Mon, 8 April 2019
ETBko Teknopolis programan galdera horri erantzunnahi izan diote: diesel edo gasolina? Kontua da erantzuna ez dela batere erraza. Erregai bakoitzak ditu bere arazoak, eta gaur egun gainera dieselaren teknologia eta gasolinarena elkarrengana hurbiltzen ari dira. Iñaki Leturia Teknopoliseko aurkezleak aurkeztu digu erreportajea eta autoen erregaien testuingurua. |
Mon, 8 April 2019
Interneteko web ospetsua oso zentralizatua da gaur egun: gehienok erabiltzen ditugun zerbitzuak esku gutxi batzuetan daude. Baina bada zentralizazioa arazotzat jotzen duenik, eta kontrako bideari ateak ireki dizkionik. Igor Leturia informatikariak artikulu bat idatzi du horri buruz Elhuyar aldizkarian. |
Mon, 8 April 2019
Lur planeta elur-bola baten itxura izan zuen garai batean, agian behin baino gehiagotan. Orain, paleoklimatologoek aurkitu dute oso azkar desizoztu zela, milioi bat urtean baino azkarrago. Eta arrazoiaren hipotesi nagusia da sumendien eragina izan zela. |
Mon, 8 April 2019
XXIII. denboraldiaren 30. saioa: elurrezko bola bat-batean urtu zen, Weba eta zentralizazioa eta diesel edo gasolina. |
Mon, 1 April 2019
ETBko Teknopolis saioan dislexiari buruzko erreportaje bat egin dute. Dislexikoekin izan dira, haien familiakoekin ere bai, eta hainbat aditu elkarrizketatu dituzte, besteak beste, Manuel Carreiras BCBL zentroko zuzendari zientifikoa. Gurean, Inma Alvarez erreportajearen egilea izan da. |
Mon, 1 April 2019
Euskalmetek zerbitzu berri bat eskaintzen du orain: abisuak eta alertak daudenean, norberak bere posta elektronikoan jasotzeko aukera. Onintze Salazar meteorologoak aurkeztu digu zerbitzua, eta abisu horiak, alerta laranjak eta alarma gorriak zer diren eta nola kudeatzen dituzten azaldu digu. |
Mon, 1 April 2019
Ikerketa batek aztertu du zer neurona berriak sortzen ditugun helduak garenean, eta ezaugarri hori lotu du Alzheimerrarekin, gaixotasun horretan galdu egiten baita pixkanaka ahalmen hori. Neurona berri gutxiago sortzea eragiten du. |
Mon, 1 April 2019
XXIII. denboraldiaren 29. saioa: neurona berriak, abisu meteorologikoak postan eta dislexia. |
Thu, 28 March 2019
Teknopolis programan, oinutsik korrika egiteari buruzko erreportaje bat egin du Leire Ferrok. Ez dagop argi hobea denik oinutsik korrika egitea oinetakoekin baino, eta kontua konplexuagoa da. Hala ere, moda-kontu bat baino gehiago da, eta badu zer kontatu zientziaren ikuspuntutik. |
Thu, 28 March 2019
Matematikako sari garrantzitsu honen aurtengo edizioak Karen Uhlenbeck estatubatuarrak irabazi du. Geometria analitikoan egin du lan bizitza osoan zehar, eta matematikako adar horren oianrriak jartzen lagundu zuen. |
Thu, 28 March 2019
XXIII. denboraldiaren 28.saioa: Abel saria, 8 emakume zientzialari eta oinutsik korrika. |
Tue, 26 March 2019
Atleta emakumezkoen testosterona-maila mugatzeak ez du oinarri zientifikorik
Direct download: Qk26-190313_Testosterona_atleta_emakumezkoetan.mp3
Category:science -- posted at: 2:13pm EST |
Wed, 20 March 2019
Elhuyar aldizkariaren 333. zenbakia kaleratu dute. Aitziber Agirre zuzendariarekin izan gara, eta harekin gainbegirada bat eman diogu aurkibideari. Gainera, artikulu bati buruz hitz egin dugu luze: haurdunaldiaren eta autismoaren jatorriaren lotura. Zientzialariek aurkitu dute nolatan eragin dezakeen hurak honengan, eta emaitza interesgarriak eman dituzte ezagutzera. |
