Fri, 10 May 2024
IV. denboraldiaren 36. saioa: Helsinkiko unibertsitateko Amaia Gonzaga Roa eta Amaral. |
Mon, 6 May 2024
Pozoien atalean, Mentxu Aiertza eta Agatha Christie izan ditugu gurekin, eta Agatha Christie eleberri baten bitartez, Pale Horse. Eleberri hartan, talioaren bidezko hilketak izaten dira; biktimak pozoituak izan direla detektatzeko oso zaila da, talioaren efektua itxuraz ezberdina delako pertsona bakoitzean. Mentxuk, gainera, talioa pozoi moduan erabili izan den kasu erreal harrigarri bat ekarri digu. |
Mon, 6 May 2024
2004an grafenoa ekoizteko modua aurkitu zuten bi fisikarik, eta sei urte geroago Mobel saria eman zitzaien horregatik. Garai hartan, asko hitz egin zuten grafenoari buruz, iraultza bat ekarriko zuen material bat zela adierazita, baina, non dago iraultza hori? Kontua da iraultza egon, badagoela, baina ez da komikabideetan titularrak sortzen dituen iraultza bat. Edonola ere, milaka milioi dolarreko negozioa da dagoeneko grafenoaren sektorea. |
Mon, 6 May 2024
XXVIII. denboraldiaren 35. saioa: Agatha Christie, Mentxua Aiertza eta talioa. |
Fri, 3 May 2024
Dar Williams kantautore estatubatuarraren Go to the woods kanta ekarri dugu Hostoen arteko melodietara. Bertan, muiskariak planteatzen du zer ikusiko zenuke basoan eta zerren beldur izango zinen. Baina, azkenean, benetako beldurra da basoa bera desagertzeko arriskua duela. |
Fri, 3 May 2024
Gorka Santamarina EHUko ikertzailearen taldeak Idizabalgo gaztak dituen mikrobioen komunitatea ikertzen du. Mikrobio horien jarduerak ematen dizkio gaztari zaporea, usaina eta kalitatea. Oraindik ez dago erabat ikertuta komunitate hori. Santamarinak azaldu digu zenbateraino dakigun eta nolako aldeak dauden ekoizleen gazten artean. |
Fri, 3 May 2024
IV. denboraldiaren 35. saioa: Idiazabal gaztaren mikrobiota eta Dar Williams. |
Mon, 29 April 2024
Bidaia matematiko bat proposatzen dizuegu. Geometria harraigarri dituzten eraikinak ikusteko, arkitektura islamikoa ezin hobea da. Gure gaurko proposamena Samarkanda hiriko eraikin zaharrak dira, Uzbekistanen. Mezkitak, mausoleoak eta, adibidez, Registan plazan dauden hiru madrasak. Haien arkitektura ikusgarria da. |
Mon, 29 April 2024
Ekainaren 17an izango da Eibarren Matematikari euskaldunen VI. topaketa. UEUk bi urtean behin antolatzen duen egun bateko ekitaldia da. Guk aurtengoa nolakoa izango den jakin nahi izan dugu. Eli Alberdi eta Naiara Arrizabalaga antolatzaileak izan dira gurekin. Gainera, EHUko liburuaren asteari buruz ere hitz egin digu Alberdik. |
Mon, 29 April 2024
Modan dago liburua, eta modan telesaila: Hiru gorputzen problema. Izenburuak erreferentzia egiten dio fisikaren problema tradizional bati. Soluzio matematiko zehatzik ez duen problema bati. |
Mon, 29 April 2024
XXVIII. denboraldiaren 34. saioa: hiru gorputzen problema, matematikari euskaldunen topaketa eta Samarkandaren geometria. |
Thu, 25 April 2024
Hostoen arteko melodietan Alemaniara goaz. Marteria rap-kantaria Amazonasera joan zen; han, lursail bat erosi zuen, bertako biodibertsitatea babesteko helburuarekin. Bizipen hori dokumental batean jaso zuen, Der amazonas-job. Gaur, dokumental horretarako konposatutako kanta bat ekarri dugu, Wald. |
Thu, 25 April 2024
