Fri, 24 November 2023
Hostoen arteko melodietan klasiko bat, Joan Baez. 1971n bi abesti grabatu zituen Silent Running filmaren soinu bandarako. Hau da horietako bat: Rejoice in the Sun, biziaren boterea gorainpatzen duen kanta. |
Fri, 24 November 2023
Irati Diez Virto naturarekin dugun deskonexioari buruz hitz egin digu. Gure bizitza urrundu da naturatik, eta hori islatu egiten da bizimoduan. Gogoeta bat egin dugu gai garrantzitsu horri buruz. Sortzen dugun fikzioan ere islatzen da kontu hau. |
Fri, 24 November 2023
IV. denboraldiaren 12. saioa: naturarekin deskonexioa eta hartz polarraren egoera. |
Mon, 20 November 2023
Asteburu honetan dira UEUk eta Euskalnatura taldeak antolatutako Natur Zientzien topaketak Iruñean. Antolatzaileetako bat izan da gurekin, Mikel Etxeberria Okariz, eta kontatu digu nola planteatu duten aurtengo edizioa. |
Mon, 20 November 2023
Norteko Ferrokarrilla/2023-11-17/Oskar Gonzalez: "Margolarien estiloa ezin da beti gaixotasunekin edo bizipenekin lotu"
Margolari askok berezko estiloa izan dute, eta batzuetan pairatu dutenarekin lotzen da estiloa justifikatzeko. Oskar Gonzalez EHUko kimikariak azaldu digu kasu batzuetan badagoela lotura hori eta beste batzuetan ez. Eta horren bidez, artearen historian zehar mugitu gara elkarrizketa honetan. |
Mon, 20 November 2023
Fagradalsfjall sumendia oso gertu dago Reykjaviketik, Islandiako gune populatuenetik. Han, 2021an hasita, jarduera sismikoa handia dago, nahiz eta aurretik, 800 urtez, jarduerarik ez den egon. Orain Islandiako Bulego Meteorologikoak dio hamarkadak iraun dezakeela ezegonkortasun sismikoak. |
Mon, 20 November 2023
XXVIII. denboraldiaren 11. saioa: margolarien estiloa eta gaixotasunak eta Natur Zientzien Topaketak. |
Fri, 17 November 2023
XIX. mendearen hasieran ez genuen aluminioa ezagutzen. Eta ezagutu genuenean, ugaria izanda ere, oso zaila zen erauzteko. Garestia zen. Gerora, bokata biltzeko materiala izateraino iritsi zen. Eta orain? Ingurumenaren ikuspuntutik ezin dugu esan merkea denik. |
Wed, 15 November 2023
2006an, Jack Johnson kantari estatubatuarrak reduce, reuse and recycle hitzekin sortutako kanta bat argitaratu zuen. Gaur, Hostoen Arteko Melodietara ekarri dugu kanta hura. |
Wed, 15 November 2023
Elhuyarren gogoeta bat egin dute adituekin batera, jasangarritasunaren komunikazioa nola egin behar den aztertzeko. Bai dibulgazioan bai eta hezkuntzan ere lagungarri izan daitezkeen ideiak bildu dituzte liburuxka batean. Elhuyarko Aitziber Lasa eta Aitziber Agirre izan dira gurekin liburuxka eta gogoeta bera aurkezteko. |
Wed, 15 November 2023
Azterlan-eko Garikoitz Artola izan da gurekin, txatarraren birziklapenari buruz hitz egiten. Gainera, gure metalurgiaren egoeraz hitz egin digu, garrantzi handia dutelako txatarrak, imanek eta bateriek. Azkenean, gaurko metalen egoeraz hitz egin digu, bai eta birziklatze-prozesuetan sortzen dituzten arazoez ere. |
Wed, 15 November 2023
IV. denboraldiaren 11. saioa: txatarra birziklatu, Jasangarritasunaren liburuxka eta Jack Johnson. |
Mon, 13 November 2023
Kolore bakarra dago astronauten jantzietan: zuria. Eta arrazoi sendo bat dago horretarako. Ume baten galdera batetik tiraka iritsi gara honi buruz hitz egitera, eta oso galdera egokia da, zientziaren ikuspuntutik. |