Wed, 20 March 2019
Oskar Gonzalez kimikariak, gure kolorezaleak, azaldu digu garai klasikoan estatuek polikromia zutela, alegia, koloretan margotuta zeudela. Baina denborarekin polikromia hori galdu dute. Orain kimikariek erabiltzen dituzte teknika analitikoak kolore horiek aztarna txikiak topatzeko, eta zer kolore ziren jakiteko. |
Wed, 20 March 2019
Bi urtean behin bikoiztu egiten zen tamaina jakin bateko zirkuituan sar litezkeen transistore kopurua. Mooren legea da. Baina hazkuntza horrek muga bat dauka. Nolanahi ere, ustez bi dimentsioko materialekin eutsi ahal izango zaio hazkuntzari, material egokiak eta beste baldintza batzuei aurre egiten bazaie behintzat. |
Wed, 20 March 2019
XXIII. denboraldiaren 27. saioa: Mooren legea, estatuen kolorea eta Elhuyar akldizkaria. |
Tue, 12 March 2019
Hezur-muineko transplantea eginez hiesa senda daitekeela berretsi dute
Direct download: Qk24-190313_Hezur-muineko_transplantearekin_hiesa_sendatzea.mp3
Category:science -- posted at: 2:03pm EST |
Tue, 12 March 2019
Aste honetako saioan, ETBko Teknopolis programak Productive 4.0 proiektuari buruzko erreportaje bat egin dute. Gurekin Xabi Casado egilea izan da, eta aprobetxatu dugu industria 4.0 kontzeptuaz hitz egiteko. |
Tue, 12 March 2019
UNESCO erakundeak itsasoaren ikerketa sustatu nahi du hurrengo hamarkadan. Helburua da itsasoaren ustiaketa jasangarria izatea. Horri buruz, eta Plentziako Itsas Estazioari buruz hizt egin digute Ibon Cancio, Eider Bilbao eta Oihane Diaz de Cerio ikertzaileek, hirurak itsas estazioko zientzialariak. |
Tue, 12 March 2019
Europako Espazio Agentziako Gaia zundak informazioa jaso eta ESA agentziakoek Esne-Bidearen mapa bat egin dute. Datu askorekin. Baina posible da galaxiaren barruan egonda galaxiaren beraren mapa bat egitea? Zaila, benetan. |
Tue, 12 March 2019
XXIII. denboraldiaren 26. saioa: Esne-Bidearen mapa, Itsas Lamiaren txokoa eta Teknopolis eta industria 4.0 |
Wed, 6 March 2019
Makinek ikusi egiten dute. Kamerekin egiten dute; gainera, geroz eta kamera hobeak dituzte. Baina ulertzen al dute zer ari diren ikusten?Adibidez, pertsonen eta objektuen arteko elkarrekintzak uler ditzaten, behar-beharrezkoa da adimen artifiziala erabiltzea. Gorka Azkune EHUko informatikariak azaldu digu zetan datza hain sinple dirudien lan horren ikerketa. |
Wed, 6 March 2019
Aranzadiko Xabier Peñalver arkeologoak aurkeztu ditu Debako Praileaitz I kobazuloaren indusketak eman dituen azken emaitzak. Aztarnek erakusten dute duela 200.000 urte gizakia bizi zela Praileaitz I kobazuloan, eta ugaztun handi batzuk jaten zituela. |
Wed, 6 March 2019
XXIII. denboraldiaren 25. saioa: Praileaitz eta gizakia eta objektuen arteko elkarrekintza adimen artifizialean. |
Tue, 26 February 2019
Duela 200.000 urte inguru Praileaitz I kobazuloan (Deba, Gipuzkoa) gizakiak egon zirela erakusten duten aztarnak topatu dituzte, hala nola haiek erabilitako harrizko tresnak eta jandako animalien fosilak, tartean elefanteen familiako ugaztun handi baten hezurrak.
