena obuluak izozteko, aurrerago umeak izan nahi dituenean. Baina ikerketa horretarako datuak ez dira zientifikoak bakarrik. Ekonomikoak ere hartu dituzte kontuan....

Direct download: NFXIX-36a.mp3
Category:science -- posted at: 9:28am EST

XIX. denboraldiaren 36. saioa: zer adinetan izoztu obuluak, CAF-Elhuyar saridunak, Legamiaren kromosoma sintetiko bat egunkarian eta IKERGAZTE 2015. 

Direct download: NFXIX-36.mp3
Category:science -- posted at: 9:25am EST

Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentzia, 25. urteurrena iospatzen ari da. Zorionak!! ONINTZE SALAZARek kontatu digu nola eboluzionatu duen agentziak zientziaren ikuspuntutik 25 urte horietan. Benetan interesgarria.

Direct download: NFXIX-35a.mp3
Category:science -- posted at: 4:06am EST

XIX. denboraldiaren 35. saioa: Zorionak Euskalmet eta Usategiaren Printzipioa.

Direct download: NFXIX-35.mp3
Category:science -- posted at: 4:05am EST

Aste honetan, "Eureka!" esan dugu Eureka museoko ELENA ROSALESekin. Muxuen anatomia eta mekanika ekarri dizkigu irratira. Muxu batek karga handia dakar atzetik, psikologikoa eta afektiboa, baina zalantzarik gabe zientifikoa ere bai. Alde zientikfikoa gurean tratatu dugu.

Direct download: NFXIX-34c.mp3
Category:science -- posted at: 11:51am EST

Tatuatzaile batek Aspergillus nidulans onddoaren marrazki bat egin zuen, eta marrazki hori Genetics aldizkariaren azalean argitaratu dute. Istorio hori eta atzean dagoena kontatu digute EHUko ELI OIARTZABAL eta OIER ETXEBESTE biokimikariek.

Direct download: NFXIX-34b.mp3
Category:science -- posted at: 11:48am EST

Aranasbideak irekita mantentzen duen egitura bat sortu dute 3d inprimagailu baten bitartez, eta gaixo dauden ume batzuei jarri diete. Gaixotasunak trakea eta bronkioak pixkanaka ixten ditu, ume ito arte, baina garatze-fasean bakarrik eragiten die. Beraz, urte batzuetan desegingo den poliemro batez egin dute, polikaprolaktonaz, eta, hortaz, gaixotasunaren efektua eta egitura batera desagertuko zaie umeei.  

Direct download: NFXIX-34a.mp3
Category:science -- posted at: 11:46am EST

XIX: denboraldiaren 34. saioa: Polikaprolaktona umeen eztarrian, Aspergillus, tatuatzailea eta biokimikariak eta Muxuen anatomia eta mekanika

Direct download: NFXIX-34.mp3
Category:science -- posted at: 11:41am EST

OIHANA JAUREGIk, Teknopolis saioko erreportariak, azaldu digu nola egiten dute foto-finisha atletismoko lasterketetan. Eta begi bistakoak ez direbn hainbat kontu kontatu dizkigu, adibidez, foto-finish izeneko hori ez dela argazki bakar bat. Gainera, sistema nola kalibratzen den lasterketa-hasiera markatzen duen tiroa eta kronometroa sinkronizatu ahal izateko.

Direct download: NFXIX-33c.mp3
Category:science -- posted at: 5:54am EST

MENTXU AIERTZA kimikaria izan da gurekin, nanomedikuntzari buruz hitz egiten. Urteak egin ditu medikuntzan erabiltzeko egitura molekularrak prestatzen, eta horri buruz hitz egiteko gonbidatu dugu.

Direct download: NFXIX-33b.mp3
Category:science -- posted at: 5:51am EST

Javier Gorosabel astronomoa hil egin da, 45 urte zituela. Gamma izpien leherketak ikertzen zituen, eta zientzia-kontu asko ekarri izan dizkigu. Norteko Ferrokarrillean gogoan izan nahi dugu, eta haren omenez egin dugu saio hau.

Direct download: NFXIX-33a.mp3
Category:science -- posted at: 5:48am EST

XIX. denboraldiaren 33. saioa: Agur Gorosabel, Mentxu Aiertza, Teknopolis eta foto finish-a eta Zarautz On arrantzaleekin.

