Fri, 17 February 2023
III. denboraldiaren 23. saioa: PIErako bisita gidatua. |
Sun, 12 February 2023
Gomendio txiki bat: emakume idazleak, zientzia-fikzioa idazten dutenak batez ere. Connie Willis, Elizabeth Moon eta Ursula K. Leguin hiru izen handi dira. Gainera, Catherine Poulain eta Agatha Christie bera aipatzeak merezi zuen. |
Sun, 12 February 2023
Mahai-inguru bat antolatu dugu emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna ospatzeko. Kristina Zuza fisikaria, Nadia Conlledo biologoa eta Eli Alberdi matematikaria izan dira gurekin irratian, eta Verónica González fisikariaren hitzak ere izan ditugu. Laurak, emakume zientzialariak. |
Sun, 12 February 2023
Turkiako hegoaldean eta Siriako iparraldean lurrikara bortitzak izan dira. Aurrez iragartzeko ezinezkoak; gerora, azalpenak emateko, bai, egin daitezke, eta egin behar dira. Baina bide luzea du zientziak horrelakoen efektua saihesteko. |
Sun, 12 February 2023
XXVII. denboraldiaren 22. saioa: Turkiako lurrikara, emakumea eta zientzia eta zientzia fikziozko emakume idazleak. |
Fri, 10 February 2023
Tkniker institutuko Mari Jose Barriola Baraibarrek koordinatzen duen Gastronomia Zirkular Solidarioari buruzko proiektu batek Innobasqueren proiektu berritzaile onenaren saria irabazi du. Harekin izan gara gaur. |
Fri, 10 February 2023
III. denboraldiaren 22. saioa: Gastronomia Zirkular Solidarioa eta munduko airerik garbiena. |
Mon, 6 February 2023
Antonio Meucci, telefonoarn historiako aintzindarietako bat konturatu zen kable batek transmititu zitzakeela soinuak. Eta efektu hori baliatuta, telefono bat instalatu zuen etxean, lanean ari zen bitartean emaztearekin hitz egin ahal izateko. Baina efektua bera, deskarga elektrikoak emateko sistema bat erabiltzen ari zela identifikatu zuen lehen aldiz. |
Mon, 6 February 2023
CICbiomaGUNE ikerketa zentroan, 3D inprimagailu bat erabili dute arteriak in vitro sortzeko. Arteria funtzionalak dira, eta ikerketarako erabiliko dituzte. Dorleta Jimenez de Aberasturi ikertzaile nagusia eta Uxue Aizarna doktoretzako ikertzailea izan dira gurekin, eta kontatu digute zertan den lan hau, eta zer aukera ematen duen teknikak beste ikerketa asko egiteko. |
Mon, 6 February 2023
Duela 5.000 urteko tailer bat aurkitu zuten 2016an, Kairon, aintzinako Egiptoko nekropoli baten ondoan. Bertan, ontzi asko, momifikatze-prozesua prestatzeko erabiltzen ziren substantziekin. Garaiko kimikaren lagin adierazgarria. Besteak beste, urrutitik ekarritako produktuak ere bazeuden. |
Mon, 6 February 2023
XXVII. denboraldiaren 21. saioa: momiak prestatzeko tailerra, 3d-n inprimatutako arteriak eta soinuak kable elektriko batean. |
Wed, 1 February 2023
|
Wed, 1 February 2023
Ion Garin Aranzadiko Herpetologia Saileko zuzendaria etorri zaigu eguberrietako beroaldiari buruz hitz egiteko. Beroaldiak igelei, apoei, arrabioei, uhandreei, muskerrei, sugeei, sugandilei eta beste animalia askori eragin die. Aranzadiko adituak eta haien kolaboratzaileen sarea adi egon da eragin horiek baloratzeko. |
Wed, 1 February 2023
III. denboraldiaren 21. saioa: Anfibioak neguko beroaldian eta berotegi-efektuaren errudun handiena. |
Tue, 31 January 2023
Lide Arana EHUko biokimikaria da. Ikertzailea eta dibulgatzailea. Harekin hitz egin dugu Alphafold sistemari buruz, proteinen 3d egitura iragartzen duen adimen artifizialari buruz. Gainera, haren ibilbidea ezagutu dugu. Gaur egun, antibiotikoekiko erresistentzia esparruan ari da ikertzen. |
Tue, 31 January 2023
Albistea asko zabaldu da: planetaren nukleoaren errotazioa mantsotu egin da, geratu agian. Nolanahi ere, jakin behar da nola neurtu duten hori, zer ondorio dituen eta zenbateraino ziur gauden horretaz. Aditu guztiak ez daude ados gauza horietan. |
