Mon, 1 February 2021
Aldaera oso kutsagarriak dira. Azkar zabaldu dira mundutik. Bi aldaerek, Ingalaterran sortu zenak eta Hegoafrikan sortu zenak, mutazio jakin batzuk dituzte, kutsatze-ahalmen hori ematen diena. Galdera da, mutazio horiengatik txertoek eraginkortasuna galduko dute haietan? Erantzun da oraindik ez dakigula. |
Mon, 1 February 2021
Gure planetako fenomeno meteorologikoak ezaugarri astronomikoen ondorio dira. Urtaroak, mareak, haizeen norabideak, aurora borealak eta abar. Denek dute jatorri astronomiko bat.Horregatik eskatu diogu Onintze Salazar, meteorologoari astronomiaz hitz egiteko. |
Mon, 1 February 2021
Londresko Historia Naturalaren Museoan bi kakalardoren gorputzak datatu dituzte karbono-14 isotopo bidez. Ingalaterran jasotakoak dira, baina gaue egun ez dira Inagalterrako espezieak. Datazioak ia 4.000 urteko adina eman du. Hor azalpena: Neolito garaian bai, kakalardo horiek bertan bizi ziren. |
Mon, 1 February 2021
XXV. denboraldiaren 21. saioa: bi kakalardo zahar, astronomia eta meteorologia eta COVID-19aren aldaera britaniarra eta Hegoafrikakoa. |
Mon, 25 January 2021
Elhuyarko Garazi Andonegik aurtengo CAF-Elhuyar sariketaren aurtengo edizioaz hitz egin digu gaurkoan. Irekita dago lanak bidaltzelko aukera; otsailaren 12ra bitarte onartuko dituzte. Aurtengo berrikuntzak, batetik, COVIDaren egoerak uzten badu, berreskuratuko dutela udaberriko sari-banaketa, eta bestetik, aurten bi beka emango dituztela zientzia gizarterako proiektuei laguntzeko. |
Mon, 25 January 2021
Ordenagailu bati testu baten bitartez eskatzen badiogu marrazki bat egiteko, Text to Image teknologia erabil dezake horretarako. Adimen artifizialaren teknologia horrek oraindik irudi hiper errealistak ez ditu sortzen, eta, hala ere, emaitzak harrigarriak dira. Gorka Azkune gure kolaboratzailearen ekipoak teknologia horretako urrats bat ikertzen du EHUn. |
Mon, 25 January 2021
Nazioarteko Unitateen Sisteman, litroaren ikurra l da, baina geroz eta gehiago erabiltzen da L ikurra zientzialarien artean, baita Euskal Herrian ere. Eta badago arrazoi sendo bat horretarako. |
Mon, 25 January 2021
XXV. denboraldiko 20. saioa: litroa, Text to Image adimen artifizialean eta CAF-Elhuyar sariak. |
Tue, 19 January 2021
Nesken bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzeko INSPIRA STEAM proiektuak martxan jarri du bosgarren edizioa. Deustoko unibertsitateko Mari Luz Guenagarekin izan gara proiektuari buruz eta STEAM ideiari berari buruz hitz egiten.
|
Tue, 19 January 2021
Zientzialari harrigarri bat ezagutu dugu: Maitane Alonso Monasterio. IAM izeneko enpresa sortu zuen, elikagaien kontserbaziorako teknologiakoa, eta, aldi berean, medikuntza ikasten ari da. Gainera, NASAk asteroide bati haren izena jarri dio. Ikertzaile gaztea da, eta, hala ere, oso ibilbide oparoa egin duena. Harekin batera Elhuyarko Zientzia Azoka proiektuaren aurtengo edizioaz hitz egin dugu Aitziber Lasa eta Danel Solabarrietarekin, eta INSPIRA STEAM proiektuaz ere hitz egin dugu Deustoko Unibertsitateko Mari Luz Guenagarekin.
