Wed, 30 May 2012
CAF-Elhuyar |
Wed, 30 May 2012
Gure matematikariek oraingoan bizitza normalean oso arrunta egiten zaizkigun zenbaki batzuei buruz hitz egin digute: zenbaki negatiboak. Baina zenbaki horiek ez ziren onartu historian, gutxienez XVIII. mendera arte, eta oso lotuta daude zeroaren kontzeptuaren hedapenarekin. |
Wed, 30 May 2012
Umea orain jaioko balitz, ez luke ia arazorik aurrera ateratzeko, batez ere jadanik birikak oso garatuta dituelako. Albeoloek beharrezko zurruntasuna dute, eta arnasa hartzeko ez du inongo arazorik izango. Beraz, oso aurreratuta gaude haurdunaldian. |
Wed, 30 May 2012
Landareak hitz egiten dute, edo, behintzat komunikatu egiten dira. Mezuak transmititzen dute molekulak trukatuta; hizlari kimikoak dira. Eta ez dute haien artean bakarrik hitz egiten, bairik eta intsektuekin edo akaroekin ere komunika daitezke. Eta antzeko sistema bat dute onddek eta bakterioek. Horretaz hitz egin dugu Egoitz Etxebeste dibulgatzailearekin. |
Wed, 30 May 2012
XVI. denboraldiko 39. saioa: Landareen hizketaldiak, teknopolis, haurdunaldiaren 35. astea eta zenbaki negatiboak. |
Mon, 28 May 2012
Lezetxikiko hartza |
Wed, 23 May 2012
XVI. denboraldiko 38. saioa: hegaztien udaberria, haurdunaldiaren 34. astea eta futbola eta GPS. |
Wed, 23 May 2012
EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien fakultatean egindako tesi batean futbolariak geolokalizatzeko teknikak erabili dituzte errendimendua neurtzeko. Teknika hori eta antzeklo beste batzuk erabili izan da, baina orain arte ez da zientzifikoki frogatu zenbateraino den fidagarria teknika bera, eta zer kondizio diren beharrezkoak datu onak ateratzeko. |
Wed, 23 May 2012
Umea oso garatuta dago. Tamainaz, gutxi gorabehera, badu jaitzean izango duen luzera, eta pisuan ere gertu dago. Garunean, ordea, neuronen arteko konexioak egiten ari da abiadura handian. Amak uzkurdurak ditu, baina oraindik ez dira erditzeko uzkurdurak. |
Wed, 23 May 2012
Hegaztien udaberriari buruz hitz egin dugu Rafa Saiz Itsas Enara Ornitologia Elkarteko presidentearekin. Garai honetan hegazti asko etortzen dira migrazioan eta kumatzeko garaia izaten dute. Utzitako habiak okupatu edo habi berriak egiten dituzte, eta arrautzak jartzen dituzte. Zer egin habiak edo arrautzak topatzen baldin baditugu? Gure ornitologoaren gomendioa da ez eragitea. Ez hartzea eta ahal dela ez gerturatzea hegaztiak kumatzeko duten tokietara. |
Mon, 21 May 2012
Landareak hizketan |
Wed, 16 May 2012
XVI. denboraldiko 37. saioa. Australia, teknopolis eta haurdunaldiaren 33. astea. |
Wed, 16 May 2012
Australiak historia ekologiko mamitsua du. Alde batetik, berezko fauna eta landaredia ditu, oso bereziak. Bestetik, espezie asko sartu diu gizakiak uhartean, bertako espezieen kalterako. Xanti Larrañagak, han ikerketan aritu den biologoak, historia ekologiko horri buruz hitz egin digu luze. Australiako ekosistemetan zeharreko bidaian izan dugu gidari. Eta horrez gain, Zelanda Berria eta beste uharte batzuei buruz ere hitz egin digu. |
Wed, 16 May 2012
Aste honetan, umea hasi da begien mugimendu azkarrak egiten lo dagoenean. Adituek diote amets egiten duela. Amarentzat haurdunaldiaren ondorioak ugaritzen zaizkio. Garai honetan ohikoa da tunel karpianoaren sindromea izatea. |
Mon, 14 May 2012
Liburuak |
Wed, 9 May 2012
