Mon, 23 May 2022
XXVI. denboraldiaren 37. saioa: muoiak eta itsasoa, Etxerreko putzua eta Aluminiozko lata. |
Mon, 16 May 2022
Von Hippel Lindau sinromea (VHL) gaixotasun arraroa da. Euskal Herrian bada erakunde bat, Sendabide, VHLren ikerketa sustatu duena, eta hainbat ikerketa-zentro elkartu dituena ahaleginean. Gaur Amaia Antero Sendabideko fundatzailea eta Matxus Perugorria EHUko eta BioDonostia institutuko ikertzailea izan dira gurekin. Luze hitz egin dugu gaixotasunari, erakundeari eta ikerketari buruz. |
Mon, 16 May 2022
Berrikuntzen abantailak dibulgatzen ditugu, eta askotan ez ditugu arazoak edo akatsak transmititzen. Hori bera arazoa da. Adibidez, konputazio kuantikoan, qubitek aldatzen dute haien egoera ezustean, eta kontu hori konpondu behar da. |
Mon, 16 May 2022
XXVI. denboraldiaren 36. saioa: qubit-en akatsak eta VHL sindromea. |
Mon, 9 May 2022
Matematikaz hitz egin dugu gaur, bi ikuspuntutatik: ikertzailearena eta irakaslearena. Horretarako Jone Apraiz eta Idoia Marauri matematikariak etorri zaizkigu. Biak ikertzaile eta biak irakasle; hura EHUn eta hau Oiongo San Bizente ikastolan. |
Mon, 9 May 2022
BRTA erakundea ezagutu dugu, EAEko ikerketa eta teknologia zentroetan sortzen den ezagutza industriarako transferentzian laguntzen duen aliantza bat. Jon Kepa Gerrikagoitia, Garbiñe Manterola eta Ricardo Bueno izan dira gurekin erakundeaz hitz egiten. |
Mon, 9 May 2022
XXVI. denboraldiaren 35. saioa: BRTA erakundea eta bi matematikari. |
Mon, 2 May 2022
Ospatzeko modukoa da: EHUko argitalpen-zerbitzuak 40 urte bete ditu. Izan ere, apirilaren 23an Liburuaren Egunaren aitzakiatik abiatuta, ospatu egin dute. Gu Eli Alberdi zerbitzuaren zuzendariarekin izan gara, ospakizunarekin bat egiteko.
|
Mon, 2 May 2022
Ane Portillo biokimikariak CAF-Elhuyar sariketan kategoria nagusiko saria irabazi du aurten. Paradoxa batetik abiatzen da haren artikulua: pilula antisorgailua hartzearen albo-ondorio bat da sexu-desioa murriztea. Horren atzean hormonen funtzionamendu konplexua dago. Nolanahi ere, emakume guztiengan ez du efektu bera eragiten. |
Mon, 2 May 2022
Litekeena da hurrengo hamarkadan NASAk Uranorako misio bat antolatzea. Planetak ikertzen dituzten zientzialariek hala eskatu dute, Urano baita Eguzki sistemako ezezagun handienetako bat. Eta galdera asko ditu erantzun gabe. |
Mon, 2 May 2022
XXVI. denboraldiaren 34. saioa: Laster Uranora, Ane Portillo CAF-ELhuyar sariduna eta EHUko argitalpen zerbitzuek, 40 urte. |
Mon, 25 April 2022
Agatha Christieren pozoien tartea izan dugu. Kasu honetan, eserinaz hitz egin digu Mentxu Aiertzak. Fisostigmina ere deitzen da, Physostigma venenosum landaretik datorrelako. Afrikako pozoia da, Europara XIX. mendean ekarritakoa, eta Christiek bi eleberritan erabili duena. |
Mon, 25 April 2022
Udaberria eta 2022ko liga bukatzetik gertu gaude. Kalkuluak hasi dira, jakiteko zer taldek sailkatuko den nola. Orain da matematikaren garaia, baina entzule askoko komunikazio horek ez dute ondo tratatzen matematika. Ancelottiren aipamen publikoak dira horren adibide bat.