Mon, 13 November 2023
Aurten, Donostian izango da Europako manufakturazio-kongresu nagusia, Manufuture. Bi antolatzailerekin izan gara, Tecnaliako Ane Irazustabarrena eta Idekoko Juanan Arrieta. Haiek hitz egin digute kongresuari buruz eta sektorearen eboluzioari buruz. |
Mon, 13 November 2023
Ikerketa batek aztertu du zenbat artikulu "faltsu" argitaratu diren azken hamarkadetan, eta datua kezkagarria da. Korrupzioa handitzen ari da zientziaren argitalpenen munduan, baina oso zaila da baieztatzea zein diren artikulu "faltsu" horiek, eta horri esker kopuru bat ematea. |
Mon, 13 November 2023
XXVIII. denboraldiaren 10. saioa: Manufuture kongresua Donostian eta astronauten jantzia zergatik zuria. |
Thu, 9 November 2023
Bo Diddley musikariak 1971an argitaratutako Pollution kanta ekarri dugu Hostoen Arteko Melodietara. Haren musikak, 1950eko hamarkadatik aurrera, eragin handia izan zuen XX. mendeko rock and roll generoan; gaur ekarri dugun kanta hau, ordea, gerokoa da, 1971ekoa, ekologiaren aldeko musika modan zegoen garaikoa. |
Thu, 9 November 2023
Ekosfera/2023-11-08/Olatz Aizpurua: "Landa zabaleko hegaztien kopurua da gehien jaisten ari dena; basokoak, aldiz, hobeto daude".
Aranzadi Elkarteak Euskadiko Hegazti Habiagileen Atlasa egin berri dute. Urte askoko lana dago jasota bertan, Euskadin hegaztien presentzia nolakoa den jasotzen duen liburu mardula. Olatz Aizpurua ornitologoa izan da gurekin egindako lanaz hitz egiteko. |
Thu, 9 November 2023
IV. denboraldiaren 10. saioa: Euskadiko hegazti habiagileen atlasa. |
Mon, 6 November 2023
Elhuyarrek antolatzen duen zientzia martxan dago aurten ere. Ikasturtean zehar gazte-taldeek zientziako proiektu bat garatzen dute irakasleen eta ikertzaile profesionalen laguntzarekin, eta udaberrian publikoki aurkezten dituzte emaitzak. Elhuyarko Danel Solabarrietak azaldu digu nolakoa izango den edizio hau. Eta izena emateko epea zabalik dagoela ere esan digu. |
Mon, 6 November 2023
Kolaboratzaile berria dugu Norteko Ferrokarrillean, Lide Arana biokimikaria. Hark azaldu digu zer diren motor molekularrak eta kontatu digu nola funtzionatzen duten. Aldi berean biologikoak eta mekanikoak diren egitura horiek gure zeluletan daude. |
Mon, 6 November 2023
Neuronen arteko konexioak galtzen direnean oso zailak dira berriz ere lotzeko, baina zientzialari asko ari dira ikertzen nola. Orain, fisikari-talde batek metamaterialak erabiltzea proposatu dute lotu beharreko gune horretan konexioak estimulatzeko, zuzenean neuronetara iritsi beharrik gabe. |
Mon, 6 November 2023
XXVIII. denboraldiaren 9. saioa: neuronak eta metamaterialak, motor molekularrak eta Zientzia Azoka. |
Thu, 2 November 2023
Kardala institutuko lagunekin izaten dugu kolaborazio bat Ekosferan. Denboraldi honetako lehen atala dugu gaur haiekin. Igotz Gallastegi irakasleak etorri zaigu irratira galdera garrantzitsu batekin buruan: nolako egoeran dago akuakultura gaur egun Euskal Herrian? |
Thu, 2 November 2023
IV. denboraldiaren 9. saioa: akuakultura Euskal Herrian. |
Tue, 31 October 2023
Ume batek galdera bat egin digu: astronauta batek, espazioan dagoela, arnasari eutsi eta kaskoa kendu-eta-jarri egiten badu azkar-azkar, zerbait gertatzen zaio?