|
Tue, 19 January 2021
Enbrioiak zelula gutxi dituen egitura biribil bat da, baina hazi ahala, simetria puskatzen da, eta organismoa izango duen formara bideratzen da. Horretarako, indar eragile batzuek egin behar dute haien lana. Orain arte ez dira asko ikertu indar horiek, baina Parisko talde batek ikergai hartu du kontua; adibidez, nola hartzen duen zaldi batek zaldi baten forma. |
Tue, 19 January 2021
XXV. denboraldiaren 19. saioa: gorputza itxuratzeko metodoak, Maitane Alonso Monasterio eta Zientzia Azoka eta INSPIRA STEAM. |
Thu, 14 January 2021
Neurri batean esan daiteke astaperrexilaren toxizitatea ardoaren bitartez tratatzen zutela zibilizazio klasikoetan. Plutarkok kontatzen zituenak jasota daude Eva Cantarellaren liburu batean; landare toxiko bat eta ardoa nola erabili lapurretan egitean, gerta litekeenari aurre egiteko moduan. |
Thu, 14 January 2021
ZarautzOn taldeko kideak izan dira gurekin, Natalia Vahl eta Jose Mari Larramendi. Abendua bukatu dute bi hitzaldi oso interesgarrirekin, interneteko kanaletan ikusgai daudenak, eta dagoeneko ari dira 2021era begira. Gaur eman digute haien asmoen berri gure irratsaioan. Oso COVIDak behartutako programazioa egingo dute, baina bestelako gaiak ere jorratuko dituzte. |
Thu, 14 January 2021
COVID-19aren kontrako borrokan, kerketaren munduan, ez da dena txertoa. Bi adibideri buruz hitz egin dugu. Batetik, antibiralen ikerketan ibermektina, 20 herrialde inguruk onartu duten tratamendu profilaktikoa. Eta bestetik, gaixotasunaren eta D bitaminaren arteko lotura, korrelazio bat susmatzen dutelako adituek COVIDaren larritasuna eta bitamina horren faltaren artean. |
Thu, 14 January 2021
XXV. denboraldiaren 18. saioa: ez da dena txertoa, ZarautzOn 2021ean eta astaperrexila, estatyko pozoia. |
Thu, 14 January 2021
|
Fri, 8 January 2021
XXV. denboraldiaren 17. saioa: Agustin Arrieta filosofoarekin hitz egin dugu zientziaren filosofiari buruz eta pentsamendu kritikoari buruz. |
Fri, 8 January 2021
XXV. denboraldiko 16. saioa: zeharkako flauta metalez egiten dugu, baina egurrezko instrumentuen taldean sailkatuta dago. Zergatik? Arrazoi teknologikoak eta musikalak tarteko, material-aldaketa egin zuen instrumentu horrek. Gaurko saio musikal honetan, gaia tratatu dugu. |
Mon, 21 December 2020
Euskaraz funtzionatzen duen Mycroft bozgorailu adimenduna aurkeztu digute Elhuyarko Igor Leturiak, Skurako Jaione Martinezek eta Talaioseko Beñat Irasuegik. Adimen artifiziala hizketaren ezagutza eta sintesia lantzeko, eta etzeetan sartzen ari zaigun teknologia bat euskaraz izateko. |
Mon, 21 December 2020
Txinako Hefei hiriko Zientzia eta Teknologia Unibertsitatean, argian oinarritutako ordenagailu bat egin eta erabili dute. Eta lortu dute frogatzea konputazio kuantikoak etorkizunean ekarriko duela kalkuluan azkartasun oso handia. Txoni Matxainek kontatu digu zer diren ordenagailu kuantikoak eta nolako sekretuak dituen funtzionamenduak. |
Mon, 21 December 2020
Hiri bat bada Electric City izenekoa Estatu Batuetan. Eta Electric City ezizena duten hiri asko daude Etstau Batuetan, Kanadan eta Eskozian. Izena eta ezizenaren arrazoiak biltu ditugu. |
Mon, 21 December 2020
XXV. denboraldiaren 15. saioa: Electric City, ordenagailu kuantikoa eta Mycroft. |
Mon, 14 December 2020
Hemisferio bat txuria eta bestea beltza ditu Japetok, Saturnoko hirugarren sateliterik handienak. Oraindik ez dakigu zehatz-mehatz zergatik, baina badateoria sendo bat hori azaltzeko. Guk proposatu dugu Japeto argazkien bidez behatzea.