|
Mon, 25 April 2022
XXVI. denboraldiaren 33. saioa: futbola eta matematika, pozoiak: eserina. |
Thu, 21 April 2022
Joseba Rios arkeologoarekin hitz egin dugu. Aranbaltza aztarnategiaren zuzendaria da, neandertalen hainbat egonaldiak izan dituen aztarnategi ireki berezi bat. Hango ikerketaren datuek laguntzen dute aztertzen neandertalak kosta horretatik nola desagertu ziren. |
Wed, 20 April 2022
Ikerketa batzuen arabera, SARS-CoV2 birusak monozitoak eta makrofago batzuk infektatzen ditu. Informazio horrek tratamendu berrietarako bidea irekitzen du. |
Wed, 20 April 2022
XXVI. denboraldiaren 32. saioa: koronabirusa sistema immunologikoan eta Neandetalak Aranbaltzan. |
Wed, 13 April 2022
Manex Urruzola ONzientzia bideo-lehiaketaren koordinatzailea gurekin izan da. Lehiaketaren aurtengo edizioan parte hartzeko aukera badago oraindik. Oinarriak onzientzia.tv webgunean. |
Wed, 13 April 2022
Herrialde batzuetan onartuta daude mitokondrioen bidezko terapia, hiru guraso genetikoen haurren terapia. CICbiomaGUNE zentroko talde batek terapia horren arriskuak ikertu ditu. Irati Aiestaran ikertzailea izan da gurekin. |
Wed, 13 April 2022
Giza genoma osoa deskodetu dute. Berez, 2003an egin zuten iragarpena, baina garai hartan ez zegoen teknologia guztiz-guztiz deskodetzeko. Orain, Telomere to Telomere proiektuan, erabat bukatu dute. |
Wed, 13 April 2022
XXVI. denboraldiaren 31. saioa: giza genoma osoa, mitokondrien bidezko terapiaren arriskua eta ONzientzia. |
Mon, 4 April 2022
BRTA aliantzako adituak izan ditugu zibersegurtasunaren unibertsoan gidari. Aitor Urbieta (Ikerlan), Lander Segurola (Vicomtech) eta Joseba Laka (Tecnalia) gurekin izan dira haien lana aurkezten eta zibersegurtasunak dituen adar ugari horiek aztertzen.
|
Mon, 4 April 2022
Adimen artifizialeko teknika bat da. Makina batek, ikasketa prozesuan, bere buruari gainbegiratu diezaioke. Self supervised learning deitzen diote. Gorka Azkune informatikariak azaldu digu nola. |
Mon, 4 April 2022
XXVI. denboraldiaren 30. saioa: self supervised learning adimen artifizialean eta zibersegurtasuna. |
Mon, 28 March 2022
UEUk antolatu du aurten Matematikari Euskaldunen V. Topaketa. Bi urtean behin ospatzen dute, eta pandemiak ere ez zuen eten ospaketa. Eli Alberdi eta Naiara Arrizabalaga antolatzaileak izan dira gurekin. Besteak beste, topaketara komunikazioak aurkezteko epea irekita dago. |
Mon, 28 March 2022
Txoni Matxain kimikari kuantikoa izan dugu gurekin espintronikaz hitz egiteko. Ez da teknologia berria, aspalditik erabiltzen baita, bain abada teknologoa modernoa eta gailu elektronikoetan energia aurrezteko erabiliko dena. |
Mon, 28 March 2022
XXVI. denboraldiaren 29. saioa: espintronika eta matematikari euskaldunen topaketa. |
Mon, 21 March 2022
XXVI. denboraldiaren 28. saioa: atmosferari buruzko programa berezia. Kalima, atmosfera, estratosfera, globoak eta beste. |
Mon, 14 March 2022
“Alizia ispiluan barrena eta han aurkitu zuena” liburuan, solasaldi surrealista asko daude. Hala ere, horietako batek, erregina gorriarekin izandakoak, bidea ematen du eboluzioaren efektu ezagun bat ulertzeko. |
Mon, 14 March 2022
Zuria kolore bat da, arteren ikuspuntutik behintzat. Baita kimikaren ikuspuntutik ere. Oskar Gonzalez kolorezaleak pigmentu zurien historia kontatu digu, hasieratik zuririk zurienera iritsi arte. |
Mon, 14 March 2022
Robert P. Crease filosofoak zientziaren zientziarekiko konfidantza edo mesfidantza publikoari buruzko gogoeta bat argitaratu du, hondamendien pelikulatatik abiatuta.