|
Mon, 30 October 2023
Norteko Ferrokarrilla/2023-10-27/Francesca Ferlaino: "Supersolidoak aldi berean likidoak ere ba dira, eta gas fasean daude; eromena da"
Francesca Ferlaino italiarra elkarrizketatu dugu, Insbruckeko unibertsitateko fisikari bat. Bose-Einsteinen kondentsatuak baino harago joan da haren ekipoarekin, eta supersolidoak sortu, materiaren fase berri bat. |
Mon, 30 October 2023
2021eko irailean metorito bat erori zen Marten, eta talkak eragindako uhin sismikoak ezusteko informazioa eman zigun Marteko barrualdeari buruz. |
Mon, 30 October 2023
XXVIII. denboraldiaren 8. saioa: Marteko barrualdea, Francesca Ferlaino eta ume baten galdera astronauta baten kaskoari buruz. |
Thu, 26 October 2023
|
Wed, 25 October 2023
Jonnhy Cash eta Beach Boys musikariek, izenburu bera duten kanta bana egin zituzten. Don't go near the water. Hark 1976an eta hauek 1971n argitaratu zuten. Izenburu bera, eta gainera mezu bera hitzetan. |
Wed, 25 October 2023
Nafarroako Agrobioteknologia institutuan, FitoRastreando proiektua garatu dute. Airearen kalitatea neurtzeko ideia polit bat da. Ikertzaileek landareak banatu dituzte, toki askoko jendeak zaindu ditzan. Eta landare horrek, haztean, tokian tokiko airean dauden substantziak jaso ditu. Landare horiek analizatu, eta horrela airearen kalitatea bera neurtu ahal izan dute. Iker Aranjuelo Mitxelena ikertzaileak kontatu dizkigu proiektuaren nondik norakoak. |
Wed, 25 October 2023
IV. denboraldiaren 8. saioa: FitoRastreando proiektua, Beach Boys eta karbonoaren konpentsazio-merkatua. |
Mon, 23 October 2023
Entzun egiten da Einsteinek essan zuela dena erlatiboa dela. Hori ez da egia. Ez da egia dena erlatiboa denik, ezta Einsteinek horrelakorik esan zuela ere. Gainbegiratu ditugu Einsteinen ustezko esaldi batzuk. Badira berak esandakoak, eta badira berak inoiz esan ez zituenak, dena erlatiboa dela adierazten duen hori, adibidez. |
Mon, 23 October 2023
Euskalmeteko Onintze Salazar meteorologoarekin dugun kolaborazioari ekin diogu iragarpenari begira. Mugikorren aplikazioen garai honetan, beharrezkoak al dira komunikabide tradizionaletako iragarpenak? Eta nolakoak izan behar dute? Horri buruz hitz egin digu Onintzek. |
Mon, 23 October 2023
3.000 zelula-mota erregistratu dituzte garunaren atlas deitu dioten ikerketa berri batean. Neurozientzialari askoren lanak bildu, asko maila molekularrean egindakoak, eta orain arteko lan zehatzena egin dute garunean dauden zelulak aztertuta. |
Mon, 23 October 2023
XXVIII. denboraldiaren 7. saioa: eguraldiaren iragarpena eta dena ez da erlatiboa. |
Thu, 19 October 2023
2023ko urtarrilleko kontua izan behar zuen. Gure hiri eta herri handietan trafikoa mugatu behar zen CO2ari lotutako irizpideen arabera. Emisio murriztuen guneak sortu eta kudeatzen hasi behar ziren ordurako. Baina kontua atzeratu egin zen, eta oraindik ez daude indarrean. Don Bosco ikastetxe integratuko Javi Oskoz irakasleak kontatu digu nola dagoen kontua orain, 2023ko urrian. |
