Wed, 24 October 2018
Izaskun Elezgarai izan dugu irratian datorren asteko topaketa bat aurkezten: Eibarren, Osasun-zientziatako Ikertzaileen III. Topaketa izango dute urriaren 25ean. Ikertzaile euskaldun asko egun bateko topaketa intentsu batean. |
Wed, 24 October 2018
Gorka Azkunek mundu-ereduei buruz hitz egin digu adimen artifizialari buruzko atalean. Ingurunearen eredu bat egiteari buruz. Hortik, neurona-sareak erabilita, azaldu digu nola lortzen duten makina batek haren "ametsetatik" ikasten. |
Wed, 24 October 2018
Matematika ez da formuletan islatzen dena bakarrik. Etxeko armairuetan topologia konpexuaren adibide asko daude. Horietako bat alkondara da, gorputzari egokitzen den oihalezko "egitura" bat, oihal-puska bakarretik egin ezin dena. |
Wed, 24 October 2018
XXIII. denboraldiaren 6. saioa: alkondarak, ingurunearen eredu adimenduna eta osasun zientzietako ikertzaileen topaketa. |
Wed, 24 October 2018
Gero eta ikerketa gehiagok erakusten du herpes birusa alzheimerraren arrisku-faktorea dela
Direct download: Qk04-181024_Herpes_birusa_eta_alzheimerra.mp3
Category:science -- posted at: 7:35am EST |
Thu, 18 October 2018
Hasi dira jadanik ZarautzOn taldeko lagunak ekitaldiak, bisitak eta hitzaldiak prestatzen 2018-19 ikasturterako. Gaur gurekin Jose Mari Larramendi eta Anabel Juaristi izan dira horren berri ekartzeko. |
Thu, 18 October 2018
Txoni Matxainen estreinua dugu aurtengo denboraldian, kuantikaren atalarekin. Orbita kontzeptutik abiatu, eta orbital kontzeptura egin dugu salto. Planetak orbitetan mugitzen dira; elektroiak, berriz, orbitaletan, eta ahal ere, orbital bat ez da elektroiaren mugimendua adierazten duen ideia bat. Beste zerbait da. |
Thu, 18 October 2018
Ikerketa baten arabera, pertsona batek batezbeste 5.000 aurpegi gogoratzen ditu. Datu deigarria da, baina nola lortu dute datu hori? Beharbada ez da datu zuzena. Nolanahi ere, interesgarriena da ikustea nola lortu duten datua, eta metodo fidagarria dena ala ez. |
Thu, 18 October 2018
XXIII. denboraldiaren 5. saioa: 5.000 aurpegi, orbitalak eta ZarautzOn. |
Thu, 18 October 2018
York-eko Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, pertsona batek, batezbeste, 5.000 aurpegi gogoratzen ditu. Baina ikerketa egiteko modua ez da oso egokia datu jakin hori ontzat emateko. Ikertzaileek berek autokritika egin dute. Nolanahi ere, ikerketak beste ikerketen oinarria izateko balio du. |
Wed, 10 October 2018
Azken urteotan gero eta ozenagoa da Nobel sarien aurkako iritzia, besteak beste, emakumezkoak baztertzeagatik |
Mon, 8 October 2018
Proteinen eboluzioa azkartu daiteke eta azkartzearekin batera, bideratu nahi den helburuetara. Hori izan da aurtengo kimikako Nobel saria jasoko dutenen lanaren muina. Natura, nolabait, gure esanetara jarri digute, neurri batean. |
Mon, 8 October 2018
Donostiako Eureka museoko Larraitz Etxeberria beroari buruz hitz egin digu, urtaroen azalpenetik hasita eta sentsazio termikoaren zergatietaraino. Ez da zer tenperatura dagoen toki batean, baizik eta giza gorputzak nola sentitzen duen. |
Mon, 8 October 2018
Zientzia fikzioa dirudi: argiarekin objektuak hartu eta mugitu daitezke. Argia laser bat da, behar bezala manipulatua, eta objektuak oso gauza txikiak, batzuetan birus baten tamainakoak. Aurtengo saridunek teknologia hori garatu dute eta gaur egun haien asmakuntzak estandarrak dira laserren teknologiaren esparruan. |
Mon, 8 October 2018
Oskar Gonzalez gure kimikari kolorezaleak kontatu digu zenbat koloreko odolak existitzen diren. Esan daiteke, espezie gehienen odola ez dela gorria. Askok odol urdina edo berdea dute; kimikak azaltzen digu zergatik. |