Direct download: Qk22-190227_Behe_Paleolitoko_gizakiak_Praileaitzen.mp3
Category:science -- posted at: 2:29pm EST |
Wed, 20 February 2019
Norberto Asensio psikologoak urteak eman ditu primateen etologia ikertzen. Mexikon, Costa Rican eta Thailandian tximino orrolaria, tximino armiarma eta giboiak ikertu ditu, hurrenez hurren. Eta haren lanaren testigantza ekarri digu irratira. Espezie horien jokabideak ikertzean, kontzeptu zientzifiko asko eta mamitsuak azaleratzen dira. |
Wed, 20 February 2019
Otsailaren 11, 12 eta 13 egun bereziak izan dira, emakume eta neskak zientzialarien eguna, Darwin eguna eta irratiaren nazioarteko eguna, hurrenez hurren. |
Wed, 20 February 2019
XXIII. denboraldiaren 24. saioa: egun bereziak eta primateekin oihanean. |
Wed, 13 February 2019
Garuna eta ordenagailu bat konektatzen dituen sistema baten bidez, eta adimen artifiziala erabilita, pertsona batek esku ezkerra ala eskuina mugitu nahi duen asmatzeko gai den sistema bat garatu dute, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP), Australiako eta Taiwango ikertzaileak, elkarlanean.
Direct download: Qk20-190213_Ezinduen_pentsamendua_irakurtzen_duen_sistema.mp3
Category:science -- posted at: 1:29pm EST |
Mon, 11 February 2019
Otsailaren 11n ospatuko da emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna. Guk Maia Garcia fisikariarekin hitz egin dugu, haren iritzia eta eskarmentua ezagutzeko. Emakume fisikari asko daude, nahiz eta ahalegin berezi bat egiten ari den emakumeak STEM arloko esparruetan, hau da, zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta matematikan. |
Mon, 11 February 2019
Joan den astean, Donostiako CIC-nanoGUNE zentroak 10 urte bete zituen. Gu Txema Pitarke zuzendari nagusiarekin izan gara denboran atzera begira. Zentroaren zenbakiak onak dira, eta, batez ere, egiten duten zientzia, maila altukoa. |
Mon, 11 February 2019
Gabiala munduko bigarren krokodilo handiena da. Galzorian dago espeziea, nahiz eta kanpaina arrakastatsu bat jarri zuten martxan gabiala babesteko. Honek frogatu zuen babes programetan animaliekin bizi den jendea ere hartu behar dela kontuan. |
Mon, 11 February 2019
XXIII. denboraldiaren 22. saioa: gabiala, CIC-nanoGUNE 10 urte eta Maia Garcia. |
Tue, 5 February 2019
Ezezaguna pelikula zikloa antolatu dute Euskadiko filmategiak eta DIPC zentroak. Zientziako gaia dute pelikulek, eta zientzialariek aurkezten dituzte. Filmategiko Joxean Fernandezek eta DIPCko Peru Salaburuk kontatu digute zikloa nolakoa den, zer pelikula ematen ari diren eta zeinek aurkezten dituen. |
Tue, 5 February 2019
Aranzadiko Iñaki Sanz biologoak sagastietako bioaniztasunari buruz hitz egin digu. "Sagastien zaindari txikiak" artikulua argitaratu zuen Argian, eta horrek bidea eman digu sagarrondoen alde biologikoari buruz hitz egiteko. |
Tue, 5 February 2019
Galapago uharteetan, arratoiak inbaditzaileak dira eta hori arazo handia da. Gizakien itsasontzietan iritsi ziren, eta geroz eta arazo handiagoa ziren. XX. mendean, oso arazo handia izan dira. Ipar Seymour uhartean, desagertutzat eman ziren, baina berriz ere agertu dira bi arratoi-espezie, eta arratoien aurkako kanpaina bat abiatu dute; pozoia droneekin zabaltzen hasi dira. |
Tue, 5 February 2019
XXIII. denboraldiaren 21. saioa: arratoiak Galapagoetan, sagastietako bioaniztasuna eta "Ezezaguna" pelikula-zikloa. |
Mon, 4 February 2019
Galapago uharteetan, arratoiak dira arazo handia. Gizakiarekin batera iritsi ziren itsasontzietan, eta XX. mendean arazo handia izan dira. Ipar Seymour uhartean, desagertutzat eman ziren, baina berriz ere agertu dira bi arratoi-espezie, eta arratoien aurkako kanpaina bat abiatu dute; pozoia droneekin zabaltzen hasi dira. |
Wed, 30 January 2019
Teknopolis saioan oroimenari buruzko elkarrizketa bat egin diote Kepa Paz-Alonso adituari. Garunak nola gordetzen dituen oroitzapenak, zer motako oroimenak dauden, zer estrategiak dauden gauzak modu erginkorrean ikasteko eta abar: elkarrizketa luzea eta mamitsua.
