Elhuyar Zientzia (science)

Jokoen teoria aplikatzeko bi adibide. Batetik, hiru duelisten adibidea, eta, bestetik, gatibuaren dilema klasikoa txirrindularien munduan. 

Direct download: NFXXVIII-21c.mp3
Category:science -- posted at: 5:57am EST

Ikerketa honek istorio bitxia du, benetan. Annick Laruelle EHUko Ikerbasque ikertzaileak jokoen teoria ari da aplikatzen kartzinoma baten ikerketan. Harekin batera, onkologoek eta beste disziplina askoko adituek egiten dute lan, baina Laruellen lana, azkenean, matematikaren teoria batean oinarritzen da, eta ez biologian edo medikuntzan. Matematikak laguntzen du. Eta proiektua martxan jari zuen Biocruceseko onkologo batekin, irratian egindako elkarrizketa baten ondorioz. 

Direct download: NFXXVIII-21b.mp3
Category:science -- posted at: 4:10am EST

2+2=4 Hori da matematika. Baina ez hori bakarrik. Matematika askoz kontu zabalagoa da 2+2=4 baino. Espero ez ditugun arlo batzuk ere badaude zientzia horren barruan, grafoen edo jokoen teoriak, adibidez. 

Direct download: NFXXVIII-21a.mp3
Category:science -- posted at: 3:52am EST

XXVIII. denboraldiaren 21. saioa: Annick Laruelle eta jokoen teoria. 

Direct download: NFXXVIII-21.mp3
Category:science -- posted at: 3:41am EST

1969an, DDTaren kontrako aktibismoa puri-purian zegoen Estatu Batuetan. Garai hartatik dator Malvina Reynolds kantariaren kanta hau, DDT in your brain (batzuetan izenburua DDT moduan ematen da). Gaurko Hostoen Arteko Melodietan, Mentxu Aiertzak emandako azalpenak ekarri ditugu, kanta eta kantari hauei buruz.  

Direct download: EKOIV-21m.mp3
Category:science -- posted at: 5:11am EST

Europatik datorren agindua da: 50.000 biztanle baino gehiagoko hirirguneetan emisio murriztuen guneak izango dira. Autoen trafikoa mugatu egingo da lekuen eta auto motaren arabera. Berez, iaz aplikatzen hasi behar zen araudia da, baina gauzak mantso doaz. Don Bosco ikastetxeko Javi Oskoz gure kolaboratzaileak kontatu digu zertan den kontu hau gure hirietan. 

Direct download: EKOIV-21a.mp3
Category:science -- posted at: 5:08am EST

IV. denboraldiaren 21. saioa: emisio murriztuen guneak autoentzat. 

Direct download: EKOIV-21.mp3
Category:science -- posted at: 5:02am EST

Nabigazioko oinarrizko hitzak, ababor eta istribor. Jatorri etimologikoari buruz hitz egin dugu. Hipotesi bat baino gehiago daude jatorriari buruz, eta, hala ere, adostasun handia dago. Dirudienez, iparraldeko herrialdeetatik datoz terminoak, bikingoen hizkuntzetatik bai eta neerlanderatik ere. 

Direct download: NFXXVIII-20c.mp3
Category:science -- posted at: 3:59am EST

Pirinioetan sei hizkuntza hitz egiten dira: euskara, okzitaniera, katalana, aragoiera, gaztelania eta frantsesa. Haien digitalizazioa eta baliabide informatikoak oso egoera ezberdinetan daude, baina Linguatec proiektua haien arteko laguntza teknologikoa sustatzeko. Orain, adimen artifizialaren indarra gehitu diote kolaborazioari Linguatec-AI proiektuaren bitartez. Orai zentroko Josu Aztiria Urtaran izan da gurekin honetaz guztiaz hitz egiteko. 

Direct download: NFXXVIII-20b.mp3
Category:science -- posted at: 3:51am EST

XXVIII. denboraldiaren 20. saioa: muoien azeleragailua, Linguatec-AI eta ababor eta istribor. 

Direct download: NFXXVIII-20.mp3
Category:science -- posted at: 3:26am EST

Hostoen Arteko Melodietan, gaur, euskal musikaren erreferente bat: Izarren hautsa. Xabier Letek egina eta Mikel Laboak zabaldua. Guk Laboaren bertsioa entzun dugu. Bitxia bada ere, kanta honen hitzek astronomiaren oinarri batzuk ditu. 