Umea azkar ari da hazten, adituen arabera, dagoeneko pentsatzeko gauza da. Dena den, aste honetan ez dugu umeari buruz hitz egingo, baizik eta amari buruz. Amarentzat haurdunaldiaren azken zatia gogorra izan daiteke. Lo egiteko jarrera eroso bat hartzen ez da erraza, janari gutxiago janda asetzen da, eta dagoeneko oritza sortzen hasi da. |
Wed, 9 May 2012
EHUko Medikuntza eta Odontologiako Fakultateko neurozientzialari batzuek garunaren energiaren prozesuak ikertu dituzte kanabinoide endogenoen hartzaileak identifikatuta. Hartzaile horiek neuronetako mitokondrioetan daude. Ikerketa hori Nature Neuroscience aldizkari handian argitaratu dute. |
Wed, 9 May 2012
Bizitza oso bat kimikako eta fisikako testuak euskaraz idazten. Jose Mari Elortza bergararra aitzindaria izan da zientzia euskaraz idazten. Beste lagun batzuekin idatzi zituen 1970eko hamarkadan unibertsitatean erabiltzeko lehen testu-liburuak euskaraz. Kimikako ikasleen artean ezagunak dira, adibidez, "Kimika Fisika Makromolekularra" eta "Termodinamika" liburuak. Horregatik, eta ibilbide profesional osoarengatik eman diote merezimenduzko CAF-Elhuyar saria aurtengo edizioan. Eta gurekin egon da irratian. |
Wed, 9 May 2012
XVI. denboraldiko 36. saioa. Jose Mari Elortza kimikaria, neuronen mitokondriak eta haurdunaldiaren 32. astea. |
Mon, 7 May 2012
H5N1 |
Wed, 2 May 2012
XVI. denboraldiko 35. saioa. CAF-Elhuyar sarien irabazleak, haurdunaldiaren 31. astea eta alergia eragiten duten molekulak detektatzeko ikerketa. |
Wed, 2 May 2012
Elikagaiak eragindako alergia asko daude. Baina elikagai oso batek ez da alergiaren erruduna; molekula jakin batzuk izaten dira, proteinak kasu gehienetan. EHUko Farmazia Fakultateko talde bat molekula errudun horiek identifikatzeko metodoa fintzen ari dira ikerketa batean. |
Wed, 2 May 2012
Hogeita hamaikagarren astean, umeari bukatzen ari zaio buruz behera jartzeko aukera. Dagoeneko, likidoen kantitate handiak barneratzeko eta kanporatzeko gauza da; egunean, litro-erdi bat txiza egiten du. |
Wed, 2 May 2012
AZTI-TECNALIAk euskal itsas hondoaren mapa zehatza egin zuen, eta Gorka Zabaleta kazetariak mapa horren inguruko erreportai bat egin zuen Baleike herri-aldizkarian. Ikuspuntu asko aztertzen zituen, zientzialariena, urpekariena eta arrantzaleena batez ere. Erreportai zabal eta interesgarri horrek irabazi du CAF-Elhuyar saria zientzia-kazetaritzaren arloan. |
Wed, 2 May 2012
Agian, etorkizun ez oso urrun batean, petroilioa ordezkatuko dugu energi eta gai kimikoen iturri bezala. Ordezko bat biomaasa da, egurra alegia. Petrolio-findegiak dauden bezala, egurraren biofindegiak ere izango dira. Prozesu horrek ahalik eta etekin handien emateko teknologia ikertu du Jon Makibar ingeniari kimikoak. Doktore-tesia egin du gai horren inguruan, eta CAF-ELhuyar saria irabazi du lan horri buruz idatzi duen artikulu batekin: "Pirolisia eta biofindegiak" |
Wed, 2 May 2012
CAF-Elhuyar saria irabazi duen Jone Omarrekin hitz egin dugu. Patricia Navarro eta Alfredo Sarmientorekin batera idatzi du "Kimikaren artea eta artearen kimika" artikulua, eta dibulgazio-artikulu orokorren atalean izan dira irabazle. Kimikari diogun fobiatik abiatuta, artea erabiltzen dute kimikaren alde idazteko. Gero, artearen historian zeharreko bidaia bat egiten dute egileek kimikaren ekarpenari begira. |