Thu, 19 October 2023
Nikolai Rimski Korsakoven pieza txikia da eta oso ezaguna. Intsektu hegalari baten imitazio musikal harrigarria da, eta horregatik ekarri dugu. Oso-oso ospetsua egin zen, eta beraz, bertsio asko egin dira. Gaurkoan, hiru bertsio ekarri dugu Hostoen Arteko Melodietara. |
Thu, 19 October 2023
IV. denboraldiaren 7. saioa: Rimski Korsakov eta emisio murriztuen gunea. |
Mon, 16 October 2023
Gaur denboraldiko lehen kolaborazioa dugu kuantikaren atalean. Gure satelitea eta mekanika kuantikoa lotu ditugu EHUko eta DIPCko Txoni Matxain kimikariarekin, eta erregolitoari buruz hitz egin dugu, Ilargiaren gainazaleko hauts fina. Atmosferarik ez duenez, eta beste hainbat ezaugarrirengatik, oso jokabide berezia du hauts horrek, eta, besteak beste, fisika kuantikoak azaltzen du jokabide hori. |
Mon, 16 October 2023
Daukagun hipotesi onenaren arabera, Ilargia talka baten ondorioz sortu zen. Gaur, EHUko Itziar Garate astronomoak kontatu digu oso lotuta daudela sorrera hori eta Ilargiaren orbita nolakoa den. Gainera, mareak eta beste oinarrizko ezaugarriei buruz ere hitz egin dugu. |
Mon, 16 October 2023
XXVIII. denboraldiaren 6. saioa: Ilargia |
Fri, 13 October 2023
Benoît Dorémus musikariak 2020 izeneko disko bat atera zuen. Bertako kanten hitzak ekologiarekin lotuta daude. Bitxiena da 2020 urtea baino hamar urte lehenago argitaratu zuela. Deigarria da, adibidez, Ne pas lire avant 2100 kantak kontatzen duen istorioa. |
Fri, 13 October 2023
Europako kosta osoko biodibertsitatea ikertzen ari dira TREC espedizioan. Tara belauntzia eta kamioi baten barruko laborategi mugikor bat mugitzen ari dira kostako puntu batetik bestera lagunak hartu eta ikerketa asko egiten. Plentzian, PIE estazioan, geldialdi nagusietako bat egin du espedizioak. Gu bertako koordinatzailearekin izan gara, EHUko Ibon Cancio ikertzailearekin, lan erradoi horri buruz hitz egiten. |
Fri, 13 October 2023
IV. denboraldiaren 6. saioa: TREC espedizioa PIEn, LEGO eta Benoît Dorémus-en 2020 diskoa. |
Mon, 9 October 2023
Industriak etengabe modernizatu behar du. Besteak beste, lan egin behar du produktuak iraunkor, konpontzeko errazak eta berrerabiltzeko modukoak izan daitezen. Gaur, ekoberrikuntzari buruz hitz egin dugu Teknikerreko Jon Ander Sarasuarekin, IDEKOko Ibon Serranorekin eta eta BRTA aliantzako Jon Kepa Gerrikagoitiarekin. |
Mon, 9 October 2023
Bi gertaera handi aste honetan. Batetik, DIPC zentrokoek antolatu duten Passion for Knowledge jaialdia, tartean Juan Ignacio Cirac fisikariarekin topaketa, eta, bestetik, aurtengo Nobel saridunen iragarpena. Eta, hain zuzen ere, Cirac-en erreakzioa jaso genuen, lankide batek jasoko du fisikako Nobel saria. Hori kontatu ondoren, saiatu naiz aurten saritutako lanen testuingurua ematen, bakoitza minutu batean, edo pixka bat gehiagoan. |