|
Wed, 30 January 2019
Elhuyar aldizkariko Egoitz Etxebestek Karl von Fritz Nobel saridunari buruz hitz egin digu. Erleak ikertu zituen, batez ere, XX. mendearen lehen erdian, eta, besteak beste erle esploratzailearen dantzaren esanahia aurkitu zuen. Dantzak adierazten die erlauntzaren beste erleei non dagoen eta nola joaten den topatutako elikagai-iturri bateraino. Ikerket horiengatik, Nobel saria jaso zuen 1973an. |
Wed, 30 January 2019
Cell aldizkarian argitaratutako artikulu batek neuronen jardueraren azterketak argitaratu dituzte gizakian eta beste bost tximinotan. Bertan ikusten da gizakiak errore gehiago dituela seinale elektrikoetan, baina horren truke, haren neurona-sareak eraginkorragoak dira. |
Wed, 30 January 2019
XXIII. denboraldiaren 20. saioa: gizakia eta tximinoak, Karl von Fritz eta Teknopolis eta oroimena. |
Tue, 29 January 2019
Science Advances aldizkarian argitaratu duten ikerketa baten arabera, erditzearen momentua gakoa izan daiteke autismoa garatzeko. Biocruceseko ikertzaileek parte hartu dute ikerketan. Oraingoz arratoietan egin dituzte probak, baina emaitzek erakutsi dute erditze-garaian garunaren aktibitatea ez murrizteak ondorioak izan ditzakeela garunaren geroko garapen neurologikoan |
Mon, 28 January 2019
Ipar polo magnetikoa asko mugitzen ari da, eta horrek Lurraren eremu magnetikoa azaltzen duen modelo matematikoan eragiten du, World Magnetic Model izenekoan. Polo magnetikoa Kanadatik Siberiarantz mugitzen ari da ibilbide kaotiko batean, eta horren ondorioz, modelo matematikoa berritzea oso lan zaila izango da, modeloa berritu eta segituan geratuko da zaharkiuta. |
Wed, 23 January 2019
Latitudean gora joan gara gaur, Artikora. Han, Naima El Bani geologoak paleoozeanografia lanak egiten ditu. Garai bateab itsas lasterrak nolakoak ziren ari da ikertzen, eta horretarako Norvegiako Tromso hiritik iparralderantz itsasoratzen da protozoo fosildu batzuen bila, formainiferoen bila. Oso ikerketa konplexu baten parte da; azken helburua iraganeko klima-aldaketak aztertzea da. |
Wed, 23 January 2019
Zientzialariak aztoratuta daude ipar polo magnetikoa azkar aldatzen ari delako tokiz. Noraezean dabil. Horrek asko zailtzen du World Magnetic Model ereduaren egokitze-lanak, nabigaziorako oso garrantzitsua den eredu matematiko global bat.