Tue, 31 January 2023
XXVII. denboraldiaren 20. saioa: Nukleoaren biraketa abiadura eta Lide Arana. |
Fri, 27 January 2023
Belar Txarrak ikertzen ditu Ana Zabalzak NUPen. Batez ere, haren elkarrekintza glifosatoarekin eta beste herbizida batzuekin. Orain, Zabalza EspainiakoMalherbologia Elkartearen presidente izendatu dute. Guk haren lana ezagutu nahi izan dugu. |
Fri, 27 January 2023
III. denboraldiaren 20. saioa: Ana Zabalaza eta belar txarrak, eta atmosfera ez da berotegi bat. |
Mon, 23 January 2023
Urte gutxian, asko aldatu da telefonoaren teknologia. Dei bat martxan jartzeko behar diren urratsak, adibidez, murriztu eta aldatu dira telefono finko klasikotik mugikorrerako jauzian. |
Mon, 23 January 2023
Gaur egun, industriak adimenduna izan behar du, ezinbestean. Hori da adituen iritzia. Batetik, digitalizatuta egon behar du, eta bestetik, adimen artifizialeko sistemak integratuta izan behar ditu. BRTAko Jon Kepa Gerrikagoitia eta Teknikerreko Eneko Ugalde izan dira gurekin horretaz hitz egiteko. Euskal industriaren errealitateaz hitz egin digute, eta azaldu digute nola eragiten dion adimentsu izate horrek enpresa handiei ez ezik, enpresa ertain eta txikiei ere. |
Mon, 23 January 2023
Bi ikertzailek, bakoitzak bere bidetik, egileen erkatu ilegal bat azaleratu dute. Diruaren truke zientifikoen egileen zerrendan izena sartzea eskaintzen duten iragarkiak izaten dira Facebooken, Telegram-en eta beste hainbat tokitan. Kontu larria da iruzurra, eta, horren ondorioz, hainbat aldizkari espezializatuk atzera bota dituzte artikulu zientzifiko sorta bat. Baina ez dirudi merkatu ilegal hori eteterik dagoenik. |
Mon, 23 January 2023
XXVII. denboraldiaren 19. saioa: egiletzaren merkatu ilegala, industria adimenduna eta telefono-dei bat aktibatzearen teknologia. |
Thu, 19 January 2023
Kristina Zuza EHUko fisikaria zientziaren irakaskuntzaren arloan egiten du lan. STEAM-Active proiektuaren parte dira, ingeniaritzarekin zerikusia duen hezkuntza proiektua. Batetik, irakasteko metodologiaz arduratzen den proiektua da, eta bestetik, beste hainbat ikuspuntutatik, generoaren ikuspuntutik adibidez. Zuza gurekin izan da proiektuaz hitz egiten. |
Thu, 19 January 2023
III. denboraldiaren 19. saioa: STEAM Active proiektua eta Suedia eta metalak. |
Mon, 16 January 2023
Urtarrillaren 16a Kroketaren Nazioarteko Eguna da. Hori ospatzeko, kroketaren zientziari eta historiari begiratu diegu. Oso janari sofistikatua da (biguna barrutik, kurruskaria kanpotik) eta, aldi berean, oso etxekoa, oso kaletarra eta janariaren soberakinak aprobetxatzeko asmatua. Kimika interesgarria du, bai eta historia konplexua ere. |
Mon, 16 January 2023
Oskar Gonzalez EHUkimikariak koloredun beirari buruz hitz egin digu. Garrantzi handiko materiala da, eta kimika asko gordetzen du fabrikazioan. Bereziki zaila izan zen beira gorria lortzea. Eta, gezurra badirudi ere, zailena izan da koloregabekoa sortzea. |
Mon, 16 January 2023
XXVII. denboraldiaren 18. saioa: beira koloreduna eta kroketaren zientzia. |
Fri, 13 January 2023
Alvaro Aragon EHUko historialariak Gipuzkoako basogintzaren historia aztertu du. XIII. mendetik hasita eta zazpi mendetako kudeaketan, basoen jasangarritasuna beharrezkoa izan da. Gaurko saioan azaldu digu nola egin zuten eta zer eredu-aldaketak izan diren eta zergatik. |
Fri, 13 January 2023
III. denboraldiaren 18. saioa: jasangarritasuna zazpi mendeetan Gizpuzkoako basoetan eta Klimametraje lehiaketa. |
Tue, 10 January 2023
