Elhuyar Zientzia (science)

COVID-19aren kontrako txertoa balego, zer egingo genuke? Jakin behar da nolakoa den eta noiz, non eta zeinekin erabil genezakeen, baina gogoeta luze bat beharko luke egoera berriak. Aitziber Agirre Elhuyar aldizkariaren zuzendariak artikulu bat egin du gogoeta horretaz hitz egiteko. Gurekin izan da irratian.

Direct download: NFXXV-06b.mp3
Category:science -- posted at: 4:09am EDT

Zer da meme bat? Eta kalean dabilen ideiari helduta, esan daiteke meme bat dela internetez zabaltzen den txorakeria bat dela. Baina meme hitza zientzia-dibulgazio liburu batetik dator. Pertsona batek beste bati transmititzen dion informazioaren oinarrizko unitatea da. Richard Dawkins dibulgatzaile ospetsuak asmatu zuen hitza.

Direct download: NFXXV-06a.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EDT

XXV. denboraldiaren 6. saioa: meme, COVIDen txertoaren aurrean zer?, huts kuantikoa eta euskara eta adimen artifizialean.

Direct download: NFXXV-06.mp3
Category:science -- posted at: 4:07am EDT

Nobel sariak iritsi dira. Medikuntzakoak C hepatitisaren ikerketa,sarituko du; fisikakoak zulo beltzena eta kimikakoak geneak editatzeko CRISPR teknika. Hiru gai horien ikerketak protagonista aurten.

Direct download: NFXXV-05c.mp3
Category:science -- posted at: 3:13am EDT

Birusak oso txikiak dira. Oso-oso txikiak; bakterioak baino 1.000 aldiz txikiagoak izan daitezke. Horregatik, fisika kuantikoaren legeen arabera funtzionatzen dute. Horregatik, Txoni Matxain gure adituak, birusen kuantikari buruz hitz egin digu.

Direct download: NFXXV-05b.mp3
Category:science -- posted at: 3:12am EDT

Urriaren 4tik 10era, urtero Munduko Espazioaren Astea ospatzen da. Aurtengo leloa "Sateliteak bizimodua hobetzen dute” izan da, eta sateliteen onurei buruzko ekitaldiak proposatzen dituzte.

Direct download: NFXXV-05a.mp3
Category:science -- posted at: 3:11am EDT

XXV. denboraldiaren 6. saioa: Munduko Espazioaren Astea, birusen kuantika eta Nobel sariak.

Direct download: NFXXV-05.mp3
Category:science -- posted at: 3:09am EDT

Elhuyarreko I+G taldeko ikertzaileek bilatzaile bat garatu dute literatura zientifikoan COVID-19ari buruzko artikulu espezializatuak bilatzeko. Adimen artifizialaren bitartez egiten du lan, sare neuronalekin, eta arrakasta handia lortu du, Estatu Batuetako NISTinstitutuko lehiaketa batean bigarren geratu delako. Xabier Saralegi eta Iñaki San Vicente etorri zaizkigu bilatzaileaz hitz egitera.

Direct download: NFXXV-04d.mp3
Category:science -- posted at: 4:19am EDT

2020ko urria iritsi da, eta ETBko Teknopolis zientzia-programa antenan da. Erronka handia da COVID-19aren garaian programa ondo egitea eta informazio egokia zabaltzea. Horretaz aritu da Nagore Rementeria programaren zuzendaria.

Direct download: NFXXV-04c.mp3
Category:science -- posted at: 4:17am EDT

Asfixia perinatala arazo handia da jaiotzeetan. Arriskua dagoenean irtenbidea zesarea bat egitea da, baina ez da erraza erabakitzea noiz behar den zesarea eta noiz ez. Horri laguntzeko metodologia bat garatu du CICnanoGUNE zentroko talde batek, Raman espektroskopia (analisi metodo bat) eta adimen artifiziala konbinatuta. Ion Olaetxeak kontatu digu zertan datzan metodologia hori.

Direct download: NFXXV-04b.mp3
Category:science -- posted at: 4:12am EDT

CICbiomaGUNE zentroan, aurrerapauso handia eman dute bizkarrezurraren lesioak tratatzeko tekniketan. Karbonozko nanohodiak eta polimeroak erabilita lortu dute neuronak elkarri konektatzea, lesioak etena eragin dituen puntuetan. Oso albiste ona da.

Direct download: NFXXV-04a.mp3
Category:science -- posted at: 4:07am EDT

XXV. denboraldiaren 4. saioa: bizkarrezur muinaren lesioak, asfixia perinatala saihesteko teknika, Teknopolis eta COVID-19aren bilatzailea.