|
Mon, 14 March 2022
XXVI. denboraldiaren 27. saioa: hondamendien pelikulek eragindako gogoeta bat, kolore zuria eta Alizia, ispilua eta eboluzioa. |
Mon, 7 March 2022
Elhuyar aldizkaria ireki dugu. Kalean da martxoko zenbakia, eta beti egiten dugun bezala, Aitziber Agirre zuzendariari eskatu diogu zenbaki berria gure saioan aurkezteko.
|
Mon, 7 March 2022
EHUko Eneko Agirre informatikaria, IXA taldekoa, Association of Computational Lingüistics (ACL) erakundeko fellow izendatu dute, hizkuntza naturalaren ikerketa konputazionalaren elkartekoa. Munduan, ACLk 75 fellow besterik ez ditu, eta, Europan, 15 dira. Hizkuntzaz eta informatikaz hitz egin dugu harekin. |
Mon, 7 March 2022
XXVI. denboraldiaren 26. saioa: Eneko Agirre informatikaria eta Elhuyar aldizkaria. |
Mon, 28 February 2022
Ilea pertsona batek dituen metal astunen gordeleku ona da. Ilearen analisia adierazle ona da, alde horretatik. Istorio interesgarriak daude analisi horiei lotuta: 1970eko hamarkadan, merkurio asko topatu zuten Manitobako emakume batengan. |
Mon, 28 February 2022
Aukeratu zure pozoia. Oraingoan, Mentxu Aiertza kimikariak zikutina aurkeztu digu, astaperrexilaren pozoia, eta Agatha Christie idazleak Bost Txerrikume eleberrian erabili zuena. |
Mon, 28 February 2022
Fusioa modu kontrolatuan eragitea urruneko erronka da, oraindik. Baina aurrerapausoak ematen ari dira bide horretan. JET laborategian, Ingalaterran, 5 segundoz eutsi diote fusio erreakzioari, eta energia pixka bat eskuratu dute. Prozesua aktibatzeko behar dena baino gutxiago lortu dute, baina erreakzioaren diseinuak itxaropena ekarri du. |
Mon, 28 February 2022
XXVI. denboraldiaren 25. saioa: fusioa, zikutina eta merkurioa Manitoban. |
Tue, 22 February 2022
|
Mon, 21 February 2022
ISS nazioarteko espazio-estazioak ez du asko iraungo Lurraren inguruko orbitan. Oraindik ez dago sinatuta noiz arte edukiko duten han goian, baina ematen du 2030 urtea dela muga. Nolanahi ere, argi dago bukaerara arteko denbora honetan enpresa pribatuek kudeatuko dutela, hein handi batean. |
Mon, 21 February 2022
Meteorologian egunero biltzen dira datuak. Datu asko. Euskalmeteko Onintze Salazarrek kontatu digu zer eta nola gordetzen den, eta nola erabiltzen den gero. |
Mon, 21 February 2022
Zaila da Amerikako lehen kolonizazioa ikertzea, baina argi dago ikerketa horretan parte hartu behar dutela hango indigenek. Gainera, ikertzaileen artean ere badira indigenak. |
Mon, 21 February 2022
XXVI. denboraldiaren 24. saioa: indigenak eta Amerikako kolonizazioaren ikerketa, datu meteorologikoen mundua eta ISSaren bukaera. |
Wed, 16 February 2022
XXVI. denboraldiaren 23. saioa: Otsailaren 11 ospatzen dugu, emakume eta neska zientzialariaren eguna. CFMko Idoia Mujika, Polymat institutuko Maria Paulis eta EHUko Olatz Arbelaitz izan dira gurekin. |
Thu, 10 February 2022
