Wed, 21 November 2012
XVII. denboraldiaren 11. saioa: irratiko teknikariak, teknopolis, BC3ko hitzaldiak eta "Crapper" hitza. |
Wed, 21 November 2012
Aste honetan 30 urte betetzen ditu Euskadi Irratiak. Eta guk datu hori zientziarekin konbinatu nahi izan dugu. Horretarako, etxeko teknikariak izan ditugu mikroaren aurrean. Haiek zaintzen dute dena nik orain zuekin hitz egin ahal izateko. Haiek sakatzen dituzte sakatu beharreko botoi guztiak, eta haiek sartzen dira mahai azpira, behar baldin bada, konpondu beharreko kableak konpontzera. Haiek dira gure aingeru begiraleak. Aingeru begirale haietako hiru izan dira gurekin: XABIER LASKIBAR, XABIER CALVILLO eta JOSELU ARANBURU. Haiek kontatu digute nola funtzionatzen duen irratiak eta nolako buruhausteak ematen dituzte funtzionatzen ez duenean. |
Wed, 21 November 2012
Ez da hitz ezaguna gure artean. Baina ingelesez crapper hitza erabiltzen dute komunera joateaz hitz egiteko, eta hitzaren jatorria Thomas Crapper enpresa-gizonarekin lotuta dago. Iñaki Leturiak kontatu dizkigu hitz horren istorioa eta hitza horretatik eratorriak diren kontuak. |
Wed, 14 November 2012
XVII. denboraldiaren 10. saioa: Tunel-efektua, Teknopolis Behobia-Donostia lasterketan eta Omatidio hitza. |
Wed, 14 November 2012
Javi Aizpuruak eta haren lankideek Nature aldizkarian argitaratu dute artikulu bat. Tunel-efektua bera aztertu dute oso teknika berritzailearekin: bi metal-gainazalen arteko gunera igorritako argi batek kolorea aldatzen du elektroien jauziak(tunel efektua) gertatzen ari denean. JAvik esperimentu horri buruz hitz egin digu, bai eta tunel-efektua bera zer den azaldu digu. Gaionera, harekin fisikaren irudi publikoari buruz hitz egin dugu. |
Wed, 14 November 2012
Teknopolis telebista-saioko kideek Behobia-Donostia lasterketari buruzko programa berezi bat prestatu dute. Haietako hiru, Oihana Jauregik, Nagore Rementeriak eta Beñar Kortabarriak, lasterketak hartu zuten parte poltsikoko GoPro kamera bat eskuan hartuta. Hirurak etorri dira irratira kontatzera nola egin duten saioa. |
Wed, 14 November 2012
Omatidioak dira intsektuen begi konposatuen begitxoak. Izen horretatik tiraka, Iñaki Leturiak hitzaren jatorriari eta animalien ikusmenari buruz hitz egin digu zientziaren hitzen atalean. |
Wed, 7 November 2012
XVII. denboraldiaren 9. saioa. Simon Singh eta Kodeen Liburua, kodetzeko sistema matematikoak eta informazioaren kodetzea informatika praktikoan. |
Wed, 7 November 2012
Kodeen Liburuaren egileak Londrestik aurkeztu digu liburua. Kode sekretuak betidanik existitu dira eta gaur egun inoiz baino gehiago erabiltzen ditugu. Horri buruz hitz egin digu Mr. Singhek, eta gainera azaldu digu nola eboluzionatu duen kodeen munduak liburua Ingalaterran lehen aldiz argitaratu zuenetik, 1999tik. Horrez gain, Sendabide ala iruzurbide liburuari buruz hitz egin digu, eta testu hura idatzi zuen garaian izan zituen arazo legalei buruz ere bai. Elkarrizketa ingelesez dago, eta hau da jatorrizko audioa. The author of The Code Book has introduced us to his book from London. The secret codes have always existed and nowadays are more frquently used than never before. Mr. Singh has told about that and he has explained what has the evolution of code science been like since his book was first published back in 1999. He has also told about other book of his, Trick or Treatment, and about the legal problems he had by the time he published that text. The interview was in english and this is the original audio. |
Wed, 7 November 2012
Kodeen Liburuaren egileak Londrestik aurkeztu digu liburua. Kode sekretuak betidanik existitu dira eta gaur egun inoiz baino gehiago erabiltzen ditugu. Horri buruz hitz egin digu Mr. Singhek, eta gainera azaldu digu nola eboluzionatu duen kodeen munduak liburua Ingalaterran lehen aldiz argitaratu zuenetik, 1999tik. Horrez gain, Sendabide ala iruzurbide liburuari buruz hitz egin digu, eta testu hura idatzi zuen garaian izan zituen arazo legalei buruz ere bai. |
Wed, 7 November 2012
Matematikaren adar bat da. Mezuak enkriptatzea eragiketa matematikoa da (baita deskodetzeko prozesua ere). Historian zehar hainbat eragiketa asmatu izan dira enkriptazio-metodo berriak asmatzeko. Oinarrizkoei buruz hitz egin digu Nahikari Blanco matematikariak. |
Wed, 7 November 2012
Eta telefono mugikorra galtzen baduzu? Edo ordenagailua? Nahi al duzu aurkitzen duen edozeinek zure informazioa irakurtzea? Badago modu bat hori ez gertatzeko. Aldez aurretik informazio hori kodetzen baduzu, ez dago arriskurik. Jabi Asurmendi informatikariak kontatu digu nola egiten den hori. |