Direct download: NFXXV-04.mp3
Category:science -- posted at: 4:04am EDT

Oskar Gonzalez kimikariak liburu bat argitaratu du elementu kimikoak artearen barruan duten presentziari buruz. Por qué los girasoles se marchitan liburua historiaz beteta dago, eta Oskar bera etorri da liburua aurkeztera.

Direct download: NFXXV-03c.mp3
Category:science -- posted at: 3:27am EDT

COVIDaren kontrako txertorik ez dago, oraingoz behintzat. Gripearen kontrakoa bai, urtero sortzen dugu bat. Bioaraba institutuko ikertzaile-talde batek aztertuko du ea griparen txertoak eraginik ote duen COVIDaren infekzioan. Talde horretako burua, Naiara Parraza, gurekin izan da taldearen lana azaltzeko.

Direct download: NFXXV-03b.mp3
Category:science -- posted at: 3:23am EDT

Ikerketa batzuek diote nikotina molekulak babesten duela COVIDaren infekzioaren kontra. Beste batzuek, hain zuzen kotrakoa esaten dute. Bada informazio asko gai honi buruz, baina dena ez da fidagarria eta kontua ez da batere argia. 
 
Direct download: NFXXV-03a.mp3
Category:science -- posted at: 3:22am EDT

XXV. denboraldiaren 3. saioa: COVID eta nikotina, COVID eta gripea eta Oskar Gonzalezen liburua.

Direct download: NFXXV-03.mp3
Category:science -- posted at: 3:21am EDT

EHUk argitaratzen duen Ekaia dibulgazio-aldizkariak itsasoari buruzko zenbaki berezia argitaratu berri du. Itsasoarekin zerikusia duten ikerketa asko, eta baita bestelako artikulu historikoak ere. Oihane Diaz de Cerio eta Eider Bilbao izan dira gurekin zenbaki berria aurkezteko.

Direct download: NFXXV-02c.mp3
Category:science -- posted at: 2:54am EDT

Ohiko eguzki-panelek gehienez % 30ko eraginkortasuna dute. Baina fisikariak material eta fenomeno fisiko berriak probatzen ari dira hori hobetzeko. Adibide bat da CFMko Julen Ibañez fisikaria. Beka bat jaso du ikerketa talde oso bat antolatzeko. Helburua efektu fotoboltaiko masiboa ikertzea da, eguzki-panelak hobetzeko balio lezakeen fenomeno fisiko bat.

Direct download: NFXXV-02b.mp3
Category:science -- posted at: 2:52am EDT

DNAren ikerketa erraldoi batek erakutsi du bikingo asko ez zutela Eskandinaviako jatorririk. Horrek indartzen du historialariek zabaldutako ideia bat, alegia, bikingo hitzak ez duela etnia bat adierazten, baizik eta ogibide bat. Bikingoak ziren itsasontzietan espedizioak egiten zituztenak. Lehorrean geratzen zirenak, ordea, ez ziren bikingoak. 
Direct download: NFXXV-02a.mp3
Category:science -- posted at: 2:51am EDT

XXV. denboraldiaren 2. saioa: bikingoen DNA, Julen Ibañez eta eguzki-panelen fisika eta EKAIA itsasoan

Direct download: NFXXV-02.mp3
Category:science -- posted at: 2:49am EDT

EHUko udako ikastaroetan Donostia Sustainability Forum plataforma aurkeztu dute, ingurumenari, klima-aldaketari eta beste hainbat gairi buruzko topaketak, ikastaroak eta hitzaldiak biltzen dituen topagune bat. Koro de la Caba idazkari akademikoak aurkeztu digu plataforma berria.

Direct download: NFXXV-01c.mp3
Category:science -- posted at: 5:01pm EDT

Elhuyar aldizkariaren iraileko zenbakia kalean da. Aurtengoan, COVID-19ari buruzko eduki asko ditu, tartean txertoei buruzko kontuak. Ana Galarraga erredaktorearekin hitz egin dugu zenbaki berria aurkezteko, eta, bide batez, gaixotasunari buruz hainbat kontu aipatzeko.

Direct download: NFXXV-01b.mp3
Category:science -- posted at: 4:54pm EDT

Jende asko kutsatu da SARS-CoV-2 birusarekin. Eta kasu gutxi batzuetan bi aldiz infektatu direnen kasuak ere baieztatu dira. Baina zientzialariek zalantza handiak dituzte bigarren infekzioari buruz. Artikulu batek 3 galdera garrantzitsu plazaratu ditu; erantzunik gabeko galderak, oraingoz.

Direct download: NFXXV-01a.mp3
Category:science -- posted at: 4:48pm EDT

XXV. denboraldiaren lehen saioa: bigarren aldiz infektatzeari buruzko galderak, Elhuyar aldizkaria eta COVID-19 eta Donostia Sustainability Forum.