Mon, 8 October 2018
Sarrera orokor bat egin dugu Nobel sariei buruzkoa. Gainera, medikuntzakoa gainetik azaldu dugu: minbizia norberaren sistema immunologikoa erabilita trata daiteke, bain ahorretarako sistemak dituen eragozpenak gainditu behar dira. |
Mon, 8 October 2018
XXIII. denboraldiaren 4. saioa: Nobel sariak, odolaren koloreak eta beroa. |
Mon, 1 October 2018
ETBko Teknopolis programa, zientzia-programa, bueltan da aste honetan. Denboraldi berria du, eta gainera otsailean 20 urte egingo ditu emtitzen hasi zenetik. Gu Iñaki Leturia eta Nagore Rementeriarekin izan gara, aurkezlea eta zuzendariarekin, hurrenez hurren. |
Mon, 1 October 2018
Idoia Mujika CFM zentroko komunikatzaileak aurkeztu digu orain Donostian ikusgai dagoen Fotciencia15 argazki-erakusketa. |
Mon, 1 October 2018
Hernio eta Gazume mendien ingurua Kontserbazio Bereziko Gune izendatu zuten duela 5 urte. Orain, urteurrena ospatu dute Fagus Alkiza interpretazio-zentroan eta Donostiako Aquariumean. Guk gunea eta 5 urteko lan hori ezagutu dugu Naturtzaindia taldeko Iñaki Aizpuru biologoaren eskutik. |
Mon, 1 October 2018
Zientzia vs. eliza eredua ez du ondo azaltzen Galileo Galileiren historiaren gatazka. Elizan bazen Galileoren aldekorik, eta Inkisizioaren aurrean salatu zutenak Pisako Unibertsitateko kideak ziren. Orain topatutako eskutitz batek laguntzen du gatazka ulertzen. |
Mon, 1 October 2018
XXIII. denboraldiaren 3. saioa: Galileoren eskutitza, Hernio eta Gazume, Fotciencia15 eta Teknopolis. |
Thu, 27 September 2018
Hitzaldien ziklo bat da ikertzaileen gaua. Oskar Gonzalez kimikaria, gure kolaboratzailea, bertan izango da hizlari, eta aurrerapen txiki bat ekarri digu. |
Thu, 27 September 2018
Historiaurrean, gizakiak harrapatzen zuen guztia erabili zuen teknologia berria garatzeko, besteak beste, animalien hezurrak. Zer animalia? Zer hezur? Zer teknologia? Aritza Villaluenga EHUko palentologoa editorea da gai horri buruzko monografiko batean; bertan kontatzen digute zer dakigu gaiaz Europako aztarnategietatik ateratako informazioari esker. |
Thu, 27 September 2018
Frantziako herri bat da Descartes. Han jaio zen Rene Descartes, matematikari eta filosofo ospetsua. Familia ez zen hangoa, baina izurrite batetik iheska, han erditu zen ama. Kontua da garai hartan herriak La Haye de Tourain zuela izena, baina pertsonai handi horren jaiotzarengatik izena aldatu zioten. |
Thu, 27 September 2018
XXIII. denboraldiaren 2. saioa: Descartes, hezur-teknologia eta ikertzaileen gaua. |
Fri, 21 September 2018
|
Tue, 18 September 2018
Kioskoan da Elhuyar aldizkariaren iraileko zenbakia. Guk edukiei eman diegu gainbegirada bat aldizkariko erredaktoreetako batekin, Ana Galarragarekin. |
Tue, 18 September 2018
Grafenoari buruzko kongresu batean izan gara, GrapheneWeek-en, Amaia Zurutuza Garphenea institutuko zuzendari zientifikoarekin, Galdera da: zertan da material liluragarri horren ikerketa gaur egun? Azken berriak zein diren galdetu dioguu Zurutuzari, eta ikusi ahal izan dugu nolako giroa dagoen grafenoa ikertzen dutenen artean. |
Tue, 18 September 2018
Bueltan gaude denboraldi berrian. Udari begira jarrita, uztaileko albiste bat aukeratu dugu: ESAko ikertzaile batzuek ur likidozko laku bat topatu dute Marten, lurpean, edo hala uste dute. Topatze-teknikak berak azaltzen du zergatik. |
Tue, 18 September 2018
XXIII. denboraldiaren 1. saioa: uda bukatu da, GrapheneWeek eta Elhuyar aldizkaria. |
Tue, 3 July 2018
