Fri, 31 January 2014
Gizaki egin gaituen ezaugarrietako bat hizkuntza da. Horri buruz hitz egingo dugu EHUko Itziar Laka hizkuntzalariarekin. |
Mon, 27 January 2014
Nafarroako Unibertsitate publikoan kontsumo ultratxikia duen txip bat garatu dute. Oso oso txikia da kontsumoa; izan ere, txipak nahikoa du inguruaren aldaketa termikoak edo bibrazioak behar duen energia inguru horretatik eskuratzeko. Aplikazio asko izan ditzake txip horrek, adibidez, giza gorputzaren barruan erabiltzeko sentsoreak egitea. OIHANE LAKAR Basquereseacheko erredaktoreak azaldu digu kontua. |
Sun, 26 January 2014
Pulsarrak aurkitu zituen astronomoarekin izan gara: Jocelyn Bell Burnell irlandarrarekin. Batzuek diote XX. mendeko astronomorik handiena izan dela, eta nahiz eta esaldi bat besterik ez izan eta beste astronomo batzuei buruz gauza bera esan izan den, horrek adierazten du nolako garrantzia izan duen Bell Burnellen lanak astronomiaren esparruan. Nobel saria ez zuen irabazi, baina benetan merezi zuen saria. |
Sun, 26 January 2014
JABI ASURMENDI Bitarlan enpresako informatikariak bi gairi buruz hitz egin digu gaur. Batetik, USB konexioaren 3.1 bertsioari buruz, segundoko 10 GB kopia dezakeen teknologia bat eta 2014an merkaturatuko dena, eta, bestetik, aplikazio berezien munduari buruz. Mugikorrentzako eta tabletentzako aplikazioak aurkezteaz gain, Jabik aplikazioen programazioari buruz ere hitz egin digu. |
Sun, 26 January 2014
ETH institutuan, Zurichen, zirkuitu malguak egiteko teknika bat garatu dute. Gakoa da zirkuituaren oinarria ez izatea siliziozko xafla zurrun bat, baizik eta parileno izeneko material malgu bat izatea. Baina, horretarako, zirkuitua silizio gainean sortu behar da, eta gero geruza hori kentzea. |
Sun, 26 January 2014
XVIII. denboraldiaren 20. saioa: USB 3.1, mugikorren aplikazioak, Jocelyn Bell Burnell eta kontsumo ultratxikiko txip bat. |
Sun, 19 January 2014
Shell enpresak auto-lasterketa berezi bat antolatzen du; ekomaratoi bat. Lasterketa irabazlea da kilometro gehien egiten dituena erregai-litro bakar batekin. Parte-hartzaileek oso auto bereziak prestatzen dituzte: aerodinamikoak, arinak eta frikzio gutxikoak. Gainera, gidatzeko-modu egokiena bilatzen dute. OIHANA JAUREGI parte hartzen duten hemengo bi ekiporekin izan da, lasterketaz hitz egin ahal izan du haiekin, eta autoak ikusi ahal izan ditu. Horrekin erreportaje bat egin du, eta guri aurkeztu digu irratian. |
Sun, 19 January 2014
George Gamow kosmologoak, ateo hutsak, kalkulu xelebre bat egin zuen. Errusiaren eta Japoniaren arteko gerra hasi zenean, eliza errusiarrak otoitz-kanpaina bat egin zuen Jainkoari Japonia suntzitzea eskatzeko. Gerra hurrengo urtean bukatu zen, baina 19 urte geroago, lurrikara suntsitzaile bat izan zen Japonian. Gamowk, ironiaz beteta, kanpaina eta lurrikara lotu zituen Jainkoa zer distantziara dagoen kalkulatzeko. |
Sun, 19 January 2014
Hegan egiten duen marmoka-itxurako robot bat egin dute New Yorkeko Unibertsitateko ingeniari batzuek. Oso egonkorra da, eta erraza da haren hegaldia kontrolatzea. Albiste hori ikusita, gogoeta egin dugu hegan egitearen sekretuei buruz. Aireratzea, airean irautea, egonkortzea eta hegaldiaren norabidea kontrolatzea; ingeniaritzaren arte bat da. |
Sat, 18 January 2014
XVIII. denboraldiaren 19. saioa: Lemnizkata 2014, non dagoen Jainkoa eta Shell ekomaratoia Teknopolisen. |
Sat, 18 January 2014
Lemniskata Goierriko talde bat da. Zientzia-dibulgazioko ekitaldiak antolatzen dituzte, eta 2013an programa harrigarri bat osatu dute, besteak beste Forges, Fernando Plazaola edo Idoia Goikoetxea Beasainen ekarrita. Gaur, 2013ko pograma hori gogoratu dugu Lemniskatako bi kiderekin, GOYO LEKUONA eta JOSE LUIS ETXEZARRETA, eta 2014ko programari gainbegirada bat egin diogu. |
