Sun, 15 March 2015
Eguzki-energia hutsa erabiltezn duen hegazkin bat, Solar Impulse, munduari bira bat ematen ari da. Lehen aldia da. Abentura handia da, eta hegazkinaren pilotuetako bat Bertrand Piccard da, abenturazaleen famiia baten kidea. Guztira 12 etapatan egingo dute bira; dagoeneko, bigarrena bukatu dute. |
Sun, 15 March 2015
XIX. denboraldiaren 27. saioa: eguzki-hegazkinaren abentura, adimen artifiziala gure inguruan, Teknopolis Bilbo azpian eta LHC berriz martxan |
Mon, 9 March 2015
John Bevis, Karramarroaren nebulosa aurkitu zuen astronomoa 1693an jaio zen... edo agian ez. Interesgarriak dira bai nebulosen aurkikuntzaren istorioa, bai eta bi jaiotze-data dituen gizonaren istorioa. |
Mon, 9 March 2015
Teknopolis saioan Achucarro zentroari buruzko erreportaje bat egin dute. Achucarro Euskal Herriko neurozientzien zetroa da, eta glia-zelulei buruzko ikerketa interesgarriak dituzte martxan; hainbat gaixotasunetan glia-zelulak zertan hartzen duten parte ikertzen ari dira. |
Mon, 9 March 2015
Zestoan aztarnategi asko dago. Kobazulo asko. Eta margo eta grabatu asko kobazulo haietan. Danbolinzulo eta Erlaitz kobazuloetakoak ez dira oso ezagunak. Haiei buruz hitz egin dugu EHUko ALVARO ARRIZABALAGA arkeologoarekin. |
Mon, 9 March 2015
Australophitecusa eta homoen arteko trantsizioa nola gertatu zen ez dago argi. Ezta zenbateraino trantsizioa zen ere. Orain, paleontologoek homo zahar baten baraiezur bat aurkitu dute Etiopiakoa, garaiko erantzun batzuk ekar litzakeena. |
Mon, 9 March 2015
XIX. denboraldiaren 26. saioa: Homo zahar baten barailezurra, Zestoako aztarnategietako margoak, Teknopolis Achucarro zentroan eta John Bevis eta 1693. |
Sun, 1 March 2015
Neokortexa handitzeko prozesuan parte hartzen duen gene bat identifikatu dute. Hominido batzuk badugu gene hori, baina ez da ezagutzen hominidoa ez den primaterik gene horrekin. Neokortexa handitzeak esan nahidu neurona-kopuru handiagoa duela garunak, eta gainera zimurtu egiten dela. Max Planck Institutuko ikertzaile batzuek genea saguetan sartu dute genea, eta neokortexa handitu zaie. |
Sun, 1 March 2015
Elkarrizketa luze eta oniriko bat izan dugu LARRAITZ ETXEBERRIA Eureka museoko dibulgatzailearekin. Ametsak noiz, nolakoak, non... ametsak zergatik eta beste bitxikeria asko. Antenan amets egitera joan gara, esna gauden bitartean. |
Sun, 1 March 2015
DeepMind izeneko proiektu batean, makina batek bideojokoetan jokatzen ikasi du. 49 bideojoko klasikoak ziren, Space Invaders adibidez. Harrigarria da makinak oso oinarrizo arauetatik abiatuta lortu duela, eta lorpen handia da adimen artifizialarentzat. |
Sun, 1 March 2015
XIX. denboraldiaren 25. saioa: Space Invaders, ametsak eta neokortexa handitzeko tresna genetikoa. |
Mon, 23 February 2015
Odon de Buen aragoiarra, lehorrekoa bazen ere, itsasgizona izan zen. Haren bizitza eta lana ozeanografiari lotuta dago neurri handi batean. XX. mendeko hasieran, lan handia egin zuen itsas ikerketaren alde, eta hainbat erakuderen sorreran egon zen. Baina ozeanografoa baino gehiago izan zen. Haren historiaz hitz egin digu EGOITZ ETXEBESTE Elhuyar aldizkariko erredaktoreak. |
Mon, 23 February 2015
Batzuetan, lainoak erein daitezke, eta horrekin agian euria eragin. ONINTZE SALAZAR Euskalmeteko meteorologoak kontatu digu nola. Hala ere, eguraldia artifialki eralda badaiteke ere, zaila da baieztatzea noiz lortu dugun eta noiz ez. Gainera, ez dago metodorik ziurtatzen duenik nahi dugun emaitza. Batzuetan, lainoak erein daitezke, eta noizbait euria eragin, baina horren gainean benetako kontrolik izan gabe. |
Mon, 23 February 2015