|
Wed, 23 January 2019
XXIII. denboraldiaren 19. saioa: ipar polo magnetikoa eta Naima El Bani. |
Wed, 16 January 2019
ETBko Teknopolis saioan mikroa itzaltzen ausartu dira horretarako egokia den areto batean. Hain zuzen ere, erakutsiko digute Kusaal eraikinaren aretoan nola lortzen duten bideratzea soinua oholtzatik entzuleengana, nahiz eta mikroak itzalita egon. |
Wed, 16 January 2019
Bi urtean behin, UEUk Ikergazte kongresua antolatzen du. Aurten Baionan izango da, maiatzaren bukaeran. Baina parte hartzaileek lana bidaltzeko epea zabaldu da dagoeneko. UEUko Ainhoa Latatuk kontatu digu nolako izango den aurtengo edizioa eta zer egin behar den parte hartzeko. |
Wed, 16 January 2019
Gipuzkoako Goierrin zientzia-dibulgazio ona egiten da. Lemniskata taldea horretan dihardu urtero. Hain zuzen ere, gurekin Lemniskatako Jose Luis Etxezarreta kidea izan da aurten zer nolako programazioa antolatu duten kontatzeko. |
Wed, 16 January 2019
Han jarri dute ibilgailu bat Txinako Espazio Agentziakoek, Ilargiaren alde ezkutuan. Lehen aldia da gizakiak hprrelakorik egiten duela. Toki ere oso interesgarria da, batez ere Lurretik igorritako uhin elektromagnetikoak ez direlako iristen bertara. Beraz, interferentziarik gabeko gune bat da, teleskopio bat instalatzeko ezin hobea. |
Wed, 16 January 2019
XXIII. denboraldiaren 18. saioa: Ilargiaren alde ezkutua, Lemniskata, Ikergazte eta Teknopolis eta akustika. |
Tue, 15 January 2019
|
Thu, 10 January 2019
Direct download: 20190108_08232213_0011715840_002_002_MZL_ANA_GALA.mp3
Category:science -- posted at: 9:22am EST |
Wed, 9 January 2019
2019ko lehen egunean New Horizons zunda asteroide batetik gertu pasatu zen. Ultime Thule deitu diote, eta ezustekoa izan da hegaldi hori, zunda ez baitzegoen programatuta ibilbidean asteroide hori topatzeko. Kuiperren asteroide-gerrikoaren parte da, alegia, Plutondik harago dago bere orbita. Modu polita urte hau hasteko astronomoentzat. |
Sun, 6 January 2019
Zientzialari baten bizimodua erronkaz beteta dago. Zailtasunez beteta. Besteak beste, ikertzailea izanda, bizimodua egonkortzeko, urrats asko eman behar dira, horietako batzuk atzerrian. Gainera, argitalpenen presioa ere izaten du ikertzaileak. Txoni Matxainek kontatu digu nolakoa den ohiko zientzialari baten bizimodua, eta nolakoa argitalpenen sistema hori, egin izan diren iruzurrak barne. |
Sun, 6 January 2019
Urtearen hasierarekin batera, New Horizons zunda Kuiperren gerrikoko asteroide batetik gertu igaro da, Ultima Thule izenekoa. 2014ko aurkikuntza da berez, baina zunda orain egin du gertuko hegaldia; datuak jaso eta Lurrera bidali dizkigu. Topaketa ederra urtea hasteko. |
Sun, 6 January 2019
XXIII. denboraldiaren 17. saioa: Ultima Thule eta zientzialarien zailtasunak. |
Wed, 2 January 2019
Donostiako Eureka museoko Larraitz Etxeberriarekin batera hainbat atsotitz edo esaera zahar aztertu ditugu zientziaren ikuspuntutik. Lehenengoa, abenduko esaera tipiko bat da, Santa Luzia egunarekin eta planetaren mugimenduarekin zerikusia duena. |
Wed, 2 January 2019
Duela ehun urte pandemia handi bat izan zen, gripe hilgarri bat. Lehen mundu gerraren azken urtean bertan izan zuen agerraldia. Zientzialariek interes handia dute gripe horrekin, besteak beste jakiteko zergatik izan zen hain hilgarria. Elhuyar aldizkarian artikulu bat argitaratu dute gripe horri buruz, eta guk Ana Galarraga egilea gonbidatu dugu horretaz hitz egitera. |
Wed, 2 January 2019