Direct download: NFXXV-01.mp3
Category:science -- posted at: 4:46pm EDT

Atzera begira, Norteko Ferrokarrillean. Bukatu berri den denboraldiaren une batzuk berreskuratu ditugu. Jende interesgarri asko izan dugu mikroetan, eta gai interesgarri asko ere bai. Gutxi batzuk aukeratu behar, ordea.

Direct download: REVIEWazkarra.mp3
Category:science -- posted at: 5:37am EDT

XXIV. denboraldiaren 42. saioa: musika ekologista.

Direct download: NFXXIV-42.mp3
Category:science -- posted at: 2:57am EDT

DIPC zentroaren eta Columbia Unibertsitatearen arteko kolaborazio batetik antolatutako workshop bat da NanoNeuro2020. Ohiko workshop zientifikoa izan behar zuen, baina COVIDaren pandemiaren testuingurua dela eta, topaketa zibernetiko bilakatu dute. Zer ekartzen dio fisikak neurologiari aztertuko dute bertan.

Direct download: NFXXIV-41c.mp3
Category:science -- posted at: 4:59am EDT

Ekaitzei begiratu diegu. Udaren atarian gaude eta ekaitzak badira urtaro horrekin lotzen dugun fenomeno meteorologiko bat, nahiz eta urte osoan izaten diren. Nola sortzen dira ekaitzak? Fisikoki zer da tximista bat? Euskalmeteko Onintze Salazarrek argitu dizkigu kontu horiek guztiak.

Direct download: NFXXIV-41b.mp3
Category:science -- posted at: 4:58am EDT

Science aldizkariko artikulua da: ekologo batzuek neurtu dute Kanadako itsas igaraba babesteak duen kostua eta ekartzen duen mozkin ekonomikoa, eta, gutzira, emaitza ekonomiko positiboa du.

Direct download: NFXXIV-41a.mp3
Category:science -- posted at: 4:57am EDT

XXIV. denboraldiaren 41. saioa: ekaitzak eta Nanoneuro2020

Direct download: NFXXIV-41.mp3
Category:science -- posted at: 4:55am EDT

Donostiako Eureka zientzia-museoak ateak ireki ditu bi hilabete eta erdiz itxita egon ondoren. Gainera, berrikuntza batekin dator: Energiaren Txinpartak izeneko gela, elektrizitatearen eta magnetismoaren gela, erabat berritu dute. Mikel Abadiak ekarri digu berrikuntzen berri.

Direct download: NFXXIV-40c.mp3
Category:science -- posted at: 2:57am EDT

Londresko Imperial College-ko ingeniari batek simulazio informatiko bat egin zuen pandemiaren zabaltzea iragartzeko. Kritika bortitzak jasan zituen eta emaitzak txartzat eman zituen komunitate zientifikoak. Baina orain, Cambridgeko neurozientzialari bat frogatu du simulazioa baliagarria zela.

Direct download: NFXXIV-40a.mp3
Category:science -- posted at: 2:55am EDT

XXIV. denboraldiaren 40. saioa: simulazio bat pandemiarako, tatuajeen tintak eta Eureka museoa.

Direct download: NFXXIV-40.mp3
Category:science -- posted at: 2:51am EDT

Direct download: 5g_telkonolgia_covid19_harremana_Ana_Galarraga_ERREPORTAIA_200521.mp3
Category:science -- posted at: 5:35am EDT

Ekaineko zenbakia kaleratu dute Elhuyar aldizkarikoek, ingurumenari buruzko artikulu-sorta batekin. Haien inspirazioa Martin Etxauri artistaren Plastikozko fosilak obra izan da, antropozenoaren ideiatik abiatutako ekimen artistiko bat.

Direct download: NFXXIV-39c.mp3
Category:science -- posted at: 4:09am EDT

Dena dago liburuetan, baita kuantika ere. Baina kuantikari usaina hartzeko, zer liburu da gomendagarri? Txoni Matxainek liburuen zerrenda bat ekarri digu, eta batez ere, gomendatu digu El Universo en tus Manos, Christophe Galfard fisikari frantsesarena.

Direct download: NFXXIV-39b.mp3
Category:science -- posted at: 4:09am EDT

Koronabirusa ikertzen ari diren bi helburu dira: batetik, txerto eraginkor eta seguru bat garatzea, eta, bestetik, giza gorputzaren immunitate-sistemaren erantzuna ulertu eta aprobetxatzea. Lehenengoan, aukera bat da S proteinaren genea bera erabiltzea, eta bigarrenean, oztopo handiena da zitokinen ekaitzei aurre egitea.