Saioa bukatzeko, biologoen mundura sartuko gara, jolastera. Bizidunak sailkatuta dituzte izen zientifikoak erabilita, eta batzuetan oso izen xelebreak erabiltzen dituzte. Guk haietako batzuk bildu, eta gurera ekarri ditugu. Esate baterako; bada Abra cadabra izena jaso zuen txirla bat. Izen bitxia. Hala ere, gaur egun Theora mesopotamica izenarekin dago sailkapen taxonomikoan. |
Tue, 3 July 2018
Joachim Frank iazko kimikako Nobel saridunaren hitzak izan ditugu. Baita harekin lan egin duen Xabier Agirrezabala ikertzailearenak ere. Baina haiek ez dira gurekin estudioan egon; haiek elkarrizketatu zituzten, ordea, Mentxu Aiertza gure kolaboratzaileak eta Berriako Edu Lartzanguren kazetariak. Mentxu eta Edu gurekin izan dira denboraldiko azken saio honetan gurekin. |
Tue, 3 July 2018
XXII. denboraldiaren 43. saioa: Joachim Frank Nobel sariduna eta izen zientifikoak. |
Thu, 28 June 2018
Surfean aritzeko olatu handienek 30 metro altu inguru dira. Sekulakoa. Surferako oso aproposak dira, baina ez bakarrk surferako. Olatu horiek energia-kantitate handia dute barruan. Zientzialariek estimazio bat egin dute jakiteko zenbateko energia duen horrelako olatu erraldoi batek. |
Mon, 25 June 2018
Joseph Fourier XVIII. mendeko matematikaria zen, baibna haren lanak XXI. menderaino iritsia da oinarrizko tresna matematiko moduan. Irratia egiteko erabiltzen da, adibidez. Eta argazkiak tratatzeko, eta subatantzien detekzio espektrometrikoan eta beste aplikazio askotan. Hala ere, ez da oiihartzun oso handia duen tresna matematiko bat. Horregatik, dibulgazioaren garrantziarengatik, Fourieren trasformatua ekarri digu gaur ELI ALBERDIk Norteko Ferrokarrillera. |
Mon, 25 June 2018
Surflariek bilatzen dituzten olatu handienak oso energetikoak dira. Nazaré herrian, adibidez, 30 metro altu diren olatuen gainean aritu izan dira surfean, eta zientzialariek kalkulatu dute olatu horietako baten energia nahikoa dela milioika telefono mugikor kargatu ahal izateko.
|
Mon, 25 June 2018
XXII. denboraldiaren 42. saioa: Surf egiteko olatuak eta Fourier. |
Thu, 21 June 2018
CAf-Elhuyar sarien artikulu orokorren kategoria irabazzi duen testuak soluzio bat proposatzen du plastikoen birziklapenerako. Irtenbide zirkularra deitu diote. Arazo handia da hondakin plastikoen kudeaketa, kanpotik ikusten dena baino konplexuagoa. Alaitz Etxabidek, artikuluaren egileak, azaldu digu zergatik. |
Thu, 21 June 2018
"Vacuum" bideoak irabazi du OnZientzia lehiaketa. Patxi Razkin, iazko edizioaren irabazleak berak irabazi du aurten. Bideoan kontatzen digu atomoaren zati handiena hutsunea dela, eta horrek ondorio interesgarriak ditu. Adibidez, elkar ukitzen dugunean, ez garela benetan elkar ukitzen ari. |
Thu, 21 June 2018
Afrikako Baobad zaharrenak hiltzen ari dira. Baita altuenak ere. Eta zientzialariek ez dakite zergatik den hori. 2.000 urtetik gora bizi dira zuhaitz horiek, baina azken 12 urteetan, bat-batean, zaharrenetako asko hil egin dira. Hipotesi batzuk daude heriotza horiei buruz, infekzioekin eta lehorteekin zerikusia dutenak, baina arrazoia ez da ezaguna. |
Thu, 21 June 2018
XXII. denboraldiaren 41. saioa: baobad zaharrak, PatxiRazkin eta vacuum eta Plastikoen birziklapenaren soluzioa. |
Tue, 19 June 2018
Antartikako izotz-geruzak hiru bilioi tona izotz galdu ditu hogeita bost urtetan, eta horrek itsas maila ia zortzi milimetro igotzea eragin du. Eta itsas mailak gora egin dituen zortzi milimetro horietatik hiru, azken bost urteetan igo dira. Horixe dio izotz-geruzaren gorabeherak ikertzen dituen nazioarteko ikerketa-talde handi batek, IMBIE ikerketa taldeak, Nature aldizkarian argitaratu duen azken azterketak.
