Elhuyar Zientzia

Beste edozein arlotan bezala, dirua ezinbestekoa da ikerketa-proiektuak egin ahal izateko. Beraz, neurri handi batean, diru banatzaileek erabakitzen dute zer ikertuko den. Gaur, EHUko eta DIPCko Txoni Matxain kimikari kuantikoak azaldu du zein diren azkenaldian sustatzen diren kuantikako proiektu-motak.

Direct download: NFXXVI-07b.mp3
Category:science -- posted at: 4:44am EST

Ustez, teknologiak laster emango du aukera mamutak eta desagertutako beste espezie batzuk berpizteko, manipulazio genetikoa erabilita. Baina ez dago hain argi etikoki nola hartu behar den ideia hori. Victoria Herridge biologo ebolutiboak eta proiektuan parte hartzeko aukerari uko egin dionak, gogoeta bat argitaratu du gaiari buruz, Nature aldizkarian.

Direct download: NFXXVI-07a.mp3
Category:science -- posted at: 4:42am EST

XXVI. denboraldiaren 7. saioa: mamutak berpiztu, kuantikaren joerak, Mitridates eta pozoiak eta Atzoko Kimerak.

Direct download: NFXXVI-07.mp3
Category:science -- posted at: 4:36am EST

Datorren asteartean, Donostiako Ernest Lluch kultur-etxean, programazio berri bat jarriko da martxan. “Emakume zientzialarien argitan” izango du izena. Elhuyarko Ana Galarragak gidatuko du programazio berria.
Direct download: NFXXVI-06c.mp3
Category:science -- posted at: 4:26am EST

Zer dago gorriaren azpian? Infragorria. Ez da kolore bat, berez, baizik eta kolorea ez den lehen uhin elektromagnetikoa, energiaren eskalan behera. Ez da kolore bat, eta hortaz, ez luke egon behar koloreei buruzko atal batean. Baina Oskar Gonzalez gure kolorezaleak topatu du arrazoi oso on bat infragorria koloreen atalera ekartzeko. Artean duen erabileraz hitz egin digu. 

Direct download: NFXXVI-06b.mp3
Category:science -- posted at: 4:25am EST

Joan den astean Osasunaren Mundu Erakundeak onartu duen malariaren kontrako lehen txertoaz hitz egin genuen. Baina beste txerto bat dago 1987tik, Manuel Patarroyo kolonbiarraren taldeak garatutakoa. 
Direct download: NFXXVI-06a.mp3
Category:science -- posted at: 4:24am EST

XXVI. denboraldiaren 6. saioa: Patarroyo eta malaria, infragorria eta "Emakume zientzialarien argitan" zikloa.

Direct download: NFXXVI-06.mp3
Category:science -- posted at: 4:22am EST

Aukeratu zure pozoiak. Atal berria jarri dugu martxan Mentxu Aiertzarekin. Agatha Christieren liburuetatik abiatuta, pozoiak aztertuko ditugu. Lehen saio honetan, estrikninaz hitz egin dugu.

Direct download: NFXXVI-05c.mp3
Category:science -- posted at: 2:01am EST

Dagoeneko iragarri dituzte aurtengo Nobel sariak jasoko dituztenen izenak. Medikuntzan, fisikan eta kimikan eman dituzte azaleko errezeptoreei, klimaren modelizazioari eta molekula organikoen sintesi asimetrikoari.

Direct download: NFXXVI-05b.mp3
Category:science -- posted at: 1:59am EST

Lehen aldiz onartu du OMEk malariaren kontrako txerto bat erabiltzea. RTS,S izena du, eta milioika kagun babestu ditzake gaixotasunekin. Albiste ona da.

Direct download: NFXXVI-05a.mp3
Category:science -- posted at: 1:57am EST

XXVI. denboraldiaren 5. saioa: malariaren txertoa, Nobel sariak eta estriknina.

Direct download: NFXXVI-05.mp3
Category:science -- posted at: 1:50am EST

Antenarik gabeko saioa udazkenaren hasieran egin dugu. Hostoak, asko behintzat eroriko dira zuhaitzetatik. Bada, hostoak antenak dira, fotosintesia egiteko argia harrapatzen duten antenatxoak. Eta gainera, argi hori harrapatzeko erabiltzen duten molekula bera ere, klorofila, antena ñimiño bat da.

Direct download: NFXXVI-04e.mp3
Category:science -- posted at: 5:18am EST

Antenarik gabeko saioan, telefono mugikorrei begiratu diegu. Garai batekoek antena bat zuten, gaur egungoek, aldiz, ez. Ala bai? Egia esan, mugikorrek antena asko dituzte, baina ezkutatuta. Dena den, irratia uhinetatik entzuteko antenarik ez dute, ezta telefonoaren barruan ere... zergatik?