Itsasoaren gainazaleko tenperatura handitzen ari da, eta horrek sakontasun txikian bizi direnei eragiten die. Makroalgei, adibidez. EHUko BENTOS taldeak urte asko eman ditu Bizkaiko algak ikertzen. Gurekin ikertzaile haietako bat izan da, Olatz Arriaga biologoa, eta ikerketari gainbegirada bat egiten lagundu digu. |
Thu, 25 April 2024
IV. denboraldiaren 34. saioa: koralak, algak, itsasoaren gainazaleko tenperatura eta Marteriaren rap alemana. |
Mon, 22 April 2024
Duela lau urte jarri zuten martxan EHUn adimen artifizialeko gradu bat. Orain, ekainean graduatuko dira lehen proziokoak. Horretaz hitz egin dugu Itziar Irigoien informatikaria eta irakaslearekin. |
Mon, 22 April 2024
Apirilaren 16an, Donostian, adimen artifizialak dituen alborapenei buruzko ekitaldi bat egin genuen Gipuzokako Foru Aldundiaren egoitzean. Han kontatutakoaren laburpen bat ekarri dugu gaur Norteko Ferrokarrillera. Bost informatikariren gogoetak gurean: Oihane Cantero, Olatz Arbelaitz, Xabier Saralegi, Itziar Irigoien eta Gorka Julio. |
Mon, 22 April 2024
Erroreei begira lan egiten dugu, eta gauza bera gertatzen da informatikan. Zoriz gertatzen dira erroreak, eta horregatik kontrol neurriak sortu ditugu, ahal dela informazioa zuzena izan dadin. Baina konputazio kuantikoaren kasuan, lan zaila da, erroreak sistema kuantikoetan gertatzen direlako. |
Mon, 22 April 2024
XXVIII. denboraldiaren 33. saioa: akatsak ordenagailu kuantikoetan eta adimen artifizialaren alborapenak. |
Wed, 17 April 2024
Hostoen Arteko Melodietan, Ruper Ordorikaren kanta bat ekarri dugu: Bihotz begiekin. 2001ean, Hurrengo goizean diskoan argitaratutako kanta da, eta progresoari buruz hitz egiten du, atzerakako begirada baten bitartez. Nola zegoen dena garai batean? Hori da kanta honek azpian duen ideia. |
Wed, 17 April 2024
Afrikako sei herrialdeetan malnutrizioaren arazoari aurre egiteko proiektu bat ezagutu dugu Elhuyarko langileen eskutik. Haiek dira Europako FootLAND proiektuan komunikazioa eta berdinatasuna eramaten dutenak. Oihane Lakar eta Manex Urruzola izan dira gurekin azaltzeko sei herrialde horietan sei errealitate baino gehiago daudela, eta zer lan egiten ari diren arazoari aurre egiteko. |
Wed, 17 April 2024
IV. denboraldiaren 33. saioa: FoodLAND proiektua eta Ruper Ordorika. |
Mon, 15 April 2024
Ander Corral Orai zentroko ikertzaileak itzulpen automatikoaren esparruan egiten du lan. Orain, lan berri baten emaitzak aurkeztu ditu aurtengo EACL kongresuan, Maltan. Testu espezializatuak automatikoki itzultzeko teknika bat garatu du. Trikimailua da erabiltzaileak aukeratutako glosario baterik abiatzen dela, eta hainbat teknikaren bitartez, adimen artifizialak lortzen du terminologia behar bezala zaintzea. |
Mon, 15 April 2024
Elkarrizketa bat, nire ahots klonatuaren eta nire ahots naturalaren artean. Nabarmena da noiz ari garen bata eta noiz bestea entzuten. Baina, egunen batean, bi ahotsen arteko aldea murriztu eta, agian, desagertuko da. Orduan, neurriak aplikatu beharko dituzte adituek ahots sintetiko bat identifikatu ahal izateko. Ahots klonatu hau Orai adimen artifizialeko zentroaren lanari esker erabili dugu. |
Mon, 15 April 2024
XXVIII. denboraldiaren 32. saioa: ahots klonatua eta testu espezializatuen itzulpen automatikoa. |
Thu, 11 April 2024
|
Thu, 11 April 2024