Personal Computer terminoa lehen aldiz publikoki aipatu zen urte berean merkaturatu zen lehen ordenagailu pertsonala. Baina bi datu horiek ez daude lotuta. Lehenengoa etorkizunera begira idatzitako artikulu batean zegoen, eta bigarrena, berriz, urte hartako teknologia-feria batean aurkeztu zuten. |
Wed, 9 February 2022
Alan Turing matematikari ospetsuak biologiako kontuetan ere egin zuen lan. Zergatik hartzen dugun bizidunok dugun forma. Jone Apraiz eta Idoia Marauri matematikariek kontatu digute zer lan egin zuen eta zer eman duen ikerketa horrek. |
Mon, 7 February 2022
Parke zoologikoetan detektatu zuten EEHV elefanteen birusa. Kumeei eragiten die batez ere. Orain, Chesterreko zooan txerto baterako saio klinikoak abiatu dituzte. |
Mon, 7 February 2022
XXVI. denboraldiaren 22. saioa: elefanteen EEHV birusa, Turing eta biomatematika eta personal computer terminoa. |
Mon, 31 January 2022
CICnanoGUNEko Itziar Otegui izan da gurekin, datorren otsailaren 11n, emakume eta neska zientzialariaren nazioarteko egunean, astebeteko ospakizunak egingo dituztelako. 17 erakundek hartuko dute parte, eta oso programazio anitza eta interesgarria da. |
Mon, 31 January 2022
Gaixotasun digestiboek osagai genetiko bat izaten dituzte. Baina ez denek eta ez beti. Eta ez da erraza jakitea nola eragiten duen aldakortasun hori. Koldo Garcia Biodonostia institutuko ikertzaileak korapilo hori desegiteko egiten du lan. Gurekin izan da irratian. |
Mon, 31 January 2022
Hilabeteko bidaia egin ondoren, James Webb telskopioa bere helmugara iritsi da, Eguzkia-Lurra sistemaren Lagrange-ren bigarren puntura. Puntua berezia da, hainbat indar elkarrekin orekatzen direlako, eta oso toki egokia da espazioan egon behar duen teleskopio bat egoteko. |
Mon, 31 January 2022
XXVI. denboraldiaren 21. saioa: James Webb bere tokian, gaixotasun digestiboak eta otsailaren 11ko aurrerapena. |
Mon, 24 January 2022
Marrazoen eboluzioa fosilen bitartez aztertzen dute paleontologoek. 400 milioi urte baino gehiagoko historia da. Baina marrazoen hezurdura gehienbat kartilagoz osatuta dago, eta oso zaila da kartilagoa fosiltzea. |
Mon, 24 January 2022
Donostiako International Physics Center-en neutrinoen detektagailu bat diseinatu eta egin nahi dute ESS proiektuan instalatzeko, Europako Neutroien Espalazio Zentroan alegia. Leire Larizgoitia fisikariak azaldu digu nola egingo duten eta zergatik den interesgarria. |
Mon, 24 January 2022
Lehen aldiz, izar erraldoi gorri baten leherketa ikusi dute zuzenean astronomoek. Supernoba bat izan da, urrutiko galaxia batean, baina datuak jaso dituzte leherketa behar bezala aztertzeko. |
Mon, 24 January 2022
XXVI. denboraldiaren 20. saioa: supernoba bat zuzenean, neutrinoak DIPCn eta marrazo fosilen mundua. |
Mon, 24 January 2022
Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Zientzia Azokak 10 urte beteko ditu aurten. Hori ospatzeko, edizio berezi bat prestatzen ari dira koordinatzaileak. Elhuyarko Danel Solabarrieta izan da gurekin, eta aurtengo edizioaren berri eman digu. |
Mon, 24 January 2022