Direct download: EKOIV-20m.mp3
Category:science -- posted at: 7:08am EST

Ezinbestekoak dira guretzat. Lur arraroak deitzen ditugun metalak ezinbestekoak dira iman eta motore elektriko eraginkorrak egiteko, eta, besteak beste,  energia berriztagarriak ustiatzeko behar ditugu. Baina, batetik, haien mehatzaritza kutsakorra da, eta, bestetik, geopolitikoki mendekotasun handia dugu beste herrialde batzuetatik ekarri behar ditugulako. Galdera da, birzikla daitezke? Tecnaliako Maider Garcia de Cortazar eta CEIT-eko Iñaki Diaz izan dira gurekin honetaz guztiaz hitz egiten. 

Direct download: EKOIV-20a.mp3
Category:science -- posted at: 6:52am EST

IV. denboraldiaren 20. saioa: lura arraroen birziklapena. 

Direct download: EKOIV-20osoa.mp3
Category:science -- posted at: 6:46am EST

Txipiroiaren tintarekin idatz daiteke. Eta marraztu. Melanina pigmentua du kontzentrazio handietan, eta horri esker kolore beltz urdinska dauka, nahiz eta agian ez da existitzen den tintarik onena. Bitxikeria bat: duela 160 milioi urte bizi ziren txipiroien tinta ere, gaurkoen tintaren berdina da.  

Direct download: NFXXVIII-19c.mp3
Category:science -- posted at: 4:19am EST

Glutenak zeliakoetan eragin dezakeen efektu bat hesteen hantura da. Baina EHUko talde batek topatu du efektu horri aurre egin liezaiokeen azido bat. Ikertzaileetako batekin izan gara, Ainara Castellanos Rubio biologoarekin eta kontatu digu nolakoa izaten ari den ikerketa hau. 

Direct download: NFXXVIII-19b.mp3
Category:science -- posted at: 4:16am EST

Egun hauetan asko hitz egiten ari da Portugalen itsasora isuri diren plastiko-aleei buruz. Baina ez dute argitu zer plastiko den, zer polimero, alegia. Horren arabera, eragin dezakeen kaltea modu batekoa edo bestekoa izan daiteke. 

Direct download: NFXXVIII-19a.mp3
Category:science -- posted at: 4:13am EST

XXVIII. denboraldiaren 19. saioa: Glutenak eragindako hanturaren kontrako borroka eta txipiroiaren tinta. 

Direct download: NFXXVIII-19.mp3
Category:science -- posted at: 4:10am EST

1971n, John Prine kantautoreak disko arrakastatsu bat argitaratu zuen, John Prine izenburua zuena, eta guk Hostoen Arteko Melodietara bertako kanta bat ekarri dugu: Paradise. Kantak Kentuckyko mendebaldeko lurralde galdu baten berri ekartzen digu. Ikatzaren industriak txikitutako paradisu bat, hain zuzen. 

Direct download: EKOIV-19m.mp3
Category:science -- posted at: 7:05am EST

AZTI zentroko talde batek atunak ikertzen ditu, bai itsasoan bertan (mundu osoan), bai eta laborategietan ere. Gurekin, gaur, hango bi aditu izan dira Igaratza Fraile eta Maite Erauskin, atun gorriaren gaur egungo ikerketa zertan den azaltzeko. Ez da animalia ezagutzea bakarrik; gainera, haren bilakaera ulertu behar da, klima-aldaketarengatik eta beste faktore askorengatik etengabe aldatzen ari direlako atunak. 

Direct download: EKOIV-19a.mp3
Category:science -- posted at: 7:01am EST

IV. denboraldiaren 19. saioa: AZTI eta atunak. 

Direct download: EKOIV-19.mp3
Category:science -- posted at: 6:58am EST

Inkesta bat egin dut. Robot bat eskuratu edo diseinatuko bazenu zure egunerokoan erabiltzeko, zertarako nahiko zenuke. Eta hainbat lankide eta kolaboratzailek erantzun didate!!!! Interesgarria!!

Direct download: NFXXVIII-18d.mp3
Category:science -- posted at: 5:10am EST

Isaac Asimov idazleak erabili zuen lehen aldiz robotika hitza. Haren liburuetako pertsonai bat Susan Calvin izan zen, roboten psikologo bat. Ideia interesgarria da, Calvinek interpretatu egiten duelako robotek egiten dutena, haien funtzionamenduaren arauen testuinguru horretan. Alegia, androide batek robotikaren legeak hausten dituen ala ez ulertu behar du. Liar ipuina ezin hobea da horern adibide moduan. Gaur egun, ordea, oraindik ez da posible horrelako araurik aplikatzea gure makinetan. 