Direct download: NFXXIV-39a.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EDT

XXIV. denboraldiaren 39. saioa: txertoa eta immunitatea, kuantikako liburuak eta Elhuyar aldizkaria.

Direct download: NFXXIV-39.mp3
Category:science -- posted at: 4:06am EDT

BCAM zentroko Maira Aguiar biomatematikari Teknopolis programako erreportaje batean eman zuen elkarrizketa, eta haren hitzak ekarri ditugu irratira. Epidemia berri honetako eredu matematiko bat nola egin duten azltzen zuen, eta noiz arte matendu behar den.

Direct download: NFXXIV-38c.mp3
Category:science -- posted at: 11:07am EDT

Asier Vallejo izan da orain arte Ekaia dibulgazio-aldizkariaren zuzendaria. Baina orain, Estefania Planasek eta Edorta Ibarrak hartuko dute erreleboa. Hirurak izan dira gurekin. Aldizkaria izan dugu hizpide, bai eta koronabirusaren pandemiak nola eragin dion ere. Zailtasunak gaindituta, zenbaki berria argitaratu dute orain zuzendaritza aldaketa honetan.

Direct download: NFXXIV-38b.mp3
Category:science -- posted at: 11:06am EDT

Hong Kongeko zientzialari batzuk begi artifizial harrigarri bat aurkeztu dute eta Nature aldizkarian argitaratu dituzte xehetasun teknologiakoak. Erretina biomimetizatu dute peruvskitazko nanosare batekin, hemiesfera baten itxurakoa, eta sentikortasun oso handia lortu dute. 

Direct download: NFXXIV-38a.mp3
Category:science -- posted at: 11:05am EDT

XXIV. denboraldiaren 39. saioa: begi artifiziala, EKAIA aldizkariaren berriak eta pandemiaren eredu matematikoa.

Direct download: NFXXIV-38.mp3
Category:science -- posted at: 11:03am EDT

CFMko Idoia Mujika kimikariak etxea desinfektatzeko ditugun produktu kimikoei buruz hitz egin digu. Produktu horien nahasketak saihestu behar dira, ahal dela, normalean oso konposatu kaltegarriak sortzen baitira nahastean.

Direct download: NFXXIV-37c.mp3
Category:science -- posted at: 4:50am EDT

Musika eta zientzia. Josu Lopez Gazpio kimikariak CAF-Elhuyar sari bat irabazi du kazetaritza kategorian musikari eta zientziari buruzko artikulu sorta batengatik. Soinua, noten fisika eta musika kultura aztertzen ditu bere artikuluetan. Gurekin izan da.

Direct download: NFXXIV-37b.mp3
Category:science -- posted at: 4:48am EDT

Elhuyarrek garatutako itzultzaile automatikoa kalitate handikoa da sare neuronal batekin funtzionatzen duelako. Orain, bigarren sare neuronal bat gehitu diote, OCR klasiko bat, irudi batean dagoen testua identifikatu eta interpretatzeko. Hortaz, kartelei argazki atera eta itzultzaileak modu automatikoan itzultzen du.

Direct download: NFXXIV-37a.mp3
Category:science -- posted at: 4:47am EDT

XXIV. denboraldiaren 38. saioa: OCR itzultzailean, musika eta zientzia eta etxeko desinfektatzaileen kimika.

Direct download: NFXXIV-37.mp3
Category:science -- posted at: 4:46am EDT

Existitzen da. Erreala da, kablerik gabeko kargatzeko teknologia. Mugikor batzuek badute gaur egun, baina ez dago oso zabalduta teknologia hori. Arrazoia da oarindik ez dela oso eraginkorra.

Direct download: NFXXIV-36c.mp3
Category:science -- posted at: 5:31am EDT

Aurtengo CAF-Elhuyar sarietan izan da irabazle norberaren tesian oinarritutako artikuulen kategorian. Polimeroei buruzko tesia burutu du Leire Sangroniz kimikariak, eta harekin izan gara polimeroen birziklatzeaz hitz egiten.

Direct download: NFXXIV-36b.mp3
Category:science -- posted at: 5:26am EDT

3D imprimagailuak aspaldikoak dira, baina etengabe aurreratzen ari da haien teknologia. Metalekin inprimatzeko teknikak, adibidez, oraindik laborategietan daude, metal-hautsak energia nola bereganatzen duen ikertzeko, esate baterako.

Direct download: NFXXIV-36a.mp3
Category:science -- posted at: 5:24am EDT

XXIV. denboraldiaren 37. saioa: 3d imprimaketa metalekin, Leire Sangroniz eta baterien wireless karga.

Direct download: NFXXIV-36.mp3
Category:science -- posted at: 5:22am EDT

Elhuyar aldizkariko Egoitz Etxebestek Eunice Foote zientzialariari buruzko artikulu bat argitaratu zuen. Istorio hori berreskuratu dugu berarekin. Foote berotegi-efektua ikertu zuen lehenengotako bat izan zen.