Txoni Matxain gure kuantikako adituak LED argiaren inguruko ikerketaz aritu zaigu. LED organikoak eta LED kuantikoa daude modan merkatuan (OLED eta QLED, hurrenez hurren). Baina merkatuan ez ezik, laborategian ere jasotzen dute arreta LED horiek. |
Mon, 24 January 2022
Azaroan 13 milioi dolar ordaindu zuten enkante batean Einsteinen lan-dokumentu batengatik. Erlatibitate Orokorraren teoriaren aurre kalkuluak ziren, 1914 ingurukoak. |
Mon, 24 January 2022
XXVI. denboraldiaren 19. saioa: EInsteinen dokumentu bat, LED, OLED eta QLED eta Zientzia Azoka 2022. |
Mon, 10 January 2022
Elhuyar aldizkarian anhedonia musikalari buruzko artikulu bat argitaratu dute, alegia, musika entzutean plazera sentitzeko ezintasunari buruzkoa. Ana Galarraga erredaktorea izan da gurekin gaiaz hitz egiteko. |
Mon, 10 January 2022
Urte aldaketan, aurrera begiratzen dute adituek urte berrian etor litekeena iragartzeko. COVID-19a, LHC azeleragailua, astronautika, ingurumena eta dibertsitatea aipatu dituzte adituek. |
Mon, 10 January 2022
XXVI. denboraldiaren 18. saioa: 2022ko zientzia, anhedonia eta Salemgo sorginak. |
Mon, 10 January 2022
Ideia bat teleskopio erraldoi bat Ilargian instalatzeko: teleskopio likidoa. Ez da ideia egingarri bat, baina oso ideia ona da, agian egunen batean erabiltzeko: Merkurio likidoarekin egindako ispilu paraboliko bat. |
Mon, 10 January 2022
Bi hamarkada dir lehen proiektua egin zutenetik, baina dagoeneko espaziora jaurti dute James Webb teleskopioa. Lurretik kanpora dagoen teleskopiorik handiena da. Hilabete batzuk barru, funtzionatzen hasiko da. |
Mon, 10 January 2022
Gizakiari eragiten dioten zazpi koronabirus ezagutzen dira. Horietako lauk katarro arin bat bsterik ez dute eragiten. Beste hirurak SARS, MERS eta COVID-19aren SARS-Cov2 dira. Azken hirurak oso kaltegarriak dira, baina galdera da denborarekin motelduko ote duten haien eragina. Litekeena da, baina inork ez daki hori gertatuko den ala ez.
|
Mon, 10 January 2022
XXVI. denboraldiaren 17. saioa: koronabirusen bilakaera, James Webb teleskopioa, teleskopio likidoa eta Munch-en Oihua. |
Mon, 27 December 2021
Eguberritako programa berezia egin dugu: umorea eta zientzia. Bi mundu ezberdin eta , hala ere, etengabeko kolapso batean daudenak. Elkarren arteko talka horren adibide asko ekarri ditugu gaur gabon gauari umopre puntu bat ekartzeko. |
Wed, 22 December 2021
Wasabia zapore mina du, baina ez da horrelako substantzia bakarra. Kontua da piperren familiako beste elikagai minek ez dutela kimikoki efektua substantzia beretik sortzen. Piper minek kapsaizina dute; wasabiak, aldiz, isotiozianatoak. |
Wed, 22 December 2021
Agatha Christie berriz ere etorri zaigu Norteko Ferrokarrillera. Agatha Christie eta haren pozoiak. Irakurri al duzue Apointment with death? Hitzordua heriotzarekin, euskaraz. Irakurri al duzue? Heriotza horren hildakoa digitalinarekin hiltzen da. Mentxu Aiertza kimikariak azaldu digu zer den pozoi hori, eta nola erabili duen Agatha Christiek.