Direct download: NFXXVIII-18c.mp3
Category:science -- posted at: 4:47am EST

Direct download: June_Madariaga_Navarro_Ekinean.mp3
Category:science -- posted at: 6:29am EST

Xabier Monasteriok TZ argitaletxean egiten du lan. Interes handiko baina arrakasta txikiko testu zaharrak berreskuratzen dituzte eta argitaratu. Aurten Karel Capek idazlearen RUR antzelan ospetsua euskaratu dute. Ospetsua da robot hitzaren lehen aipamena egiten duelako. 

Direct download: NFXXVIII-18b.mp3
Category:science -- posted at: 7:06am EST

Zein da denborarekin eraginkortasuna galtzen duen robota, hondamen fisikorik jaso ez badu ere? Horrelako galderak plazaratzen ditu Lateral podcastak. Erantzunean robotekin izan dezakegun lotura afektiboa sartzen da. 

Direct download: NFXXVIII-18a.mp3
Category:science -- posted at: 7:03am EST

XXVIII. denboraldiaren 18. saioa: robotak eta testu zaharrak. 

Direct download: NFXXVIII-18.mp3
Category:science -- posted at: 7:02am EST

Beethovenen seigarren sinfonia naturari egindako musika da. Musikariak maite zuen hiritik kanpora joatea, eta sinfonia honetan natura deskribatu nahi izan zuen. Tartean, laugarren mugimenduan, ekaitz bat deskribatu zuen musikaren bitartez. Ezin egokiagoa Hostoen Arteko Melodietarako. 

Direct download: EKOIV-18m.mp3
Category:science -- posted at: 6:58am EST

Irati Diez Virtok istorio bitxi bat kontatu digu. Ibis izeneko hegaztia migratzailea da, baina denborarekin galarazi diogu haien migrazioa. Baina biologo batzuek aritu dira ibisei irakasten nola migratu. Nola eta nora. Oso jarduera eta ikerketa berezia da. 

Direct download: EKOIV-18a.mp3
Category:science -- posted at: 6:55am EST

IV. denboraldiaren 18. saioa: Ibis hegaztiei migratzen irakatsi eta Beethoven. 

Direct download: EKOIV-18.mp3
Category:science -- posted at: 6:53am EST

Bost hilabetez izan nintzen fisiskako irakasle bigarren hezkuntzan, eta Newtonen legeak irakatsi behar izan nituen... frustrazioa irakaslearentzat eta frustrazioa ikasleentzat. Hala ere, hezkuntzari buruzko gogoeta bat egin daiteke kasu honetan. 

Direct download: NFXXVIII-17c.mp3
Category:science -- posted at: 6:50am EST

Irakasgai gogorra da. Ikastea ere zaila da. Gaur, Txoni Matxin kimikari eta irakaslearekin izan gara galdera horri erantzuteko. Nola demontre ikasten da kuantika? Zer zailtasun daude bidean? 

Direct download: NFXXVIII-17b.mp3
Category:science -- posted at: 6:49am EST

Kuantika ikasten hasi nintzenean, dibulgazioko liburu baten bila ibili nintzen liburudendaz liburudenda. Ideia orokorra ulertu nahi nuen sakon ikasten hasi baino lehen. Eta anekdota bat izan nuen horrekin. 

Direct download: NFXXVIII-17a.mp3
Category:science -- posted at: 6:47am EST

XXVIII. denboraldiaren 17. saioa: hezkuntza eta kuantika. 

Direct download: NFXXVIII-17.mp3
Category:science -- posted at: 6:45am EST

1986ra goaz. Kantautore baten abesti bat entzun dugu gaur, kitarra akustikoarentzat egindako kanta batekin. Kantautoreaz gain aktorea ere bada, Loudon Wainwright IIIa. Haren Hard day for the planet kanta ezagutu dugu.  

Direct download: EKOIV-17m.mp3
Category:science -- posted at: 6:41am EST

Egun hauetan, animaliak dituzten azoka asko izaten dira. Garai batean abeltzainen topagunea izan ziren, salerosketarako gune aproposak. Gaur egun, ordea, tradizioak aginduta, gehienbat abereen erakusleku bilakatu dira. Bain abeltzainentzat eta albaitarientzat lan gehigarri bat da. Asier Albite abeltzain eta albaitariak kontatu digu nola bizi dituen azoka hauek. 

Direct download: EKOIV-17a.mp3
Category:science -- posted at: 6:35am EST

IV. denboraldiaren 17. saioa: Abeltzaintza eta gabonetako azokak. 

Direct download: EKOIV-17.mp3
Category:science -- posted at: 6:32am EST

Elhuyar aldizkariaren abenduko zenbakia aurkeztu digu Ana Galarraga kozuzendariak. Planetaren mugak gai nagusitik abiatuta, gainbegirada egingo diogu gai interesgarriz betetako zenbaki honi. 