Direct download: NFXXVI-04d.mp3
Category:science -- posted at: 5:12am EST

Antenarik gabeko saio honetan, Puerto Ricora ere joan gara. Han, Arecibon antena paraboliko erraldoi bat zegoen, 305 metroko diametroa zuen irrati-teleskopio bat. Denborarekin arazoak izaten hasi zen, eta 2020ko abenduan, kable bat puskatu eta istripu larria izan zen Arecibon. Geroztik, Arecibo gabeko garaian gaude.

Direct download: NFXXVI-04c.mp3
Category:science -- posted at: 5:10am EST

Antenarik gabeko saioan, Alaskara joan gara, St. Matthew uhartera. Han instalatu zuten estatubatuarrek antena bat Bigarren Mundu Gerran. Elur-oreinak eraman zituzten han geratu zirenentzat, eta antena kendu zutenean, elur-oreinak han geratu ziren. Nahigabe, populazioen biologiari buruzko esperimentu harrigarri bat jarri zuten martxan.

Direct download: NFXXVI-04b.mp3
Category:science -- posted at: 5:05am EST

Antenarik gabeko saioan, zientzia fikziozko ideia batekin abiatu gara, hain zuzen ere, antena baten suntsipen bat. Arthur C. Clarke idazlearen The Sentinnel ipuina da, 2001 eleberrian garatu eta moldatu zuen testu bat. Ilargian jarritako monolito bat, gizakiaren garapen teknologikoaren lekukoa da, oso modu berezian.

Direct download: NFXXVI-04a.mp3
Category:science -- posted at: 4:55am EST

XXVI. denboraldiaren 4. saioa: antenarik gabeko saioa .

Direct download: NFXXVI-04.mp3
Category:general -- posted at: 4:49am EST

Denboraldi berria du Teknopolis saioak, ETBko telbistako zientzia-programa. Nagore Rementeria eta Iñaki Leturia gurekin izan dira, zuzendaria eta aurkezlea hurrenenez hurren, denboraldi berriaz hitz egiteko.

Direct download: NFXXVI-03c.mp3
Category:general -- posted at: 1:28pm EST

Adimen artifizialaren erreferente bat, Isabelle Guyon, Paris-Saclay-ko unibertsitatekoa. Gurekin izan da eta azaldu zigun nolakoa izan den bere ibilbidea, eta nola ikusten duen ikasketa automatikoaren iraultza hau.

Direct download: NFXXVI-03b.mp3
Category:science -- posted at: 1:26pm EST

Aspalditik dago mundua La Palmako sumendiari begira. Dokumental katastrofistetan hitz egin izan da Cumbre Viejako sumendiari buruz. Eta 2000an, adibidez, BBCko programa batean sumendiaren ustezko erupzio bati buruz aritu ziren.

Direct download: NFXXVI-03a.mp3
Category:science -- posted at: 1:25pm EST

XXVI. denboraldiaren 3. saioa: La Palmako sumendia hemerotekan, Isabelle Guyon eta Teknopoliseko denboraldi berria.

Direct download: NFXXVI-03.mp3
Category:science -- posted at: 1:21pm EST

Elhuyar STEAM hezkuntza taldekoek ideia on bat izan zuten iaz. STEAM hezkuntzari buruzko liburuxka batzuk argitaratu zituzten, komiki-itxurako formatu batean. Eta haien edukia hobeto zabaltzeko, twitter bidez hasi ziren edukia zatika zabaltzen bi astean behin. Ideiak harrera oso ona izan zuen, eta beraz, aurten ere hasi dira horretan. Leire Ferro Leturiak eman dizkigu xehetasunak.
Direct download: NFXXVI-02c.mp3
Category:science -- posted at: 1:48am EST

Iker Badiola minbizia ikertzen du EHUn. Pandemia sortu zenean, minbiziaren eta COVIDaren arteko lotura bat aurkitu zuten furina proteinarekin. Eta horri esker, COVIDaren kontra erabil litekeen medikamentu bat topatu zuten. Gurekin izan da Badiola ikerketaren berri ekartzeko. 
Direct download: NFXXVI-02b.mp3
Category:science -- posted at: 1:46am EST

Metrajearen ordaina ingelesez footage da, metroaren partez haiek oina erabiltzen dutelako luzerak neurtzeko unitate moduan. Eta euskaraz? Bada, euskaraz ere metraje hitza bera erabiltzen da. 25 urte bete berri duen Elhuyar hiztegian, oso argi azaltzen da. 
Direct download: NFXXVI-02a.mp3
Category:science -- posted at: 1:45am EST

XXVI. denboraldiaren 2. saioa: metraje, iker badiola eta sulkonazola eta STEAM hezkuntzako komikiak.

Direct download: NFXXVI-02.mp3
Category:science -- posted at: 1:44am EST

Aitziber Agirre Elhuyar aldizkariaren zuzendariak kontatu digu azken zenbakia argitaratu berri dutela. Zenbaki honetako gaien artean, ekonomia ekologikoa eta dendrokronologia.