Animaliekin hasi dugu saioa. Bi animalia-mota, zebrak eta lapak. Batetik, ikerketa batek interpretazio berria eman dio zebren kolorea den bezalakoa izateari. Ikertzaileek aurkitu dute marra zuri-beltzek badutela zerikusia animaliaren gorputzaren tenperaturarekin. Bestetik, lapak aipatu ditugu, naturan ezagutzen den material indartsuena dutelako. |
Mon, 23 February 2015
XIX. denboraldiaren 24. saioa: zebrak eta lapak, lainoak erein eta Odon de Buen. |
Mon, 16 February 2015
Supermerkatu lokalak elikagaiez hornitzeko egoitza zentral bati eskatzen dizkiote produktuak. IÑAKI LETURIAk Eroskiko kasua ezagutu du. Haiek ULMA enpresak instalatutako sistema robotiko handi bat du eskaerei erantzuteko. |
Mon, 16 February 2015
WERNER HEISENBERG gogoratu dugu gaur, fisika kuantikoari gatza eman zion gizona, eta nazien bonba atomikoa garatu ez zuena. Mundua aldatu egin zuen, nahita edo nahi gabe. Haren historia TXONI MATXAINek kontatu digu, gure kimikari kuantikoak. |
Mon, 16 February 2015
Hozten bazara, katarroa harrapatuko duzu. Hori esaten du etxeko tradizioak. Baina benetan egia al da hori. Duela gutxi arte adituek ezetz esaten zuten, baina, ikerketa batzuk direla medio, haien iritzia aldatu egin da. |
Mon, 16 February 2015
XIX. denboraldiaren 23. saioa: katarroa eta hotza, Heisenberg eta Teknopolis supemerkatuan. |
Sun, 8 February 2015
Teknopolis saioa, Elhuyar Fundazioak ETBrako egiten duen telebista-programak Tecnalia zientzia-kazetaritza saria irabazi du. Irratira NAGORE REMENTERIA etorri zaigu, programaren zuzendaria, sariari buruz eta Teknopolis programari berari buruz hitz egitera. Zorionak, Teknopolis!!! |
Sun, 8 February 2015
Trikitixak, Euskal Herrian erabiltzen dugun akordeoi diatonikoak, historia ez oso luzea du lurralde honetan. XIX. mendearen erdialdean sartu zen, eta segituan errotu zen. Trikiaren historiaz eta teknikaz hitz egin digute MIKEL MARKEZ eta IZER (JOSU ARRIZABALAGA) adituek. |
Sun, 8 February 2015
Nature aldizkariaren azken zenbakian aztertu dute nola dagoen gidaririk gabeko autoen ikerketa/garapena gaur egun. Google enpresa garapen horretan sartuta dago 2010tik, eta bost urte barru aurrerapauso handiak izango direla diote. Ez dira bakarrak; beste batzuk ere daude sektore horretan sartuta. |
Sun, 8 February 2015
XIX. denboraldiaren 22. saioa: gidaririk gabeko autoak, trikitixa eta Zorionak teknopolis. |
Mon, 2 February 2015
Duela 20 urte hil zen Gerald Durrell, idazle ospetsua eta Jerseyko zoologikoaren sortzailea, arriskuan dauden espezieak babesteko. Baina, egokiak al dira zoologikoak espezieak babesteko? Basondo babeslekuko ROBERTO URIARTEk eman digu bere iritzia. |
Mon, 2 February 2015
1964ko fisikako Nobel saridun bat, Charles Townes, hil egin da. Laserra garatzeko ikerketa nagusietako bat egin zuen. Egia da bere laserra ez zela laser bat, eta ez zuela modu jarraian funtzionatzen. Baina urrats nagusienetako bat eman zuen laserraren garapenean, eta, beraz, laserraren "aitatzat" har daiteke Townes. |
Mon, 2 February 2015
XIX. denboraldiaren 21. saioa: Charles Townes hil da, Durrell eta Basondo eta Koroideremia Teknopolisen. |
Sun, 25 January 2015
Teknopolis saioan, Bilbo Handiaren ura jasotzen duen instalazio handi bat bisitatu dute. Etxebarrin dago, eta euri-ura eta hondakin-ura jaostzen ditu, eta beharraren arabera ura kudeatzeko balio du (meteorologiaren arabera, adibidez). BEÑAR KORTABARRIAk erreportaje bat egin du bisita horrekin, eta gaur gurekin izan da irratian. |
Sun, 25 January 2015
Zeres eta Pluton. Asteroidea eta planeta izandakoak, hurrenez hurren, baina orain biak planeta nanoak dira. Eta, laster, gertutik ikusiko ditugu haiengana doazen misio banari esker. JESUS ARREGI astronomoak hitz egingo digu haietaz. |
Sun, 25 January 2015