1728an Vivaldik sei flauta kontzertu argitaratu zituen. Haietako batek Il gardellino ezizena hartu zuen, karnaba, flautak txori horren kantua imitatzen duelako. Naturak inspiratutako kontzertua da, beraz, Hostoen Arteko Melodietarako ezin hobea. Gaur, kontzertuaren lehen mugimendua entzun dugu, Allegroa. |
Thu, 11 April 2024
Neiker-eko Aitor Cevidanes ikertzailea eltxoak ikertzen ditu. Besteak beste, Mikroklima proiektuan ari da lanean, tigre eltxoaren ugaltze-tokiak identifikatzeko. Tigre eltxoa inbaditzaile bat da Euskal Herrian, eta zalantza zegoen anfibioak babesteko sortzen eta egokitzen diren hezeguneetan ugaltzen ote den. Ikerketek oraingoz esaten dute ezetz. |
Thu, 11 April 2024
IV. denboraldiaren 32. saioa: Vivaldiren gardellinoa eta tigre eltxoa. |
Mon, 8 April 2024
Zinemaren modernizazioak egunerokoan erabiltzen dugunik ere utzi digu. Adibide bat Photoshop programa da. Eta beste bat, Pixar estudioaren sorrera, haiengandik heredatu ditugu 3D modelizazioa eta animazioan edozeinek erabil ditzakeen tresna informatikoak. Biek Star Wars pelikularen produkzio-ekipoarekin dute zerikusia. |
Mon, 8 April 2024
Mentxu Aiertzarekin irratira ekarriko dugun hurrengo Agatha Christieren eleberria Pale Horse izango da. Gaur iragarri nahi izan dugu. Horrekin batera eleberriaren hasiera ekarri dugu Iñaki Leturiaren ahotsean, oso ideia modernoarekin hasten baita, nahiz eta 1961ean argitaratu zuen Christiek. |
Mon, 8 April 2024
XX. mendearen hasieran hasi ziren garatzen zinema. Irudiak mugimenduan sortzeko ilusioa. Garapen horrek alde teknologiko konplexua izan zuen; hain zuzen ere, garai hartan hartutako erabaki teknologikoek gaurko estandarren jatorria izan ziren. |
Mon, 8 April 2024
Interneten informazioa mugitzeko, domeinuen izenetan oinarritutako sistema bat erabiltzen da. Baina herrialdeen eta lurraldeen domeinuak sartu zirenetik, domeinuen erabilera bitxi bat agertu da, ondorio komertzial oso handiak dituena. |
Mon, 8 April 2024
XXVIII. denboraldiaren 31. saioa: saio berezia, zinemaren zientzia. |
Mon, 8 April 2024
IV. denboraldiaren 31. saioa: Ion Garin, narrastiak, anfibioak eta udaberria. |
Mon, 8 April 2024
Zientziaren historiako irudi ezagunenetako bat da lehen erradiografia. Anna Bertha Roentgen-en eskuaren irudi bat da, eraztun eta guzti, X izpi aurkituberrien bitartez ikusita. 1895a zen, eta Wilhem Roetgen ikertzen ari zen uhin elektromagnetiko "berri" bat. |
Mon, 8 April 2024
Argazkilaritzaren historian, 1830eko hamarkadaren bukaera aldera, Louis Daguerrek garatu zuen argazkiak egiteko modu egonkor bat. Oskar Gonzalez gure kolorezaleak kontatu digu nolakoa zen teknika hura eta nola ari diren gaur egun dagerrotipo zaharren berreskurapena egiten. Kimika hutsa, argazkilaritza kimika hutsa zen garaikoa. |
Wed, 3 April 2024
Albistea izan da. Txerri-giltzurrun bat transplantatu diote gizon bati, oraingoz arrakastaz. Ez da lehen saioa eta oraindik ez dakigu erabateko arrakasta izango den. Nolanahi ere, oihartzun handia izan du komunikabideetan. Eta interesgarria da zenbateko manipulazio genetiko behar izan dituen txerriak transplantea bideragarria egin ahal izateko. |
Wed, 3 April 2024
XXVIII.denboraldiaren 31. saioa: Txerri giltzurruna pertsona bati transplantatuta, daguerrotipoen kimika eta lehen erradiografia. |
Tue, 2 April 2024