Martxoaren 14an hil zen Stephen Hawking astrofisikaria. Ikono bat zen zientziaren munduan, bai eta beste esparru askotan ere, eta, gure urteko azken saio honetan gogoratu nahi izan dugu. |
Wed, 2 January 2019
XXIII. denboraldiaren 16. saioa: Stephen Hawking, 1918ko gripea eta atsotitzak. |
Thu, 27 December 2018
1968 urtera joan gara. Informatika oso urruti dago gaur egun duen egoeratik, eta hala ere oso aurreratuta zegoen zenbait kontuta, maila altuko programazio-lengoaiietatik adibidez. |
Thu, 27 December 2018
XIX. mendeko pertsonaia da, eta, hala ere, informatikaren erreferentzia historiko bat. Batzuek diote Lovelace historiako lehen programatzailea izan zela. Ez da guztiz zuzena, baina oso gertu egon zen. Bera, Charles Babbgerekin batera, informatikaren oinarriak asmatzen hasi zen ordenagailuak existitu baino 100 urte lehenago. Igor Leturiak kontatu digu haien istorioa. |
Thu, 27 December 2018
Airearen ioiak elektrodoen bidez erakarriz egin dute makina hegalari bat, hegazkin bat. Lehen hegaldiak egin dituzte MIT institutuko saskibaloi-kantxa baten barruan. Oso hasieran da kontua, baina hegan egiteko modu berri bat da, azken batean. |
Thu, 27 December 2018
XXIII. denboraldiaren 15. saioa: ioien hegaldia, Ada Lovelace eta informatika 1968an. |
Wed, 26 December 2018
MIT institutuan hean egiteko modu berri bat probatu dute: ioien bidezko hegaldia. Eskala txikian egin dute, saskibaloi-kantxa batean eta 5 metroko zabalera duen hegazkin txiki batekin, baina funtzionatu du. Elektrodoen bidez, airean dauden ioiei erakartzen dien sistema batean dago oinarrituta, eta agian zaratarik gabeko dronak egiteko erabil liteke laster. |
Thu, 20 December 2018
Luze eta lasai hitz egin dugu Jesus Arregi astronomoarekin. Jupiterko atmosferan aditua da, hori du ikergaia, eta, ikerketaz gain, urte asko dira astronomiaren dibulgazioa ere egin duela. Jesus Norteko ferrokarrillaren lagun handia izan da irratsaioa sortu zenetik, eta oraindik ez ginen inoiz eseri estudioan astronomiako kontu jakin bat e bazen. Gaur izan da eguna. |
Thu, 20 December 2018
Urtea hasteko, aurrekoaren errepasoa egingo dugu. 2018ak utzi zizkigun zientzia-albiste aipagarrienak bildu ditugu.
Direct download: Qk14-190102_2018ko_albiste_aipagarrienak.mp3
Category:science -- posted at: 3:43am EST |
Thu, 20 December 2018
Esplorazioaen ikur bat izan zen iparmendebaldeko pasabidearen bilaketa. Atlantikotik Ozeano Barera pasatzeko bidea bilatzen zuten esploratzaileek. XX. mendearen hasieran lortu zuten. Baina tenperaturaren ikerketak dio urte hauek direla neurtu diren beroenak, eta Artikoaren izotza urtzen ari da. Beraz, iparmendebaldeko pasabidea ez da esploratzaileen garaian bezalakoa. |
Thu, 20 December 2018
Nanoplastikoak organismo urtarretan zer abiaduran metatzen diren aztertu dute Plymouth-eko Unibertsitatean, bieirak erabiliz. Emaitzek erakutsi dute ordu gutxi batzuk nahikoa direla nanopoliestireno-partikulak xurgatu eta organo nagusi gehienetan zabaltzeko. |
Thu, 20 December 2018
XXIII. denboralldiaren 14. saioa: iparmendebaldeko pasabidea eta Jesus Arregi. |
Thu, 13 December 2018
Suediako Lund hirian, ESS zentroa eraikitzen ari dira, neutroien espalazio-iturria izango den Europako zentro handia. ETBko Teknopolis bisitanizan da han, zentroaren lanak ezagutzeko, eta neutroien espalazioaz hitz egin digute asteburuko saioan. Iñaki Leturia etorri zen irratira programa aurkeztera. |
Thu, 13 December 2018