Direct download: NFXXIV-35c.mp3
Category:science -- posted at: 10:04am EDT

Galder Gonzalez geologo eta wikilariak irabazi du CAF-Elhuya saria artikulu orokorren kategorian. Gaur gurekin izan da eta artikuluaren gaia aurkeztu digu: Io satelitea eta argiaren abiaduraren arteko lotura historian.

Direct download: NFXXIV-35b.mp3
Category:science -- posted at: 10:02am EDT

Euskal Herriko Zientzialari talde handi batek manifestu bat sinatu du koronabirusaren krisiaren ondorengo garaietara begira: “COVID osteko ekonomia ekologikoaren alde” izeneko manifestua da.

Direct download: NFXXIV-35a.mp3
Category:science -- posted at: 10:00am EDT

XXIV. denboraldiaren 36. saioa: ikertzaileen manifestua, Galder Gonzalez eta Io eta Eunice Foote.

Direct download: NFXXIV-35.mp3
Category:science -- posted at: 9:32am EDT

Genetikan aditua, ikertzailea bizitza osoan eta dibulgazioan aritu da betidaik. Ana Zubiagak jaso du aurten CAF-Elhuyar sarietan merezimendu saria. Harekin izan gara eta bere ibilbideari buruz hitz egin dugu.

Direct download: NFXXIV-34b.mp3
Category:science -- posted at: 6:40am EDT

Pelikula baten fotogramak argazki estatikoak dira. Baina segidan ikusten ditugu eta guk mugimenduan ikusten ditugu. Nola liteke hori? Bada, hori azaltzen duen teoria oker batek arrakasta izan zuen eta iraun du urtetan. Teoria polita da, baina okerra.

Direct download: NFXXIV-34a.mp3
Category:science -- posted at: 6:39am EDT

XXIV. denboraldiaren 35. saioa: zinemaren magia eta Ana Zubiaga.

Direct download: NFXXIV-34.mp3
Category:science -- posted at: 6:28am EDT

Azken urteotako hitzaldien bideoak hasi dira Lemniskata taldeko kideak Youtuben eskaintzen. Haien kanala, "lemniskata sarea", aukera ona da egun hauetan zientziako hitzaldiak ikusteko. Jose Luis Etxezarretak kontatu digu zer eskaintzen duten. 
Direct download: NFXXIV-33c.mp3
Category:science -- posted at: 12:10pm EDT

Itxialdia baino lehenagoko gai bat berreskuratu dugu: krema hidratatzaileen kimika. Mentxu Aiertza eta Lorena Arrastua Don Bosco ikastetxeko kimikariek azaldu digute oinarrrian nolakoak diren, nolakoa den azala eta zer konplexua den bien arteko elkarrekintza.

Direct download: NFXXIV-33b.mp3
Category:science -- posted at: 12:09pm EDT

Frantziako aztarnategi batean duela 50.000 urteko soka-puska bat topatu dute, hiru harizpi txirikordatuz egina. Lehengaia, konifera baten azalaren barruko geruza. Teknologiaren historian sekulako aurrerapena da; aurkikuntzak esan nahi du neandertalak gutxieneko abstrakzio matematiko bat aplikatzeko gai zirela.

Direct download: NFXXIV-33a.mp3
Category:science -- posted at: 12:08pm EDT

XXIV. denboraldiaren 33. saioa: neandertalen soka, krema hidratatzailea eta Lemniskara sarea.

Direct download: NFXXIV-33.mp3
Category:science -- posted at: 12:06pm EDT

Orion konstelazioko Betelgeuse izarrari buruz hitz egin dugu Naiara Barrado astronomoarekin. Profesionalen foroetan asko hitz egin dute izar horrek izan duen distira galerei buruz. Distiran murrizketa urritik neurtu diote, baina ez dago argi zer gertatzen ari den. Guk hipotesi nagusiak esploratu ditugu.

Direct download: NFXXIV-32c.mp3
Category:science -- posted at: 10:21am EDT

Atmosfera garbiago dago koronabirusaren krisiaren ondorioz. Isurketa gutxiago daude eta hegazkin gutxiago ere bai. Euskalmeteko Onintze Salazarrek hori azaldu digu, baina alde iluna ere azaldu digu. Hegazkin komertzialek datu asko jasotzen dituzte meteorologiako ereduetan erabiltzeko, eta oraingo egoeran, datu horien faltan gaude. Eta falta hori nabaritu egiten da.

Direct download: NFXXIV-32b.mp3
Category:science -- posted at: 10:20am EDT

Zenbakiei oso lotuta bizi gara koronabirusaren krisi honetan. Baina ez ditugu behar bezala erabiltzen. Ondo erabili eta interpretatu behar dira portzentaiak, joera numerikoak eta abr. Eta ez gara beti ondo ari zenbakiekin.