Direct download: Qk38-180620_Antartikan_urtzen_den_izotza.mp3
Category:science -- posted at: 1:15pm EST |
Wed, 13 June 2018
Kristal likido berri bat aurkeztu dute Nature aldizkarian. Material horren partikulak bi norbideetan autoordenatzen dira, eta horrek propietate optiko oso onak ematen dio. Egunen batean, zure pantailetan erabil litekeen material bat da; kristal likido bat, gainera, garai batean oso berria zen teknologia baten bertsio modernoa. |
Thu, 7 June 2018
|
Wed, 6 June 2018
Zientzia gizarteratzen dutenen kongresu handi bat antolatu dute CFM eta DIPC zentroek: Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkuntzan . DIPCko Amaia Arregik eta CFMko Idoia Mujikak kontatu digute ikuspuntu askotatik aztertutako euskarazko dibulgazioaz arituko direla, eta kongresuan nondik norakoak argitu dizkigute. |
Wed, 6 June 2018
Miguel Querejeta astronomoak M51 galaxiaren erdian dagoen zulo beltz erraldoia ikertu du tesian. Horri buruz idatzi du artikulu bat, eta CAF-Elhuyar sari bat eskuratu du horrekin. Guk harekin luze hitz egin dugu zulo beltzei buruz, eta asko ikasi dugu, batez ere, Miguel dibulgatzaile ona dela. |
Wed, 6 June 2018
Nature aldizkarian kristal likido baten berri eman dute. Coloradoko Unibertsitatean garatu dute, eta gailu elektronikoen pantailetan iraultza izan liteke etorkizun hurbilean. Haren partikulak bi norabidetan lerrokatzen dira eta oso ezaugarri optiko bereziak sortzen dituzte. |
Wed, 6 June 2018
XXII. denboraldiaren 40. saioa: kristal likido biaxiala, zulo beltzak galaxiaren erdian eta EEZZ18. |
Wed, 6 June 2018
Eguzki-kontzentragailu lumineszente gisa jokatzen duen polimerozko zuntz optiko berri bat, merkea eta eraginkorra, lortu du Itxaso Parola Domingo telekomunikazio-ingeniariak.