Arriaga kontserbatorioan luthierren eskola bat dago, BELE izenekoa, eta egun hauetan test psikoakustiko bat antolatu dute biolinaren beheko taparen fisikaren ikerketa baterako. Ander Arroitajauregi izan da gurekin BELE eskolaz, biolinez eta oraingo ikerketaz hitz egiten. |
Thu, 13 December 2018
Ilustrazio zientifikoaren liburu klasiko bat da: Grayren anatomia. Gaur egungo telesail baten izenburua haren omenez hartuta dago, eta haren marrazkiak toki askotan agertzen dira. Baina jatorrian, XIX. mendeko behar batetik dator liburua. Anatomiako esku-liburu bat izatekoa. Horregatik, Henry Gray eta Henry Carter medikuek hartuzuten ardura liburua egiteko, eta dagoeneko 41 edizio izan ditu. |
Thu, 13 December 2018
XXIII. denboraldiaren 13. saioa: Grayren anatomia, Bilboko luthierrak eta Teknopolis ESSn. |
Wed, 12 December 2018
Ingurune hiritarretan bizi diren tungara igel arrak basoetan bizi direnak baino erakargarriagoak dira emeentzat, korroka konplexuagoak dituztelako. |
Wed, 12 December 2018
Ingurune hiritarretan bizi diren tungara igel arrak basoetan bizi direnak baino erakargarriagoak dira emeentzat, korroka konplexuagoak dituztelako. |
Wed, 12 December 2018
Direct download: Ana_Galarraga_Gripearen_pandemiak_100_urte_Mezularia_EiTB.mp3
Category:science -- posted at: 3:06am EST |
Tue, 4 December 2018
Direct download: Qk10-181205_Modela_euskarazko_itzultzaile_adimenduna.mp3
Category:science -- posted at: 1:09pm EST |
Mon, 3 December 2018
Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia kalean da. Gaur Aitziber Agirre zuzendariak kontatu digu zer eskaintzen duen zenbaki honek. Gai nagusiak "Gure bazterreko fosilak" du izenburua. Artikulu horretan, gertu ditugun aztarnategi batzuetako fosilez hitz egiten digute. Gertu daude, baina ez ditugu ezagutzen han aurkitutakoak. Gainera, Amaia Zurutuza elkarrizketatu dute, eta beste gai asko. Elhuyar aldizkaria, jadanik zure kioskoan. |
Mon, 3 December 2018
Elhuyar Fundazioak eta Mondragon Linguak Modela izeneko itzultzaile automatikoa aurkeztu du, eta sekulako oihartzuna izan du aurkezpenak. Sare neuronaletan oinarritutako itzultzailea da, adimen artifizialean, baina hori ez da berria. Hala ere, Modelarekin adituek lortu dute sistema oso ondo trebatzea itzulpen onak egin ditzan. Elhuyarko Itziar Cortes informatikariak azaldu digu salto kualitatibo handia lortu duela Modela itzultzaileak.
|
Mon, 3 December 2018
He JianKui ikertzaile txinatarrak dio enbrioi batzuk eraldatu dituela genetikoki, eta ume batzuk jaio direla enbrioi horietatik. Polemika handia sortu du albisteak. Ikustear dago egia ote den esan duena. Nolanahi ere, komunitate zientifikoak biziki kritikatu du, baita Txainan bertan ere. |
Mon, 3 December 2018
XXIII. denboraldiaren 12. saioa: ume genetikoki eraldatuak, Modela eta Elhuyar aldizkaria. |
Sun, 25 November 2018
Distantzia-unitate bat da angstroma. Atomoen arteko distantzia adierazteko erabiltzen da. Izena Suediako astronomo eta fisikari baten omenez jarri zioten. Txoni Matxainek kontatu digu zergatik. |
Sun, 25 November 2018
Donostiako Axular lizeoko ikasle batzuek ESAk antolatzen duen CanSat lehiaketan hartu dute parte. Lata baten tamainako satelite bat diseinatu dute, eta kilometro bateko altueran jarri dute suziri baten bitartez segundo gutxi batzuetan. Europako lehiaketan hirugarren postuan geratu dira. Irratian, Mikel Eguren, June irurtzun, Mara Ibarburu eta Ane eguren izan dira, eta haien istorioa kontatu digute. 14 urteko ingeniari finak. |
Sun, 25 November 2018