Direct download: NFXXIV-32a.mp3
Category:science -- posted at: 10:18am EDT

XXIV. denboraldiaren 32. saioa: zenbakiak patrimonio, atmosfera garbia eta meteorologia eta Betelgueuse.

Direct download: NFXXIV-32.mp3
Category:science -- posted at: 10:17am EDT

Dibertimentu kromatikoa izango dugu gaur, oso kolore-paleta bereziarekin. Oskar Gonzalezek pigmentu oso bitxi batzuen istorioak ekarri dizkigu, batez ere, momia marroia, india horia eta Tiroko purpura pigmentuena. Horrez gain, margotzeko modu arrarori buruz hitz egin digu, istorio eskatologikoak gehienak, pidmentuekin lotuta.

Direct download: NFXXIV-31b.mp3
Category:science -- posted at: 5:22am EDT

Belgikako Errege Behatokiko sismologo batek detektatu du Bruselak berak asko z gutxiago bibratzen duela jendea konfinamenduan dagoelako. Besteak beste, hirian izaten diren lurrikara oso txikiak detektatzeko aukera dute orain, hiriaren burrunbarik gabe. Beste hiri batzuetan ere ondorio bera aurkitu dute.

Direct download: NFXXIV-31a.mp3
Category:science -- posted at: 5:21am EDT

XXIV. denboraldiaren 31. saioa: koronabirus bat sismografoan, pigmentu bereziak eta bi gomendio epidemiologiko.

Direct download: NFXXIV-31.mp3
Category:science -- posted at: 5:20am EDT

Elhuyar aldizkariaren Ekinean atala emakume zientzialari gazteen lanari buruzkoa izan da bost urtetaz. Orain, berdintasunaren esparrua zabalduko dute atalean. Apirilean, Oier Lakuntza kimikari itsua elkarrizketatu dute. Elhuyarko Ana Galarraga eta Oier Lakuntza bera izan dira gurean Ekinean atalaren aldaketa horri buruz hitz egiten.

Direct download: NFXXIV-30c.mp3
Category:science -- posted at: 2:42am EDT

Txoni Matxinek biokimika pixka bat ekarri digukuantikaren atalera. proteinek gune aktiboetan erabiltzen dituzten trikimailu kuantikoen berri eman digu, batez ere proteinek hidrogeno-zubien bitartez nola heltzen dioten aldatu nahi duten molekulari.

Direct download: NFXXIV-30b.mp3
Category:science -- posted at: 2:41am EDT

Meteorologoek detektatu dute ipar poloaren gainean jaitsiera bat ozono estratosferikoan. Egoera hori hego poloan izaten da, baina oso noizean behin baita ipar poloan ere. Ozooaren kontzentrazioaren bilakaerak, hala ere, goranzko joera duka eta litekeena da aste gutxi batzuetan ohiko egoera berreskuratzea.

Direct download: NFXXIV-30a.mp3
Category:science -- posted at: 2:40am EDT

XXIV. denboraldiaren 30. saioa: ozono geruzaren zuloa iparraldean, proteinen kuantika eta Ekinean atala Elhuyar aldizkarian.

Direct download: NFXXIV-30.mp3
Category:science -- posted at: 2:38am EDT

ETBko Teknopolis programan birusaren erabilera terapeutikoari buruzko erreportaje bat emititu dute. Terapia genikoa egiten da birusak zelulak infektatzeko duen ahalmena baliatuta, baina behar bezala manipulatuta. Berez garraiatzen duen material genetikoa ordezkatzen da txertatu nahi izaten diren geneekin. Viralgen enpresan prestatzen dituzte birus horiek. Teknopolisekoek enpresako zientzialariekin izan dira.

Direct download: NFXXIV-29c.mp3
Category:science -- posted at: 3:03am EDT

Txagorritxuko medikua da Ignacio Garitano. Epidemiologoa ere bada, eta galdeketa bat sortu eta sare sozialetan zabaldu du pandemiaren zabalkundea ikertu ahal izateko. Gurekin izan da gaur epidemiologoen lana azaltzen, eta COVID-19 pandemiaren berriak ekartzen.

Direct download: NFXXIV-29b.mp3
Category:science -- posted at: 2:56am EDT

Iragarri dira aurtengo Abel sarien irabazleak. Hillel Furstenberg eta Gregory Margulis izan dira. Ausazko bideen kontzeptuak eta probabilitatea nahasten dituzten ikerketak egin dituzte, hau da, kaosaren teoria matematikaren beste esparru batzuekin uztartzen dituzte. Hala ere, sari-banaketa datorren urterako utzi dute, koronabirusaren pandemia dela eta.