|
Wed, 22 December 2021
Gailu elektroniko malguak, pantailak edo bestelakoak, ez dira berriak. Besteak beste, polimero eroale malguekin egindako zirkuituak erabiltzen dira horretarako. Falta dira, ordea, kablerik gabeko konexioa egin dezaketenak, wireless gailuak egiteko. Hori da laborategi-mailan garatzen ari direna orain. |
Wed, 22 December 2021
XXVI. denboraldiaren 15. saioa: elektronika malgua, digitalina eta wasabia. |
Mon, 13 December 2021
Donostiako Eureka museoan ikusgai dago Fotciencia17 argazkien erakusketa. Zientziarekin lotutako 49 argazkiak dira, erakusketa ibiltari bat osatzen dutena. Baina ez dira nahitaez zientzialariek egindako argazkiak. Javi Aizpurua, Idoia Mujika eta Larraitz Etxeberria izan ziren gurekin inaugurazioan Fotciencia17 honen azalpenak emateko. |
Mon, 13 December 2021
Margolariek historian erabili izan dituzten pigmentu asko toxikoak dira, metal astunetan oianrritutako substantziak direlako. Oskar Gonzalez gure kolorezalearekin haietako batzuei buruz hitz egin dugu gaur. Goya, Vermeer edo Napoleon izan dira gurekin elkarrizketan. |
Mon, 13 December 2021
COVID-19aren koronabirusaren azken aldaera arrakastatsua laborategietan da. Zientzialariak saiatzen dira hura ikertzen, besteak beste, gure txertoek haren kontra eraginkorrak ote diren argitzeko. Baina birusa, zientzialarien lana baino azkarrago zabaltzen da mundutik. |
Mon, 13 December 2021
XXVI. denboraldiaren 14. saioa: Omicron aldaera, pigmentu toxikoak eta Fotciencia17. |
Fri, 10 December 2021
Kalean da Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia, 2021eko abendukoa. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu digu kioskoetan gure zain dagoen zenbaki hori. |
Fri, 10 December 2021
Pandemian egindako lanarengatik saritu dute Miren Basaras Ibarzabalmikrobiologoa. Dibulgazio-lanarengatik, eta ikerketa lanarengatik. Guk, hori aitzakia hartuta, solasaldi lasai bat izan dugu harekin. |
Fri, 10 December 2021
Adimen artifiziala eta korapiloen teoria uztartuta, DeepMind enpresakoek aurkitu dute modu bat ikusmen artifiziala hobetzeko. Irudi batean arreta non jarri automatikoki detektatuko lukeen modu bat bilatzen ari dira, eta korapiloen teoria aplikatuta izan daiteke bidea. |
Fri, 10 December 2021
XXVI. denboraldiaren 13. saioa: adimen artifiziala eta korapiloak, Miren Basaras eta Elhuyar aldizkaria. |
Mon, 29 November 2021
Ilargirako bidaia lehen aldiz Luciano de Samosata idazle siriarrak idatzi zuen kristo ondorengo II. mendean: Benetako historia izeneko liburuan, batzuen ustez, historiako lehen zientzia-fikziozko liburua. Eta askoz geroago, VIII. mendean, Beda agurgarriak Ilargiaren eta mareen arteko lotura aipatu zuen Erdi Aroko historia-liburu batean: Historia ecclesiastica gentis Anglorum. |
Mon, 29 November 2021
Zientzia fikzioaren munduko erreferente bat hil da aste honetan: Miquel Barceló. NOVA bildumako sortzaile eta editorea izan da. Gurekin elkarrizketa bat egin zuen behin, zientzia fikzioari buruzko artikulu batean parte hartzeko, Elhuyar aldizkarian. Erreferente handi bat. |
Mon, 29 November 2021
Humanitate digitaletako informazioa oso sakabanatuta dago sarean. Ez da erraza behar diren baliabideak eskuratzea. Hori konpontzeko, badira hainbat ideia martxan, tartean CLARIAH izeneko azpiegitura. IXA taldeko Mikel Iruskieta, EHUkoa, gurekin izan da, CLARIAH euskararen kasuan nola tratatzen ari diren azaltzeko. |
Mon, 29 November 2021
XXVI. denboraldiaren 12. saioa: Miquel Barceló hil da, humanitate digitalak eta CLARIAH eta bi liburu zahar. |
