Elhuyar Zientzia

Iraileko elkarrizketa hau berreskuratu dugu abenduan berriz emititzeko. Gure hiru ohiko matematikariek, NAHIKARI BLANCOk, AMAIA ZUGADIk eta MIREN ZUBLEDIAk, matematikarekin zerikusia duten pelikula batzuei buruz hitz egin ziguten. Pelikula batzuk matematikan oinarrituta daude, beste batzuk matematikariei buruzkoak dira. Pelikulak ikusi, eta hirurek iritzia eman ziguten pelikula horiei buruz.

Direct download: NFXVIII-16b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Holiwoodeko pelikulak tentagarriak dira. Dibulgazioan aritzen direnentzat ere bai. bi kasu aztertu ditugu, bi pelikula: Up eta The Hobbit. Biei buruzko hausnarketa zientifikoaz hitz egingo dugu. Ez dira adibide bakarrak, jakina, baina interesgarria da ikustea zenbateraino den erakargarria zinema zientziaz hitz egiten dutenentzat. Edo dugunontzat.

Direct download: NFXVIII-16a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

XVIII. denboraldiaren 16. saioa: zinema eta zientzia.

Direct download: NFXVIII-16.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Urtetan erabili izan da Pinus radiata pinua papergintzan egur-iturri moduan. Azkar hazten, eta oso ondo egokitu da Gipuzkoako eta Bizkaiko lurretara. Baina bertako basoa (haritzez eta beste espezie batzuez osatutako baso mistoa) baztertu du pinuak. Orain, pinuak galdu du lekua merkatuan, eta baso asko utzita daude. Eta utzitako haiekin, EHUko biologo-talde batek aurkitu du pinu-basoak inguru ona eskaintzen duela bertako basoa garatzeko eta berreskuratzeko. 

Direct download: NFXVIII-15d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Biofungitek enpresak World Technology Awards irabazi du 2013an. Haien lana fungiziden antzeko efektua sortzea da, baina inguruari kalterik egin gabe. Modu jasangarri batean oinarrituta. Onddo mikroskopikoen eta landareen arteko elkarreintza biokimikoa aztertzen dute onddoaren hazkuntza kontrolatu ahal izateko. Guk enpresaren sortzaileetako batekin izan gara, UNAI UGALDE biokimikariarekin.

Direct download: NFXVIII-15c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

1938an, Ettore Majorana fisikari handia desagertu egin zen. Nahita, gainera. Desagertzea erabaki zuen, eta hala azaldu zuen bi gutunetan. Gero, inork ez daki zer egin zuen, baina, ustez, Palermo eta Napoles arteko itsas bidaia batean desagertu zen. Oso fisikari handia zen; Enrico Fermirekin ikertzen zuen, eta, besteak beste, Majorana fermioien teoria garatu zuen. Elhuyar aldizkariko EGOITZ ETXEBESTE dibulgatzaileak kontatu digu Majoranaren historia.

Direct download: NFXVIII-15b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Antropologoek aurkikuntza harrigarri bat egin dute: Polinesiako uharte bateko biztanleek zenbakien sistema bitarra erabiltzen zuten kopuru handiak kontatzeko. Adibibidez, kokoak kontatzeko. Ez zuten bitarra bakarrik erabiltzen, hau da, ez zituzten ordenagailuak bezala 1 eta 0-en bidez zenbatzen gauzak. Horrez gain, sistema hamartarra ere erabiltzen zuten, eta biak konbinatzen zituzten. Baina litekeena da sistema bitarra Polinesian jaio izana.

Direct download: NFXVIII-15a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

XVIII. denboraldiaren 15. saioa: Majorana fisikaria, Biofungitek eta pinu radiata baso mistoa garatzeko.

Direct download: NFXVIII-15.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Iñaki Leturiak Meatzen Eskolarren 100. urteurrenarei buruzko erreportaje bat egin du Teknopolis telebista-saiorako. eta irratira etorri da eta ikusitakoa kontatu digu. Eskola horrek historia luzea eta interesgarria du, altzairuari eta metalurgiari lotuta. Zorionak eman diegu eskolakoei, eta iñakiren erreportaje interesgarri bat ezagutu dugu. 

Direct download: NFXVIII-14b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Idoia Goikoetxea biologoak, garai batean Atapuercako ikertzailea, ume neanderthalen hazkuntza ikertu du tesian: zenbat energia behar zuen ume neanderthal batek hazteko, gaur egungo  Beasaingo ume batekin alderatuta. Harrigarria da emaitza, bai eta ikerketa nola egin duen. Horri buruz hitz egin dugu Idoiarekin. Gainera, Idoiak kontatu digu nolakoa izan den erditzearen eboluzioa austrolopithecusen garaitik hona.

Direct download: NFXVIII-14a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

XVIII. denboraldiaren 14. saioa: Idoia Goikoetxea eta ume neanderthala eta Meategi Eskolako urteurrena.

Direct download: NFXVIII-14.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

AMAIA ZUGADI matematikariak Buenos Airestik kontatu digu zergatik atsegin duen hainbeste infinitua. Paradoxa batetik abiatuta, infinituaren kontzeptu bereziaz hitz egin digu, eta, nola ez, George Cantor matematikariaren lana ere ekarri digu irratira.

Direct download: NFXVIII-13b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Diplodoko bat saldu zuten enkantean Ingalaterran. Erosle batek 400.000 libera esterlina ordaindu zituen fosilarengatik. Zeinek erosi zuen, ez zen publiko egin. Gainera, Sur tyranosauroaren auzia ere bada dinosauroen fosilen salmentaren adibide esanguratsua. Bi adibide horietatik abiatuta, dinosauroen eta fosilen merkatuari buruz hitz egin dugu ALVARO ARRIZABALAGA arkeologoarekin. Lezetxikiko aztrnategia Hark ederki ezagutzen ditu hainbat lurraldeetan dagoen legediak merkatu hori arautzeko. Asko aldatzen dira oso gertuko lurralde batetik bestera.

Direct download: NFXVIII-13a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

XVIII. denboraldiaren 13. saioa: Dionsauroak salgai eta infinitua.

Direct download: NFXVIII-13.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

XVIII. denboraldiaren 12. saioa: itsasoa, atmosfera eta El Niño, maratoiak korritzeko oinetakoak eta CAF-ELhuyar sariak martxan.

Direct download: NFXVIII-12.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

CAF-Elhuyar sarien 2013ko edizioa martxan da. Euskaraz egindako zientzia-dibulgazioa eta zientziaren gizarteratzeko lanen sariketa da, eta urtarrillaren 31 bitarteko epea du aurkezteko. EIDER CARTON Elhuyar adlzkariko zuzendaria izan da gurekin sariketaren nondik norakoak irratian aurkezteko.

Direct download: NFXVIII-12c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Teknopolis saioan BEÑAR KORTABARRIAk erreportajea egin du maratoian korrika egiteko oinetako egokienei buruz. Podologo baten laguntzaz aztertu du nolakoa den oinetako perfektua, edo zer egin beharko lukeen korrikalari batek berarentzako oinetako perfektuak zein diren jakiteko.

Direct download: NFXVIII-12b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

Itsasoaren eta atmosferaren arteko lotura oso sendoa da; meteorologoek ederki dakite hori. Ozeanoetako korronteak eta troposferan gertatzen dena elkarrekin analizatu behar dira. Euskalmeteko ONINTZE SALAZARrek, gure trumoilariak, horretaz hitz egin digu. Eta bereziki hitz egin digu Ozeano Barean gertatzen den El Niño fenomenoari buruz.

Direct download: NFXVIII-12a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EST

1