Direct download: Qk36-180605_Eguzki-energia_lortzeko_zuntz_optiko_berria.mp3
Category:science -- posted at: 6:38am EST |
Sun, 3 June 2018
Elhuyar aldizkariaren ekaineko zenbakia kalean da dagoeneko. Aldizkariaren azalean intsektu baten argazki polit bat, profesionala ez den argazkilari batek eginda. Eta barruan... barruan zer dagoen Aitziber Agirre zuzendariak kontatu digu. |
Sun, 3 June 2018
Josu Doncel matematikariak supermerkatura eraman gaitu, matematikaren bila. Berez, zenbaki asko dago supermerkatu batean; prezioak, eskaintzak eta horrelakoetan badira ulertu beharreko kontzeptu matematikoak. Baina begi bistako ezaugarri horiez gain, askoz kontu matematiko gehiago dago ohiko supermerkatu batean. |
Sun, 3 June 2018
MIT institutuko matematikariek urtebetez aztertu dituzte New Yorkeko taxien lana. Helburua, galdera bati erantzutea: beharrezkoak al dira hirian dauden taxi guztiakedo kopuru txikiago batekin eman daiteke zerbitzua, kalitatez jaitsi gabe? Erantzuna da antolamendu perfekto batekin, taxien % 30a sobran dagoela oraingo zerbitzu perfektua emateko. |
Sun, 3 June 2018
XXII. denboraldiaren 39. saioa: taxi horiak, matematikari bat supermerkatuan eta Elhuyar aldizkariaren ekaineko zenbakia. |
Thu, 31 May 2018
MIT institutuko matematikariek eredu teoriko bat egin dute hiriko taxien lana optimizatzeko. Urtebetez jaso dituzte taxi-kopuruaren eta bidaien datuak, eta sare-itxurako eredu bat osatu dute. gero, grafoen teoria erabilita, taxien antolamendu opimoa nolakoa izango litzatekeen aztertu dute. |
Mon, 28 May 2018
Donostiako Eureka museoko Larraitz Etxeberria eta Mikel Abadia gurekin izan dira, garagardoaren zientziari buruz hitz egiteko. Lupulua gehitzearen arrazoi historikoaz hitz egin dugu, ale versus lager bi garagardo-mota nagusiei buruz, hartziduraz eta abar. |
Mon, 28 May 2018
CAF-Elhuyar sarietan, kazetaritza kategorian Josu Lopez Gazpio izan da irabazlea. Zientzia Kaiera blogean argitaratutako artikulu batean gabonetako oporraldiak osasunean duen eragina aztertu zuen. Ez dietak, ez eguraldiak... oporraldiak berak duen eragina. Hain begi bistakoa dirudien gai batek badu zer irakatsi zientzialarien lan egiteko moduari buruz. Gainera, Koldo Garcia ere batu zaigu elkarrizketan eta josuk eta koldok UEUko ikastaro baten berri ekarri digute. |
Mon, 28 May 2018
Hawaii uharteko Kilauea sumendiak erupzioa izan du maiatzean. Gaur egungo sumendirik monitorizatuenetako bat da, eta geologoak hasi dira lanean, ahalik eta datu gehien jasotzeko. Jasotako informazioari esker, hurrengo erupzioetan iragarpen hobeak egin ahal izango dutela espero dute. |
Mon, 28 May 2018
XXII. denboraldiaren 38. saioa: Kilauea sumendia, gabonetako oporraldiaren eragina eta garagardoa eta Eureka. |
Thu, 24 May 2018
Nazioarteko ikerketa batek erreka idorrek edo aldizkako errekek karbonoaren ziklo globalean duten eragina aztertu du. Orain arte zeharo gutxietsi badira ere, aldizka lehortzen diren errekek atmosferara uste baino CO2-ekarpen handiagoa egiten dutela kalkulatu dute. Daniel von Schiller eta Arturo Elosegi EHUko ikertzaileek parte hartu dute ikerketa horretan. |
Mon, 21 May 2018
Ekaia aldizkariak jaso du aurtengo CAF-Elhuyar merezimendu saria. Ia 30 urte egin ditu jadanik, zientzia dibulgatzen unibertsitatearen barrutik, eta sari honen bitartez, CAF enpresak eta Elhuyar Fundazioak lan garrantzitsu hori aitortu nahi izan diote. Asier Vallejo zuzendaria izan da gurekin irratian. |
Mon, 21 May 2018
Duela 42 milioi urte, manatien eta dudongoen arbaso bat bizi zen Europan. Haren fosilak aurkitu dituzte Castejón de Sobrarben, Huescan. Itsas ugaztunak uretara egokitzen ari ziren garaiko fosilak dira. EHUko Ainara Badiola paleontologoak ikertu ditu fosil horiek. Gurekin izan du haren lanaren berri ekartzeko. |
Mon, 21 May 2018
Aspaldiko ideia da: Lurretik orbitara igotzeko, igogailu bat erabil liteke. Ez da gaur egun egingarria, baina fisikak dio posible dela, eta fikzioan nahiz ikerketa fisiko errealean, planteatzen den ideia bat da. Zuziri bat jaurti beharrean, igogailua erabiltzea. |
Mon, 21 May 2018
XXII. denboraldiaren 37.saioa: igogailu espaziala, sirenioen arbasoak eta Ekaia, merezimendu osoarekin. |
