Elhuyar Zientzia

Alpher-Bethe-Gamow

Direct download: Qk18-120130AlpherBetheGamow.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 21. saioa. Luis Calçada ilustratzailea, CFM zentroko ikerketa hidrogeno-atomoen lasterketa eginda eta haurdunaldiaren hamaseigarren eta hamazazpigarren asteak.

Direct download: NFXVI-21.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Zulo beltz bati buruzko albiste bat ilustratu behar denean, adibidez, ez da aukerarik izaten hara joateko eta argazki bat egiteko. Horren partez, ilustratzaile bati eskatzen zaio irudi ikusgarri bat egiteko. Hain zuzen ere, espazio agentziek eta erakunde handienek badituzte adituak horrelako material grafikoa sortzeko. Askotan, fisika eta astronomia ikasitako artistak dira; haien jakintza jartzen dute zientziaren komunikazioaren munduaren eskura ba horixe: bestela ilustratu ezin dena ilustratzeko. Gaur haietako batekin izango gara.

Direct download: NFXVI-21a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Materialen Fisika Zentroaren ikertzaileek hidrogeno-atomoekin egindako esperimentu bitxi batean hartu dute parte. Tunel efektuzko mikroskopioarekin lortu dute atomoak mugiaraztea erreakzio-kate baten barruan OH ioiez osatutako sistema batean. Euskal ikerketaren txokoan, Nora Gonzalez fisikaria etorri zaigu esperimentu bitxi hori zer den azaltzeko.

Direct download: NFXVI-21b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Azkar-azkar begiratu diogu haurdunaldiaren garai honi. Umea gorputzaren kontrola hartzen ari da; esate baterako, dagoeneko eskuak erabiltzen ari da inguruan duenari heltzeko. 13 zentimetro luze da, eta dagoeneko ehun gramoren muga gainditu du pisuan.

Direct download: NFXVI-21c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Hondakin nuklearren biltegia

Direct download: Qk17-120123HondakinNuklearrenBiltegia.mp3
Category:science -- posted at: 3:32am EDT

XVI. denboraldiko hogeigarren saioa. "Haurdun gaude" atalean screening hirukoitza eta amniozentesia, eta Antropozenoaren ideia. 

Direct download: NFXVI-20.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Haurdunaldiaren hamabigarren astetik hamaseigarrenera hainbat proba egiten dira haurdunaldian. Helburua da fetuaren garapenaz jabetzea, noski, baina baita izan litezkeen arazo batzuk detektatzea. Adibidez, Down sindromea edo beste trisomia batzuk ote dauden detektatzea. Proba horiei buruz hitz egin digu AINHOA SALEGI ginekologoak. 

Direct download: NFXVI-20a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aditu batzuen ustez, gizakiaren eragina Lurrean, eskalan geologikoan ere hasi da nabaritzen. Eta ideia horretatik abiatuta, proposamen handi bat egin dute, alegia, aro geologiko berri bat definitzea: Antropozenoa. Horretarako, oso ondo aztertu behar da badagoen ala ez aro berria Holozenotik bereizten dituen ezaugarriak. Eta, gero, erkunde askok eztabaidatu eta onartu beharko dute (ala ez) Antropozenoa ofizialki definitzen den.

Direct download: NFXVI-20b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Biomaterialak

Direct download: Qk16-120116Biomaterialak.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko hamazazpigarren saioa. Galaxia espiralen errotazioa. Haurdunaldiaren hamahirugarren astea. Zenbaki-sistemen deskribapena.

Direct download: NFXVI-18.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Miguel Querejeta astronomo gazteak hilabete batzuk egin ditu Instituto Astronómico de Canarias erakundean (La Lagunan, Tenerifen) galaxia espiralen errotazioa ikertzen. Eta hemen irratian horretaz hitz egiteko eskatu diogu. Oso bitxia da nola dakigun Esne Bidea galaxia espirala dela, eta nola dakigun zer abiaduratan mugitzen den. Galaxiaren barruan gaude, eta ez dugu perspektibarik neurketak kanpotik egiteko. Hala ere, astronomoek lortu dute hori dena jakitea. Miguelek kontatu digu zer baliabide erabili dituzten horretarako.

Direct download: NFXVI-18a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aste honetan abiatu gara haurdunaldiaren bigarren herena hasteko. Fetua azkarrago ari da hazten lehen baino eta hainbat egitura konplexu osatu ditu. Amak barrutik ez ezik, kanpotik ere nabaritzen ditu aldaketak.

Direct download: NFXVI-18b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Historian atzera begiratuko dugu Nahikari Blanco matematikariaren laguntzaz, aztertzeko nola moldatzen ziren aintzinako zenbait zibilizaziotan zenbakiak adierazteko. Sistem haietan dago, hain zuzen gaurko zenbaki-sistemaren jatorri eta azalpena. Bukatuko dugu zenbaki-sistema moderno bat gainbegiratzen, informatikak ekarritako sistema hamaseitarra.

Direct download: NFXVI-18c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

2011 urtea

Direct download: Qk14-1201092011urtea.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Mary Anning

Direct download: Qk13-120102MaryAnning.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1