Direct download: NFXXVIII-16c.mp3
Category:science -- posted at: 6:30am EST

Juan Ignacio Cirac fisikaria katalana da, Manresan jaioa, Madrilgo Complutensean ikasitakoa, eta Max Plank institutuan egiten du lan, Optika kuantikoko zentroan, Garching hirian, Alemanian. Irailean izan zen hemen, Donostian, DIPC zentroak antolatzen duen Passion for Knowledge zentroan, eta aukera izan genuen hura elkarrizketatzeko. Oso komunikatzaile ona, oso gertukoa, eta maila altuko zientzialaria. 

Direct download: NFXXVIII-16b.mp3
Category:science -- posted at: 6:28am EST

Bulkanologia modu okerrenean ari gara ikasten. Sumendi motak, agertu ahala aipatzen ditugu komunikabideetan. Oraingoan, Grindavik-eko erupzioa dugu, Islandian, eta duela gutxi, beste erupzio bat izan zen inguru berean, Reykjanes penintsulan. Fagradalsfjall sumendia zen. Erupzio-mota ezberdinak dira, baina inguru berean. Bulkanologia modu okerrenean ari gara ikasten.

Direct download: NFXXVIII-16a.mp3
Category:science -- posted at: 6:23am EST

XXVIII. denboraldiaren 16. saioa: Juan Ignacio Cirac eta Elhuyar aldizkaria. 

Direct download: NFXXVIII-16.mp3
Category:science -- posted at: 6:03am EST

Gaurkoan, Louis Armstrongek abesten zuen abesti ezagun bat, What a Wonderful World. Grabaketak berak eta ondorengo promozioak historia bitxia dute. Nolanahi ere, ospetsua egin zen, Hostoen Arteko Melodietarako ezin aproposagoa den kanta hau. Naturaren edertasunak guregan duen eragina deskribatzen du. 

Direct download: EKOIV-16m.mp3
Category:science -- posted at: 5:09am EST

Ur-botilen gorputza PET plastikoz eginda daude, polietilen terftalatoz. Material hori birzikla daiteke eta produktu berriak sortu. Horretan hasi zen Ekomodo enpresa pandemia baino lehen, eta orain arte iraun du ordenagailu portatilen fundak eta bestelako produktuak egiten. Gaur, Aritz Gartzia zuzendariarekin izan gara eta lan horren zailtasunak eta arrakastak ezagutu ditugu. 

Direct download: EKOIV-16a.mp3
Category:science -- posted at: 5:05am EST

IV. denboraldiaren 16. saioa: Ekomodo eta PETaren birziklapena, eta "Hau mundu zoragarria". 

Direct download: EKOIV-16.mp3
Category:science -- posted at: 5:03am EST

Betelgeuse, Orion konstelazioko izar nagusia, eta gure planetatik ikusita oso distiratsua, 7 segundoz desagertu zen zerutik, zenbait tokitatik ikusita. 

Direct download: NFXXVIII-15a.mp3
Category:science -- posted at: 6:12am EST

XXVIII. denborldiaren 15. saioa: Betelgeuse eta Idoia Mujika. 

Direct download: NFXXVIII-15.mp3
Category:science -- posted at: 6:11am EST

1988an, Talking Heads taldeak (Nothing but) flowers kanta argitaratu zuen. Erabat berdea bihurtu den etorkizun mundu batean dago abestiaren protagonista, oso egoera bitxian. Hostoen Arteko Melodia interesgarri bat. 

Direct download: EKOIV-15m.mp3
Category:science -- posted at: 4:50am EST

Kardala institutuko Mikel Mendizabal, Jon Loidi eta Jon Erkizia izan dira gurean, akuakultura kontserbaziorako nola erabil daitekeen kontatzeko. Ez dakigu asko itsas espezieen egoerari buruz; ur gezako espezieen arloan ezagunagoa da egoera. Nolanahi ere, aditu hauek hitz egin digute zer ikertzen den akuakulturaren bidez, eta nola erabil liteke, adibidez, espezieekin gure ekosistemak berpopulatzeko, behar den kasuetan. 

Direct download: EKOIV-15a.mp3
Category:science -- posted at: 4:40am EST

IV. denboraldiaren 15. saioa: Akuakultura eta kontserbazioa. 

Direct download: EKOIV-15.mp3
Category:science -- posted at: 4:37am EST

Direct download: JLLEkinean.mp3
Category:science -- posted at: 5:50am EST

Agatha Christie bueltan da gure saioan, pozoi-mota batekin. Eta harekin batera Mentxu Aiertza, noski. Gaurkoan, lasaigarrien munduan sartuko gaituzte. Lord Edgware dies eleberrian topatu du Mentxuk inspirazioa, eta pozoia berez beronal izenekoa da… barbituriko bat. 