Thu, 17 May 2018
Banatu dira Caf-Elhuyar sariak. “Egin jauzi, eta sortu uhin hedakorrak” zen sariketaren leloa aurten, eta horretara ausartu direnei aitortza egiteko asmoz egin da ekitaldia. Hain zuzen, zientzia eta teknologia gizarteratzeko ahalegina egiten dutenen lana aitortzea da sariketaren helburua, baita xede horrekin bat egiten duten proiektuak bultzatzea ere. |
Tue, 15 May 2018
Pint of Science jaialdiari buruz hitz egin dugu Oskar Gonzalezekin eta CIC-biomaguneko Idoia Mikelezekin. Haiek dira jaialadia antolatzen duten taldeen kideak Bilbon eta Donostian, hurrenez hurren. |
Tue, 15 May 2018
Koloreen ataletik abiatuta, kromatografiara egin dugu salto, nahastutako substantziak banatzeko teknika bat. Oskar Gonzalezek azalduko digu zergatik izenak egiten dien erreferentzia koloreei, eta nolakoa den teknika hori gaur egun. |
Tue, 15 May 2018
Txorizale baten bloga: Usurbilgo txoriak. Han aurkitu dugu istorio bitxi bat: Zubietan ikusi dute larre-buztinkara espeziearen Eskandinaviako subespeziea. Iparralderako migrazioan dago, Afrikatik Eskandinaviara, baina oso zaila da subespezie hori inguru hauetan ikustea. |
Tue, 15 May 2018
XXII. denboraldiaren 36. saioa: Usurbilgo txoriak, kromatografia eta Pint of Science. |
Fri, 11 May 2018
![]()
Direct download: Audioa_Neandertalen_eta_Homo_sapiens-en_elkarbizitza_uste.mp3
Category:science -- posted at: 5:07am EST |
Tue, 8 May 2018
Uste baino gorila eta txinpantze gehiago daude Afrika ekuatorialeko mendeabaldean. Haien egoera txarra da, eta populazioak gainbeheran daude, batez ere hiru faktorek mehatxatuta: ehztariak, ebola birusak eta ukitu gabeko basoaren galera. Baina behintzat, populazioak uste baino handiagoak dira. |
Mon, 7 May 2018
Eboluzioan gure gertueneko espeziea da txinpantzea. Berak eta primate guztiek 24 kromosoma dituzte genoman, baina gizakiak 23 besterik ez ditu. Oso bitxia da kontua. Noiz galdu dugu kromosoma hori? Eta zergatik? |
Mon, 7 May 2018
Ezagutu beharreko zientzialari bat, eta, hala ere, oso ezaguna ez dena: Barbara McClintock. 1983ko Medikuntza edo Fisiologiako Nobel saria eman zioten artoa ikertuta, sekulako bultzada eman ziolako genetikari. DNAren egitura ezagutu baino baino askoz lehenago, kromosometan izaten diren zatien leku-aldaketak aurkitu zituen. Elhuyar aldizkariko Egoitz Etxebestek kontatu digu haren istorioa. |
Mon, 7 May 2018
Azken behaketek eta kontaketek erakutsi dute uste baino gorila eta txinpantze gehiago geratzen direla Afrikaren mendebaldean. Hala ere, populazioak jarraitzen dute arriskuan, batez ere, hiru faktoreengatik: armak, germenak eta zuhaitz-falta. |
Mon, 7 May 2018
XXII. denboraldiaren 35. saioa: Gorilak eta txinpantzeak, Barbara McClintock eta bigarren kromosoma. |
Tue, 1 May 2018
Festa handia izan da Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Zientzia Azokaren aurtengo edizioa bukatzeko. Bigarren hezkuntzako ikasleentzat antolatuta dago (ikasturte osoko lana), eta balio handia du ikasleek zientziaren metodologian murgiltzeko. Elhuyarko Danel Solabarrietak kontatu digu nolakoa izan zen Bilbon egindako bukaera-festa. |
Tue, 1 May 2018
Kuantikaren bitartez, taula peruiodikoaren sotoetan sailkatuta dauden bi elementu ezagutu ditugu, Txoni Mtxainekin batera: neodimioa eta praseodimioa. Iman indartsuak egiteko lehengaiak dira, eta ia ziur neodimio pixka bat etxean bertan dugula. Propietate harrigarriak, eta anekdota entzungarriak, bi elementu hauen kontura. |
Tue, 1 May 2018
AACR erakundearen urteroko kongresuan eztabaida sutsiua izan da bi onkologoren artean. Genetikak gidatutako terapiaren eraginkortasunari buruzkoa da. 20 urte inguru duen tratamendu mota hau asko aurreratzen ari gara, baina agian gehiegi espero dugu horretaz. |
Tue, 1 May 2018
XXII. denboraldiaren 34. saioa: genetikak gidatutako terapia minbizian, neodimio eta praseodimioa eta Zientzia Azoka 2018. |
Wed, 25 April 2018
Eremu kantauriarrean bizi izan ziren azken neandertalen eta lehen Homo sapiens-en garaia ikertu dute eta ondorio honetara iritsi dira: beste leku batzuetan ez bezala, bi populazioek oso denbora-tarte txikian egin zutela bat eremu berean, eta, beraz, elkarrekintzarako aukera gutxi izan zutela.