Zeta material harrigarria da; orain ikertzaile batzuek argitu dute zergatik. Baina hori kontatzen dugunean kontuz ibili behar dugu dimentsioekin. Konparaketak ez dira beti baliagarriak azalpenak emateko. |
Sun, 25 November 2018
XXIII. denboraldiaren 11. saioa: amaraunaren zeta, CanSat eta Angstrom. |
Tue, 20 November 2018
Twitter bidez norberaren tesiaren ikergaia azaltzea, hori da erronka. 6 txiotan, besterik ez. UEUk antolatuta eta Unibertsitatea.net weborriaren partaidetzarekin, bi urtean behin antolatzen da erronka berezi hori. Aurtengo edizio, laugarrena, azaroaren 20an izango da; Zuriñe Etxanobek azaldu digu nola. |
Tue, 20 November 2018
Duela 200 urte argitaratu zen Frankenstein eleberria. Mary Shelleyren liburu handiaz hitz egin digute Hondarribiko liburutegiko Leire Canok eta Mentxu Aiertza gure kolaboratzaileak. Liburua, haren egilea eta garaiko zientzia eta gizartea izan ditugu hizpide urteurren honetan. |
Tue, 20 November 2018
Gorputzak gardenak bilakatzeko ideia ez da berria, baina vDISCO izenekoa bai, Municheko Unibertsitateko adituek aurkeztu berri dute. Hildako sagu baten nerbio-sistema modu ikusgarrian erakustea lortu dute gardentasuna eta fluoreszentzia konbinatuta. |
Tue, 20 November 2018
XXIII. denboraldiaren 10. saioa: vDISCO, Frankenstein eta tesia 6 txiotan. |
Tue, 20 November 2018
Armintxe haitzuloko (Lekeitio) grabatuak egiteko ohikoa ez zen teknika erabili zuten.
Direct download: Qk08-181121_Armintxeko_grabatuen_teknika.mp3
Category:science -- posted at: 1:51pm EST |
Thu, 15 November 2018
Interneten bada istorio mundial bat grabitate gabe funtzionatzen duten bolalumeei buruzkoa. NASAkoek sekulako inbertsioa egin zutela hori garatzeko, eta errusiarrek , aldiz, arkatza erabiltzen dutela. Istorio polita, baina faltsua da. |
Thu, 15 November 2018
Oskar Gonzalez gure kolorezaleak fluoreszentziako kontuak ekarri dizkigu irratira. Eguneroko bizimoduaren material asko dira fluoreszenteak; argi ultramorearekin ikusiko genituzke. Eta fluoreszentziarekin batera, beste luminiszentzia batzuen berri ere ekarri digu, ipurtargiekin hasita. |
Thu, 15 November 2018
2019an sartuko indarrean kilogramoaren definizio teoriko bat. Horrekin, fisikaren oinarrizko zazpi unitateen definizio teorikoak emanda egongo dira. Orain arte, kilogramoa definitzeko, Parisen gordeta dagoen metal-puska bat erabili da erreferentzia moduan. Baina azkenean lortu da sistema metrikoaren unitate guzti-guztiek definizio teorikoa izatea. |
Thu, 15 November 2018
XXIII. denboraldiaren 9. saioa: kilogramoa, fluoreszentzia eta mikrograbitatearen bolaluma. |
Thu, 15 November 2018
2019an sartuko da indarrean kilogramo unitatearen definizioa. Orain arte kilogramoa Parisen dagoen objektu baten bitartez definitzen da, metalezko kilogramo fisiko bat, baina objektu erreal batek arazo handiak ematen ditu. Definizio teoriko baten beharra zegoen. |
Tue, 6 November 2018
ON-zientzia bideoen lehiaketaren azken edizioa martxan da. Bost minutuko bideoen lehiaketa da, Elhuyar Fundazioak eta DIPC zentroak antolatuta. Elhuyarko Manex Urruzolak kontatu digu zer berrikuntza izango dituen edizio honek eta noiz eta nola aurkeztu daitezkeen lanak. |
Tue, 6 November 2018
Ricardo Arregi sarien 30.urteurrenean, euskal kazetaritzan erreferente izan diren 10 komunikabideren aipamen berezi egin dituzte. Tartean, Elhuyar aldizkaria izan da, eta aipamen horretaz hitz egin dugu Aitziber Agirre aldizkariaren zuzendariarekin. |