Paul Winter musikariak new age musika egin du beti. Eta haren musika, une batetik aurrera xibarta baleen kantuaren eragina jaso du. Gainera, baleak babesteko kanpainetan sartu zen, eta oso ikuspegi berezia zuen kanpaina horiek nola egin behar diren proposatzeko. Gaur, Hostoen arteko melodietan, baleen kantekin egindako musika bat ekarri dugu: Lullaby From The Great Mother Whale For The Baby Seal Pups (Ama balearen lo kantua foka txikienntzako). |
Tue, 2 April 2024
Irati Diez Virtok ekarri digu hiru primate handi ikertu dituzten hiru emakume ezagunen istorioak. Jane Goodallek txinpantzeak ikertu zituen haien artean biziz. Dian Fosseyk, gorilak. Eta Biruté Galdikas-ek, orangutanak. Hirurek dute bizitza interesgarria, eta hiruren arteko lotura bat dago, Leaky senar-emazteen ekimenetik abiatzen direnak. |
Tue, 2 April 2024
IV. denboraldiaren 30. saioa: hiru emakume primetologo eta Paul Winter eta baleak. |
Mon, 25 March 2024
Turismo zientifiko eta teknologikoari buruz hitz egiten dugu batzuetan. Burdinbidaiak deitzen diegu. Oraingoan, munduko negutegi handiena bisitatzea proposatzen dizuegu. Euri-baso tropikal bat barruan duen negutegi erraldoi bat, Ingalaterrako hegomendebaldean, Kornuallesen. Eden proiektua da. |
Mon, 25 March 2024
Elhuyarrek antolatzen duen Zientzia Azokak Nafarroan du adar handi bat. Hango gazteek Iruñean egingo dute proiektuen aurkezpen bat, baina lehenago ikasleen arteko topaketa bat egin dute. Ikasleek elkarri kontatu dizkiote garatzen ari diren proiektuak, sortzen diren ideia berriak jasotzeko. Topaketa honi buruz hitz egin digute Elhuyarko Danel Solabarrietak eta Leitzako Amazabal Institutuko Ainhoa Illarramendik. |
Mon, 25 March 2024
Dimako Axlor aztarnategian 100.000 urte dituzten bi hortz fosilak topatu dituzte, eta 80.000 urte dituen beste bat. Garai horretako neandertalen aztarnak oso urriak dira Europan. Kantabriako Historiaurreko Ikerketen Institutukoek hortzak aztertu dute teknika berri batekin, barrualdeko egituraren geometria zehaztasun handiz ikusteko. |
Mon, 25 March 2024
XXVIII.denboraldiaren 29. saioa: 100.000 urteko neandertalak Bizkaian, Zientzia Azoka Noafarroako topaketa eta Eden proiektua |
Fri, 22 March 2024
2002ko azaroan, Prestige petroliontziak istripua izan zuen. Puskatu eta hondoratu zen, eta hondameni ekologiko larria eragin zuen itsasoan. Mago de Oz taldeak abesti bat konposatu zuen gertaera horretan inspiratuta, La Costa del Silencio, eta gaur Hostoen Arteko Melodietara ekarri dugu. Kanta, gainera, Gaia diskoan argitaratu zuten, Gaia hipotesian oinarritutako trilogia bateko lehen diskoa. |
Fri, 22 March 2024
Zer suposatzen du auto klasiko baten jabea izatea? Nolako zaintza egin behar zaio? Legeak edo aseguruen kontuak, nolakoak dira? Eta nola uztartzen da auto klasikoen ezaugarriak gaur egungo ikuspegi "berdearekin"? Galdera horiei Javi Oskoz Don Boscoko automobilgintzako irakasleak eman die erantzuna. |
Fri, 22 March 2024
IV. denboraldiaren 29. saioa: auto klasikoak gaur, buztan kontuak eta Mago de Oz. |
Mon, 18 March 2024
XX. mendean, kuantika esploratu ahala, matematika bat garatu behar izan zuten kalkulu berritzaileak egiteko. Baina bi moduk egin zuten aurrera, bata uhinen formatulak erabilita eta bestea matrizeen bitartez. Uhin funtzioa eta matrizeak. Schrödinger eta Heissenberg. EHU eta DIPCko Txoni Matxainek kontatu digu zergatik erabiltzen ditugun bi matematika-mota eta zein ondorio izan dituen. |
Mon, 18 March 2024