Thu, 5 October 2023
Abesti ederki ezaguna gaurkoan, Hostoen Arteko Melodietan. Benito Lertxundik Zuberoa diskoan grabatutako Baliaren bertsoak. Benetako gertaera batean oinarrituta daude, euskal kostan harrapatutako azken balea izan zen, Orio herritik gertu. Baina bertsoek kontatzen dutenak epika handioagoa du historialariek diotena baino. |
Thu, 5 October 2023
Irati Diez Virto hasiko da Ekosferan kolaboratzen. Biologoa da, biodibertsitatean eta kontserbazioan interes handia du, eta hortik abiatuta hartuko du parte gure saioan. Haren ibilbide profesionalaz hitz egin dugu, bai eta dibulgazioan egin dituen lanei buruz. Ongietorri Ekosferara! |
Thu, 5 October 2023
IV. denboraldiaren 5. saioa: balearen bertsoak eta Irati Diez Virto kolaboratzaile berria. |
Fri, 29 September 2023
Aurreko asteburuan estreinatu zen Teknopolis ETBko zientzia-programaren denboraldi berria. Nagore Rementeria zuzendaria eta Iñaki Leturia zuzendari eta aurkezlea izan dira gurekin denboraldi berria aurkezteko. Besteak, beste esan digute aurten 25 urte beteko dituztela antenan. |
Fri, 29 September 2023
Gorka Orive EHUko farmaziako katedradunak eta beste bi lagunek Osasun Bakarrari buruzko liburu bat argitaratu berri dute, eta gurekin izan da liburua aurkezten. Beste bi egileak Ignacio Lopez Goñi mikrobiologiako katedraduna eta Elisa Pérez-Ramírez doktorea abaitaritzan. Hiru egile eta hiru ikuspuntu elkarrekin lanean, ingurumenaren mehatxuari aurre egiteko estrategia berria azaltzeko. |
Fri, 29 September 2023
LHC azeleragailuan, Genevan, indar nuklear bortitza zehaztasun handiz neurtu dute. Quarkak elkarri lotuta mantentzen dituen indarra da, oinarrizko lau indarretan bortitzena. |
Fri, 29 September 2023
XXVIII. denboraldiaren 4. saioa: indar nuklear bortitza, Salud Global liburua eta Teknopolisen denboraldi berria. |
Thu, 28 September 2023
Udan, Aranzadi Zientzia Elkarteak Europako Arkeologiaren Patrimoniaren saria bat jaso zuen Belfasten. Batetik ehun urteko lanarengatik, eta, bestetik, gaur egun egiten duen arkeologia, Irulegiko eskuaren adibidea barne. Mikel Edeso Egia Aranzadiko arkeologia-proiektuaren kudeatzailea izan da gurekin, eta sariaz, Aranzadiz eta arkeologiaz hitz egin dugu. |
Thu, 28 September 2023
IV. denboraldiaren 4. saioa: Naturari kanta bat eta Europako Patrimonio Arkeologikoaren saria Aranzadirentzat. |
Mon, 25 September 2023
|
Fri, 22 September 2023
XXVIII. denboraldiaren 3. saioa: Immunoterapia eta minbizia. |
Fri, 22 September 2023
Europako pertsonai mitologiko bat dago, udaberriaren etorrerari lotua. Negu luzea gainditu ondoren natura bizitzara itzultzen deneko ospakizunen parte izaten da, maiatzaren 1eko ospakizun tradizionalean, May day. Britainia Handian Jack in the Green deitzen diote, eta 1977an Jethro Tull taldeak abesti bat egin zuen, hura oinarri hartuta. Neguan hazten den guztia zaintzen duen izakia da. |