Direct download: NFXXVI-01c.mp3
Category:science -- posted at: 4:50am EST

Animalia bioluminiszenteen proteinak baliatu izan dira zientzian aplikazio askotarako. LEDak ere egin daitezke, baina arazo bat dute: degradatzen dira. Degradazio hori saihesteko ahalegin batez hitz egin digu CFM zentroko Idoia Mujika kimikariak. CFMko adituek, CIC-biomaGUNEkoek eta kanpoko beste zentro batzuetakoek Nuevo Horizonte saria jaso dute esparru horretan egindako ikerketarengatik.

Direct download: NFXXVI-01b.mp3
Category:science -- posted at: 4:48am EST

EHUko udako ikastaro batean, Aitor Arregi sukaldariak azaldu zuen Getariako tradizio gastronomikoa dela itsasontzietako ohiturak lehorrera eramatearen adibide bat. Parrilla barkuetan erabiltzen zen arrainak prestatzeko, bidaia luzeetan. Eta Xabier Alberdi historialariaren lanari esker badakigu Elkanoren bigarren bidaia handian parrilla eramaten zutela.

 

Direct download: NFXXVI-01a.mp3
Category:science -- posted at: 4:47am EST

XXVI. denboraldiaren 1go saioa: Elkano parrilleroa, LED bioluminiszenteak eta Elhuyar aldizkaria.

Direct download: NFXXVI-01.mp3
Category:science -- posted at: 4:41am EST

Denboraldiaren azken saioa. Ugo Mayor EHUko Ikerbasque ikertzailearekin izan gara eta atzera begiratu dugu COVID-19aren pandemia perspektibarekin ikusteko. Zer gertatu zen hasieran, nola hartu genuen, nola hartu zuten zientzialariek eta abar. Gogoeta bat pandemiari oso gertutik jarraitu dion ikertzaile batekin.

Direct download: NFXXV-42.mp3
Category:science -- posted at: 6:31am EST

Txoni Matxainek hausnarketa bat egin du artikulu zientifikoak argitaratzeari buruz. Giza jarduera bat da, eta, jakina, pertsonek egiten dute, horrek duen guztiarekin. Artikulu zientzialariaren ikuspuntutik ikusita.

Direct download: NFXXV-41c.mp3
Category:science -- posted at: 6:27am EST

Dom Perignon eta Clicquot alarguna. Ezagunak izenak? Txanpainaren munduko izen ospetsu handiak. MENTXU AIERTZAk gaur bien historiak kontatuko dizkigu. Txanpaina eta zientzia zuekin.

Direct download: NFXXV-41b.mp3
Category:science -- posted at: 6:22am EST

Aste honetan banatu dira ON zientzia sariketaren sariak. Aurten, bi sari nagusi izan dira bakarra izan beharrean. Irabazleak: "Deep Fake" eta "¿Por qué no podemos tomar un ibuprofeno cada 4 horas pero sí alternarlo con paracetamol?".

Direct download: NFXXV-41a.mp3
Category:science -- posted at: 6:21am EST

XXV. denboraldiaren 41. saioa: On-zientzia, txanpaina eta artikulu zientifikoak.

Direct download: NFXXV-41.mp3
Category:science -- posted at: 6:13am EST

Egurladiarekin zerikusia duten hainbat mitoz hitz egin dugu Onintze Salazar Perez meteorologoarekin. Elurra egin dezake hotza egiten duenean? Eta ilargiaren eragina nolakoa da meteorologian? Edo itsasgoraren eta uholde-arriskuaren arteko lotura. Gai luzea da mitoena meteorologian.
Direct download: NFXXV-40b.mp3
Category:science -- posted at: 3:21am EST

Oskar Gonzalez Mendiak, gure kolorezaleak, animalien koloreei buruz hitz egin digu. Intsektuak eta argi ultramorea, iridiszentzia, kolore aldaketak edo argi polarizatua bliatzen duten karramarroak.... mundu bat koloreei lotuta animalien esparruan. 
Direct download: NFXXV-40a.mp3
Category:science -- posted at: 3:19am EST

XXV. denboraldiaren 40. saioa: koloreak animalietan eta meteorologiaren mitoak.

Direct download: NFXXV-40.mp3
Category:science -- posted at: 3:17am EST

Elhuyar aldizkariaren ekaineko zenbakia kioskoetan dago dagoeneko. Gai nagusia, Elkanoren espedizioaren zientzia. Eta beste gai interesgarri batzuk ere daude zenbaki honetan, Itziar Lakari egindako elkarrizketa edo COVID-19aren jatorriari buruz, adibidez. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu digu zenbaki berria.