Urtarrilero izaten da matematikarako tartea Lemniskata taldean, Goierrin dibulgazioa sustatzen uen taldean. Jose Luis Etxezarreta Lemniskatako arduraduna gurekin izan da aurteno hitzaldi zikloa aurkezten. Raul Ibañez, Luz Roncal, Irantzu Barrio eta Carlos Gorria izango dira Igartza Jauregian, Beasainen, hitzaldi bana ematen. |
Tue, 10 January 2023
Koklearen inplantea pertsona batzuetan ez da oso eraginkorra izaten. Nahiz eta soinua seinale elektriko bihuartzen laguntzeko lana oso ona egin, garuneko neuronei aktibatu behar zaie batzuetan, seinale hori tratatzen ikas dezaten. Bitxiena da aktibatu behar den neuronen-gunea ez dela garuneko entzumenaren gunea. |
Tue, 10 January 2023
XXVII. denboraldiaren 17. saioa: Koklearen inplantearen eraginkortasuna eta Lemniskata matematikaren bila. |
Mon, 9 January 2023
Txatboten garaia da. Solasaldia egiteko adimen artifizialeko sistemak ugaritzen ari dira, eta geroz eta emaitza hobeak ari dira lortzen elkarrizketak sortzeko garaian. EHUko Gorka Azkunek, gure adimen artifizialeko adituak, txaboten funtzionamenduaz eta emaitzez aritu zaigu gaurkoan. |
Mon, 9 January 2023
Aspaldi honetan, adimen artifizialeko sistemak trebatzen ari dira artelanak sor ditzaten. Baina trebakuntza hori egiten da datu askotan oinarrituta; kasu honetan, irudi asko ematen zaio makinari trebatu dadin. Orain, zenbait artistak aldarrikatu dute haien lana erabili dela haien baimenarik gabe. |
Mon, 9 January 2023
XXVII. denboraldiaren 16. saioa: Artisten kexua eta txatbotak. |
Mon, 9 January 2023
III. denboraldiaren 16. saioa: Ekosfera barrutik, Eguberritako berezia |
Tue, 27 December 2022
Oso gutxitan hiltzen dira zuhaitzak hotzarengatik neguan. Eta asko izoztutako inguruetan bizi dira. Horretarako, estrategia bat erabiltzen dute. Jahren Hope idazlearen Lab Girl liburuaren kapitulu labur batek kontatzen du zergatik, eta guk hona ekarri dugu, Eider Urkola, Jaione Carpintero eta Guillermo Roaren ahotsetan. |
Tue, 27 December 2022
Pozoiak bueltan daude Norteko Ferrokarrillean. Agatha Christie eta Mentxu Aiertza etorri zaizkigu irratira. Eta akonitina pixka bat ekarri digute. Hura eleberri batean, "Bostak hamar gutxiko trena". Eta hau, irratirako saio baten proposamenarekin. Biak konbinatuta, istorio pila bat izango ditugu gaurkoan. |
Tue, 27 December 2022
XXVII. denboraldiaren 15. saioa: Akonitina eta zergatik ez diren zuhaitzak izozten neguan |
Fri, 23 December 2022
DNA molekula informazio asko dauka, eta ez gure gorputzean bakarrik; inguruan bizidun asko ditugu. Horregatik, DNA asko ere badago. Adituek badakite hori, eta baliatu egiten dute ingurua “irakurtzeko”. Lurretik eta airetik ez ezik, itsasotik ere eskuratzen daiteke informazio asko, itsasoko uretatik bertatik. Hori izango da gure gaia gaur. Naiara Rodriguez Ezpeleta AZTIko ikertzaileak kontatu digu nolako informazioa lortzen duten itsasoko uretatik jasotako DNAtik. Podcastaren atal honetan izan ditugun musikak Fiftysounds-ekoak dira, Creative Commons lizentziapekoak: Amazing Future, Genuine eta Returning Home. |
Fri, 23 December 2022
Askotan hitz egiten da lehen sektoreak kliman duen inpaktuaz. Abeltzaintza adibide nabarmena da. Baina, ez abereekin ezta baratzarekin ere, gaur egungo jarduera ez da lehen bezalakoa. Ahalegina egiten da ahalik eta gehien murrizteko jarduera bakoitzaren inpaktua. Nerea Mandaluniz Astigarraga NEIKEReko ikertzaileak artzaintza berreratzaileaz hitz egin digu: ardiak zaintzeko modu berri bat, eta larratze-eredu berri bat, emisioak murrizteko, eta zelaien oparotasuna handitzeko. Podcastaren atal honetan izan ditugun musikak Fiftysounds-ekoak dira, Creative Commons lizentziapekoak: Amazing Future, Genuine eta Returning Home.