Xiomara Gezuraga Gernikako Barrutialde institutuko irakasleak egonaldi bat egin du Floridako Teknologia Institutuan (FIT), Estatu Batuetan. Eta bueltan artikulu bat idatzi du matematikaren didaktikari buruz; konparaketa bat da hango eta hemengo sistemen artean. Oso ariketa aproposa da, hango sistema aztertuta gureaz gogoeta egiteko. Luze hitz egin dugu harekin. |
Mon, 18 March 2024
1140 inguruan hasi ziren eraikitzen St. Denis abadia gotikoa; lehen eliza gotikoa zen. Handik 60 urtera iritsi ziren zenbaki arabiarrak Europara, gure gaurko zenbakien sistema. 1202an Fibonaccik ekarri zituen Afrikako iparraldetik. St. Denis eraikitzen hasi zirenean zenbaki erromatarrak besterik ez zituzten maisu eraikitzaileek, beraz, ezin zuten kalkulu konplexurik egin. Orduan, nola eraikitzen zituzten katedral gotiko erraldoiak? |
Mon, 18 March 2024
XXVIII. denboraldiaren 28. saioa: katedral gotikoen matematika, matematikaren didaktika eta kalkulu kuantikoen matematika. |
Fri, 15 March 2024
|
Thu, 14 March 2024
Hostoen arteko melodietan, Itsas Lamiek egindako kanta bat. Hori bai, itsas lamia modernoek. The Trash Mermaids da taldea, Scarlett Blu liderra eta Stoke on Life kantaren izena. Elektropop ozeanoaren kontserbazioari buruz, nahiz eta itxuraz amodiozko kanta ohikoa ematen duen.
|
Thu, 14 March 2024
20 zentimetro luze den molusku bat, zizare barrenaria, nabigatzaileen amesgaiztoa izan da beti, itsasontzien egurra jaten duelako. Berez, ez da zizare bat, baina zizare-itxura du. Broma deitzen zaio. Eta oso kaltegarria da haren eragina. Besteak beste, Herbeheretako historia aldatu zuen. |
Thu, 14 March 2024
Plentziako Itsas Estaziokoek herritarren zientzia inklusiboko kanpaina bat jarri dute martxan: Kontuz! Ez nazazu zapaldu. Aurten, bigarren edizioa dute eta 1.700 pertsonak hartuko dute parte, gutxi gorabehera. Eider Bilbao eta Olatz Ortega antolatzaileak kontatu digute hondartzan jasotako laginak mikroskopioz aztertzea dela helburua, mikroorganismoak zein mikroplastikoak bilatzeko. |
Thu, 14 March 2024
IV. denboraldiaren 28. saioa: Ez nazazu zapaldu kanpaina, The Thrash Maidens eta zizare ez den zizarea, munstro ez den munstroa. |
Mon, 11 March 2024
Ibai baten azpian zulatu zen lehen tunela historian, Londresen egin zuten, Tamesis ibaiaren azpikoa. Isambard Kingdom Brunel ingeniariak izan zuen ideia, eta tunelaren proiektua bururtu zuen bere aitak diseinatutako zulagailu bati esker. Eta familian beste bi ingeniari aipagarri daude, tartean Sophie Brunel. |
Mon, 11 March 2024
Gure irratsaio honen emisio egun nagusia martxoaren 8a izanda, emakume zientzialari batzuen hitzak ekarri ditugu. Norteko Ferrokarrillean eta Ekosferan parte hartu duten 8 emakume gogoratu ditugu. |
Mon, 11 March 2024
Teknopolis zientzia-programak 25 urte egin ditu telebistan, ETBn. Ekipoak ospatu egin du urteurrena, eta gu bi zuzendariekin izan gara, Nagore Rementeria eta Iñaki Leturia. Haiekin batera gogoratu ditugu anekdotak eta atzera eta aurrera begiratu dugu programa honen produkzioan. |
Mon, 11 March 2024
XXVIII. denboraldiaren 27. saioa: Teknopolis 25 urte, 8 emakume zientzialari eta Brunel familia. |
Fri, 8 March 2024
Hostoen arteko melodietan, Gotye musikariaren kanta bat ekarriko dugu, Eyes Wide Open. Musikari erdi belgiarra erdi australiarra. 2011ko kanta da, eta bideoklip interesgarri batekin aurkeztu zuten. Eyes Wide Open. Gure gaurko proposamena.