Direct download: NFXXV-39d.mp3
Category:science -- posted at: 7:49am EST

Asier Albite Agirrek CAF-Elhuyar sariketan Neiker saria irabazi du betizuaren egoerari buruzko artikulu batekin. Gurekin izan da behi-arraza horri buruz hitz egiten. Gainera, gaiari buruzko Suharra dokumentala aurkeztu digu.

Direct download: NFXXV-39c.mp3
Category:science -- posted at: 7:43am EST

Elkanoren espedizioaren zientzia,berriz ere aste honetan. Xabier Alberdi Lonbidea Itsas Museoko zuzendaria da, eta historialaria da, eta garai hartan zientzia eta teknologien kontuak nola aztertzen ziren kontatu digu. Hori, eta mito historikoen sorrera nola gertatzen den ere kontatu du Alberdik, Elkanoren espedizioari buruzko mito asko baitago. 
Direct download: NFXXV-39b.mp3
Category:science -- posted at: 7:41am EST

NASAk bi misio berri iragarri ditu Artizarrera, gutzi orabehera 2028-2030 urteetan jaurtitzeko. Planetaren gainazalera jaisteko zundak dira, eta horrek eskatzen du diseinu berezia izatea, Artizarreko kondizioak oso bortitzak direlako.

Direct download: NFXXV-39a.mp3
Category:science -- posted at: 7:39am EST

XXV. denboraldiaren 39. saioa: Artizarrerako misioak, Xabier Alberdi eta Elkano, betizua eta Elhuyar aldizkaria.

Direct download: NFXXV-39.mp3
Category:science -- posted at: 7:07am EST

500 urte dira Elkanoren espedizioak lehen mundubira osatu zuela. Abentura horren zientziari buruzko monografiko bat egin dugu lau aditurekin: Alvaro Aragon eta Lourdes Odriozola historialariak, Xabier Agote ontzigilea eta Naiara Barrado astronomoarekin.

Direct download: NFXXV-38.mp3
Category:science -- posted at: 2:53am EST

Laster izango da Elhuyar Zientzia Azokaren aurtengo urte-bukaerako ekitaldia. 12 eta 18 urte arteko gazteek ikasturte osoan landutako zientzia-proiektuekin egindako azoka bat. Pandemiak hala behartuta, aurten azoka birtualaren formatua hartuko du, baina hala ere, Bilbon, 20 talde saridunak aurkeztuko dituzte haien lanak. Gainera, ohikoa ez den bezala, aurtengoa Areatzan egingo dute, Arenalean. Leire Ferro eta Danel Solabarrieta Elhuyarko koordinatzaileek kontatuko digute nola egingo duten.
Direct download: NFXXV-37c.mp3
Category:science -- posted at: 1:58am EST

Ardoa egiteko modua aldatu edo egokitu behar dugu klima-aldaketaren eraginez. Besteak beste, mahatsondoak ondo hazi behar dira klimaren egoera berrian. Eta zientzialariek badakite. Helene Sanchez Zelaia bioteknologian adituak artikulu bat idatzi du gaiari buruz, eta CAF-Elhuyar sarietan aipamen berezi bat eskuratu du artikulu horrengatik Neiker sariaren kategorian. 
Direct download: NFXXV-37b.mp3
Category:science -- posted at: 1:56am EST

Gorputzaren parte ditugu isotopo erradioaktiboak. Karbono-atomoz eginda gaude, eta karbono horietan, 10.000 milioitik bat karbono-14 isotopoa da, beraz erradioaktiboa. Baina nola demontre iristen da berez desintegratzen den atomo bat gure gorputzaren parte izatera? Bada, izpi kosmikoen errua da. 
 
Direct download: NFXXV-37a.mp3
Category:science -- posted at: 1:54am EST

XXV. denboraldiaren 37. saioa: erradioaktibitatea gorputzean, ardoa eta mahastiak eta elhuyar Zientzia Azoka.

Direct download: NFXXV-37.mp3
Category:science -- posted at: 1:53am EST

Natura behatzeari buruzko mahai-inguru bat egin dugu CAF-Elhuyar sarietako bi irabazlerekin. Nahia Seijas Garzónek museo naturalei buruzko artikulu batekin irabazi zuen artikulu orokorren kategoria. Eta Iñaki Sanz Azkuek, konfinamenduan ginenean, natura lehiotik behatzeari buruzko gogoeta bat argitaratu zuyen, eta kazetaritzako lanen kategorain irabazle izan zen horrekin. Biak egon dira gurekin natura behatzen irrati-estudioaren barrutik. 
Direct download: NFXXV-36b.mp3
Category:science -- posted at: 9:19am EST