Direct download: SustraiPodcast07-AbeltzaintzaBerreratzailea.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EST |
Fri, 23 December 2022
Geroz eta gehiago zaintzen dugu zer jaten dugun, eta geroz eta gehiagotan aztertzen dugu jaten dugun hori nahikoa ote den osasuntsu egoteko. Eta testuinguru horretan eta pertsonatik pertsonara aldeak daudenez, planifika daiteke norberarentzat pertsonalizatuta dagoen dieta egoki bat. Hain zuzen ere, AZTIn ikerketa bat ari dira egiten bide horretan; pertsona baten zelulen lipidoak aztertuta, informazio garrantzitsua eskura daiteke dieta pertsonalizatu horretan laguntzeko. Javier Arezaga Mariezkurrena AZTIko ikertzaileak kontatu digu nolakoa den ikerketa hori, eta elikagai funtzionalei buruz ere hitz egin digu. Podcastaren atal honetan izan ditugun musikak Fiftysounds-ekoak dira, Creative Commons lizentziapekoak: Amazing Future, Genuine eta Returning Home.
Direct download: SustraiPodcast06-DoitasunezkoNutrizioa.mp3
Category:science -- posted at: 4:25am EST |
Fri, 23 December 2022
Hankak asfaltotik atera, espaloitik jaitsi eta lurra bera zapaldu. Zapaltzen ari zaren hori lurzorua da, hazten den guztiaren oinarria. Eta horregatik babestu behar da. NIEKEReko Nahia Gartzia Bengoetxea ikertzaileak kontatu digu zer esan nahi duen hori, eta lurzorua ondo egotea zergatik den ezinbestekoa da gainekoa ere ondo egoteko. Gainera, lurzoru guztiak ez dira berdinak, eta behar ezberdinak izateak esan nahi du lurzoruaren kudeaketa oso kontu konplexua dela, tokian tokikoa. Podcastaren atal honetan izan ditugun musikak Fiftysounds-ekoak dira, Creative Commons lizentziapekoak: Amazing Future, Genuine eta Returning Home. |
Fri, 23 December 2022
III. denboraldiaren 15. saioa: Kardala eta akuakulturaren jasangarritasun-arazoa. |
Fri, 23 December 2022
Meteorologo ezaguna ETBn. Onintze Salazarrek ibilbide profesional luzea dauka. Lehendabizi fisikan eta meteorologian, eta gero komunikabideetan eguraldia iragartzen, eta bestelako eginkizun meteorologikoak betetzen. Gaur gurekin izan da haren ibilbide horri buruz hitz egiten. |
Fri, 23 December 2022
Lehen aldiz lortu dute hidrogenozko nukleoak fusionatzea eman behar zaion energia baino energia gehiago sortuta. Urruti dago fusioa ohiko energi-iturri moduan erabiltzeko, baina aurrerapauso handia da, zalantzarik gabe. Nola egin dute? Hainbat metodo daude aukeran fusioa eragiteko. |
Fri, 23 December 2022
XXVII. denboraldiaren 14. saioa: nukleoak fusionatu eta Onintze Salazar Perez. |
Thu, 15 December 2022
Dagoeneko ireki da Zientzia Azokaren aurtengo edizioan izena emateko epea. Elhuyarko Danel Solabarrieta, antolatzaileetako bat, izan da gurekin aurtengo edizioaren nondik norakoak kontatzeko. Edizio honek berrikuntza batzuk ekarriko ditu, eta guk horren berri izan nahi genuen. |
Thu, 15 December 2022
Entropiari buelta emanez gero, denboran atzera ez zoaz, baina denboran atzera joateko pertzepzioa, bai, izango duzu. Txoni Matxain EHU eta DIPCko kimkariak hitz egin digu kontzeptu horri buruz. Kontua da ez dela ezinezkoa entropiari buelta ematea, alegia, hainbat prozesuk entropia txikiago egiten dute handitu beharrean, eta kasu horietan, nolabait, denborari buelta eman izanaren sentsazioa sor dakiguke. |
Thu, 15 December 2022