Oxford Unibertsitateko fisikari batzuek zelulen hazkuntzaren dinamika aztertu dute haien baliabideak erabilita: simulazio teoriko baten bitartez. Ikerketak datu asko eman ditu zelulak elkarrekin irauteko edo elkarrengandik aldentzeko joerei buruz. Ikerketaren arabera, joera guztien gakoa zelulen jaiotze eta hiltze abiaduran datza, batez ere. |
Sun, 25 January 2015
XIX. denboraldiaren 20. saioa: Zelulen hazkuntzaren dinamika, Zeres eta Pluton gertu eta Teknopolis Bilbo Handiaren azpian. |
Mon, 19 January 2015
LISA RANDALL kosmologo estatubatuarrarekin egoteko aukera izan dugu. Erreferentzia da kosmologiaren arloan, eta gainera dibulgazioa ere egiten du. Harekin, dimentsioez, grabitatez, dibulgazioaz eta zientzialaria izateko bokazioaz hitz egin dugu. |
Mon, 19 January 2015
Zientzia-aurkikuntzak artikuluen bitartez elkarbanatzen dira. Kalkulatzen da dagoeneko 58 milioi artikulu zientifiko argitaratu direla. Baina galdera da: zein dira oihartzun handiena izan duten artikluak historian? Zein dira 100 artikulu aipatuenak? Zerrenda horretan espero dugu erlatibitatearen artikuluak egotea, edo unibertsoaren hedatze-abiadura handitzen ari dela aurkitu zutenekoa, edo DNAren egituraren aurkikuntza... Baina horrelako artikuluak ez daude! |
Mon, 19 January 2015
Eureka museoko Idoia Mujikak hormonei buruz hitz egin digu. Odolean bidaiatzen duten seinale kimikoak. Kontatu digu zer diren, eta top-5 zerrenda bat osatu du guretzat. Gainera, pilularen 50 urteurrena iaz izan zela gogoratu du. |
Mon, 19 January 2015
Gran Sasso mendiaren azpiko laborategi batean, Italian, esan dute materia iluna detektatzen ari direla Lurraren mugimenduaren arabera. Albiste kritikatua izan da, baina orain, kalkulu teorikoek diote baietz; Italian dagoen taldeak neurtu dutena zuzena izan daitekeela. |
Mon, 19 January 2015
XIX. denboraldiaren 19. saioa: Materia iluna Gran Sasson, hormonak, 100 artikulu aipatuenak eta Lisa Randall. |
Sun, 11 January 2015
Teknopolis saioan bueltan da, ETBko emisioan. Aurtengo lehen saioan iazko gaien laburpen zabal bat eskaini digute. Gainera, Kalenjin tribuko korrikalariei buruz hitz egin dute JORDAN SANTOS-CONCEJERO biologo eta korrikalariarekin. Gaur, NAGORE REMENTERIA izan dugu irratian horren guztiaren berri ekartzeko. |
Sun, 11 January 2015
Kultura zentzifikoaren hirugarren jaia martxan dago, KZJaia3. Urtarrillaren 7an hasi da, eta martxoaren bukaerara arte izango da martxan. Aurtengo edizioa Edonola.net web orriko KOLDO GARTZIAk antolatu du. Koldo gurekin izan da kutura zientifikoaren jaia aurkezteko. |
Sun, 11 January 2015
Schrodingerren katua bizirik dago eta, aldi berean, hilda, kaxa baten barruan. Mekanika kuantikoaren historian dagoen kontu ezagunenetako bat da, eta TXONI MATXAIN kimikari kuantikoak azaldu digu nondik datorren istorioa eta zer ondorio dituen. |
Sun, 11 January 2015
Antibiotiko-mota berri berri bat aurkitu dute Maineko lurzoruan, Estatu Batuetan. Adituek uste dute ez duela antibiotikoen ohiko mekanismoa, eta MRSA beldurgarriaren aurka eraginkorra da, saguekin egin dituzten probetan behintzat. Tuberkulosia eragiten duen bakterioa ere hiltzen du. Teixobaktina deitzen zaio, eta itxaropena ekarri du antibiotikoen mundura. Baina oraindik ez dakigu gizakiontzat egokia den. |
Sun, 11 January 2015
XIX. denboraldaren 18. saioa: Teixobaktina, Schrödingerren katua, KZJaia3 eta Kalenjin tribua Teknopolisen |
Mon, 5 January 2015
Duela urtebete kontatu genuen zergatik den haririk gabeko teknologia batek Bluetooth. Bikingo baten izena dago horren jatorrian. |
Mon, 5 January 2015
Hil zaitezke dantza gehiegi eginez gero? Bai, noski, eta badugu horrelako kasu baten erregistroa. 1923an, Estatu Batuetan, New York estatuko hiri batean, Homer Morehouse gaztea hil zen 87 orduz atsedenik gabe dantza egin ondoren. Eta litekeena da arrazoia lo faltarekin zerikusia izatea.