Ibermektina erabili behar da COVID-19a tratatzeko? Galdera horrek oraindik ez du erantzunik. Aldeko jende asko dago, eta kontrako jende asko ere bai. Eztabaida sutsua da. Adibidez, Osasunaren Mundu Erakundeak ez du onartu tratamendua, baina orain aditu talde batek arteko ikerketen azterketa sakon bat argitaratu dute, eta haien ustez, ibermektinak eten egin lezake pandemia. 
Direct download: NFXXV-36a.mp3
Category:science -- posted at: 9:15am EST

XXV. denboraldiaren 36. saioa: ibermektinaren zurrunbiloa eta natura behatu etxe barrutik.

Direct download: NFXXV-36.mp3
Category:science -- posted at: 2:52am EST

Disziplina askoko aditu-talde batek COVID-19aren liburu zuria aurkeztu du. Liburuak pandemia aztertzen du ikuspuntu askotatik. Talde horretako Miren Berasategi Zeberio Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak hitz egin digu liburuari buruz. 
Direct download: NFXXV-35d.mp3
Category:science -- posted at: 2:57am EST

Ainara Sangroniz kimikariak irabazi du CAF-Elhuyar saria norberaren tesian oinarritutako artikuluen kategorian. Polimero jasangarriei buruzko ikerketa egin du tesian. Gurekin izan da hori guztia kontatzeko.
Direct download: NFXXV-35c.mp3
Category:science -- posted at: 2:55am EST

Laboratorium museoan, Bergaran, lurrun-lokomotora bat dago eskalan eginda, eta funtzionatzen duena. Mikado 141 modeloaren erreplika bat da eta bi metro luze da. Grabagailua hartu eta bertara joan gara egileetako batekin egotera, Jose Mari Rubiorekin, eta Rosa Errazkin museoko zuzendariarekin ere izan gara. 
Direct download: NFXXV-35b.mp3
Category:science -- posted at: 2:54am EST

Aste honetan, ehun urte bete dira Chanel 5 zenbakia, perfume ospetsua, merkaturatu zenetik. Usain pilo baten nahaste sofistikatu batez osatutako  lehen perfumea izan zen. Kimikaren ikuspuntutik ere, sekulakoa da perfume horren historia. 
Direct download: NFXXV-35a.mp3
Category:science -- posted at: 2:53am EST

XXV. denboraldiaren 35. saioa: Chanel 5 perfumea 100 urte, Mikado 151 ferrokarrilla, Ainara Sangroniz eta polimero jasangarriak eta COVID-19aren liburu zuria.

Direct download: NFXXV-35.mp3
Category:science -- posted at: 2:52am EST

Aurtengo CAF-Elhuyar sariak eman dituzte aste honetan. Merezimendu saria Jabier Agirre medikuak jaso du, urteetan medikuntzaren dibulgazioan egin duen lanarengatik. UZEIn urteak eman ditu, OEEko kidea da, Elhuyar aldizkarian kolaboratu du 200tik gorako artikuluekin eta eta adibidez Euskadi Irratian ere aritu da dibulgazioan. Berak ikusi du nola aldatu den medikuntza, dibulgazioa eta euskararen erabilera bera. 
Direct download: NFXXV-34b.mp3
Category:science -- posted at: 4:54am EST

Fisikariak kezkatuta daude muoiekin. Partikula horiek ez dute orain arteko teoriak iragartzen duen jokabidea eremu magnetikoen aurrean. Lehendik susmo hori bazegoen, baina Fermilab laborategian egindako esperimentu batek ziurtatu du hori, eta aztertu behar da zergatik gertatzen den. Hipotesietako baten arabera, ezagutzen ez dugun oinarrizko indar bat egon liteke, baina horiek hitz handiak dira. 
Direct download: NFXXV-34a.mp3
Category:science -- posted at: 4:53am EST

XXV. denboraldiaren 34. saioa: muoiak eta Jabier Agirre.

Direct download: NFXXV-34.mp3
Category:science -- posted at: 4:50am EST

1693ra joan gara Salem hirian izan zen sorginkeria kasuak aztertzera. Linnda Caporael New York estatuko Rensselaer Insitutuko psikologoak plazaratu zuen hipotesi bat kasu horren jatorria azaltzeko: zekaleak infektatzen duen ainoa onddoak LSDaren antzeko substantzia bat ekoizten duenez, litekeena da ume batzuek zekale horrekin egindako ogia janda hasi izana gertaera hura.  
Direct download: NFXXV-33c.mp3
Category:science -- posted at: 7:18am EST

Bi urtean behin antolatzen du UEUk Ikergazte kongresua. 2021ko edizioa, laugarrena, Gasteizen izango da ekainaren 9tik 11ra, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Gu Olatz Arbelaitz Gallegorekin izan gara, kongresuaren koordinatzaileetako bat, aurtengo edizioaren berri izateko. 
Direct download: NFXXV-33b.mp3
Category:science -- posted at: 7:17am EST