Oso azkar berreskuratu zuten Wicthcombe herrian eroritako meteorito bat. Ez zen kutsastu. Eta horri esker, zientzialarien analisia askoz zehatzagoa da, espaziotik zer ekarri duen ikertzeko. Bertan topatu dituzte aminoazidoak, proteinetako oinarrizko osagaiak, espazioan sortuak. |
Thu, 15 December 2022
XXVII. denboraldiaren 11. saioa: meteorito bat Erresuma Batuan, denboran atzera egin entropiaren bitartez eta aurtengo Zientzia Azoka. |
Wed, 14 December 2022
Fusio nuklearretik energia eskuratzea posible da; prozesuan inbertitu beharrekoa baino energia gehiago. Estatu Batuetako National Lawrence Livermore laborategian lortu dute lehen aldiz. Deuterio eta tritio-nukleoak laser askorekin bonbardatuta lortu dute fusioa eragitea, eta energia gehiago eskuratzea hasieran eman diotena baino. Sekulako lorpena. |
Wed, 14 December 2022
Javi Oskoz Don Boscoko irakasleak legedi berri bati buruz hitz egin digu. 50.000 biztanle baino gehiagoko hiriguneetan autoen emisio murriztuen guneak ezarriko dira. Europatik dator eta urtarriletik aurrera indarrean sartuko da. Legedia zer dioen, nola aplikatuko den eta gure errealitatea zein den kontatu digu Javik. Hemen, Euskal Herrian hura aplikatzeko moduan gauden ere baloratu du. |
Wed, 14 December 2022
III. denboraldiaren 14. saioa: autoen emisioen legedi berria eta fusio nuklearra. |
Sun, 11 December 2022
Kosmologoek ez dakite zergatik ari den unibertsoa zabaltzen. Geroz eta azkarragoa da hedatze hori, baina ez dakite zein den arrazoia, eta beraz, ezin dute kalkulatu modu egoki batean Hubble-n parametroa. Bi metodo dituzte hedatzea neurtzeko, eta hipotesi asko hori azaltzeko. Baina metodoek emaitza ezberdin bana ematen dute, eta, beraz, krisian daude kosmologoak. Edo, agian, ikerketari buelta bat emateko aukera ezin hobea da. |
Sun, 11 December 2022
Astronomiaren Nazioarteko Erakundeak izar bat eta haren exoplaneta bat izendatu nahi dituzte. Berez, zientifikoki Gliese 486 eta Gliese 486b deitzen dira, hurrenez huirren. Dena den, zaleen erabilerarako izen berriak gehitu nahi dituzte, eta proposamenak onartzen dituzte. Lehentasuna emango zaie izen "indigenei", euskarazkoei adibidez. EHUko Itziar Garate astronomoak kontatu digu Su eta Gar izenak proposatu dituztela planetarentzat eta izarrarentzat, hurrenez hurren. Aitzakia horrekin, exoplanetei buruz hitz egin dugu harekin. |
Sun, 11 December 2022
Unibertsoa etengabe hedatzen da. Eta gure teknologiak irismen-muga bat dauka. Horrek esan nahi du, pixkanaka, astroak gure ikusmenetik ari direla ihes egiten. |
Sun, 11 December 2022
XXVII. denboraldiaren 13. saioa: Un ibertsoa gure begiradatik ihesean, Su planeta eta Gar izarra, eta kosmologoen krisia. |
Sun, 11 December 2022
Euskaltel enpresako langileek azterketa bat sustatu dute umeek telefono mugikorrra noiz eta nola erabiltzen duten argitzeko. Eta emaitzekin "Lehen hitzarmena" deitzen den aholku-multzo bat osatu dute. Koldo Unanue Euskalteleko marketingeko zuzendariak kontatu digu zein diren emaitza horiek. |
Sun, 11 December 2022
III. denboraldiaren 13. saioa: umeak eta mugikorra eta Mauna Loaren erupzioa. |
Fri, 9 December 2022