Sun, 12 January 2014
Teknopolis programan, telebistan, IÑAKI LETURIAk erloju publikoei buruzko erreportaje bat egin du. Teknikronos enpresako Jose Luis Ferroren eskutik, Bilboko erloju publikoen lana ezagutu du. Abanto estazioko erlojua bisitatu dute, eta tren-estazioen denboraren kudeaketaz hitz egin dute. Ordu zehatza Frankfurtetik eta Parisetik dator; han erloju atomiko batzuk erabiltzen dira irrati-uhinen bitartez orduaren informazioa zabaltzeko, Abanto estaziora adibidez. |
Sun, 12 January 2014
Basqueresearch webgunea erreferentzia ba da guretzat; Euskal Herrian egiten den ikerketaren berri ekartzen digu albisteen bitartez. Egileek gurekin egoten direnean, "Euskal ikerketaren txokoa" deitzen diogu. Gaurkoan, txoko horretan kontatu digu zein izan diren basqueresearch-eko hamar albiste irakurrienak 2013 urtean. OIHANE LAKAR izan da gurekin horretan laguntzeko. |
Sun, 12 January 2014
Aste honetan higadurari buruzko ikerketa baten berri iritsi zaigu. Ikerketaren arabera, klima hotzak azkartzen du higadura. Ondorio horretara iristeko, 18.000 tokitako harriak aztertu dituzte oso teknika sofistikatuen bitartez: termokronologiako tekniken bitartez. Modu horretan, taldeak analizatu du nolakoa izan den higadura azken 8 milioi urteetan, gutxi gorabehera. |
Sun, 12 January 2014
Aranzadiko herpetologoek "We are snake friendly" izeneko kanpaina abiatu dute, sugeen ospe txarrari aurre egiteko asmoz. Hitzaldiak, erakusketak eta tailerrak jarri dituzte nartxan, jendeak sugeak ezagutu ditzan. Guk eskatu diogu antolatzaileetako bati irratira etortzea kanpainaz hitz egitera, Aranzadi Elkarteko MAIDER IGLESIAS herpetologoa. Elkarrizketara ez du sugerik ekarri, baina hitzaldietan, tailerrean eta erakusketetan bai, sugeak eramaten dituzte. |
Sun, 12 January 2014
XVIII. denboraldiaren 18. saioa: sugeen aldeko apologia, basqueresearch webguneko 2013ko hamar albiste irakurrienak eta erlojuak. |
Sat, 4 January 2014
XVIII. denboraldiaren 17. saioa: petunia urdinak, probabilitateak, Bluetooth eta zeruaren kolorea. |
Sat, 4 January 2014
Zergatik deitzen da Bluetooth izpi infragorrien bidezko komunikazio-sistema? Izena X. mendeko bikingo baten ezizena da, errege daniar batena. Baina haren izena informatika modernoraino iritsi da. Bleutooth komunikazioaren eredua izan zen X. mendean bai eta gaur egun ere. |
Sat, 4 January 2014
Zeruaren kolorea urdina da. Baina ez beti. Zeruak kolore gorrizka du ilunabarrean eta egunsentian, hodeiek kolore txuriak eta grisak ere jartzen diote zeruari (eta "beltza" deitzen dugun hodei euritsuen kolorea); gainera, ortzadarra dago, Eguzkiaren izpien koloreak, izpi berdea eta urdina barne, eta aurora polarretan kolore askoz gehiego ikusten dira. Beraz, zer kolorekoa da zerua? ONINTZE SALAZAR metorologoak erantzun dio galdera horri. |
Sat, 4 January 2014
NAHIKARI BLANCO matematikariak loteriaz, eta beste probabilitate-kontu batzue hitz egin digu. Zergatik zenbaki "itsusiek" eta "politek" duten probabilitate bera sari nagusia izateko, zenbateko probabilitatea dagoen pertsona talde bateko bik egun berean izateko urtebetetzea, nola handitu Monty Hall lehiaketan irabazteko aukerak eta, esate baterako, zein den probabilitatea Bartzelonako bi pertsonek ile-kopuru bera izateko buruan. Probabilitate-kontu interesgarriak gaur. |
Sat, 4 January 2014
Loreen artean urdina ez da oso kolore ohikoa, beste koloreekin alderatuta behintzat. Orain, zientzialari-talde batek petuniak aztertu ditu kolore urdinaren jatorria argitzeko. Petunia urdinek petaloen zeluletako akats baten ondorioz hartzen dute kolorea. Protoien ponpetan dituzten akatsak dira urdinaren jatorria. |