Direct download: NFXXVIII-14a.mp3
Category:science -- posted at: 5:09am EST

Durangoko Azokan aldizkari espezializatu berri bat aurkeztu dute, InpAkta. Journal bat da, ikerketa zientifikoen emaitzak argitaratzeko aldizkari bat, eta lanak jasotzeko irizpidea da Euskal Herrian inpaktu soziala duten ikerketak argitaratuko direla. Ugo Mayor biokimikaria da erredakzio-buruen taldekoa, eta gurekin izan da irratian ere aldizkaria aurkezteko. 

Direct download: NFXXVIII-14b.mp3
Category:science -- posted at: 4:55am EST

XXVIII. denboraldiaren 14. saioa: Agatha Christie eta beronala eta Inpakta aldizkariaren aurkezpena. 

Direct download: NFXXVIII-14.mp3
Category:science -- posted at: 4:42am EST

Vivaldiren Lau urtaroak bibolin kontzertu deskriptiboak dira. Natura islatzen du musikaren bitartez, artelan ezin aproposagoak Hostoen Arteko Melodietara ekartzeko. Gaur "Uda" deitzen diugun kontzertua ekarri dugu, batez ere hirugarren mugimendua. Ekaitza baten deskribapen musikala da. 

Direct download: EKOIV-14m.mp3
Category:science -- posted at: 6:06am EST

EHUko Asier Herrero biologoa zuhaitzen eta klima-aldaketa ikertzen ditu. Pasio handiz hitz egin digu zuhaitzei buruz. Orain, Alcalako unibertsitatearekin eta Madrilgo unibertsitate konplutentsearekin ari da zuhaitzen zaurgarritasuna ikertzen lehorteak daudenean. Nola hiltzen diren zuhaitzak ur eskasia dutenean, eta batez ere, ba ote dagoen modurik arazoari antzemateko, egoera larrira iritsi baino lehen. 

Direct download: EKOIV-14a.mp3
Category:science -- posted at: 5:53am EST

IV. denboraldiaren 14. saioa: zuhaitzen zaurgarritasuna lehorteetan eta Vivaldiren uda. 

Direct download: EKOIV-14.mp3
Category:science -- posted at: 5:50am EST

Ume baten galderatik tiraka, kontu honetara iritsi gara: espazioan bidaiatzen duen espazio-ontzi batek nahitaez biraka joan behar du, errotatzen. Gaur kontatu dugu zergatik den hori, oilasko errearen adibide baten bitartez. 

Direct download: NFXXVIII-13c.mp3
Category:science -- posted at: 4:10am EST

ORAI teknologia-zentroko Muitze Zulaika ikertzaileak lan egin du euskarazko zuzentzaile gramatikal bat trebatzen adimen artifizialaren bitartez. Lan horren zailatasuna da datu asko behar direla sistemak ondo ikas dezan, eta euskararen kasuan ez dago hainbeste datu lan egiteko. Zulaikak kontatu digu nolako trikimailuak erabiltzen ari diren zailtasun horiek gainditzeko. 

Direct download: NFXXVIII-13b.mp3
Category:science -- posted at: 4:06am EST

Astronomoek eguzki-sistema "perfektua" topatu dute, ustez, sorrera lasai bat izan zuena, eta planeten orbitak sonkronizatuak dituenak. 

Direct download: NFXXVIII-13a.mp3
Category:science -- posted at: 4:04am EST

XXVIII. denboraldiaren 13. saioa: eguzki-sistema perfektua, zuzentzaile gramatikala eta espazio-ontziak eta oilasko errea. 

Direct download: NFXXVIII-13.mp3
Category:science -- posted at: 3:50am EST

Pablo Tejero eta Anaïs Mitxelena Aranzadiko botanikariak izan dira gurekin. Hastear daude Phylopir proiektuan lan egiten, Piriniotako landare loredun guztien azterketa genetikoa egiteko proiektu handia. Haiek kontatuko digute nolako proiektua den, eta nolako aberastasun botanikoa dagoen Pirinioetan. 

Direct download: EKOIV-13a.mp3
Category:science -- posted at: 5:54am EST

John Denverren kanta bat oraingoan Hostoen Arteko Melodietan. Hark esaten du egunero ospatu behar dela Lurrren eguna. Eta hala kantatzen zuen Earth Day Every Day kantan, gure gaurko melodia. 