Direct download: NFXXIV-29a.mp3
Category:science -- posted at: 2:45am EDT

XXIV. denboraldiaren 29. saioa: Abel sariak 2020, Ignacio Garitano eta COVID-19 eta Teknopolisen terapia genikoa.

Direct download: NFXXIV-29.mp3
Category:science -- posted at: 2:40am EDT

Bilbon izango da aurten Fresh Blood for Fresh Water kongresuaren zazpigarren edizioa. Ur gezarekin zerikusia duten ikerketak, ikertzaile gazteek kontatuta. EHUko talde bat da antolatzailea. Gurekin talde horretako Miren Atristain eta Ioar de Guzman izan dira.

Direct download: NFXXIV-28b.mp3
Category:science -- posted at: 11:56am EDT

Elhuyar Fundazioak aditu.eus aurkeztu du, hizketaren ezagutzaile automatiko bat duen web orri bat. Adimen artifizialez egindako transkribatzaile automatiko bat da, euskarazko testuak transkribatzen dituena kalitate handian. Elhuyarko Igor Leturiak kontatu digu nola egin duten eta nolako emaitza lortu duten.

Direct download: NFXXIV-28a.mp3
Category:science -- posted at: 11:54am EDT

XXIV. denboraldiaren 28. saioa: Aditu.eus eta Fresh Blood for Fresh Water

Direct download: NFXXIV-28.mp3
Category:science -- posted at: 11:52am EDT

Asteburu honetan hasita, Burmuinaren astea izan behar genuen Donostiako Eureka museoan. Antolatzaileak, Eureka museoa bera eta BCBL zentroa dira. Guk Eurekako Larraitz Etxeberria eta BCBLko Eneko Uruñuela eta irene Arrieta izan ditugu gurekin, burmuinaz eta Burmuinaren asteaz hitz egiteko. Bori bai, ekitaldia bertan behera geratu da.

Direct download: NFXXIV-27b.mp3
Category:science -- posted at: 10:05am EDT

Adimen artifiziala inguruan daukagu. Ordenagailu trebatuak, lan harrigarriak egiteko. Baina nola egiten dituzte lan horiek? Jakiterik al daukagu nola? EHUko Gorka Azkune informatikariari galdetuko diogu ea zer jakin daitekeen trebatutako ordenagailu baten funtzionamenduaz.

Direct download: NFXXIV-27a.mp3
Category:science -- posted at: 10:04am EDT

XXIV. denboraldiaren 27. saioa: explainability adimen artifizialean eta Burmuinaren astea.

Direct download: NFXXIV-27.mp3
Category:science -- posted at: 10:02am EDT

Kalean da Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia, 2020ko martxokoa. Gai nagusia Itsasoa da, UNESCOk hurrengo hamarkada izendatu baitu itsasoaren jasangarritasunaren ikerketa sustatzeko hamarkada. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu digu gaia eta zenbaki berrian dauden beste gaiak ere bai.

Direct download: NFXXIV-26c.mp3
Category:science -- posted at: 3:48am EDT

CIC-enegiGUNEko Oier Lakuntza kimikaria etorri zaigu bere ikergaiaz aritzeko: sodio ioizko bateriak. Gailu elektroniko txikietan, litio ioizkoak erabiltzen ditugu, baina aplikazio askotarako egokiagoa dira sodio ioizko bateriak, adibidez, merkeagoak direlako. Gaurko elkarrizketan ezagutu dugu zein den bateria horien erronkak ikerketaren aldetik.

Direct download: NFXXIV-26b.mp3
Category:science -- posted at: 3:47am EDT

Azkenaldian, Orion konstelazioko Betelgeuse izarrak, erraldoi gorri batek, distira galdu du. Azkar gainera. Bederatzigarren izar distiratsuena izatetik, heun distiratsuenen artean nekez egotera pasatu da. Horrek adieraz lezake izarraren heriotzan azke fasean dagoela, baina astronomoek ez dakite hori segituan gertatuko den edo ehunka urte beharko dituen.

 

Direct download: NFXXIV-26a.mp3
Category:science -- posted at: 3:45am EDT

XXIV. denboraldiaren 26. saioa: Betelgeuse, sodio bateriak eta Elhuyar aldizkaria.

Direct download: NFXXIV-26.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EDT

Arazo larria da antibiotikoen erresistentzia. Bakterioen kontra erabiltzen dugun arma kimiko hau ez da uste bezain eraginkorra, bakteorioek berek ere ikasten dutelako kontra egiten. Itziar Alkortak koordinatzen duen talde batek antibiotikoen erresistentziak ingurumenean duen eragina ikertzen du JRL laborategi batetik. Neiker, EHU eta BC3 zentroek elkarrekin sortutako laborategia da. Guk gaur Alkortarekin izan gara antibiotikoen erresistentziari buruz luze hitz egiten.