|
Mon, 5 January 2015
DIPC zentroak antolatuta, zientzialarien eta ikasleen arteko topaketa batean izan ginen. Zientzialariak Albert Fert Nobel sariduna eta Elena Cattaneo biokimikaria ziren, eta haiek labur elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Hemen haien hitzak. |
Mon, 5 January 2015
Mendetan, oso klima hotza izan da Euopan. Klimatologoek Izotz Aro Txikia deitzen diote garai horri; XIV. mendean hasi zen eta XIX. mendera arte iraun zuen. ONINTZE SALAZAR meteorologoak kontatuko digu nola dakigun hori hala izan zela. |
Mon, 5 January 2015
2015 zenbakiak jolasteko aukera eman die matematikariei. Jolasa bat da, urte baten izenarekin, besterik ez. Baina matematikariek kontu serioetan ere sartzen dituzte haien joalasak zenbakiekin. Horren adibide bat dugu egun hauetan, minbizi-kasuen zenbakiak aztertu baizituen matematikari batek. |
Mon, 5 January 2015
XIX. denboraldiaren 17. saioa: zenbakiak eta minbizia, Izotz Aro Txikia, Fert eta Cattaneo, Dantzari baten autopsia eta Bluetooth |
Mon, 29 December 2014
Topaketa bat, lagun arteko giroan. Goierrian, Lemniskata taldeko zaleek egiten dute dibulgazioa eta Zarautzen ZarautzOn taldekoek. ideia ona iruditu zaigu denak estudio berean elkartzea eta norberak bere asmo eta proiektuak aipatzea. |
Mon, 29 December 2014
Baztanga desagertutako gaixotasuna da. Baina garai batean beldurra zioten, oso hilgarria zelako. Haren kontrako txertoa aurrerapauso handia izan zen, eta txertoa munduan zehar eramateko modua istorio hunkigarria. EGOITZ ETXEBESTEk kontatu digu gaur. |
Mon, 29 December 2014
Erresuma Batuko eta Israelgo ikertzaileek lortu dute zelula ametatik abiatuta kromosomen kopia bakarra duten zelulak sortzea. Saguekin asmatuta zegoena, gizakiarekin egin dute. Gertuago dago orain espermatozoideak eta obuluak laborategian egiteko teknika. |
Mon, 29 December 2014
XIX. denboraldiaren 16. saioa: Espermatozoideak eta obuluak, laborategirako bide erdia egina, Baztangaren txertoaren bidaia eta Lemniskata eta Zarautz On, topaketa polita. |
Tue, 23 December 2014
Maiatzean, UEUk ikertzaile euskaldun gazteen kongresu bat antolatuko du, Ikergazte. Durangon izango da eta hemen zein kanpoan dauden ikertzaile euskaldunak gonbidatu ditu. Hilabete asko falta dira oraindik kongresua izateko, baina bi hilabetebesterik ez dira falta artikuluak aurkezteko epea bukatzeko. MIREN JOSU OMAETXEBARRIA kongresuaren antolatzaileak animatu ditu ikertzaileak, parte har dezaten. |
Tue, 23 December 2014
Anfibioak desagertzeko arriskuan daude, eta hobe dugu azkar argitzea gainbehera horren zergatia. Berandu izan baino lehen. Aranzadiko ION GARIN herpetologoak ikerketa horren azken berriak ekarri dizkigu. Tartean, kitridiomikosiari buruz hitz egin digu, betiko gaixotasunari buruz, kontu berriak baitaude gaixotasun horri lotuta. |
Tue, 23 December 2014
Reproducibility Iniciative izeneko ideia oso ona da: aldizkari zientifikoetan argitaratutako esperimentu batzuk errepikatzea, argitaratutako emaitzak berresten diren edo ez proba egiteko. Kontua da, aztertuako lehen esperiemntuan emaitza ez da berretsi; ganaduaren hormona bazuk leishmaniosi gaixotasunaren aurkako eragina zutela zioen ikerketa zalantzan jarri zen. Baina, azkeznean, esperimentuaren errezetan osagai bat faltan zegoen, besterik ez. |
Tue, 23 December 2014
XIX. denboraldiaren 15. saioa: Osagai bat faltan errezetan, Anfibioen azken arriskuaketa Ikergazte, kongresu handia UEUren eskutik. |
Sun, 14 December 2014