|
Mon, 14 December 2020
Areciboko irrati-teleskopioa zaharra zegoen, eta gainera, bi istripu gertatu dira eta instalazioa suntsitu egin da. Irrati-astronomiaren ikonoa izan da, eta orain, 57 urte lanean egon ondoren, desagertu da. Itziar Aretxaga Mexikoko INAOE institutuko astrofisikariarekin gainbegiratu diogu Areciboko historiari. |
Mon, 14 December 2020
Antibiralen ikerketa ez da geratu, nahiz eta COVIDaren kontrako txertoak azkar garatzen ari diren. Ivermektina, bizkarroien kontrako botika bat, antibiralen ikerketan sartu da, eta egindako ikerketa guztietan oso emaitza onak eman ditu koronabirusaren kontra. Dena den, oraindik ez daude ikerketa nahikoak egin agentzia kontrolatzaileek ivermektina onar dezan. Auskalo aurrera egingo duen ala ez. |
Mon, 14 December 2020
XXV. denboraldiaren 14. saioa: ivermektina, Areciboko teleskopioa eta Japeto. |
Wed, 9 December 2020
Abenduko zenbaki kalean da. Aitziber Agirre aldizkariaren zuzendariak aurkeztu digu zenbaki berria. Gai nagusiak, COVIDari buruzko gogoeta luzera begira eta Agustin Arrieta filosofoaren elkarrizketa. |
Wed, 9 December 2020
EHUk gradu berri bat jarri du martxan. Karrera berri bat. Orain arte, informatikaren barruko ikasgai multzo bat zen adimen artifizialaren ikasketa. Aurten hasita, berriz, gradu osoa egin daiteke adimen artifizialaren inguruan. Itziar Irigoien Donostiako Informatika Fakultateko Kanpo Harremanetarako Dekanordeak aurkeztu digu gradu berria, eta adimen artifizialari buruz hitz egin digu. |
Wed, 9 December 2020
Adimen artifizialak ekarri du hamarkada askotan bilatutakoa: aminoazidoen sekuentzia batetik proteinaren 3d egitura iragartzeko metodoa. Biologiaren erronka nagusietako bat izan da azken hamarkadetan, eta DeepMind proiektuko AlphaFold programak lortu du. Sekulako aurrerapausoa proteinen biologian, medikuntzan, biokimikan eta adimen artifizialean. |
Wed, 9 December 2020
XXV. denboraldiaren 13. saioa: proteinen tolesteko modua iragartzen, adimen artifizialaren gradu berria EHUn eta Elhuyar aldizkaria abenduko zenbakia. |
Mon, 30 November 2020
Kontatu zure tesia 6 mezutan. Hori da UEUk eskatzen diena tesi bat egiten ari diren ikertzaileei, txiotesia lehiaketan parte hatrzeko. Aurtengo edizioaren irabazleak, Ainhoa Gonzalez eta Eider Urkola, gurekin izan dira. Zelula amen terapiari buruzko tesia lehena, eta zine-zuzendari baten lanari buruzkoa bigarrena. |
Mon, 30 November 2020
Bateriak erabiltzen dituzten gailuez inguratuta bizi gara. Horregatik galdetu nahi genion aditu bati nola funtzionatzen duten eta gure usteak bateriei buruz zuzenak ala okerrak diren. CICenergiGUNEko Oier Lakuntza izan da gure aditua. Etxeko bateriak aztergai. |
Mon, 30 November 2020
COVIDaren kontrako txerto bat garatzeko proiektu bat baino gehiago daude. Haien arteko aldea, besteak beste, txertoa gordetzeko behar den tenperaturan datza. Horren zergatiak interesa badu zientziaren ikuspuntutik, baina baita ekonomiaren ikuspuntutik ere. Azken batean, txertoaren banaketaren kondizioek eragin handia dutelako prezioan. |
Mon, 30 November 2020
XXV. denboraldiaren 12. saioa: zergatik hotza txertoak gordetzeko, etxeko bateriak eta txiotesia. |
Mon, 23 November 2020
Askotan esaten da gailu elektronikoen argi urdinak zaildu egiten duela lo hartzea, eta estresa eragiten duela begietan. Baina ikerketa zientifikoek ez dute horrelakorik baieztatzen. Beraz, argi urdina iragazten duten betaurrekoak ez dira lo ezin hartzearen arazoaren konponbide bat, gailu elektronikoei dagokioenez. |
