Wed, 31 October 2012
Bluetooth informatikan eta teknologian asko erabiltzen den hitza da. Baina jatorrian, historiari lotutako izena da. Bikingo baten ezizena zen, hain zuzen ere. Baina mundu modernoan gailuen arteko komunikazio-teknologia bat izendatzeko bidea egin du. Zergatik? Iñaki Leturiak azaldu digu hori. |
Wed, 31 October 2012
Alfonso Antxia Espeleologi Zientzien Elkarteko bi kide izan ditugu gurekin, Nagore Irazabal eta Rosa Diez. Espeleologia talde hori ez da aisialdiko talde bat bakarrik; biologoek, geologoek eta beste zientzialari batzuek osatzen dute, eta esparru askotako ikerketa egiten dute haien irteeretan. Haiekin batera, munduan zeharreko bidaia handi bat egin dugu, Rapa Nui, Dominikar Uhartea eta, zergatik ez, baita Euskal Herria ere, baina ez lurrazaletik, baizik eta kobazuloetatik. Toki horietan ikusitakoa eta ikertutakoa kontatu digute Nagorek eta Rosak.
|
Wed, 31 October 2012
XVII. denboraldiaren 8. saioa. Espeleologia zientifikoa, Teknopolis eta Bluetooth hitza. |
Wed, 24 October 2012
Frantsesezko terminoa da Deja Vu. Esan nahi du "dagoeneko ikusia", eta oso sentsazio arrunta da. Iñaki Leturiak azald digu ez bakarrik hitzaren jatorria, baizik eta efektuaren beraren jatorria ere. Eta hortik abiatuta, hainbat fenomeno neurologiko eta haien izenei buruz hitz egin digu. |
Wed, 24 October 2012
Hegaztiak behatzeko instalazioak hitz egin dugu Rafa Saiz Itsa Enara Ornitologia Elkartearen presidentearekin. Zenbateriano dira egokiak horrelako tokiak eta zenbaterainoko arazoak ematen dituzte. Azken batean, hegaztiak gertutik ikusi ahal izateak zaletasuna sustatzen du, baina bestetik hegaztiak behatze hutsak eragin egiten die hegaztiei. Gallocantaren kasutik abiatu gara behatokiei buruzko gogoeta egiteko. |
Wed, 24 October 2012
XVII. denboraldiaren 7. saioa: Hegaztiei begiratzeko behatokiak, Teknopolis, Hitzak: Deja Vu. |
Wed, 17 October 2012
Norberaren dokumentuak eta beste fitxategi batzuk gordetzeko aukera bat da sarea bera. Badira biltegi moduan funtzionatzen duten tokiak Interneten, informatikariek esaten duten bezala, hodeian dauden gordeleku birtualak. Jabi Asurmendi Bitalan enpresako informatikariak azaltzen dizkigu biltegi horien abantailak eta desabantailak. Lau adibide ekartzen dizkigu, eta biltegi horiek erabiltzeko gomendioa eman zigun. |
Wed, 17 October 2012
Iñaki Leturiak robot hitzaren jatorria azaldu digu. Karel Kapek idazle txekiiarraren eleberri batean erabiltzen da lehen aldiz, R.U.R. izenekoa. Hitzak morroiak eta lanak adierazten ditu, eta oso azkar zabaldu zen XX. mendean idatzitako zientzia fikziozko liburuetan. Gaur egun robotak benetakoak dira, nahiz eta izen hori jasotzen duten objektu guztiak ez dira benetako robotak. |
Wed, 17 October 2012
Matematikaren lurraldean sartuta, pi zenbakiari buruz hitz egitea klasiko bat da. Pi zer den kontatzeaz gain, haren kalkuluaren egoera ezagutu dugu. Gaur egun, zenbaki horren kalkuluak bilioika hamartar zehaztera iritsi da. Horixe kontatu digu Nahikari Blanco matematikariak. |
Wed, 17 October 2012
XVII. denboraldiko 6. saioa. Biltegiratzea hodeian, teknopolis, pi zenbakia, robot hitza eta Kimikako Nobel saria. |
Wed, 10 October 2012
Liztor asiarra hemen dago. Bordeleko portura iritsi zen, seguru asko, itsasontzi bateko zamarekin batera. Frantzian zabaldu da eta Euskal Herrira ere iritsi da. Oso azkar ugaritzen ari da, eta erleak jaten ditu. Horregatik, erlezainentzat sekulako arazoa da inbaditzaile hori. Gu haietako batekin hitz egin dugu, Julian Urkiola Gizpuzkoako Erlezainen Elkarteko presidentearekin, baina irratira etorri baino lehen, erletegian bertan izan gara liztorra eta erleak bertatik bertara ikusten. |
Wed, 10 October 2012
Aspirina sahatsen azalatik dator, eta izenak berak ere horixe adierazten du. Baina aspirinaren (eta azido salizilikoaren atzean) beste istorio asko dago kontatzeko. Astero bezala, Iñaki Leturiak kontatu dizkigu. |
Wed, 10 October 2012
Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak martxan jarri dute aurtengo CAF-Elhuyar sariketen edizioa. Aurten berrikuntza bat dago: atal berri bat sortu dute zientziarekin lotutako sorkuntza sustatzeko beka bat. Elhuyar Fundazioko Eider Cartonek azaldu digu zer den atal hori eta nolakoa izango den sariketaren aurtengo edizioa. |
Wed, 10 October 2012
XVII. denboraldiko 5. saioa. Liztor asiarra, CAF-Elhuyar sariak eta aspirina. |
Wed, 3 October 2012
XVII. denboraldiko 4. saioa: Teknopolis, nylon hitza eta Euskalnatura. |
Wed, 3 October 2012
Zor genien bisita bat. Euskalnatura.net webgunea udaberrian berritu zuten, apirilean, eta Norteko ferrokarrillak irratiaren bitartez bisitatu behar zuen. Haiek, besteak beste, UEUko Natur Zientzien Sailaren ardura hartu dute, eta webgune txukun eta polita koordinatzeaz gain, ekitaldiak, hitzaldiak, erakusketak, ikastaroak eta naturarako irteerak antolatzen dituzte. Orain bai; udazkenean Euskalnaturako lagunak etorri zaizkigu estudiora eta webgune berritua behar den bezala bisitatu ahal izan dugu. |
Wed, 3 October 2012
Zergatik deitzen da nylon poliamiden familiako ehun sintetiko ospetsua? Zer toeria daude izen horren jatorria azaltzeko? Izenaren jatorria kontuak ekarri dizkigu Iñaki Leturiak, zientziako terminoak aztertzen dituen atalean. Iñakik, gainera, hitzaren haritik tiraka, DuPont enpresa kimiko handiaren izenaz ere hitz egiten digu eta komikietaraino iritsi da. |
Wed, 3 October 2012
Teknopolis telebistako zientzia-saio bat da, Elhuyar Fundazioak eginda eta ETBk emititzen duena. Klasiko bat bihurtu da; hastear dagoen denboraldi hau hamabosgarrena da, eta hori ez da ohikoa telebista bateko parrilan. Oihana Jauregi saioaren aurkezlea eta Beñar Kortabarria zuzendaria irratira etorri zaizkigu denboraldi berria eta izango dituzten aldaketak aurkeztera. |