Martxan da 2014 urteko CAF-Elhuyar sariketa. Hurrengo urteko otsailaren 12ra bitartean egongo da aukera dibulgazio-lanak aurkezteko. Elhuyarko EIDER CARTONek kontatu digu zein izango diren aurtengo edizioaren berezitasunak, eta animatu gaitu parte hartzera. |
Sun, 14 December 2014
Bidaia bat egin behar dugu iparraldera. Norabide horretan, magnetismoa izaten da laguna, iparrorratza. Baina nola seinalatzen du iparrorratzak iparralderantz? Galdera hori erantzuteko asmoz, Eureka museko ELENA ROSALES etorri zaigu irratira. |
Sun, 14 December 2014
ESA Rosseta zundak masa-espektroskopioak erabili ditu |
Sun, 14 December 2014
XIX. denboraldiaren 14. saioa: kometen ura, Bidaia magnetikoa iparraldera eta CAF-Elhuyar sariak 2014. |
Mon, 8 December 2014
Abenduaren 3an askatu zen .eus domeinua Interneten. Horrek esan nahi du dagoeneko edozeinek izan dezakeela .eus bukaera duen helbidea bere web orriarentzat. PuntuEUS fundazioko JOSU WALIÑOk kontatu digu nola izan den prozesua domeinua aktibatu zenetik edozeinentzat eskuragarri jarri den arte. Eta, bide batez, domeinuak nola kudeatzen diren galdetu diogu. |
Mon, 8 December 2014
ANA GALARRAGAk umeentzako zientzia-liburu bat aurkeztu digu. Pirritx eta Porrotxen pertsonaia bat gidari hartuta, Marikalanbre, 16 ipuin eta esperimentu eskaintzen die 6 eta 8 urte bitarteko umeei, eta gainerako adineko jendeari ere bai. "Marikalanbre bizitzaren laborategian" izenburua du liburuak, eta Irria aldizkarian egindako kolaborazioen bilduma bat da. |
Mon, 8 December 2014
ARTURO APRAIZ geologoak eta bere lankideek bi liburu idatzi eta editatu dituzte. Biak, euskokantauriar arroaren geologiari buruz, eta biak dibulgaziokoak. Batak gure kostaldearen eboluzio geologikoa aurkezten digu, eta besteak 12 txango proposatzen dizkigu inguru horren geologiaz gozatu ahal izateko. |
Mon, 8 December 2014
Saturnoko Titan ilargia aldi berean antzekoa eta ezberdina da Lurrarekin. Antzekotasuna erakartzen gaitu. Baina ezberdintasuna ere erakargarria da. Adibidez, Titango atmosferan molekula harrigarriak topatu izan dira, Lurreko kimikan ezinezkoak diren substantziak, ez bada kimikari teorikoen ordenagailuen fantasian. |
Mon, 8 December 2014
XIX. denboraldiaren 13. saioa: Titanen kimika berria, Euskokantauriar arroa bi liburutan, Marikalanbre bizitzaren laborategian eta .eus edozeinentzat. |
Sun, 30 November 2014
Gorputzaren kableatua gainbegiratu dugu: neuronak. Haietan seinale elektrikoak bidaiatzen du batetik bestera, baina ez etxeko kable batean bezala. Askoz mantsoago, eta askoz modu konplexuago baten bidez egiten du. Baina bada arrazoi bat hori horrela izateko... |
Sun, 30 November 2014
OIHANA JAUREGI eta IÑAKI LETURIA etorri dira gurera, Teknopoliseko azken saioa aurkeztera: gauari buruzkoa. Gauak berezko zientzia du, loaren zientzia, gaueko argazkilaritza, gaueko animaliak eta abar. Haiek programa berezia egin dute eduki horiei begira. Programaren bukaeran aholku bat: ez ikusi telebista ohean!! |
Sun, 30 November 2014
Gaur ekaitz elektrikoei buruz hitz egin dugu Euskalmeteko ONINTZE SALAZAR meteorologoarekin. Galdera bat gordeta genuen hari galdetzeko, alegia, nola kontatzen diren Lurrean erortzen diren tximistak? Onintzek erantzun digu eta kontu elektriko gehiago kontatu. |
Sun, 30 November 2014
James Watsonek, DNAren egitura aurkitu zuen kimikari ospetsuak, Nobel saria saldu nahi du enkantean. Domina bat da, eta 2,5 milioi dolar baino gehiago espero du lortzea salmentan. Ez da enkantean jartzen den lehen Nobel sarien domina, baina bada irabazleak berak enkantean jartzen duen lehena. |