Mon, 23 November 2020
Iker Badiola EHUko ikertzaileak Cangrejo de Troya liburua aurkeztu digu. Minbiziari buruzko dibulgazio-liburua da, bere ikergaia, hain zuzen. Liburua oso estilo argian idatzita dago, eta minbizia ulertzeko behar diren azalpen guztiak ematen ditu. Biokimikako oinarrizko kontzeptuetatik hasita, minbiziaren azken tratamenduetara kontatzen ditu Badiolak liburuan. Gurekin izan da irratian, eta gai delikatu honi buruzko solasaldi atsegin bat izateko aukera eman digu. |
Mon, 23 November 2020
16 urte dira Nebulosa urdinaren izarra aurkitu zutela astronomoek. Argi ultramorearen bidez begiratuta nebulosa urdin bat ikusten zaio inguruan, eta astronomoek ez zekite zergatik. Orain, eredu matematiko baten bitartez, badute hipotesi bat horrelako astro batentzat: bi izarren talkaren bitartez sortutako izarra da. |
Mon, 23 November 2020
XXV. denboraldiaren 11. saioa: nebulosa urdinaren izarra, Cangrejo de Troya eta gailu elektronikoen argi urdina. |
Mon, 16 November 2020
Marguerite Pereyk frantzioa elementua aurkitu zuen aktinioa ikertzen ari zenean. Isotopo egonkorrik ez du frantzioak eta ez da inoiz lortu kantitate aipagarririk sortzea. Kondizio horietan, oso zaila da elementu hori aurkitzea, are zailagoa XX. mendearen lehen erdian, baina Pereyk lortu zuen. Mentxu Aiertza kimikariak kontatu digu haren istorioa. |
Mon, 16 November 2020
Gaur kalitate handiko fisika izan dugu gurean. Material batzuk izan daitezke aldi berean magnetikoak eta ez-magnetikoak, piezaren geometriaren arabera; topologiaren arabera. Material topologiko hauek ikertzen dituzte DIPCko Maia Garcia eta EHUko Luis Elkoro fisikariek. Nature aldizkarian artikulu garrantzitsu bat argitaratu berri dute gaiari buruz. Biak izan dira gurekin. |
Mon, 16 November 2020
Pfizer eta BioNTech enpresek COVIDaren kontrako txerto bat aurkeztu dute. Ustez, eraginkortasun handiko txertoa. Baina oraingoz ez dute argitalpen zientifikorik egin, eta ez dago kontrastatuta. Beraz, ez dago modurik jakiteko nola garatu duten. Horregatik, zientzialariak baikorrak dira, baina zuhurra. Oso zuhurrak.
|
Mon, 16 November 2020
XXV. denboraldiaren 10. saioa: COVIDaren txertoa, material topologikoak eta frantzioaren aurkikuntza. |
Mon, 9 November 2020
Aitzol Lasa matematikariak gazteentzat idatzitako azken eleberria aurkeztu digu, Nafarroako mariskala. Zientzia fikzioa gazteentzat. Eleberriak istorio interesgarria kontatzen du, distopia bat Nafarroako historian oinarritua. |
Mon, 9 November 2020
11 urteko neska batek eman zion izena Pluton planetari 1930ean (gaur egun planeta nanotzat hartzen dugun jhorri). Venetia Burneyk, neska horrek, ez zuen astronomiaren munduarekin harremanik, eta hala ere, berak proposatutako izena Estatu Batuetako goi mailako zentro zientifiko batera iritsi zen, Lowell Behatokira. Haiek izendatu zuten Pluton Burneyk botatako izenarekin. |
Mon, 9 November 2020
Bizkaia zubia 2010etik, eta inkesta baten ondorioz, Somorrostroko gorria izeneko kolorez margotuta dago. Oskar Gonzalez kimikariak kontatu digu inkestaren istorioa, eta burdinaren eta Bilboko itsasadarraren arteko loturaz hizt egin digu.
|
Mon, 9 November 2020
Bi albiste irratsaioa irekitzeko. Batetik, frogatu da duela 5/6 hilabete COVID-19arekin kutsatutako jendearen sistema immunologikoak oraindik ere erantzun immune ona duela. Bestetik, materia eta antimateria ikertzeko ERC Synergy beka bat eman dietela DIPC zentroko eta EHUko fisikariei.