Direct download: NFXIX-33.mp3
Category:science -- posted at: 5:46am EST

Teknopolis saioan, BEÑAR KORTABARRIAK egurra eta Ilargia lotzen dituen hainbat ikerketa erakusten ditu erreportaje batean. Tknika institutukoek gidatutako lanak dira, eta hainbat ikuspuntutatik eginak daude. Egur moztuak, egurra jaten edo usteltzen duten animalen eragina eta beste faktore batzuk ikerzen dituzte.

Direct download: NFXIX-32c.mp3
Category:science -- posted at: 5:31pm EST

Albiste handi bat izan zen abenduan: tenperatura oso altuko supereroale bat aurkitu zuten fisikariek, azido sulfhidrikoa presiopean jarrita. Orain, DIPC zentroko ikertzaileek ulertu dute kasu horren fenomenoa. ION ERREAk horretaz hitz egin digu.

Direct download: NFXIX-32b.mp3
Category:science -- posted at: 5:24pm EST

Columbia Unibertsitateko fisikari batzuek aurkeztu dute ateria agortuta ere funtzionatzen jarraitzen duen bideokamera bat. Prototipo bat besterik ez da, baina oso ideia interesgarrian oinarritzen da hori lortzeko: jasotzen duen argiaren energia baliatzen du, eguzki-panelek eguzkiaren energiarekin bezala. 

Direct download: NFXIX-32a.mp3
Category:science -- posted at: 5:19pm EST

XIX. denboraldiaren 32. saioa: Bateria gabe funtzionatzen duen bideokamera, Ion Errea eta supereoale berriak eta Teknopolis, egurra eta Ilargia

Direct download: NFXIX-32.mp3
Category:science -- posted at: 4:42pm EST

Ikerketa luze batek, PREDIMED izenekoak, frogatu du normalean onartzen dugun ideia bat, alegia, dieta mediterraneoak onurak ekartzen dituela bihotzaren osasunean. Baina ikerketa ez da hor bukatu. Orain martxa jarri dute PREDIMED PLUS ikerketaren jarraipena. Aztertzen ari dira dieta mediterraneoak pisuaren galerarekin batera nolako fektuak  dituen. Teknopolis saioko ALAITZ OCHOA DE ERIBEk erreportaje bat egin du horrekin guztiarekin, etagurekin izan da.

Direct download: NFXIX-31c.mp3
Category:science -- posted at: 6:00pm EST

Kultura zientifikoaren hirugarren jaia bukatu egin da. Baina guk hitz egin nahi izan dugu jai horren bihotza eta garuna izan denarekin: KOLDO GARCIA biologo konputazionalarekin. Harekin, kulturaz eta zientziaz hitz egin dugu eta bere ikerketaz ere bai.

Direct download: NFXIX-31b.mp3
Category:science -- posted at: 5:55pm EST

Brontosauroaren benetako izena Apatosauroa izan da orain arte. Dinosauroen Fosilen Gerran asmatu zituzten bi izenak, baina Brontosauro baztertuta geratu zen, ustez, bi animalia horien hezurrak berdinak zirelako, eta animalia bakarra zelako: Apatosauroa. Baina ikerketa berriek diote ezetz, eta Brontosauroa itzuli da izendegi zientifikoetara.

Direct download: NFXIX-31a.mp3
Category:science -- posted at: 5:42pm EST

XIX. denboraldiaren 31. saioa: Brontosauroari ongietorria, Koldo Garcia KZJaiaren bihotza eta garuna eta Teknopolis dieta mediterraneoarekin.

Direct download: NFXIX-31.mp3
Category:science -- posted at: 5:23pm EST

2014ko Zientzia Azoka irabazi zuen proiektu harrigarri batekin. Kirolarien belaunaren lotailuak babesteko proposamen teknologiko bat da, eta, haren balioa probatzeko 3d eredu bat sortu du berak egindako 3d inprimagailu batekin. BEÑAT INSUNZA, gazte harrigarria.

Direct download: NFXIX-30c.mp3
Category:science -- posted at: 4:49pm EST

Zer gara? Partikulak edo uhinak? A ze galdera! Gaur, TXONI MATXAINek azalduko digu zein den galdera horri fisikariek eman dioten erantzuna. Elektroiak, fotoiak eta beste partikulak, aldi berean uhinak eta partikulak dira. Errealitatea arraroa da. Baina fisika kuantikoak aspaldian irakatsi zigun hori. 