Sun, 30 November 2014
XIX. denboraldiaren 12. saioa: Nobel saria saldu, ekaitz elektrikoak, gaua Teknopolisen eta gorputzaren instalazio elektrikoa. |
Mon, 24 November 2014
CERN laborategiak 60 urte egin ditu, eta Teknopolis saioan eraiki zuten lehen azeleragailuaren irudiak erakusten duen erreportaje bat emititu dute. CERNeko hasieraren historia ezagutu nahi izanez gero, aukera ona da erreportajea. Gainera, erakustaldi bat ere ikusten da. Lasarteko Telesonic enpresak mapping bat egin du CERNerako, lehen makina horren gainean proiektatzen dena. |
Mon, 24 November 2014
Kuantikako atal bat dugula aprobetxatuta, omenaldi bat egin nahi dugu: elektroiari omenaldia, hain zuzen. Partikula txikia da, baina oso garrantzitsua. Hari esker bizi gara bizi garen bezala. Hari esker bagara garen bezalakoak. TXONI MATXAIN kimikariarekin egin diogu omenaldia elektroiari. |
Mon, 24 November 2014
Science aldizkariaren eguneroko albisteen zerbitzuak aurkikuntza bat iragarri du: bere burua birziklatzen duen plastiko bat. Ideia interesgarria da, polimero jakin bat garatu dute, argi ulatromez argituz gero, bere monomeroetan deskonposatzeko gaitasuna duena. Baina ez da albistearen titularrak agintzen duena. Ez du bere burua birziklatzen. |
Mon, 24 November 2014
XIX. denboradliaren 11. saioa: bere burua birziklatzen duen plastikoa, elektroiari omenaldia eta CERNeko lehen azeleragailua Teknopolisen. |
Mon, 17 November 2014
1690an modan jarri zen tatuajea Europan. Polinesia eta Zelanda berritik ekarritako moda izan zen, nahiz eta munduko beste toki askotan ere aspalditik egiten ziren tatuajeak. Baina Ozeano Barearen hegoaldeko herriek oso teknika mingarria zuten tatuajea egiteko: Ta Moko. Aurrena, azala "zizelkatu" egiten zuten, eta gero tinta epidermis azpira sartu. |
Mon, 17 November 2014
OIHANA JAUREGIk surfari buruzko erreportaje bat egin du ETBko Teknopolis saioan, baina erreportajea berezia da: surfaria, Aitor Francesena, itsua da, eta Aitor Azpiroz ingeniariak ohol "teknologiko" bat egin dio surfean laguntzeko. Irudi politak, eta , batez ere, istorio interesgarria. |
Mon, 17 November 2014
Ander Martinez de Albeniz tolosarra ESA espazio agentzian egiten du lan, Rosetta misioan. Zunda gidatzen duen taldearen kidea da, eta gurekin izan da haren lanaz eta misioaz hitz egiten. Zailtasun handiko lana, aditu batek azalduta. |
Mon, 17 November 2014
Eltxo guztiek ez dute atsegin giza odola. Batzuek bai, eta beste batzuek ez. Kontua da esepzei bereko eltxoen artean bi motakoak egon daitezkeela. Adibidez, Aedes aegypti espezieko batzuk gurekin etxean bizitzeko egokitu dira (giza odolaren zaleak), eta beste batzuk basoan bizi dira (ez dira zaleak). Orain, Caroline McBride neurologoak aurkitu du zerk erakartzen dituen lehenengoak, eta gene bakar batean dago zaletasunaren jatorria. |
Mon, 17 November 2014
XIX. denboraldiaren 10. saioa: Eltxoak giza odolaren gosez, Rosetta, kometa bat eta Ander, Surf itsuentzat eta 1693: tatuajeak. |
Mon, 10 November 2014
"Posible al da bikaintasuna zientzian, berdintasunik gabe?" Galdera hori abiapuntutzat hartuta mahai-inguru bat antolatu dute Elhuyar Fundaziokoek Bilbon, azaroaren 13an. Guk eskatu diogu Elhuyar Aholkularitza enpresako NAIARA ARRI teknikariari kontatzeko zeinek hitz egingo duen eta nondik nora izango den han eztabaidatuko dutena. |
Mon, 10 November 2014