Direct download: EKOIV-13m.mp3
Category:science -- posted at: 5:49am EST

IV. denboraldiaren 13. saioa: Phylopir, Piriniotako loredun landareak. 

Direct download: EKOIV-13.mp3
Category:science -- posted at: 5:44am EST

René Descartes filosofo eta matematikaria garuna nola funtzionatzen duen azaltzen saiatu zen. Humoreen teoria eguneratu zuen horretarako, alegia, garuna gorputzeko likido jakin batzuen bitartez funtzionatzen duela. Descartesek azaldu zuen funtzionamendua garaiko teknologoa aurreratuenarekin, sistema hidrulikoekin. Eta gu, azken batean, garuna konparatzen dugu gure teknologia aurreratuenarekin, ordenagailuekin alegia. 

Direct download: NFXXVIII-12c.mp3
Category:science -- posted at: 9:09am EST

Gorka Azkune EHUko informatikariak kontatu digu saioak egiten ari direla makinek modu berri batean ikasten hasteko. Alegia, ideia ezberdinak elkarren artean erlazionatzeko ahalmena sorraraztea eta horretatik jakintza orokortzeko bideak ikas ditzaten. Guk horrela ikasten dugu, baina ez da ikasteko modu sinple bat. Pompeu Fabran eta New York Unibertsitatean lehen urratsak eman dituzte ikasketa mota hori sustatzeko. 

Direct download: NFXXVIII-12b.mp3
Category:science -- posted at: 8:53am EST

Itsas hondotik metalak erauz daitezke. Baina jarduera horrek inpaktua du hainbat bizidunengan. Adibidez, hautsak harrotuta marmoka batzuek arazo larriak izan ditzateke. 

Direct download: NFXXVIII-12a.mp3
Category:science -- posted at: 8:51am EST

XXVIII. denboraldiaren 12. saioa: Itsas hondoko meatzaritzaren inpaktuaz, makinek ikasteko modu berri bat eta Descartes eta garuna. 

Direct download: NFXXVIII-12.mp3
Category:science -- posted at: 8:37am EST

Hostoen arteko melodietan klasiko bat, Joan Baez. 1971n bi abesti grabatu zituen Silent Running filmaren soinu bandarako. Hau da horietako bat: Rejoice in the Sun, biziaren boterea gorainpatzen duen kanta. 

Direct download: EKOIV-12m.mp3
Category:science -- posted at: 5:30am EST

Irati Diez Virto naturarekin dugun deskonexioari buruz hitz egin digu. Gure bizitza urrundu da naturatik, eta hori islatu egiten da bizimoduan. Gogoeta bat egin dugu gai garrantzitsu horri buruz. Sortzen dugun fikzioan ere islatzen da kontu hau. 

Direct download: EKOIV-12aa.mp3
Category:science -- posted at: 5:26am EST

IV. denboraldiaren 12. saioa: naturarekin deskonexioa eta hartz polarraren egoera. 

Direct download: EKOIV-12.mp3
Category:science -- posted at: 5:20am EST

Asteburu honetan dira UEUk eta Euskalnatura taldeak antolatutako Natur Zientzien topaketak Iruñean. Antolatzaileetako bat izan da gurekin, Mikel Etxeberria Okariz, eta kontatu digu nola planteatu duten aurtengo edizioa. 

Direct download: NFXXVIII-11c.mp3
Category:science -- posted at: 5:52am EST

Margolari askok berezko estiloa izan dute, eta batzuetan pairatu dutenarekin lotzen da estiloa justifikatzeko. Oskar Gonzalez EHUko kimikariak azaldu digu kasu batzuetan badagoela lotura hori eta beste batzuetan ez. Eta horren bidez, artearen historian zehar mugitu gara elkarrizketa honetan. 

Direct download: NFXXVIII-11b.mp3
Category:science -- posted at: 4:54am EST

Fagradalsfjall sumendia oso gertu dago Reykjaviketik, Islandiako gune populatuenetik. Han, 2021an hasita, jarduera sismikoa handia dago, nahiz eta aurretik, 800 urtez, jarduerarik ez den egon. Orain Islandiako Bulego Meteorologikoak dio hamarkadak iraun dezakeela ezegonkortasun sismikoak. 

Direct download: NFXXVIII-11a.mp3
Category:science -- posted at: 4:48am EST

XXVIII. denboraldiaren 11. saioa: margolarien estiloa eta gaixotasunak eta Natur Zientzien Topaketak. 

Direct download: NFXXVIII-11.mp3
Category:science -- posted at: 4:46am EST

XIX. mendearen hasieran ez genuen aluminioa ezagutzen. Eta ezagutu genuenean, ugaria izanda ere, oso zaila zen erauzteko. Garestia zen. Gerora, bokata biltzeko materiala izateraino iritsi zen. Eta orain? Ingurumenaren ikuspuntutik ezin dugu esan merkea denik. 