Joe Biden presidenteak klimari buruzko gailur bat antolatu du munduko 40 agintarirekin klima-larrialdiaren kontrako borrokari astindu bat emateko. Neurri berriak komunikatu dira, eta, batez ere, beste herrialdeko agintariekin negoziatzeko erabili du Bidenek, klimaren gaian lidergoa eskuratuko duelakoan. 
Direct download: NFXXV-33a.mp3
Category:science -- posted at: 7:16am EST

XXV. denboraldiaren 33. saioa: Joe Bidenen klima-gailurra, Ikergazte eta Salem-eko sorginkeria.

Direct download: NFXXV-33.mp3
Category:science -- posted at: 7:15am EST

Laster itxiko da epea On Zientzia bideo-lehiaketan parte hartu nahi dutenek lanak aurkezteko. Elhuyarko Manex Urruzola korrdinatzailearekin izan gara aurtengo edizioaren xehetasunez hitz egiteko.  
Direct download: NFXXV-32c.mp3
Category:science -- posted at: 2:07am EST

"Ahots sintetiko pertsonalizatuak, ahotsa galdu dutenei hitza emateko". Hori da Inma Hernaez Aholab laborategiko zuzendariak datorren astean emango duen hitzaldi baten izenburua. Horri buruz hitz egin duguberarekin. Adimen artifiziala, ahotsa galdu dutenek nolabait berreskura dezaten. 
Direct download: NFXXV-32b.mp3
Category:science -- posted at: 2:06am EST

Teknopolis saioak, ETBko zientzia-saioak, Elhuyar Fundazioak ekoizten duen programak, aipamen berezi bat jaso du Foro Transfiere sarietan. Gainera, ibilbide osoari emandako saria da. Zorionak! 
Direct download: NFXXV-32a.mp3
Category:science -- posted at: 2:05am EST

XXV. denboraldiaren 32. saioa: Transfiere Foro saria, ahots sintetiko pertsonalizatuak eta On-zientzia 2021.

Direct download: NFXXV-32.mp3
Category:science -- posted at: 2:04am EST

Usurbilgo udalak eta Elhuyar Fundazioak antolatu dute "Elhuyar solasaldiak" izeneko hitzaldi-zikloa. Apirilaren 14an hasiko da. COVID-19a, ekologia eta beste gai batzuk jorratuko dituzte hizlariek hitzaldi haietan. Berez, hitzaldiak presentzialak izateko prestatu dira, baina streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira.

Direct download: NFXXV-31c.mp3
Category:science -- posted at: 3:31am EST

CICbiomaGUNEko adituek lortu dute nanoboten mugimendua jarraitzea sistema biologiko baten barruan. Etorkizunean nanobot horiek, adibidez, medikamentuak eraman ahal izango dituzte gorputzaren toki jakinetara erresoluzio altuko medikuntza egin ahal izateko. Unai Cossio ikertzailea izan da gurekin eta kontatu digu nola lortzen duten robot nanoskopikoen mugimenduari jarraitzea.

Direct download: NFXXV-31b.mp3
Category:science -- posted at: 3:30am EST

Europan aurkitu diren Homo sapiens-en hezur fosil zaharrenen DNA aztertu da, duela 45.000 urtekoena. Eta aurkitu dute gizaki moderno haiek ere neandertalekin nahastu zirela. Ez dira gure arbasoak, baina badira gure espezie berekoak, eta harrigarria da neandertaletatik datorren material genetikoa izatea. 
Direct download: NFXXV-31a.mp3
Category:science -- posted at: 3:30am EST

XXV. denboraldiaren 31. saioa: Europako Homo sapiens zaharrenak eta neandertalak, Unai Cossio eta nanobotak gorputzaren barruan eta Elhuyar solasaldiak.

Direct download: NFXXV-31.mp3
Category:science -- posted at: 3:28am EST

XXV. denboraldiaren 30. saioa: Gorka Azkune eta Auto ML, makinen ikasketa automatikoa.

Direct download: NFXXV-30.mp3
Category:science -- posted at: 3:33am EST

Elhuyar Fundazioak aste honetan aurkeztu du elia.eus web orria. Itzultzaile automatiko bat da. Gu Amaia Jaurekirekin izan gara, Elhuyarko Itzulpengintzako Teknologiaren arduradunarekin eta elia-ren alderdi teknikoa ezagutu dugu.
Direct download: NFXXV-29c.mp3
Category:science -- posted at: 3:54am EST

XIX. mendearen bukaera. Espresionismoa. Existitzen den koadro ezagunenetako bat Munch margolariaren "Oihua" da. Baina benetan ez da koadro bakarra. Lau bertsio egin zituen. Eta haietako bi lapurtu zituzten. Oskar Gonzalezek kontatu digu koadro horien istorioak, eta haien kimikan ere murgildu gara. 