Stuff Matters liburua. Esuakarzako bertsioan, Ekaiak badu garrantzia izenekoa. UEUn itzuli berri duten liburu baten izenburua da. Eguneroko bizimoduan erabiltzen ditugun material arruntei buruzko dibulgazio liburu bikaina da, Mark Miodownik dibulgatzaileak idatzia. Joserra Etxebarria fisikariak eta euskaltzaleak itzuli du, eta gurean aurkeztu digu liburua. Kristala, metala, papera, txokolatea… gizakiak egindako materialei buruzko testu bikaina. |
Fri, 9 December 2022
Eli Alberdi Celaya EHUko Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria izan da gurekin. Harekin paperari buruz hitz egin dugu, argitalpen zerbitzu baten ikuspuntutik, eta gero aurten EHUk egindako argitalpenen munduan zehar gidatuko gaitu. Egindako lan zabala aurkeztu digu, eta Durangoko Azokaren aurtengo edizioan unibertsitateak zer eskaintzen digun ere kontatu digu. |
Fri, 9 December 2022
XXVII. denboraldiaren 12. saioa: EHUko argitalpenak eta "Ekaiak badu garrantzia" liburua. |
Thu, 1 December 2022
Antibiotikoek mesedea egin diote gizarteari, baina luzaroan hartuta arazoak ere sortu dituzte. Horregatik, adituak gaixotasun bakterianoen aurka bakteriofagoak erabiltzeko aukera ari dira ikertzen. Bakterioak hiltzen dituzten birusak erabiltzea, alegia. AZTI, ikerketa horretan sartuta dago buru belarri; hain zuzen ere, Amaia Lasagabaster ikertzaileak eman dizkigu ikerketa horri buruzko azalpenak Sustrai podcastaren laugarren atalean. |
Thu, 1 December 2022
Elikagaiak, oro har, seguruak dira gure inguruan, euskal gizartean, Bai kalitatez, bai eta industria praktikari dagokionean. Hala ere, bada arrisku txiki bat, elikagaiekin batera, beste elementu batzuk gorputzean sartzekoa. Toxikazioak dira. Adituek etengabe ari dira aztertzen nolako eragin izan dezaketen. ELIKA fundazioko Gontzal Mugabururekin aritu gara toxikazio ohikoenei buruz. Mugabururen iritzirako, "Industriarentzat eta ekoizleentzat elikagaiak kaleratzea ardura handia da, baina haiek eta kontsumitzaileok gauzak ondo eginda, ez da toxikaziorik izaten" |
Thu, 1 December 2022
Klima-aldaketak asko eragiten die mahastiei. Landarearen zikloa azkartu egiten da, eta, horren ondorioz, ardogintza kaltetu egiten da. Faktore asko egokitu behar dira ardoaren ekoizpenari eusteko. Hain zuzen, hori da VITISAD proiektuaren helburua, Neiker-ek koordinatua, eta emaitza onak eman ditu. Ana Aizpurua ikertzaileak azaldu digu Sustrai podcastaren atal honetan, zer ikertu duten eta nola. |
Thu, 1 December 2022
|
Thu, 17 November 2022
Tecnalian MIRACLE proiektua koordinatzen ari dira, hormigoia eta ingurumena uztartzen duen proiektu bat. Hormigoia tenperaturarekin emititzen duen erradiazioa kontrolatzelko helburua du proiektuak. Edurne Erkizia eta Juan Jose Gaitero ikertzaileak izan dira gurekin. |
Thu, 17 November 2022
Irulegiko aztarnategian, Aranguren bailaran, brontzezko esku bat topatu dute baskoien herri batean, duela 2.100 urtekoa. Bertan dago idatzita ezagutzen den baskoien hizkuntzaren testurik zaharrena. Aranzadiko Mattin Aiestaran arkeologoa, aztarnategiaren zuzendariak aurkeztu digu aurkikuntza garrantzitsu hori. |
Thu, 17 November 2022
III. denboraldiaren 10. saioa: Irulegiko eskua eta MIRACLE proiektua hormigoia hobetzeko. |
Mon, 14 November 2022