Direct download: EKOIV-11c.mp3
Category:science -- posted at: 2:37am EST

2006an, Jack Johnson kantari estatubatuarrak reduce, reuse and recycle hitzekin sortutako kanta bat argitaratu zuen. Gaur, Hostoen Arteko Melodietara ekarri dugu kanta hura. 

Direct download: EKOIV-11m.mp3
Category:science -- posted at: 5:24am EST

Elhuyarren gogoeta bat egin dute adituekin batera, jasangarritasunaren komunikazioa nola egin behar den aztertzeko. Bai dibulgazioan bai eta hezkuntzan ere lagungarri izan daitezkeen ideiak bildu dituzte liburuxka batean. Elhuyarko Aitziber Lasa eta Aitziber Agirre izan dira gurekin liburuxka eta gogoeta bera aurkezteko. 

Direct download: EKOIV-11b.mp3
Category:science -- posted at: 5:19am EST

Azterlan-eko Garikoitz Artola izan da gurekin, txatarraren birziklapenari buruz hitz egiten. Gainera, gure metalurgiaren egoeraz hitz egin digu, garrantzi handia dutelako txatarrak, imanek eta bateriek. Azkenean, gaurko metalen egoeraz hitz egin digu, bai eta birziklatze-prozesuetan sortzen dituzten arazoez ere.   

Direct download: EKOIV-11a.mp3
Category:science -- posted at: 4:59am EST

IV. denboraldiaren 11. saioa: txatarra birziklatu, Jasangarritasunaren liburuxka eta Jack Johnson. 

Direct download: EKOIV-11.mp3
Category:science -- posted at: 4:57am EST

Kolore bakarra dago astronauten jantzietan: zuria. Eta arrazoi sendo bat dago horretarako. Ume baten galdera batetik tiraka iritsi gara honi buruz hitz egitera, eta oso galdera egokia da, zientziaren ikuspuntutik. 

Direct download: NFXXVIII-10c.mp3
Category:science -- posted at: 5:57am EST

Aurten, Donostian izango da Europako manufakturazio-kongresu nagusia, Manufuture. Bi antolatzailerekin izan gara, Tecnaliako Ane Irazustabarrena eta Idekoko Juanan Arrieta. Haiek hitz egin digute kongresuari buruz eta sektorearen eboluzioari buruz. 

Direct download: NFXXVIII-10b.mp3
Category:science -- posted at: 5:55am EST

Ikerketa batek aztertu du zenbat artikulu "faltsu" argitaratu diren azken hamarkadetan, eta datua kezkagarria da. Korrupzioa handitzen ari da zientziaren argitalpenen munduan, baina oso zaila da baieztatzea zein diren artikulu "faltsu" horiek, eta horri esker kopuru bat ematea. 

Direct download: NFXXVIII-10a.mp3
Category:science -- posted at: 5:52am EST

XXVIII. denboraldiaren 10. saioa: Manufuture kongresua Donostian eta astronauten jantzia zergatik zuria. 

Direct download: NFXXVIII-10.mp3
Category:science -- posted at: 4:14am EST

Bo Diddley musikariak 1971an argitaratutako Pollution kanta ekarri dugu Hostoen Arteko Melodietara. Haren musikak, 1950eko hamarkadatik aurrera, eragin handia izan zuen XX. mendeko rock and roll generoan; gaur ekarri dugun kanta hau, ordea, gerokoa da, 1971ekoa, ekologiaren aldeko musika modan zegoen garaikoa. 

Direct download: EKOIV-10m.mp3
Category:science -- posted at: 7:17am EST

Aranzadi Elkarteak Euskadiko Hegazti Habiagileen Atlasa egin berri dute. Urte askoko lana dago jasota bertan, Euskadin hegaztien presentzia nolakoa den jasotzen duen liburu mardula. Olatz Aizpurua ornitologoa izan da gurekin egindako lanaz hitz egiteko. 

Direct download: EKOIV-10a.mp3
Category:science -- posted at: 7:10am EST

IV. denboraldiaren 10. saioa: Euskadiko hegazti habiagileen atlasa. 

Direct download: EKOIV-10.mp3
Category:science -- posted at: 7:07am EST

Elhuyarrek antolatzen duen zientzia martxan dago aurten ere. Ikasturtean zehar gazte-taldeek zientziako proiektu bat garatzen dute irakasleen eta ikertzaile profesionalen laguntzarekin, eta udaberrian publikoki aurkezten dituzte emaitzak. Elhuyarko Danel Solabarrietak azaldu digu nolakoa izango den edizio hau. Eta izena emateko epea zabalik dagoela ere esan digu. 