|
Fri, 8 March 2024
Mater. Itsasontzi bat den museoa bat, normalean Pasaian izaten dena, baina askotan itsasora ere irteten da. Itsasoaren bizimoduaren tradizioa eta ingurumenarekiko kezka uztartzen dituen museo bat. Izaskun Suberbiola Mater museoaren zuzendaria izan da gurekin. |
Fri, 8 March 2024
IV. denboraldiaren 27. saioa: Mater museoa eta Gotye. |
Thu, 7 March 2024
|
Mon, 4 March 2024
Testua, irudiak, kodea eta ia edozer gauza sor daiteke adimen artifizialeko sistemen bitartez. Vicomtech-eko Arantza del Pozo eta Tecnaliako Joseba Laka izan dira gurekin gai horretaz hitz egiteko, eta enpresa horietako bakoiztean zer egiten duten kontatzeko. |
Mon, 4 March 2024
Elhuyar aldizkartia kalean da. 2024ko martxoko zenbakian gai nagusia bakardadea da, gaitz moduan aztertuta. Ana Galarraga kozuzendariak aurkeztu digu gaia, eta harekin batera zenbaki honen gainbegirada bat egin dugu. |
Mon, 4 March 2024
XXVIII. denboraldiaren 26. saioa: Elhuyar aldizkaria eta adimen artifizial sortzailea. |
Thu, 29 February 2024
Hostoen arteko melodietan opera pixka bat izan dugu. Mozarten Cosí fan Tutte operako terzetto ospetsua da, Napoleseko badiaren olatuekin hasten den pieza zoragarria. Mozartik delikatuena. Ederrena. Eta natura musika ederraren bitartez deskribatzen duena. |
Thu, 29 February 2024
Oihane Mendizabal Aranzadiko arkeologoarekin izan gara. Haren ibilbideaz hitz egin digu, historia ikasten hasi zenetik tesia amaitu zuen arte. Zalduako aztarnategiaren indusketa zuzendaria da, eta oso gogoeta interesgarriak egiten ditu arkeologiari buruz. |
Thu, 29 February 2024
IV. denboraldiaren 26. saioa: Oihane Mendizabal arkeologoa eta Mozart. |
Mon, 26 February 2024
Morfina pozoi bat izan daiteke. Ederki zekien hori Agatha Christiek eta Altzifre tristea eleberrian baliatu zuen. Mentxu Aiertzak kontatu digu nola funtzionatzen duten morfinak eta opiazeoak, eta botika ezagun horren pozoi izaera aztertu du. |
Mon, 26 February 2024
BBCko dokumental batean, Suzannah Lipscomb historialariak etxe viktoriarraren gainbegirada bat egiten du. XIX.mendean, batez ere, aurrerapen teknologiko asko izan ziren etxeko bizimoduan aplikagarri. Orduan sortu zen Home sweet home esaldia, etxeko bizitza eroso eta atsegin bilakatu zelako. Baina teknologia berriek hiltzaile ezkutuak ere ekarri zituen. |
Mon, 26 February 2024
XXVIII. denboraldiaren 25. saioa: Agatha Christie eta morfina. |
Thu, 22 February 2024
1970ean, Jim Bohlen, Marie Bohlen eta Irving Stowe elkartu ziren Amchitka uharteko proba nuklear baten aurkako ekintza bat antolatzeko. Itsasontzi bat behar zuten hara joateko proba gerarazteko. Kontzertu bat antolatu zuten, eta kontzertu horretan jasotako diruarekin alokatu zuten haien lehen itsasontzia. Greenpeace itsasontzia, hain zuzen. Hostoen Arteko Melodietan istorio hori ezagutu dugu, eta Joni Mitchellek han kantatu zuen Big Yellow Taxi abestia ekarri dugu. |
Thu, 22 February 2024
Kenyako Parke Natural batean, inurri batzuen gainbeherak eragin du bertako lehoiek dieta aldatzea. Orain arte zebrak jaten zituzten, gehienbat. Alde handiarekin gainera. Orain, berriz, bufaloak. Irati Diez Virtok azaldu digu zergatik gertatu den hori eta nolakoa konexio ezkutuak dauden ekosistema baten barruan. |
Thu, 22 February 2024
IV. denboraldiaren 25. saioa: Inurriak eta lehoiak eta Greenpeace sortzeko kontzertua. |
Mon, 19 February 2024