Fri, 22 September 2023
IV. denboraldiaren 3. saioa: Ekosfera berdea. Magnesioa, Jack in the Green, Europako Nekazaritza Ekologikoaren eguna, haziak zain, orlegi eta Singapur. |
Mon, 18 September 2023
Bakterioen kontra antibiotikoak erabiltzen ditugu, Alexander Flemmingek penizilina G aurkitu zuenetik, gaixotasun askoren kontrako baliabide miragarria izan dira. Baina bakterioek ikasi egiten dute haien efektuari aurre egiten: erresistentzia garatzen dute. Denborarekin, gehiegizko erabilerak eta erabilera desegokiek areagotu egin dituzte bakterio askoren erresistentziak, eta osasun publikoko arazo orokor bat bilakatu da. Bego Zubia Gallastegi Elhuyarko kazetari zientifikoak dokumental bat egin du gaiari buruz. Grabagailua hartu eta harengana joan gara. |
Mon, 18 September 2023
Urtero ospatzen da 3DMC kongresua, metrologia industrialaren esparruan Europan egiten den kongresu nagusia. Aurtengo edizioa BIlbon hasiko da eta IDEKO eta Tekniker zentro teknologikoetan ere izango da. Metrologia berez neurketaren zientzia da, zehaztasunaren zientzia. Baina hori baino gehiago ere bai. Gurekin, IDEKOko Alberto Mendikute Garate eta Teknikerreko Unai Mutilba Larrea izan dirakongresua eta gaia bera aurkezteko. |
Mon, 18 September 2023
XXVIII. denboraldiaren 2. saioa: 3DMC metrologia-kongresua eta Erresistente dokumentala. |
Fri, 15 September 2023
|
Fri, 15 September 2023
Cat Stevens musikariaren laugarren diskoaren abesti bat dugu gaurkoan hostoen arteko melodietan. Where Do the Children Play. Ideia bitxia da: ondo dago teknologia garatzea, baina non jolastu behar dute umeek? |
Fri, 15 September 2023
Ura ondo kudeatzea ez da erraza, batez ere, ur edangarria. Gaur izan gara kudeaketa horretara teknologia ikertzen dutenekin. Batetik, CEITeko Beñat Elduayen eta, bestetik, BRTAko Garbiñe Manterolarekin. Euskal Herriko uraren egoera aurkezteaz gain, esparru honen erronkak zein diren kontatu digute. |
Thu, 14 September 2023
IV. denboraldiaren 2. saioa: uraren kudeaketa eta Cat Stevens. |
Mon, 11 September 2023
UEUk argitaratu berri duen liburu bat izan dugu gurean. Adimen artifiziala: filosofia eta teknologiaren bilgune. UEUko 50. urteurrenari lotutako argitalpena da, eta testuak hainbat ekitaldietan erabilitako materialetik sortua da. Liburuan aurkezten da adimen artifiziala zer den, zer ibilbidea egin duen historian eta nolako gogoeta filosofiko eragin dituen gaur egun gauden unean. Gurekin liburuaren argitaratzaileetako bat izan da, Aitzol Astigarraga, UEUko kidea eta gure saioaren aspaldiko laguna. |
Mon, 11 September 2023
Elhuyar aldizkariaren iraileko zenbakia kalean da. Saien kultura eta paleolitoko haurren ikerketa dira bi gai nagusiak zenbaki honetan. Eta biei buruz hitz egin dugu Ana Galarraga aldizkariaren zuzendarikidearekin. Zenbaki honetako bestelako gaiak ere aurkeztu dizkigu.