Duela ehun urte hil zen Juan Miguel Orkolaga, apaiza, meteorologoa eta Igeldoko behatokiaren sortzailea. Oso berezia zen: eguraldia iragartzen oso ona zen, baina eguraldi txarra zetorrenean bakarrik egiten zuen iragarpena. Galernak iragartzen zen bereziki ona, eta oso estimatuta zegoen haren lana arrantzaleen artean. MARIVI ALBIZUk kontatu digu haren historia. Marivi, margarita Martinekin batera Orkolagari buruzko erakusketa bat antolatu dute Hernanin. |
Mon, 10 November 2014
Paleontologoek 3.000 kiloko dinosaro batzuen kabi fosilduak aurkitu dituzte. Zirkunferentzia batean antolatutako arrautz fosilak dira. Eta ikerketa bat egin dute jarrera horren zergatia aurkitzeko. Paleontologia, biologia, fisika eta matematika uztartuta, argitu egin dute kontua. |
Mon, 10 November 2014
XIX. denboraldiaren 9. saioa: dinosauroak arrautzak ez puskatzen, Orkolaga eta bikaintasuna eta berdintasuna. |
Mon, 3 November 2014
Dodoa usoaren familiako animalia da. Maurizio uhartean bizi zen, eta XVII. mendean desagertu zen, batez ere, gizakiaren eraginez. Baina noiz? Zaila da esaten. Azken aldiz 1662an ikusi zuten, baina batzuek diote 1690 arte iraun zuela, alegia, gure erreferentziako urtea baino pixka bat lehenago. |
Mon, 3 November 2014
ON Zientzia dibulgazio-bideoen lehiaketaren V. edizioa martxan dago. Dagoeneko, bideoak bidali ahal dira lehiaketan parte hartzeko. Elhuyar Fundazioak eta DIPC zentroak elkarlanean antolatzen duten lehiaketa da eta edozeinek har dezake parte. Jasotzen diren bideo batzuk Teknopolis telebista saioan emitituko dira, ETBn. |
Mon, 3 November 2014
Bizitza zientifikoak ezagutzera joan gara Donostiako Eureka Museora. Grabagailua hartu, eta haiek antolatu duten ekitaldi batera joan gara. Bertan, ikasleen eta zientzialarien arteko topaketak dira, zientzia-ibilbideez hitz egiteko. Gu ere han izan gar, museoko LARRAITZ ETXEBERRIAk lagunduta. |
Mon, 3 November 2014
Non esperoko zenuke espezie berri bat aurkitzea? Biologo batzuek igel-espezie berri bat aurkitu dute New Yor hiriko Staten Island distrituan. Gainera, istorio bitxia da, espezie berria izan zitekeelako susmoa igelen kantua entzunda izan zuelako Jeremy Feinberg biologoak. |
Mon, 3 November 2014
XIX. denboraldiaren 8. saioa: Espezie berri bat New Yorken, bizitza zientifikoak, ONzientzia 2014 eta dodoa |
Sun, 26 October 2014
Belchite herria Zaragozan dago. Handik gertu izan zen Espainiako Gerra Zibilaren liskar luze bat. Orain, arkeologoen talde bat indusketa bat egiten ari da lurralde hartan, gertatutakoak eta gertatu ez zirenak aritzeko. Indusketa horri buruzko erreportaje bat egin du Teknopolis saioko BEÑAR KORTABARRIAk. Eta gurekin izan da Belchiteko ikerketaren berri ekartzeko. |
Sun, 26 October 2014
Iturgina edo elektrizista etxera dator, torloju bakarra estutzen du, eta diru asko kobratzen digu. Kasu horretan, badakigu, ez digula kobratu torlojua estutzeagatik, baizik eta zer torloju estutu behar den jakiteagatik. Horixe gertatu zitzaion Henry Ford automobilen fabrikatzaileari General Electric enpresako ingeniari batekin. |
Sun, 26 October 2014
1964an Kimikako Nobel saria Dorothy Crowfoot kimikariak jaso zuen. Aitzindaria izan zen X izpien difrakzioaren esparruan. Teknika horren bitartez, Crowfootek molekula ezagun askoren egiturak aurkitu zituen, penizilina, B-12 bitamina eta intsulina, besteak beste. Elhuyar aldizkariko EGOITZ ETXEBESTEk kontatu digu Crowfooten istorioa. |
Sun, 26 October 2014