Podcastaren honetan, elikagaien munduan murgilduko gaitu Guillermo Roa, Elhuyar-eko zientzia dibulgatzaileak. Lurretik, edo itsasotik edo, jatorria edozein dela, elikagaiek gure platererako bidean duten balio-katea aztertuko dugu, ikuspuntu askotatik. Atal honetan, elikagaien xahuketari buruz aritu gara Arantxa Madariaga Aberasturi Elika erakundeko zuzendariarekin. Batetik, arazo hori zenbatekoa den azaldu digu, eta, bestetik, izan litezken konponbideak aurkezten. Haren eskutik ezagutuko dugu, besteak beste, zein den elikagaien xahuketaren errealitatea Euskal autonomi Erkidegoan. |
Mon, 14 November 2022
Idoia Mujika CFMko komunikazio-arduraduna izan da gurekin "¿Qué sabemos de...?" hitzaldi zikloari buruz hitz egiteko. Urtero antolatzen den zikloa bat da. Aurtengoan, bi hitzaldi oso interesgarri geratzen dira, biak azaroan, bata Marte eta biziari buruzkoa, eta, bestea, neurozientziak eta urrezko nanopartikulei buruzkoa. |
Mon, 14 November 2022
IKERLANek laborategi berria inauguratu du: DIGILAB. Bertan, puntako teknologia asko ikertuko ditu. 5G teknologia, zibersegurtasuna, safety eta fidagarritasuna, adimen artifiziala eta konputazio kuantikoa, besteak beste. Ion Etxeberria zuzendari nagusia eta Mikel Azkarate-Askatsua ingeniaria izan dira gurekin laborategia gurean aurkezteko. |
Fri, 11 November 2022
Newtonen lana hobetu daiteke? Grabitatearen deskribapen matematiko hobea egin daiteke? Hamarkadak dira horrelako ideia bat ustiatzen ari direla fisikariak, eta izar-taldeen jaiotzaren kasuan ikusi dira emaitza onak. Grabitate eraldatu batek ezusteko handiak ekar litzake. |
Fri, 11 November 2022
XXVII. denboraldiaren 9. saioa: grabitate eraldatua, DIGILAB laborategia Ikerlanen eta "¿Qué sabemos de...?" hitzaldi-zikloa. |
Thu, 10 November 2022
Artzaintza bideratzeko moduaren arabera aldatzen dira klimaren gain duen eragina. NEIKEReko Nerea Mandaluniz Astigarragak hamar urtetan egindako ikerketa bati buruz hitz egin digu. Artzaintza berreratzaileak aukerak emango ditu gauzak hobetzeko. Abeltzaintzaz, klimaz eta larraketa ereduez hitz egin digu. |
Thu, 10 November 2022
III. denboraldiaren 9. saioa: Indiako berriztagarriak eta artzaintza berreratzailea. |
Thu, 10 November 2022
Direct download: AMAIA_BACIGALUPE_Osasuna_ez_da_soilik_gaixo_ez_egotea_Kultu.mp3
Category:science -- posted at: 6:19am EST |
Mon, 7 November 2022
Elhuyar gaur nolakoa den jakin nahi izan dugu lau langileren testigantzatik abiatuta. Nagore Rementeria Argote, Ander Corral Naves, Aitziber Lasa Iglesias eta Itziar Cortes Etxabe izan dira gurekin. Zientziaz, hizkuntzaz, adimen artifizialez eta STEAM hezkuntzaz hitz egin dugu. |
Mon, 7 November 2022
Andoni Sagarna da Elhuyar sortu zutenetako bat. Ingeniari-talde bat zen; 1972tik aurrera, astebururetan biltzen hasi ziren, eta, geroztik, Elhuyarrek bost hamarkadako historia izan du. Denboran atzera begiratu dugu historia hori ezagutzeko. |
Mon, 7 November 2022
XXVII. denboraldiaren 8, saioa: Elhuyarrek 50 urte bete ditu. |
Thu, 3 November 2022
Josu Narbarte Hernandez arkeologoak historian zehar gidatu gaitu izokinen arrantzaz hitz egiteko. Erdi Arotik honako ibilbide bat egin dugu haren eskutik helduta, batez ere, Bidasoa eta Urumea ibaien inguruetan. Arrantzarekin batera, garaiko gizartearen funtzionamendua azter daiteke. |
Thu, 3 November 2022
III. denboaldiaren 8. saioa: pinguino enperadorea eta izokinen arrantzaren historia. |
Wed, 2 November 2022
Substantzia bera dira kafeina eta teina. Hain zuzen ere, tearen landareak kafeina dauka, kafearen landareak bezalaxe. Ideia honetatik abiatuta, aitzakia horrekin, kafeinari buruz hitz egin dugu gaur. |