|
Mon, 9 November 2020
XXV. denboraldiaren 9. saioa: Bizkaia zubiaren kolorea, Pluton eta neskatoa eta Nafarroako Mariskala. |
Mon, 2 November 2020
Euskalmeteko Onintze Salazarrek isasoko olatuei buruz hitz egin digu. une honetan alerta laranjan gaude, eta Onintzek azaldu digu nola sortzen diren, zer motako fenomenoek eragiten dituzten eta nolakoak diren olaturik berezienak, alegia, tsunamiak eta marea ziklonikoen ondorioz sortutakoak. |
Mon, 2 November 2020
Maira Aguiar epidemiologoarekin izan gara, BCAM institutuanlan egiten duen epidemiologoarekin, eta galdetu diogu nola bizitzen ari diren COVID-19aren bigarren olatu deitzen dugun hau. Atzera begira ere, pandemia udan nolakoa izan zen galdetu diogu. BCAMen eredu matematikoa nahiko emaitza onak ematen ari da, eta 15 egunerako iragarpena emateko moduko tresna bat bilakatu dute. |
Mon, 2 November 2020
Azken hilabeteetan Betelgeuse izarrak jokabide xelebrea izan du, eta astronomoek uste izan zuten haren leherketa gertu egoin zitekeela. Baina azterketa berrien arabera, izarra lehertzeko urruti dago. Azterketak emaitza deigarrriak eman ditu, uste baino txikiagoa baita Betelgeuse, eta uste baino gertuago dago. |
Mon, 2 November 2020
XXV. denboraldiaren 8. saioa: Betelgeuse, COVID-19aren bigarren olatua eta olatuen alerta laranja. |
Mon, 26 October 2020
Goierriko Lemniskata taldeak udazkeneko programazioari ekin dio. Ordizian ari dira dibulgazioko hitzaldiak antolatzen Ordizientzia programaren barruan, eta beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte azarorako. Jose Luis Etxezarreta izan da gurekin programazioa aurkezteko. |
Mon, 26 October 2020
EAEko kobazuloetan labar-artea bilatzeko eredu matematiko bat garatu dute Diego Garate, Iñaki Intxaurbe eta heikin lan egiten duten arkeologoek. Ezagutzen diren kasuetatik abiatuta, eta estatistikako erramintak erabilita, eredu matematikoak artea topatzeko probabilitate bat ematen die kobazulo bakoitzarentzat, hainbat aldagai kontuan hartuta. Bi arkeologoek arrakasta izan dute eredua erabili dutenean Bizkaiko kobazuloetan. |
Mon, 26 October 2020
XXV. denboraldiaren 7. saioa: paeolitikoaren artea bilatzen eta Lemniskata eta Ordizientzia. |
Mon, 19 October 2020
Elhuyarko Josu Aztiriak EHUko ikastaro bat aurkeztu digu hizkuntza eta adimen artifizialaren egoera uztartzen dituena. Iraultza batean murgilduta gaude euskararen kasuan, bai eta beste hizkuntzen kasuetan ere. Eta horretaz jardungo dira ikastaroan. |
Mon, 19 October 2020
Materiaren oinarriak hutsean daude. Orduan, zenbateraino gaude hutsa kuantikoz osatuta? Twitter bidezko kontsulta batek ireki digu kuantikari buruzko gogoeta baten atea. |
Mon, 19 October 2020
COVID-19aren kontrako txertoa balego, zer egingo genuke? Jakin behar da nolakoa den eta noiz, non eta zeinekin erabil genezakeen, baina gogoeta luze bat beharko luke egoera berriak. Aitziber Agirre Elhuyar aldizkariaren zuzendariak artikulu bat egin du gogoeta horretaz hitz egiteko. Gurekin izan da irratian. |
Mon, 19 October 2020
Zer da meme bat? Eta kalean dabilen ideiari helduta, esan daiteke meme bat dela internetez zabaltzen den txorakeria bat dela. Baina meme hitza zientzia-dibulgazio liburu batetik dator. Pertsona batek beste bati transmititzen dion informazioaren oinarrizko unitatea da. Richard Dawkins dibulgatzaile ospetsuak asmatu zuen hitza. |
Mon, 19 October 2020
XXV. denboraldiaren 6. saioa: meme, COVIDen txertoaren aurrean zer?, huts kuantikoa eta euskara eta adimen artifizialean. |
Wed, 14 October 2020
Nobel sariak iritsi dira. Medikuntzakoak C hepatitisaren ikerketa,sarituko du; fisikakoak zulo beltzena eta kimikakoak geneak editatzeko CRISPR teknika. Hiru gai horien ikerketak protagonista aurten. |
Wed, 14 October 2020
Birusak oso txikiak dira. Oso-oso txikiak; bakterioak baino 1.000 aldiz txikiagoak izan daitezke. Horregatik, fisika kuantikoaren legeen arabera funtzionatzen dute. Horregatik, Txoni Matxain gure adituak, birusen kuantikari buruz hitz egin digu. |