Direct download: Qk30-180425_Neandertalak_eta_gizaki_modernoa_eremu_kantauriarrean.mp3
Category:science -- posted at: 2:54pm EST |
Sun, 22 April 2018
Plentziako Itsas Estazioa, EHUren estazio bat, Europako azpiegitura baten parte da hemendik aurrera: European Marine Biological Resource Centre-koa. Bederatzi herrialdetako estazioekin osatuta dago azpiegitura, eta itsasoaren ikertzen duen edozer talderako baliabideak eskaintzeko aurrerapauso handia da. PIEn lan egiten duen Ibon Cancio EHUko biologoak azaldu digu nolakoa den azpiegitura hori eta nolakoa PIEren partaidetza. |
Sun, 22 April 2018
Sare elektrikoak matematikarien beharra du, batez ere, iragarpenak egiteko. Arrazoia da kontsumoak berak mugatzen eta behartzen duela elektrizitatearen sorrera. Beraz, sortu baino lehen, jakin egin behar da zenbat kontsumituko den eta noiz. JOSU DONCELek azaldu digu nolako lana egiten duten matematikariek horretarako, energia berriztagarrien ekarpen bereziak kontuan hartuta. |
Sun, 22 April 2018
Carlo Rovelli fisikari teorikoak denborari buruzko liburu idatzi du, The Order of Time, eta haren tesia esaldi honetan laburbil daiteke: denbora irudipen bat da. Hori aztertzeko, denborarik gabeko fisika bat aztertzen du liburuan. |
Sun, 22 April 2018
XXII. denboraldiaren 33. saioa: The Order of Time, sare elektrikoaren matematika eta PIE estazioa Europako azpiegitura batean. |
Thu, 19 April 2018
Eli Alberdi matematikariak konposaketa metodoei buruz hitz egin digu. Teknika matematikoa da oso sistema konplexu batzuetan aplikatzen dena. Adibidez, paleoklimatologian erabiltzen da, hau da, duela milioika urteko klima nolakoa zen kalkulatzeko balio du. |
Thu, 19 April 2018
Etna sumendia itsaso aldera labaintzen eta mugitzen ari da, urteko batez beste 14 milimetro. Adituek neurtu dute mugimendu hori GPSaren azterketa zehatz batez. Esaten dutenez, efektu horrek ez du arriskurik ekartzen, baina neurketa zientifikoetan zuzendu beharreko distortsio bat da. |
Thu, 19 April 2018
XXII. denboraldiaren 32. saioa: Etna sumendia eta konposaketa metodoak. |
Thu, 19 April 2018
GPSko neurketa zehatzek erakusten dute Etna sumendia itsasorantz labaintzen ari dela. Malda txiki baten gaineko sumendia da, eta pizkanaka ari da maldan behera erortzen. Oso poliki ari da erortzen, urteko 14 milimetro besterik ez du egiten, eta kosta 15 kilometrora dago. Beraz, ez dago arriskurik han bizi direnentzat, baina neurketa zientifikoetan eragina badu, eta zuzendu beharreko efektua da. |
Fri, 13 April 2018
Direct download: Ozeano_Bareko_plastikozko_uhartea_gero_eta_handiagoa_gero_e.mp3
Category:science -- posted at: 3:47am EST |
Wed, 11 April 2018
Esne Bidearen erdian eta Lurretik 25.000 argi-urtera dagoen zulo beltz erraldoiaren inguruan, dozena bat zulo beltz txiki detektatu ditu Columbiako Unibertsitateko (AEB) astronomo-talde batek. Eta milaka izan daitezkeenaren susmoa dute, gainera.