Mon, 22 November 2021
Kanpotik zatarra dirudien arren, elefantearen oinak sekretu interesgarri batzuk gordetzen ditu. Horri buruz hitz egin dugu, baita gure eta tetrapodo guztien hankei buruz. |
Mon, 22 November 2021
Adimen artifizialeko esparruan gero eta baliabide gehiago behar dira emaitza onak lortzeko. Ondorioz, ikerketa hori pixkanaka ari da enpresa handien eskuan geratzen. Hori orekatzeko asmoa duen proiektu bat ezagutu dugu, Big Science. Ikerketa-talde txiki askoren baliabideen partekatzean oinarritutako ideia da. IXA taldeko Gorka Azkunek, EHUkoak, kontatu digu zer den ideia hori. Hain zuzen ere, bere ikerketa taldea sartuta dago Big Science egitasmoan euskararen ikerketa batekin. |
Mon, 22 November 2021
IBMk iragarri du 127 qubiteko ordenagailu kuantiko baten prozesagailua egin duela. Pixkanaka, aurrera doa konputazio kuantikoaren esparrua. Baina horrek zer esan nahi du guretzat, kaleko kontsumitzaileentzat? |
Mon, 22 November 2021
XXVI. denboraldiaren 11. saioa: IBMko ordenagailu kuantikoa, BigScience eta elefantearen oina. |
Mon, 15 November 2021
25. urteurrenaren ospakizuna Ekoetxea Txingudin grabatu dugu. Hortaz, aprobetxatu dugu Ekoetxeen sarearen berri izateko IHOBEko Ane Dorronsoro arduradunarekin, eta bertako hezkuntza lana ezagutzeko Mikel Etxaniz hezitzaileen koordinatzailarekin. |
Mon, 15 November 2021
25. urteurren honetan, atzera begira jarri gara, bi gonbidatu bereziekin. Batetik, kirol mundutik, Xubane Uribarrena arraunlaria etorri zaigu, Donostiako Arraun Lagunak taldekoa eta aurtengo Kontxako banderaren irabazlea. Eta antzelanen mundutik, Andoni Agirregomezkorta aktorea, pelikula eta telesail askotan parte hartutakoa. Biekin izan dugu solasaldi lasai bat. |
Mon, 15 November 2021
Glasgowko klima-gailurra azaroaren 12an bukatzeoa zen, baina azken eguneko egoera ez da itxaropen handia izateko modukoa. |
Mon, 15 November 2021
XXVI. denboraldiaren 10. saioa: Porgrama berezia: Norteko Ferrokarrillaren 25. urteurrena. |
Wed, 3 November 2021
Aurtengo edizioa martxan da. CAF-Elhuyar sariketan parte hartu nahi dutenentzat, lanak bidaltzeko epea irekita dago. Elhuyarko Garazi Andonegik azaldu dizkigu euskarazko zientzia-dibulgazioko sariketa honen azken berriak. |
Wed, 3 November 2021
DIPC zentroak eta Columbiako Unibertsitateak lankidetza bat abiarazi dute nanopartikulen bitartez garuna ikertzeko. Aitzol Garcia Etxarri proiektuaren buruetako bat izan da gurekin, eta aurkeztu dizkigu ikerketa-taldea eta proiektu osoa. |
Wed, 3 November 2021
Glasgow hirian ospatuko den COP26 klimaren-bileraren bezperan gaude, eta itxaropen handiak daude. Dena den, zalantzak ere ez dira falta. Onena, orain, itxarotea eta ikustea zer ematen duen gailurrak. |
Wed, 3 November 2021
XXVI. denboraldiaren 8. saioa: Glasgow, nanopartikulak garunean eta CAF-ELhuyar sariak. |
Thu, 28 October 2021
|
Mon, 25 October 2021
Donostiako Sustapenak eta Elhuyarrek erakusketa bat inauguratu dute aste honetan: Atzoko Kimerak. Garai batean arrakasta izan ez duten ideia zientifiko batzuek gerora hartu dute zentzua. Horrelakoen adibideak hartu, eta Alderdi Ederren instalatu dute poster handien erakusketa bat. Ainhoa Aldasoro Donostia Sustapeneko teknikaria eta erakusketaren komisarioa Manex Urruzola Elhuyarrekoa izan dira gurekin erakusketaz hitz egiteko. |
Mon, 25 October 2021
Mitridates VIa, Pontoko erregea, pozoituta hiltzeko beldur zen. Kondairak dio egunero hartzen zituela 54 pozoiren dosi txikiak eta lortu zuela immunizatzea. |