Wed, 14 October 2020
Urriaren 4tik 10era, urtero Munduko Espazioaren Astea ospatzen da. Aurtengo leloa "Sateliteak bizimodua hobetzen dute” izan da, eta sateliteen onurei buruzko ekitaldiak proposatzen dituzte. |
Wed, 14 October 2020
XXV. denboraldiaren 6. saioa: Munduko Espazioaren Astea, birusen kuantika eta Nobel sariak. |
Mon, 5 October 2020
Elhuyarreko I+G taldeko ikertzaileek bilatzaile bat garatu dute literatura zientifikoan COVID-19ari buruzko artikulu espezializatuak bilatzeko. Adimen artifizialaren bitartez egiten du lan, sare neuronalekin, eta arrakasta handia lortu du, Estatu Batuetako NISTinstitutuko lehiaketa batean bigarren geratu delako. Xabier Saralegi eta Iñaki San Vicente etorri zaizkigu bilatzaileaz hitz egitera. |
Mon, 5 October 2020
2020ko urria iritsi da, eta ETBko Teknopolis zientzia-programa antenan da. Erronka handia da COVID-19aren garaian programa ondo egitea eta informazio egokia zabaltzea. Horretaz aritu da Nagore Rementeria programaren zuzendaria. |
Mon, 5 October 2020
Asfixia perinatala arazo handia da jaiotzeetan. Arriskua dagoenean irtenbidea zesarea bat egitea da, baina ez da erraza erabakitzea noiz behar den zesarea eta noiz ez. Horri laguntzeko metodologia bat garatu du CICnanoGUNE zentroko talde batek, Raman espektroskopia (analisi metodo bat) eta adimen artifiziala konbinatuta. Ion Olaetxeak kontatu digu zertan datzan metodologia hori. |
Mon, 5 October 2020
CICbiomaGUNE zentroan, aurrerapauso handia eman dute bizkarrezurraren lesioak tratatzeko tekniketan. Karbonozko nanohodiak eta polimeroak erabilita lortu dute neuronak elkarri konektatzea, lesioak etena eragin dituen puntuetan. Oso albiste ona da. |
Mon, 5 October 2020
XXV. denboraldiaren 4. saioa: bizkarrezur muinaren lesioak, asfixia perinatala saihesteko teknika, Teknopolis eta COVID-19aren bilatzailea. |
Mon, 28 September 2020
Oskar Gonzalez kimikariak liburu bat argitaratu du elementu kimikoak artearen barruan duten presentziari buruz. Por qué los girasoles se marchitan liburua historiaz beteta dago, eta Oskar bera etorri da liburua aurkeztera. |
Mon, 28 September 2020
COVIDaren kontrako txertorik ez dago, oraingoz behintzat. Gripearen kontrakoa bai, urtero sortzen dugu bat. Bioaraba institutuko ikertzaile-talde batek aztertuko du ea griparen txertoak eraginik ote duen COVIDaren infekzioan. Talde horretako burua, Naiara Parraza, gurekin izan da taldearen lana azaltzeko. |
Mon, 28 September 2020
Ikerketa batzuek diote nikotina molekulak babesten duela COVIDaren infekzioaren kontra. Beste batzuek, hain zuzen kotrakoa esaten dute. Bada informazio asko gai honi buruz, baina dena ez da fidagarria eta kontua ez da batere argia. |
Mon, 28 September 2020
XXV. denboraldiaren 3. saioa: COVID eta nikotina, COVID eta gripea eta Oskar Gonzalezen liburua. |
Tue, 22 September 2020
EHUk argitaratzen duen Ekaia dibulgazio-aldizkariak itsasoari buruzko zenbaki berezia argitaratu berri du. Itsasoarekin zerikusia duten ikerketa asko, eta baita bestelako artikulu historikoak ere. Oihane Diaz de Cerio eta Eider Bilbao izan dira gurekin zenbaki berria aurkezteko. |
Tue, 22 September 2020
Ohiko eguzki-panelek gehienez % 30ko eraginkortasuna dute. Baina fisikariak material eta fenomeno fisiko berriak probatzen ari dira hori hobetzeko. Adibide bat da CFMko Julen Ibañez fisikaria. Beka bat jaso du ikerketa talde oso bat antolatzeko. Helburua efektu fotoboltaiko masiboa ikertzea da, eguzki-panelak hobetzeko balio lezakeen fenomeno fisiko bat. |
Tue, 22 September 2020
DNAren ikerketa erraldoi batek erakutsi du bikingo asko ez zutela Eskandinaviako jatorririk. Horrek indartzen du historialariek zabaldutako ideia bat, alegia, bikingo hitzak ez duela etnia bat adierazten, baizik eta ogibide bat. Bikingoak ziren itsasontzietan espedizioak egiten zituztenak. Lehorrean geratzen zirenak, ordea, ez ziren bikingoak.