XIX. mendean instalatu zuten New Yorken, berogailu zentral erraldoi bat Manhattanen hegoalde osorako. Oraindik funtzionatzen du. Izan ere, Manhattango kaleetan ikusten dira ur-lurrunaren ihesguneak, batzuetan kaleko tximinia batzuen bitartez. Goienerreko Oier Etxebarriak kontatu digu hangoa ez dela salbuespen bat. Gaurko bero-sareen antzeko ideia da, baina noski, ez da berriztagarria. |
Mon, 19 February 2024
1993an, Pisako dorrea erortzeko arrizku bizian zegoen. Urte gutxi batzuk lehenago, Paviako Torre Civica erori zen, eta Pisakoaren neurketek datu kezkagarriak eman zituzten. Beraz, ingeniariak lanean hasi ziren batetik erorketa ekiditeko, eta bestetik, dorreak jarrera okertu batean iraun dezan egonkortzeko. |
Mon, 19 February 2024
Euskarako hizkuntza eredu bat garatu dute HITZ zentroko informatikariek. Adimen artifizialeko oinarri bat da, harekin hizkuntza udeatzeko aplikazioak egin ahal izateko. Eneko Agirre eta Julen Etxaniz izan dira gurekin eredu honetaz eta haren azpitik duen LLaMA ereduaz hitz egiten. |
Mon, 19 February 2024
2021ean NASAk helikoptero bat jarri zuen hegan Marteko atmosfera arinean. Ingenuity. Haren helburua Perseverance rover-ari leguntzea zen goitik, haren esplorazioan. Baina orain, hegaldi batean larrialdi-lurreratze bat egin behar izan du, eta betiko hondatu da. |
Mon, 19 February 2024
XXVIII. denboraldiaren 24. saioa: Ingenuity helikopteroa, LATXA hizkuntza-eredua eta Pisako dorrearen ingeniaritza. |
Wed, 14 February 2024
Bob Dylan kristau bihurtu zen 1978an, eta haren hurrengo diskoa erlijioan oinarritu zuen. Genesis liburuan inspiratuta dator gaurko kanta, Hostoen Arteko Melodietan. Gizakiak animaliak izendatu zituen. Bertan naturan topatzen zituen animalien izena noal asmatzen zituen kontatzen du. Nahiz eta oinarria erlijioa izan, kanta hau atal honetan sartzea erabaki dugu horregatik. BobDylanen klasiko bat. |
Wed, 14 February 2024
Goienerreko Oier Etxebarria izan da gurekin, biomasarekin lotutako proiektuez hitz egiteko. Biomasa erretzea energia berriztagarria izan daiteke, eta oso aproposa beroketa-sistema komunitarioa sortzeko. Goiener Europako beste hainbat talderekin batera ari da bide hori jorratzen hainbat proiektutan, BeCoop iniziatibaren barruan. Adibidez, Aberasturin duten proiektuaz hitz egin digu Etxebarriak. |
Wed, 14 February 2024
IV. denboraldiaren 24. saioa: Biomasa eta Bob Dylan. |
Mon, 12 February 2024
Gaur, otsailaren 11ko egunari buruzko programan, EHUko bi zientzialarik parte hartu dute. Batetik, Lide Arana biokimikaria izan dugu gurekin, haren arloan emakumearen egoera zein den kontatu digu. Eta gainera, Eli Alberdi matematikariak ezin izan du etorri, baina matematikan egoera islatzen duten datuak bidali dizkigu. |
Mon, 12 February 2024
Badira emakume ikertzaile asko. Eta haietako batzuk, gainera, dibulgazioan aritzen dira. Ni aipatu ditugu gaur: Sara García Alonso biokimikaria eta ESAk aukeratutakoa astronauta izateko eta Jade Tan-Holmes fisikaria, Youtube-n dibulgazioko kanal bat duena. |
Fri, 9 February 2024
Donna Strickland fisikako Nobel saria irabazi duen hirugarren emakumearekin izan gara. Donostiara etorri zen, eta haren denbora eskaini zigun. Hau da hau luxua. Hirugarrena. Marie Curie, María Goeppert Mayer izan ziren, eta gero bera: Donna Strickland. 2018an eskuratu zuen Nobela, oso pultsu laburreko laserrak egiteko teknika garatu zuelako.