Direct download: Qk28-180411_Galaxiaren_erdiko_zulo_beltz_txikiak.mp3
Category:science -- posted at: 4:48am EST |
Tue, 10 April 2018
Denok dugu buruan tiranosauroen irudia, gehienok Parke Jurasikoa pelikulak lagunduta. Baina nolakoa zen benetan tiranosauroa? Pelikuletakoa bezalakoa? Zer dio zientziak dinosauro erraldoiari buruz? Ezusteko handiak eta zalantza asko dago tiranosauroen inguruan; azken batean fosil gutxi batzuetatik atera dugu informazioa. |
Tue, 10 April 2018
Apirilak 1etik 2rako gauean erori zen Ozeano Barean, hegoaldean. Tiangong-1 laborategi bat zen, estazio-espazio bat eraikitzeko proiektuaren lehen urratsa. Baina laborategia erorita, proiektua ez da bertan behera geratu. |
Tue, 10 April 2018
XXII. denboraldiaren 31. saioa: Tiangong-1 erori egin da, Tiranosauroaren zientzia eta Gotzone Barandika. |
Thu, 5 April 2018
Joseba Rios arkeologoaren taldekoek duela 90.000 urteko egurra aurkitu dute Bizkaiko Aranbaltzako aztarnategian, Barrikan. Harrigarria da; Europan beste bost tokitan bakarrik aurkitu delako hainbeste denboraz kontserbatutako egurra. Kasu honetan, Neanderthalek erabilitako tresna bat da. |
Tue, 3 April 2018
Elhuyar aldizkarian Ilargira joateko misioak aztertu dituzte. Aldizkariaren azken zenbakian horixe izan da gai nagusia. Hainbat herrialdek dituzte Ilargia esploratzeko edo ikertzeko misioak. Ana Galarraga erredaktoreak erakutsi digu misioen panorama hori, eta adituen iritzia ere ekarri digu. |
Tue, 3 April 2018
Eureka museoko Miren Milletek bi galdera erantzun dizkigu ordu-aldaketari buruz. Bata, zergatik, eta bestea, noiz arte ibiliko garen ordua aldatzen urtean bi aldiz. Bigarren galderak ez du erantzun errazik. Milletek gainera espazio-estazio txinatar baten erorketaz hitz egin digu, Tiangong-1. |
Tue, 3 April 2018
Joseba Rios arkeologo taldeak egurrezko pieza bat aurkitu du Aranbaltzako aztarnategian, Barrikan, Bizkaian. Segurua asko Neanderthalek erabilitako egurrezko tresna bat da eta aurkikuntza aipagarria da, oso arraroa da egurrak hainbeste denbora irautea. Europan beste bost egurrezko aztarna aurkitu dira, besterik ez. |
Tue, 3 April 2018
XXII. denboraldiaren 30. saioa: Egur fosila Bizkaian, ordu-aldaketa eta Tiangong-1 estazioa eta Ilargirako misioak. |
Tue, 27 March 2018
Lupulurik gabe garagardoari lupulu-zaporea ematea lortu dute, garagardoa egiteko erabiltzen den legamia eraldatuta. Lupulu-zaporea ematen duten bi molekula sortzen ditu eraldatutako legamiak.
Direct download: Qk26-180328_Garagardoa_lupulurik_gabe.mp3
Category:science -- posted at: 2:02pm EST |
Mon, 26 March 2018
Nazioarteko ikertzaile-talde batek Iberiar Penintsulako migrazioak ikertu ditu giza aztarnen DNA azterketen bidez. Nekazaritza ekarri zuen migrazioa eta 2.500 urte geroago izan zen bigarren migrazioa bat dokumentatu dituzte; Neolitotik Brontze Arorainoko bi migrazio nagusiak. Eneko Iriarte, izan da gurekin, ikerketan parte hartu duen Burgosko Unibertsitateko geologo bat. |