Direct download: NFXXV-29b.mp3
Category:science -- posted at: 3:52am EST

Adituen ustez, 2020an aurkeztu zen Bluetooth bertsioak ekarri zuen azken 20 urtetan saltorik handiena teknologia horretan. Audioa zaindu dute bereziki estandar horretan. Teknologia berria eta berritzailea da, eta merezi zuen aipatzea. 
Direct download: NFXXV-29a.mp3
Category:science -- posted at: 3:50am EST

XXV. denboraldiaren 29. saioa: Bluetooth berria, Munch-en Oihua eta Elia.eus.

Direct download: NFXXV-29.mp3
Category:science -- posted at: 3:49am EST

Fotosintesi naturala imitatu nahian edo, ikerketa asko egiten ari dira gaur egun. Kontu konplexua da, eta oso urruti gaude lortzetik. Gainera, esparru askoko adituak behar dira, biokimikariekin hasita adimen artifizialeko adituetara. Txoni Matxainek ekarri digu bide horretako ikerketa baten berri.

Direct download: NFXXV-28b.mp3
Category:science -- posted at: 8:12am EST

Egun hauetan, Astrazenecaren txertoa erabiltzeari utzi diote, nahiz eta berriz ere martxan jarriko dute. Horren atzean arrazoi ekonomikoak eta politikoak daude, baina baita zalantza zientifikoak ere. Guk azken horiei buruz hitz egin nahi genuen. 
Direct download: NFXXV-28a.mp3
Category:science -- posted at: 8:11am EST

XXV. denboraldiaren 28. saioa: Astrazeneca eta fotosintesi artifiziala.

Direct download: NFXXV-28.mp3
Category:science -- posted at: 8:06am EST

Martxoaren 14an "PI" eguna ospatzen da. Matematikaz hitz egiteko aitzakia bat da, baina guk ere aitzaki horri heldu diogu. Batetik, Ainhoa Iñiguez matematikariaren ibilbidea ezagutu dugu,eta, bestetik, Euskal Herrian egiten den ikerketa matematikoa. 
Direct download: NFXXV-27c.mp3
Category:science -- posted at: 10:34am EST

2019an hamar urte bete zituen CICnanoGUNE fisikako ikerketaren zentroak. Elixabete Garmendia kazetariak hamar urte horiek eta zentroaren sorrerako lanak bildu ditu "NanoGUNE, txiakiaren xarma" liburuan. Harekin hitz egin dugu. 

Direct download: NFXXV-27b.mp3
Category:science -- posted at: 10:33am EST

Erronka klasiko bat da matematikan: zenbaki aleatorioak sortzea. Ez da kontu erraza, baina badu garrantzi handia. Orain, Yale Unibertsitateko fisikari batzuek asmatu dute modu bat laser kaskar baten fluktuazio kuantikoak aprobetxatuta.

Direct download: NFXXV-27a.mp3
Category:science -- posted at: 10:32am EST

XXV. denboraldiaren 28. saioa: zenbaki aleatorioak, nanoGUNEren liburua eta Ainhoa Iñiguez.

Direct download: NFXXV-27.mp3
Category:science -- posted at: 10:31am EST

Zenbaki berria kaleratu dute Elhuyar aldizkarikoek. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu dizkigu zenbakiak dituen edukiak. Gai nagusia 5G teknologia da.

Direct download: NFXXV-26c.mp3
Category:science -- posted at: 4:43am EST

Elhuyarko Itziar Cortes informatikariak hitz egin digu adimen artifizialari buruz generoaren ikuspuntutik. Elhuyarren azterketa bat egin dute gaiari buruz. Adimen artifizialeko sistemak datu asko erabilita trebatzen dira, eta datu horietan berdintasunaren kontrako ideiarik baldin badago, sistemak anplifikatu ditzake ideia horiek.

Direct download: NFXXV-26b.mp3
Category:science -- posted at: 4:39am EST

OpenAI enpresak GPT-3 transformerra egin du, literaltura idatz dezakeen adimen artifizialeko tresna bat. Haren onurak begi bistakoak dira, baina badu hain onuragarria ez den alde bat.

Direct download: NFXXV-26a.mp3
Category:science -- posted at: 4:26am EST

XXV. denboraldiaren 26. saioa: GPT-3ren alde iluna, adimen artifiziala eta generoa eta Elhuyar aldizkaria 2021eko martxoko zenbakia.

Direct download: NFXXV-26.mp3
Category:science -- posted at: 4:24am EST

Elhuyarko EGOITZ ETXEBESTEk argitaratu berri du Zientziaren Izarrak liburua, Elhuyar aldizkarian argitaratutako artikuluen bilduma da. Emakume zientzialarien bizitzak eta lanei buruzko artikuluak.