|
Tue, 22 September 2020
XXV. denboraldiaren 2. saioa: bikingoen DNA, Julen Ibañez eta eguzki-panelen fisika eta EKAIA itsasoan |
Mon, 14 September 2020
EHUko udako ikastaroetan Donostia Sustainability Forum plataforma aurkeztu dute, ingurumenari, klima-aldaketari eta beste hainbat gairi buruzko topaketak, ikastaroak eta hitzaldiak biltzen dituen topagune bat. Koro de la Caba idazkari akademikoak aurkeztu digu plataforma berria. |
Mon, 14 September 2020
Elhuyar aldizkariaren iraileko zenbakia kalean da. Aurtengoan, COVID-19ari buruzko eduki asko ditu, tartean txertoei buruzko kontuak. Ana Galarraga erredaktorearekin hitz egin dugu zenbaki berria aurkezteko, eta, bide batez, gaixotasunari buruz hainbat kontu aipatzeko. |
Mon, 14 September 2020
Jende asko kutsatu da SARS-CoV-2 birusarekin. Eta kasu gutxi batzuetan bi aldiz infektatu direnen kasuak ere baieztatu dira. Baina zientzialariek zalantza handiak dituzte bigarren infekzioari buruz. Artikulu batek 3 galdera garrantzitsu plazaratu ditu; erantzunik gabeko galderak, oraingoz. |
Mon, 14 September 2020
XXV. denboraldiaren lehen saioa: bigarren aldiz infektatzeari buruzko galderak, Elhuyar aldizkaria eta COVID-19 eta Donostia Sustainability Forum. |
Wed, 9 September 2020
|
Thu, 9 July 2020
Atzera begira, Norteko Ferrokarrillean. Bukatu berri den denboraldiaren une batzuk berreskuratu ditugu. Jende interesgarri asko izan dugu mikroetan, eta gai interesgarri asko ere bai. Gutxi batzuk aukeratu behar, ordea. |
Mon, 29 June 2020
XXIV. denboraldiaren 42. saioa: musika ekologista. |
Mon, 22 June 2020
DIPC zentroaren eta Columbia Unibertsitatearen arteko kolaborazio batetik antolatutako workshop bat da NanoNeuro2020. Ohiko workshop zientifikoa izan behar zuen, baina COVIDaren pandemiaren testuingurua dela eta, topaketa zibernetiko bilakatu dute. Zer ekartzen dio fisikak neurologiari aztertuko dute bertan. |
Mon, 22 June 2020
Ekaitzei begiratu diegu. Udaren atarian gaude eta ekaitzak badira urtaro horrekin lotzen dugun fenomeno meteorologiko bat, nahiz eta urte osoan izaten diren. Nola sortzen dira ekaitzak? Fisikoki zer da tximista bat? Euskalmeteko Onintze Salazarrek argitu dizkigu kontu horiek guztiak. |
Mon, 22 June 2020
Science aldizkariko artikulua da: ekologo batzuek neurtu dute Kanadako itsas igaraba babesteak duen kostua eta ekartzen duen mozkin ekonomikoa, eta, gutzira, emaitza ekonomiko positiboa du. |
Mon, 22 June 2020
XXIV. denboraldiaren 41. saioa: ekaitzak eta Nanoneuro2020 |
Mon, 15 June 2020
Donostiako Eureka zientzia-museoak ateak ireki ditu bi hilabete eta erdiz itxita egon ondoren. Gainera, berrikuntza batekin dator: Energiaren Txinpartak izeneko gela, elektrizitatearen eta magnetismoaren gela, erabat berritu dute. Mikel Abadiak ekarri digu berrikuntzen berri. |
Mon, 15 June 2020