Direct download: NFXXIV-25b.mp3
Category:science -- posted at: 3:35am EDT

Lehen aldiz topatu dute antibiotiko eraginkor bat, adimen artifiziala erabilita. MIT institutan egin dute, eta saio klinikoetan ikusi dute halizina izenako molekula hori eraginkorra dela erresistentzia oso handia duten bakterio batzuen kontra.

Direct download: NFXXIV-25a.mp3
Category:science -- posted at: 3:33am EDT

XXIV. denboraldiaren 25. saioa: halizina eta antibiotikoen erresistentzia.

Direct download: NFXXIV-25.mp3
Category:science -- posted at: 3:16am EDT

Txoni Matxainek kuantikaz hitz egin digu, karbono monoxidoa eta karbono dioxidoari dagokienean. Ospe txarreko molekulak dira, baina beharbada ez da oso bidezkoa balorazio hori.

Direct download: NFXXIV-23c.mp3
Category:science -- posted at: 3:01am EDT

Korronte elektriko perfektua izateko, material supereroaleak behar dira. Baina material horiek oso tenperatura bajuetan eta presio handietan funtzionatzen dute. Garai batean garrantzia handia hartu zuten, gero desagertu ziren fisikaren gaurkotasunetik, baina azkenaldi honetan berpizten ari da supereroaleen ikerketa. EHUko Ion Errea fisikariak kontatu dizkigu nola lortzen dituzte material horren jokaera ulertzea.

Direct download: NFXXIV-23b.mp3
Category:science -- posted at: 3:00am EDT

Medikua, eta erreferente bat Arabako ikerketa medikuan. Felipe Aizpuru hil da eta guk omenaldi txiki bat egin nahi izan diogu egindako lana goraipatuta. 
 
Direct download: NFXXIV-23a.mp3
Category:science -- posted at: 2:59am EDT

XXIV. denboraldiaren 23. saioa: Felipe Aizpuru, supereroankortasuna eta monoxido eta dioxido.

Direct download: NFXXIV-23.mp3
Category:science -- posted at: 2:57am EDT

Suziri bat espaziora botatzeko desioa du EH Aerospace elkarteak. 100 kilometroko altuerara. Gu Mikel Malagonekin hitz egin dugu, sortzailetako batekin, eta luze hitz egin dugu proiektuak dituen zailtasunei buruz. Zientzia asko dago suziri txiki bat hain gora bidaltzeko artean. Eta hori da elkarte honen helburuetako bat: zientzia hori ikasten joan eta bidean aurrera egin.

Direct download: NFXXIV-24b.mp3
Category:science -- posted at: 2:44am EDT

ESAk rover bat jarri nahi du Marten 2021ko martxoan, ibilgailu bat. Rosalind Franklinen izena jarri dio, DNAren egitura ikertu zuen zientzialariarena. Roverraren helburua da biziaren aztarnak bilatzea Marteko atmosferan, gainazalean eta lurpean.

Direct download: NFXXIV-24a.mp3
Category:science -- posted at: 2:43am EDT

XXIV. denboraldiaren 24. saioa: Rosalind Franklin roverra eta EH Aerospace.

Direct download: NFXXIV-24.mp3
Category:science -- posted at: 2:41am EDT

Plotina proiektu europarra bukatu da. 4 urtez aritu dira 9 erakunde zientzia-zentroetan berdintasun-diagnostikoak eta planak lantzen, Lur Etxeberria Elhuyarko berdinatasuneko koordinatzaileak kontatu digu zer egin duten.

Direct download: NFXXIV-22c.mp3
Category:science -- posted at: 4:16am EDT

Australia is burning. Hala esaten zuen Australiako jendeak, sute erraldoi eta iraunkorrak ikusita. Australia erretzen ari da. Euskalmeteko Onintze Salazarri galdetuko diogu zer gertatu den.
 
Direct download: NFXXIV-22b.mp3
Category:science -- posted at: 4:14am EDT

Txekiar Errepublikan, 7.000 urte dituen putzu bateko egur-egitura bat aurkitu dute. Egur landua da, eta orain arteko adibide zaharrena da. Kontua da milaka urte iraun dituela, egitura uretan sartuta egon delako, eta orain lehortzen badute hondatu egingo da.

Direct download: NFXXIV-22a.mp3
Category:science -- posted at: 4:05am EDT

XXIV. denboraldiaren 22. saioa: 7.000 urteko egur landua, Australia eta Plotina.

Direct download: NFXXIV-22.mp3
Category:science -- posted at: 4:03am EDT