Duela 10 urte argitaratu zuten aurkikuntza harrigarri bat: tamaina txikiko hominido baten hezurrak aurkitu zituzten Flores uhartean, Indonesian. Aurkikuntza horrek, hankaz gora jarri zuen Asiako hegoekialdeko gizaki-espezieen eboluzioari buruzko hipotesiak. Kontua da, hamarkada bat pasatuta, arkeologoek oraindik ere ez dakitela zer toki hartu zuen Homo floresiensis aurkituberriak eboluzioan. |
Sun, 26 October 2014
XIX. denboraldiaren 7. saioa: Homo floresiensis 10 urte, Dorothy Crowfoot, 10.000 dolar eta Teknopolis Belchiten. |
Sun, 19 October 2014
Zarauzko tade bat da, irabazi asmorik gabekoa. Haien helburua, zientziaren ezagutza eta batez ere zientzialariak ezagutaraztea da. Udazken honetan, hitzaldi-ziklo erakargarri bat jarri dute martxan, eta dagoeneko Gurutz Linazasoro neurologoak hitz egin du. Abendura bitarte (eta aurrerantzean ere bai), hitzaldi eta ekitaldi asko antolatu dituzte. Hori dena aurkezteko, gurekin JOSE MARI LARRAMENDI eta NATALIA VALH izan dira. |
Sun, 19 October 2014
Gaurkotasun handiko gaia da ebola. Eta erpin asko dituen gaia da. ETBko Teknopolis saioan, erpin horietako bat hartu dute abiapuntutzat ebola aztertzeko: alderdi zientifikoa. Ordu-erdiko programa egin dute birusaren zientziaz hitz egiteko. IÑAKI LETURIAk egin digu aurrerapen txiki bat. |
Sun, 19 October 2014
ONINTZE SALAZAR bueltan da Norteko Ferrokarrilean meteorologiaz htz egiteko. Eta aurtengo lehen kolaborazio honetan, kaosaren teoriari buruz hitz egin digu. Meteorologiarekin zerikusi zuzena du, batez ere eguraldiaren iragarpenak dituen mugekin. Gainera, Onintzek kontatu digu meteorologo batek jarri zuela martxan teoria hau. |
Sun, 19 October 2014
Hau ez da beti gertatzen. Esperimentu bera bi tokitan eginda, normalean emaitza bera emango du. Bada, esperimentu bat egin dute Hegoafrikako lau uhartetan, binaka hartuta, bikoteka, eta uharte-pare batean emaitza bat lortu dute, eta beste bietan, beste emaitza bat. Eta ez da batere erraza erabakitzea zer egin behar den orain. |
Sun, 19 October 2014
XIX. denboraldiaren 6. saioa: pinguinoak, arrantza eta zalantzak, Kaosa eta meteorologia, Teknopolisen ebola eta Zarautz On |
Sat, 11 October 2014
Ausartu gara. TXONI MATXAIN kimikari teorikoa hasi da gurekin atal berri batekin: kuantikari buruzkoa. Gaur lehen saioa egin dugu. Eta lehen galdera egin diogu atal horreta. Zertarako balio du kuantika? Zergatik da garrantzitsua? Hilero izango da Txoni gurekin eta hark gidatuko gaitu mundu misteriotsu eta erakargarri horretan zehar. |
Sat, 11 October 2014
ETBko Teknopolis saioak 17. edizioa emititzen hasi da. Edizio berri honetan, berrikuntza batzuk daude; adibidez, aurkezlea eta zuzendaria aldatu dute, IÑAKI LETURIA eta NAGORE REMENTERIA, hurrenez hurren. Biak izan dira gurekin. Eta saioa aurkezteaz gain, erreportaje berriei buruz hitz egin digute, arrano arrantzalearena eta Rosetta zundari buruzkoa, hain zuzen. |
Sat, 11 October 2014
Automobilgintzaren esparruko sei enpresek beharra izan dute laneko terminoen hiztegi bat egiteko, eta Elhuyar Fundazioari eskatu diote lan hori. Automotivedictionary.net webgunea da emaitza. Terminoak sei hizkuntzatan daude hiztegian. Sekulako lana. Elhuyarko GARBIÑE ALKIZAk aurkeztu digu hiztegia, eta hari esker sei enpresa horien funtzionamenduaz hitz egin ahal izan dugu. |
Sat, 11 October 2014
Bederatzi Nobel saridun berri daude munduan, zientziaetako arloan behintzat. Horrek esan nahi du urrian gaudela. Medikuntzakoak inguru batean garunak posizionatzeko eta nabigatzeko duen ahalmena saritu du, fisikakoak LED urdinaren asmakuntza, eta kimikakoa mikroskopiaren bereizmena handitu duen trikimailu fluoreszentea. |