|
Mon, 11 September 2023
XXVIII. denboraldiaren lehen saioa: Elhuyar aldizkaria eta UEUk argitaratutako liburu bat adimen artifiziala eta filosofia uztartzen dituena. |
Fri, 8 September 2023
1974an, Johnny Cash musikariak, country estiloaren ikonoak, ekologiari heldu zion Don't go near the water kantaren letran. Berez, ez zen oso kanta arrakastatsua izan, baina Cash musikaren izen handietako bat zenez, bultzada eman zion ingurumenaren aldeko kezka musikan islatzeari. Kanta honekin abiatu dugu Hostoen Arteko Melodiak atala, gure atal musikal berria. |
Fri, 8 September 2023
IV. denboraldiaren 1. saioa: Aito Marcos eta Johnny Cash-en Don't Go near the Water. |
Fri, 30 June 2023
Mitologia eta zientzia ez dira gauza bera, baina haien arteko konexio bat badago. Juan Inazio Hartsuaga antropologoa izan da gurekin konexio hori aztertzeko. Hark mitologiari buruzko tesia egin zuen, eta ederki ezagutzen ditu, Euskal Herrikoa zein beste toki bateko batzuk ere. Xehetasunez betetako konexioa dute zientziarekin. |
Fri, 30 June 2023
XXVII. denboraldiaren 42. saioa: mitologia eta zientzia. |
Fri, 30 June 2023
Inazio Martinez de Arano adituak European Forest Institute zentroan egiten du lan. Gurekin izan da basoen eta megasuteen gaiaz hitz egiteko. Basoan pizten diren sute gehienak lehen minutuetan itzaltzen dira, baina gutxi batzuek hedatu egiten dira, eta megasute bilakatzen dira. Horiek, geroz eta ugariagoak dira. Sute horien kudeaketa arazo tekniko bat izateaz gain, arazo sozial eta politikoa ere izan behar du. |
Fri, 30 June 2023
III. denboraldiaren 42. saioa, azken saioa: basoak eta megasuteak. |
Tue, 27 June 2023
CFMko Javi Aizpurua Iriazabal fisikaria aurtengo Euskadi Ikerketa sariduna da. Harekin izan gara haren ibilbide profesionala ezagutzeko, zientziari buruz hitz egiteko eta, oro har, bizitza aztertzeko. |
Tue, 27 June 2023
Pantailetan, izkin batean, bateria zenbateraino kargatuta dagoen adierazten duen portzentaje bat ikusten da. Baina nola neurtzen da hori? Nola daki makinak bateriaren karga zenbatekoa den une honetan? Albiste txarra da estimazio bat dela; albiste ona, berriz, estimazio ona izaten dela. |
Tue, 27 June 2023
XXVII. denboraldiaren 41. saioa: Javi Aizpurua, Euskadi ikerketa saria. |
Mon, 26 June 2023
III. denboraldiaren 41. saioa: Urumeako zentral hidroelektrikoak eta "Ta argiya iñ zan" proiektua. |
Mon, 19 June 2023
Pozoiak ez dira gizakion kontu bat bakarrik. Sugeen % 10ak, gutxi gorabehera, pozoia erabiltzen dute erasorako eta defentsarako. Baina Agatha Christieren pozoiekin konparatuta oso bestelakoak dira. Txistu eraldatua da, proiteina toxikoz jositakoa. |
Mon, 19 June 2023
Agatha Christieren pozoiak harrigarriak dira. 1937an argitaratutako Dumb Whitness eleberrian fosforoa proposatzen du pozoi moduan. Eta pozoi fosforeszentea da; iluntasunean distira egiten du. Mentxu Aiertza kimikariak azaldu digu nolako pozoia den, eta itxuraz Christieren eleberriak inspirazioa ekarri ziola gerora hiltzaile bati hau erabiltzeko. Pozoiei buruzko hurrengo sekzioa, sugeen pozoiari buruzkoa da. |
Mon, 19 June 2023
XXVII. denboraldiaren 40. saioa: pozoiak, batetik fosforoa eta bestetik sugeen pozoia. |
Mon, 19 June 2023
Ikerketa asko egin dituzte adituek uholdeen arriskua non eta nola sortzen den azaltzeko. Batetik ulertu behar da zergatik izaten dira euri-jasa handiak kostako hainbat puntuetan, eta zein den orografiaren eragina euri-ur hori guztiaren nondik norakoan. Gero, gizakiak sortutako azpiegituren eragina ere aztertu behar da, oso paper garrantzitsua jokatzen baitu. |
Mon, 19 June 2023
III. denboraldiaren 40. saioa: Euskelec eta uholdeen arriskua. |
Tue, 13 June 2023
|
Mon, 12 June 2023
DIPC zentroak eta Elhuyarrek antolatzen dute urtero ON-zientzia bideo lehiaketa. Aurten, euskaraz egindako bideo onenaren saria Ane Ibargoyen Alvarezek irabazi du kapsaizinari buruzko animazio batekin: "Mina edo pikantea?" |
Mon, 12 June 2023
Fisika kuantikoa da gauza txikien fisika. Elektroiena, protoiena, fotoiena, neutroiena, bai eta oinarrizko partikulena ere. Txoni Matxain kimikari teorikoak aurkeztu digu mundu hori, eta horrekin batera fisikariek bateratu nahi dituzten lau oinarrizko indarren mundua. |
Mon, 12 June 2023
Kuantikaren feomeno arraro bat, korapilatze kuantikoa, ingelesezko entanglement, erabil daiteke mikroskopiko optikoen bereizmen ahalmena handitzeko. Biologian, adibidez, frekuentzia altuko argia erabili gabe, zehaztasun handiz behatu daitezke zelulak, haiek hiltzeko arriskurik gabe.