|
Fri, 9 February 2024
XXVIII. denboraldiaren 32. saioa: Donna Strickland Nobel sariduna eta emakumeak zientzian |
Thu, 8 February 2024
2023ko klimaren goi bilera, COP28a, Dubain ospatu zen abenduaren hasieran. Erregai fosilen etorkizuna erabaki behar zen bertan, eta gailurra petrolioaren ekoizle baten egoitzan izanda, ez zen itxaropen handirik bertan sinatuko ziren akordioei buruz. Erika Martinez Goienerreko presidenteak egin digu bertan gertatu denaren balorazio bat. |
Thu, 8 February 2024
IHOBEk 40. urteurrena ospatu berri du. Gaur, bertako zuzendari nagusiarekin izan gara, Alexander Botorekin, eta atzera begiratu dugu. Erakundeak 1984an abiatu zuen ibilbidea oso Euskadi ezberdin batean, eta batez ere, lurzoruaren kutsadurari aurre egiteko helburuarekin. Denbora pasatu da eta gauza asko aldatu dira, baina IHOBEk lanean jarraitzen du. |
Thu, 8 February 2024
IV. denboraldiaren 23. saioa: IHOBEk 40 urte eta COP28 bileraren balorazioa Goienerren. |
Thu, 8 February 2024
|
Tue, 6 February 2024
Otsailaren 11, emakume zientzialarien eguna, gertu dago. Horren ospakizunen artean, Elhuyarko STEAM hezkuntza taldeak erakusketa interesgarri bat jarri du martxan, urtero bezala. Herri batzuetako dendetan emakume zientzialarien bizitzak azaltzen dituzten posterrak instalatu dituzte. Talde horretako AITZIBER LASAk eta EDURNE GASTONek kontatu digu ospakizun osoa hori baino askoz gehiago dela. |
Tue, 6 February 2024
Seguru asko, gehien ezagutzen dugun proteina hemoglobina da. Ikergai tradizionala da, eta proteinen ikerketaren aitzindaria izan da. Baina oraindik du gaurkotasun handia. EHUko Lide Arana gure kolaboratzaileak kontatu digu giza kartilogoan detektatu dutela lehen aldiz, eta CRISPR teknika erabiltzeko lehen baimena, Erresuma Batuan, hemoglobinarekin zerikusia duen gaixotasun bati aurre egiteko tratamenduan izan dela. |
Tue, 6 February 2024
XXVIII. denboraldiaren 22. saioa: hemoglobina eta gaurkotasuna eta otsailaren 11ko Erakuslehioa. |
Thu, 1 February 2024
Hostoen Arteko Melodia berezi bat izan dugu, Youtubeko kanal bat baliatuta. ParrMr izeneko kanala, zientziari buruzko abestien kanala da. Haiek sortutakoak. Ekarri dugun kanta, seigarren mailako ikasleekin batera egindako kanta da. Ecology Song.
|
Thu, 1 February 2024
Akuakultura espezie urtarren zaintza eta hazkuntza da. Askotan, janari bihurtuko ditugun bizidunak etortzen zaigu burura akuakultura hitza entzutean, baina berez esparru zabalagoa da. Akuarioen gaia ere akuakultura da, eta oso anitza da. Kardala Institutuko Batirtze Letamendia eta bertan ikasitako Diego González izan dira gurekin mundu zabal horretaz hitz egiten. |
Thu, 1 February 2024
IV. denboraldiaren 22. saioa: akuarioen akuakultura. |
Tue, 30 January 2024
Jokoen teoria aplikatzeko bi adibide. Batetik, hiru duelisten adibidea, eta, bestetik, gatibuaren dilema klasikoa txirrindularien munduan. |