Wed, 26 September 2012
XVII. denboraldiko 3. saioa: Herscheldarrak, X hizkia matematikan eta Norteko Ferrokarrillaren eraikuntza. |
Wed, 26 September 2012
William Herschel ospetsua da Urano planeta aurkitu zuelako. XVIII. mendea zen. Harekin batera, arrebak ere hartu zuen parte behaketetan, Carolinek, eta astronomo aparta izan zen. Williamen semea John Herschel astronomoa, botanikoa eta argazkilaritzaren aitzindari bat izan zen. Johnen bi semek ere dute zerikusia zientziarekin: Alexander Stewart Herschel astronomoa izan zen eta William James Herschelek datuak bildu zituen hatz-marken analisia pertsonen identifikazio-sistema bihurtzeko. Familia horri buruz eta beste familia zientzialari batzuei buruz hitz egin dugu Elhuyar Fundazioko Egoitz Etxebesterekin. |
Wed, 26 September 2012
Zergatik erabiltzen dute matematikariek X hizkia ezezaguna adierazteko? Zergatik ez beste hizki bat? Nondik dator ohitura hori? Iñaki Leturiak ekarri digu erantzuna. |
Wed, 26 September 2012
Bertsolariek trenbidearen eraikuntza jaso zuten XIX. mendearen erdialdean, eta handik aurrera trenak gizartean izan zuen eraginari buruz ere kantatu zuten. Mikel Aizpuru EHUko historialariak bildu du ekarpen hori eta horretaz hitz egin digu. Tartean, Norteko ferrokarrilla aipatzen duen Txirritaren bertsoez hitz egin digu. |
Wed, 19 September 2012
XVII. denboraldiko bigarren saioa: Flysch-ari buruzko bi liburu berri, hitza: Mindarus harringtoni eta usapalak. |
Wed, 19 September 2012
EHUko geologoek bi dibulgazio-liburu aurkeztu dituzte Deba-Zumaiako flyschari buruz. Lehenengoa ohiko dibulgazio-liburua da, eta bigarrena fitxatan banatuta bertara joan nahi duenaren bidaia-lagun izan dadin. Biak dohainik dira, eta EHUko argitalpen-zerbitzuen web orritik deskarga daitezke. Egiletako batek, Esti Apellaniz paleontologoak, liburuei buruz eta flyscharen garrantziaz ere hitz egin digu. |
Wed, 19 September 2012
Gizon batek intsektu bat erosi zuen anbarretan harrapatuta Ebay enkanteen web orrian. Gizon hura entomologoa zen, hau da, intsektuetan aditua, eta lankideei kontsulta eginez konturatu zen intsektu-espezie berria zela. Nolako izen zientifikoa jarri behar zaio horrela aurkitutako bizidun bati? |
Wed, 19 September 2012
Mokoka hasiko gara aurten ere Rafa Saiz gure ornitologoarekin. Hark azaldu digu gaur usapal arrunta urritzen ari dela, eta ekialdetik etorritako usapal turkiarra, aldiz, ugaritzen. Gure herri eta hirietan ohikoa bilakatzen ari da espezie hori. |
Wed, 12 September 2012
Galdera bati erantzun nahi diogu: zein hezur kendu ote zion Jainkoak Adami Eva sortzeko. Tradizioaren arabera, saihetsa izan zen, baina litekeena hala ez izatea. Jesus Mari Txurruka zoologoak, Elhuyar aldizkarian argitaratutako saiakera batean, zakilaren hezurra izan zitekeela planteatzen du. Hala izan bazen, Itun Zaharraren itzulpen oker batean galdu zen informazio hori saihetsaren ideiaren alde. |
Wed, 12 September 2012
XVII. denboraldiko lehen saioa. Adamen hezurra, Hitzak: Anatomia de Gray eta Higgs bosoia. |
Wed, 12 September 2012
"Gray's anatomy" telesaila, "Anatomia de Gray", ospetsua egin da. Iñaki Leturiak azaltzen digu izenburua anatomiako liburu klasiko baten erreferentzia bat dela. |
Wed, 12 September 2012
Udan izan den zientzia-albiste garrantzitsuena Higgs bosoiaren aurkikuntzaren aurkezpena izan da. Uztailaren 4an izan zen, eta Norteko Ferrokarrilla ez zegoen antenan egun hartan; horregatik, albistea berreskuratu nahi izan dugu denboraldiko lehen saio honetan, aurkikuntzaren aipamenak merezi duelako. |