|
Mon, 12 June 2023
XXVII. denboraldiaren 39. saioa: korapilatze kuantikoa mikroskopioetan, oinarrizko partikulen sekretu kuantikoak eta ON-zientzia lehiaketa 2023. |
Mon, 12 June 2023
Gaur egun, mendietan iratzea ez da modu tradizionalean kudeatzen, eta metatzen ari da. Hori ikusita, Baztango Malerreka Commos Zerbitzukoek proiektu bat abiatu dute iratze hori jaso eta papera egiteko. Proiektu horretan, erakunde askok hartu dute parte; adibidez, Tolosako Paper Eskolako adituek. Proiektuaren lehen emaitzak aurkeztu dizkigute Malerrekako Isabel Elizaldek eta Tolosako Paper Eskolako Mentxu Aiertzak. |
Mon, 12 June 2023
III. denboraldiaren 39. saioa: Iratzetik paperera. |
Mon, 5 June 2023
Kalean da Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia. Ekaineko zenbakia da eta esparru askotako edukiak ditu: adimen artifiziala, menopausia, ibaietako urtegi txikien etorkizuna eta abar luze bat. Aldizkariaren zuzendarietako bat, Ana Galarraga, izan da gurekin eta edukiei gainbegirada bat ematen lagundu digu. |
Mon, 5 June 2023
Garunean zimurrak izateak berak eragiten duen haren jardueran. Alegia, garunaren forma, itxura fisikoa bera, garrantzitsua da seinale elektrikoaren hedatzearen moduan. Melbourneko Monash unibertsitateko fisikari batzuek aztertu dute nola. Neurri batean, garunaren jarduera ingeniaritzaren ikuspuntutik azter daiteke. Beste neurii handi batean, noski, neurozientzien bitartez aztertu behar da. |
Mon, 5 June 2023
XXVII. denboraldiaren 38. saioa: garunaren zimurrak, Elhuyar aldizkaria eta Zientrzia Azoka. |
Thu, 1 June 2023
Iñaki Sanz-Azkue biologoa izan da gurekin. Aurten, CAF-Elhuyar sariketan irabazi du kazetaritzaren kategorian saria dragoitxoari buruzko artikulu batekin. Ekosferan, gai horri buruz egin genuen Sanz-Azkuerekin elkarrizketa luzea. Gaur, hari hitz egin dugu. Gertutik ezagutu nahi izan dugu ibilbide profesional oparoa duen pertsona. |
Thu, 1 June 2023
III. denboraldiaren 38. saioa: Iñaki Sanz-Azkue eta Bioterra azoka. |
Mon, 29 May 2023
XXVII. denboraldiaren 37. saioa: elektroiak dantzan argia harrapatzeko eta matematikari baten apologia. |
Thu, 25 May 2023
Arantzazu Luzarraga Iturrioz arkitektoak iaz CAF-Elhuyar sarietan sorkuntza-beka bat eskuratu zuen Bizkaiko labe garaien hondakinen eraginaren mapa pertsonal bat egiteko. Proiektuari Ostutako paisaiak izena jarri dio. Gurekin izan da proiektua azaltzeko, erabat lotuta dagoen antropozenoaren kontzeptuaz hitz egiteko. |