Direct download: NFXXV-25c.mp3
Category:science -- posted at: 3:29am EST

CICbiomaGUNE ikerketa-zentroan tumoreak hazten dituzte laborategian, haien funtzionamendua ikertzeko. Hiru dimentsioko egitura adimendutan hazten dituzte tumoreak monitorizatzeko, eta hazkuntza kontrolatzen dute gorputz baten barruan egongo balira bezala. Melanomaren eta bular minbiziaren tumoreak dira. Dorleta Jimenez de Aberasturi eta Malou Henriksen azaldu digute nola lortu duten eta nolako lana egingo duten sistema horrekin aurrerantzean.

Direct download: NFXXV-25b.mp3
Category:science -- posted at: 3:28am EST

Kubako egoera ez da erraza. Baliabide gutxi dituzte COVID-19ari aurre egiteko, eta abendutik aurrera kasu asko dituzte. Baina lau txerto garatzen ari dira. Haietako bat, Soberana 2 izenekoa, azken fase klinikoan dago eta ustez laster ekoizpen industrialean sartzeko moduan.

Direct download: NFXXV-25a.mp3
Category:science -- posted at: 3:27am EST

XXV. denboraldiaren 25. saioa: Kubako txertoa, tumoreak laborategian eta Zientziaren izarrak liburua.

Direct download: NFXXV-25.mp3
Category:science -- posted at: 3:24am EST

Imanol Etxeberria, Aurrera zentroko fisioterapeuta izan da gurekin. Eskuliburu bat idatzi du eserita lan egitearen ondorioei buruz. Bizkarrezurrari buruz hitz egin digu; nola eseri beharko ginatekeen; zenbat aldiz altxatu beharko genukeen kalterik ez izateko eta abar.

Direct download: NFXXV-24c.mp3
Category:science -- posted at: 3:22am EST

Molekula mediatikoa da azido hialuronikoa. Telebistako iragarkietan azaltzen da askotan. Berez, kosmetikan ez ezik, medikuntzan ere erabiltzen da. Gaur, Lorena Arrastua eta Mentxu Aiertza izan dira gurekin molekula honen sekretuak kontatzeko.

Direct download: NFXXV-24b.mp3
Category:science -- posted at: 3:21am EST

NASAk rover bat jarri du aste honetan Marteko gainazalean. Perseverance du izena. Laborategi gurpildun aurreratu bat da, Marten dagoen aurreratuena hain zuzen. Eta EHUko bi taldek hartu dute parte laborategi horren ekipamendua garatzeko lanean. 

Direct download: NFXXV-24a.mp3
Category:science -- posted at: 3:20am EST

XXV. denboraldiaren 24. saioa: Perseverance roverra eta EHU, mundu hialuronikoa eta eserita lan egitearen fisioterapia.

Direct download: NFXXV-24.mp3
Category:science -- posted at: 3:18am EST

Elhuyarko STEAM hezkuntza taldeko Leire Ferro izan da gurekin, hezkuntzan emakume eta neska zientzialarien egoera zein den kontatzeko, eta otsailaren 11n bertan egin dituzten jarduerak azaltzeko.

Direct download: NFXXV-23b.mp3
Category:science -- posted at: 4:17am EST

Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna ospatu dugu. Maia Garcia DIPCko fisikariak kontatu digu bere ibilbide profesionala eta emakumeak fisikan duten egoeraz hitz egin digu.

Direct download: NFXXV-23a.mp3
Category:science -- posted at: 4:17am EST

XXV. denboraldiaren 23. saioa: Maia Garcia eta ELhuyar STEAM hezkuntzaren lana.

Direct download: NFXXV-23.mp3
Category:science -- posted at: 4:15am EST

Lau istorio ekarri dizkigu Oskar Gonzalez EHUko kimikariak, gure kolorezaleak, laurak artelanak faltsutzeari buruzkoak. Artea, zientzia eta teknologia uztartezn dituen istorioak dira. Gainera, mapen babeserako neurriei buruz hitz egin dugu. Mapa bat jatorrizko lan bat ala kopiatutakoa den jakiteko trikimailuei buruz hitz egin dugu. Faltsuari buruzko istorioak, denak egitazkoak. 

Direct download: NFXXV-22b.mp3
Category:science -- posted at: 3:08am EST

Mapagileek akatsak sartzen dituzte nahita haien lanetan, norbaitek kopiatzen badie, kopiatzailea harrapatu ahal izango dutelako akats horiek bilatuta. Horregatik, mapa askok dituzte gaur egun akats intentziodunak. Eta horrek istorio bitxi batzu ere ekarri ditu. 
Direct download: NFXXV-22a.mp3
Category:science -- posted at: 3:07am EST

XXV. denboraldiaren 22. saioa: mapen kopia ilegalak detektatzeko teknikak, artelanen faltsutzea.

Direct download: NFXXV-22.mp3
Category:science -- posted at: 3:05am EST