Wed, 2 November 2022
Ilustratzaile zientifikoak ugaritzen ari dira. Lanius Animatics estudioa ezagutu dugu sortzaileetako batekin, Alain Sorazu Agirre ilustratzailearekin. Estudioa lau lankide ditu, bakoitzak bere hiritik lanean. |
Wed, 2 November 2022
Denborarekin zerikusirik duten aplikazioak programatzea amesgaiztoa izan daiteke informatikari batentzat, munduan, ordutegien antolaketa eromena delako. |
Wed, 2 November 2022
XXVII. denboraldiaren 7. saioa: ordu-aldaketa informatikatik ikusita, Lanius Animatics eta kafeina. |
Wed, 26 October 2022
Akusfera deituko diogun atalaren lehen saioa egin dugu gaur Kardala Institutuko Nadia Conlledo Gorrotxategi eta Ruben Sudupe Unanue adituekin. Akuakulturaren testuinguru orokorraz hitz egin dugu, adar asko dituen gai zabal bat. |
Wed, 26 October 2022
III. denboraldiaren 7. saioa: Akuasfera. Akuakultura zer eta zertarako. |
Mon, 24 October 2022
Berrikuntzaren Astearen barruan, Donostiako Sustapenak antolatuta, erakusketa bat instalatu da Alderdi Ederren. ERkusketaren helburua Donostian egin eta egiten den zientziari buruzko gogoeta bat egitea da, Europan biztanleko ikertzaile-kopuru handiena duen hiria. Elhuyarko Manex Urruzola eta Donostia Sustapeneko Ainhoa Aldasoro dira erakusketaren komisarioak. Gurekin egon dira. |
Mon, 24 October 2022
Hiru urtez gertatu da La Niña fenomenoa Ozeano Barean. Urruti, baina fenomeno globala da planeta osoan, eta guri ere eragiten digu. Hain zuzen ere, Euskalmeteko Maialen Martija meteorologoak La Niñak eta El Niñok Europako mendeabaldean duten eraginari buruzko tesi bat egin du. |
Mon, 24 October 2022
Hezkuntzan lehentasuna motibazioa izan beharko luke. Ez dirudi estrategia ona izen teknikoen ikasketa kontzeptuen aurretik jartzea. |
Mon, 24 October 2022
XXVII. denboraldiaren 6. saioa: biologia ikasten, La Niña eta Berrikuntzaren Astean Donostian erakusketa. |
Thu, 20 October 2022
Don Bosco institutuko Javi Oskoz eta Egoitz Odriozola etorri dira gurera hidrogenoarekin funtzionatzen duten autoei buruz hitz egitera. Haiek, eskolan, horrelako bi auto dituzte eta probak egiten hasi dira. Irakaskuntzaren arloan ere integratu dute aukera teknologiko hori. Haiekin hidrogenoaren abantailei eta mugei buruz hitz egin dugu, automobilgintzaren testuinguruan aplikatuta. |
Thu, 20 October 2022
III. denboraldiaren 6. saioa: hidrogenozko autoak, siringea eta alboka eta ekologia-zipriztinetan neuronak. |
Mon, 17 October 2022
Australian, 800.000 neuronako garun bat sortu dute, minigarun bat, eta PONG bideojoko zaharra jokatzen ikasi du. Lorpen handia da, eta atzean duen zientzia harrigarria da. |
Mon, 17 October 2022
Fisikaria da. DIPC zentroan egiten du lan. Baina Aran Garcia-Lekue beste toki batzuetan ikertu du. Liverpooleko Unibertsitatean izan da, bai eta Berkeleyko Unibertsitatean ere, erreferente bat mundu mailan. Garcia-Lekueren ibilbidea ezagutu dugu. |
Mon, 17 October 2022
DART misioaren bitartez, NASAk orbita aldatu dio asteroide bati. Arrakasta bat izan da hori era, baina kontu hori nola saldu duten izan da, beharbada, arrakasta handiena |
Mon, 17 October 2022
XXVII. denboraldiaren 5. saioa: DART misioaren arrakasta, Aran Garcia Lekue eta minigarun bat eta PONG jokoa. |