Azalean sartzen ditugun tintek, tatuajeen tintek, antza dute, adibidez, artelanetan erabiltzen ditugunekin. Oskar Gonzalez EHUko kimikariak kontatu digu nolakoak diren, zer pigmenturekin eginda dauden eta zer beste osagai kimiko dituzten. Gainera, kontatu digu ez dagoela informazio asko tinta horiek osasunean nola eragiten duten. Tatuajeen tintei buruz dakiguna eta ez dakiguna izan da gure saioan. |
Mon, 15 June 2020
Londresko Imperial College-ko ingeniari batek simulazio informatiko bat egin zuen pandemiaren zabaltzea iragartzeko. Kritika bortitzak jasan zituen eta emaitzak txartzat eman zituen komunitate zientifikoak. Baina orain, Cambridgeko neurozientzialari bat frogatu du simulazioa baliagarria zela. |
Mon, 15 June 2020
XXIV. denboraldiaren 40. saioa: simulazio bat pandemiarako, tatuajeen tintak eta Eureka museoa. |
Wed, 10 June 2020
Direct download: 5g_telkonolgia_covid19_harremana_Ana_Galarraga_ERREPORTAIA_200521.mp3
Category:science -- posted at: 5:35am EST |
Tue, 9 June 2020
Ekaineko zenbakia kaleratu dute Elhuyar aldizkarikoek, ingurumenari buruzko artikulu-sorta batekin. Haien inspirazioa Martin Etxauri artistaren Plastikozko fosilak obra izan da, antropozenoaren ideiatik abiatutako ekimen artistiko bat. |
Tue, 9 June 2020
Dena dago liburuetan, baita kuantika ere. Baina kuantikari usaina hartzeko, zer liburu da gomendagarri? Txoni Matxainek liburuen zerrenda bat ekarri digu, eta batez ere, gomendatu digu El Universo en tus Manos, Christophe Galfard fisikari frantsesarena. |
Tue, 9 June 2020
Koronabirusa ikertzen ari diren bi helburu dira: batetik, txerto eraginkor eta seguru bat garatzea, eta, bestetik, giza gorputzaren immunitate-sistemaren erantzuna ulertu eta aprobetxatzea. Lehenengoan, aukera bat da S proteinaren genea bera erabiltzea, eta bigarrenean, oztopo handiena da zitokinen ekaitzei aurre egitea. |
Tue, 9 June 2020
XXIV. denboraldiaren 39. saioa: txertoa eta immunitatea, kuantikako liburuak eta Elhuyar aldizkaria. |
Mon, 1 June 2020
BCAM zentroko Maira Aguiar biomatematikari Teknopolis programako erreportaje batean eman zuen elkarrizketa, eta haren hitzak ekarri ditugu irratira. Epidemia berri honetako eredu matematiko bat nola egin duten azltzen zuen, eta noiz arte matendu behar den. |
Mon, 1 June 2020
Asier Vallejo izan da orain arte Ekaia dibulgazio-aldizkariaren zuzendaria. Baina orain, Estefania Planasek eta Edorta Ibarrak hartuko dute erreleboa. Hirurak izan dira gurekin. Aldizkaria izan dugu hizpide, bai eta koronabirusaren pandemiak nola eragin dion ere. Zailtasunak gaindituta, zenbaki berria argitaratu dute orain zuzendaritza aldaketa honetan. |
Mon, 1 June 2020
Hong Kongeko zientzialari batzuk begi artifizial harrigarri bat aurkeztu dute eta Nature aldizkarian argitaratu dituzte xehetasun teknologiakoak. Erretina biomimetizatu dute peruvskitazko nanosare batekin, hemiesfera baten itxurakoa, eta sentikortasun oso handia lortu dute. |