Direct download: NFXIX-30b.mp3
Category:science -- posted at: 4:47pm EST

Herensugeak edo dragoiak Erdi Aroko animalia fantastikoak dira. Hain zuzen ere, Erdi Aroko literaturan ugariak ziren, baina gerora desagertu ziren. Bi zientzialarik hori aztertu dute, eta arrazoi bat bilatu dute horretarako: garai hartako klima, hurrengo mendeetakoa baino beroagoa zen. Gero, hoztu egin zen eta herensugeak desagertu ziren. Baina berriz ere bueltan daude.

Direct download: NFXIX-30a.mp3
Category:science -- posted at: 4:18pm EST

XIX. denboraldiaren 30. saioa: herensugeak itzuli dira, partikula eta uhina eta Beñat Insunza Zientzia Azokaren irabazlea.

Direct download: NFXIX-30.mp3
Category:science -- posted at: 4:05pm EST

Aste honetan, Teknopolisekoek bisita egin dute Enertic izeneko eraikinean. Martutenen dago, Donostian, 27 industrialdean, eta energia modu jasangarrian kudeatzen duen eraikinen eredua da. IÑAKI LETURIAk izan da han eta irratian kontatu dizkigu ikusi eta entzundakoak. 

Direct download: NFXIX-29c.mp3
Category:science -- posted at: 4:13am EST

Garunerako bidaia bat egitera gonbidatu gaituzte Achucarro zentrokoek, neurozientziaren euskal zentrokoek. Haiekin, glia-zelulak ikusiko ditugu, neuronak ez diren garuneko zelulak. Haien ikerketa zelula horietan zentratuta dago.

Direct download: NFXIX-29b.mp3
Category:science -- posted at: 4:06am EST

Saturno planetaren errotazio-abiadura neurtu dute zehaztasun handiz. 10 ordu eta 32 minutu irauten du planetak bere ardatzaren inguruan ematen duen bira bakoitzak. Neurketa konplexua da; hain zuzen, orain arte, 15 minutuko errorea zuen neurketa onenak, baina grabitate-eremuaren distortsioaren bitartez 46 segundoko zehaztasunez dakigu orain zein den Saturnoren egunaren iraupena.

Direct download: NFXIX-29a.mp3
Category:science -- posted at: 4:03am EST

XIX. denboraldiaren 29. saioa: Saturnoren eguna, Achucarro eta neurozientziak eta Teknopolis Enertic eraikinean.

Direct download: NFXIX-29.mp3
Category:science -- posted at: 3:54am EST

JOSE MERINO, Arte Ederren Museoko kontserbazio eta Zaharberritze saileko buruak pigmentuen historia eta zientziari buruz hitz egin digu. Pigmentu arriskutsuak, pigmentu zailak lortzeko, zeinek eta nola egiten zuten, eta anekdota asko. Elkarrizketaren jatorrizko bertsioa da, gaztelaniaz grabatuta zuzenean Arte Ederren museoan.

Direct download: NFXIX-28d.mp3
Category:science -- posted at: 5:54am EST

CESAR OCHOAk kontatu digu nola egiten zuten lan 5 margolari ospetsuk. Zein zen haien testuingurua, nolakoa tailerra eta abar. Historian zeharreko bidaia bat 5 margolari ospetsuen ereduaz.

Direct download: NFXIX-28c.mp3
Category:science -- posted at: 4:54am EST

JOSE MERINO, Arte Ederren Museoko kontserbazio eta Zaharberritze saileko buruak pigmentuen historia eta zientziari buruz hitz egin digu. Pigmentu arriskutsuak, pigmentu zailak lortzeko, zeinek eta nola egiten zuten, eta anekdota asko.

Direct download: NFXIX-28b.mp3
Category:science -- posted at: 4:28am EST

CESAR OCHOA gonbidatu dugu estudiora, margolari ezagunen lan egiteko moduari buruz hitz egitera. Arte Ederren museoari buruz hitz egin digu, bai eta azken erakusketari buruz ere.

Direct download: NFXIX-28a.mp3
Category:science -- posted at: 4:25am EST

XIX. denboraldiaren 28. saioa: Margolari kimikariak.

Direct download: NFXIX-28.mp3
Category:science -- posted at: 4:21am EST

CERN laborategiko LHC azeleragailua bi urtez egon da gelsirik, eta, orain, martxoan, berriz ere martxan jarriko dute. Hasieran, probak egingo dituzte, eta azeleragailuak ez du indar osoz funtzionatuko. Proben emaitzak onak baldin badira, maiatzean hasiko da LHC energia osoarekin lan egiten. Fisikariak irrikaz daude esperientuak egiten hasteko.

Direct download: NFXIX-27d.mp3
Category:science -- posted at: 5:48pm EST