Direct download: NFXXVIII-09c.mp3
Category:science -- posted at: 3:47am EST

Kolaboratzaile berria dugu Norteko Ferrokarrillean, Lide Arana biokimikaria. Hark azaldu digu zer diren motor molekularrak eta kontatu digu nola funtzionatzen duten. Aldi berean biologikoak eta mekanikoak diren egitura horiek gure zeluletan daude. 

Direct download: NFXXVIII-09b.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EST

Neuronen arteko konexioak galtzen direnean oso zailak dira berriz ere lotzeko, baina zientzialari asko ari dira ikertzen nola. Orain, fisikari-talde batek metamaterialak erabiltzea proposatu dute lotu beharreko gune horretan konexioak estimulatzeko, zuzenean neuronetara iritsi beharrik gabe. 

Direct download: NFXXVIII-09a.mp3
Category:science -- posted at: 3:41am EST

XXVIII. denboraldiaren 9. saioa: neuronak eta metamaterialak, motor molekularrak eta Zientzia Azoka. 

Direct download: NFXXVIII-09.mp3
Category:science -- posted at: 3:38am EST

Kardala institutuko lagunekin izaten dugu kolaborazio bat Ekosferan. Denboraldi honetako lehen atala dugu gaur haiekin. Igotz Gallastegi irakasleak etorri zaigu irratira galdera garrantzitsu batekin buruan: nolako egoeran dago akuakultura gaur egun Euskal Herrian? 

Direct download: EKOIV-09a.mp3
Category:science -- posted at: 4:46am EST

IV. denboraldiaren 9. saioa: akuakultura Euskal Herrian. 

Direct download: EKOIV-09.mp3
Category:science -- posted at: 4:43am EST

Ume batek galdera bat egin digu: astronauta batek, espazioan dagoela, arnasari eutsi eta kaskoa kendu-eta-jarri egiten badu azkar-azkar, zerbait gertatzen zaio? 

 

Direct download: NFXXVIII-08c.mp3
Category:science -- posted at: 3:59am EST

Francesca Ferlaino italiarra elkarrizketatu dugu, Insbruckeko unibertsitateko fisikari bat. Bose-Einsteinen kondentsatuak baino harago joan da haren ekipoarekin, eta supersolidoak sortu, materiaren fase berri bat. 

Direct download: NFXXVIII-08b.mp3
Category:science -- posted at: 11:38am EST

2021eko irailean metorito bat erori zen Marten, eta talkak eragindako uhin sismikoak ezusteko informazioa eman zigun Marteko barrualdeari buruz.  

Direct download: NFXXVIII-08a.mp3
Category:science -- posted at: 5:24am EST

XXVIII. denboraldiaren 8. saioa: Marteko barrualdea, Francesca Ferlaino eta ume baten galdera astronauta baten kaskoari buruz. 

Direct download: NFXXVIII-08.mp3
Category:science -- posted at: 5:21am EST

Direct download: EHU_Ekinean_Sara_Fernndez_Uria.mp3
Category:science -- posted at: 2:03am EST

Jonnhy Cash eta Beach Boys musikariek, izenburu bera duten kanta bana egin zituzten. Don't go near the water. Hark 1976an eta hauek 1971n argitaratu zuten. Izenburu bera, eta gainera mezu bera hitzetan. 

Direct download: EKOIV-08m.mp3
Category:science -- posted at: 10:57am EST

Nafarroako Agrobioteknologia institutuan, FitoRastreando proiektua garatu dute. Airearen kalitatea neurtzeko ideia polit bat da. Ikertzaileek landareak banatu dituzte, toki askoko jendeak zaindu ditzan. Eta landare horrek, haztean, tokian tokiko airean dauden substantziak jaso ditu. Landare horiek analizatu, eta horrela airearen kalitatea bera neurtu ahal izan dute. Iker Aranjuelo Mitxelena ikertzaileak kontatu dizkigu proiektuaren nondik norakoak. 

Direct download: EKOIV-08a.mp3
Category:science -- posted at: 10:53am EST

IV. denboraldiaren 8. saioa: FitoRastreando proiektua, Beach Boys eta karbonoaren konpentsazio-merkatua. 

Direct download: EKOIV-08.mp3
Category:science -- posted at: 10:51am EST

Entzun egiten da Einsteinek essan zuela dena erlatiboa dela. Hori ez da egia. Ez da egia dena erlatiboa denik, ezta Einsteinek horrelakorik esan zuela ere. Gainbegiratu ditugu Einsteinen ustezko esaldi batzuk. Badira berak esandakoak, eta badira berak inoiz esan ez zituenak, dena erlatiboa dela adierazten duen hori, adibidez. 

Direct download: NFXXVIII-07c.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EST