Elhuyar Zientzia

Garuneko kalte neurologikoa duten umeak tratatu ditu Teknopolis programan saio tematiko batean. Saioren egileetako bat, OIHANA JAUREGI, gurekin egon da, eta lana egin bitartean bizitakoa kontatu digu. Gai horretan zientzia, hezkuntza, soziologia eta familia uztartzen dira.

Direct download: NFXVIII-37d.mp3
Category:science -- posted at: 1:33pm EST

Fisio nuklearraren aurkikuntzaren istorioa kontatu digu EGOITZ ETXEBESTEk. 1944an, Otto Hahn fisikariak Nobel saria eskuratu zuen aurkikuntzarengatik, baina jende gehiago egon zen lan horretan sartuta, Lise Meitner batez ere.

Direct download: NFXVIII-37c.mp3
Category:science -- posted at: 1:29pm EST

Informazio gehiegi du Googlek guri buruz? Nahi baino gehiago? Jendeak ahazteko eskubidea aldarrikatu du, eta auzi batzuk irabazi zaizkio enpresa erraldoiari. Baina datu horiek ez ditu Googlek berak, baizik eta sarearen beste toki batzuetan daude, eta hori da bilaketetan islatzen dena. Horri buruzko gogoeta egin dugu JABI ASURMENDI Bitarlan enpresako informatikariak.

Direct download: NFXVIII-37b.mp3
Category:science -- posted at: 1:26pm EST

2006tik, NASAko New Horizons zunda ari da Plutonerako bidean. Baina Plutonez gain, Kuiper gerrikoko munduak ere topatu nahi ditu, eta arazo bat dago horrekin. Espero baino mundu gutxiago dago zundaren ibilbidean.

Direct download: NFXVIII-37a.mp3
Category:science -- posted at: 1:22pm EST

XVIII. denboraldiaren 37. saioa: New Horizons misioa krisian, Google-n auziak, Fisioa Meitner eta Hahn eta kalte neurologikoa eta umeak.

Direct download: NFXVIII-37.mp3
Category:science -- posted at: 1:19pm EST

AINHOA EZEIZAk eta TXONI MATXAINek, EHUko bi ikertzailek, kultura zientifikoa sustatzeko lehen topaketa antolatu dute. Ideia horrekin martxan jarri dute epe luzerako proiektu bat. Kultura zientifikoaz hitz egiten dute, baina horrekin ohiko zientzia esperimentaletik harago joan nahi dute kontu honekin. 

Direct download: NFXVIII-36c.mp3
Category:science -- posted at: 3:39am EST

Meteorologoek gehienbat troposfera ikertzen eta aztertzen dute, gure inguruko atmosfera zurrunbilotsua. Baina goiko aldea ere interesatzen zaie, eta baita guri ere. Gaur, gora joan gara ONINTZE SALAZAR gure trumoilariarekin estratosfera nolakoa den ikusteko. Gure gaineko bizitokia da, atmosferari dagokionez, eta oso kontu interesgarriak ditu. Zu ere han izan zara hegaldi komertzialik egin baldin baduzu. 

Direct download: NFXVIII-36b.mp3
Category:science -- posted at: 3:37am EST

Silikona garden batez egindako leiar bat gehituta, mikroskopio bihur daiteke smartphonea. Oso merke egin daiteke, eta lortutako kalitatea nahikoa da, adibidez, medikuek gaur egun erabiltzen duten dermatoskopio garesti bat ordezkatzeko.

Direct download: NFXVIII-36a.mp3
Category:science -- posted at: 3:31am EST

XVIII. denboraldiko 36. saioa: smartphonea mikroskopio, estratosfera eta kultura zientifikoa.

Direct download: NFXVIII-36.mp3
Category:science -- posted at: 3:29am EST

Gaztelaniatik euskarara itzultzen duen Matxin itzultzailea probatu dugu (http://matxin.elhuyar.org) eta Google translate ospetsuarekin konparatu dugu. Matxinek hizkuntzaren arauak ulertzen ditu, eta google translatek, aldiz, itzulpen estatistikoa erabilrtzen du. Zein da hobea? Bada, ITZIAR CORTES Matxinen garatzaileetako batek erakutsi digu arlo askotan Matxin Google translate baino hobea dela, nahiz eta itzultzaile automatiko perfekturik ez den existitzen.

Direct download: NFXVIII-35c.mp3
Category:science -- posted at: 12:36pm EST

CAF-Elhuyar sarietan irabazlea da Eneko Bachiller itsas biologoa. Doktoretza-tesian Bizkaiko Golkoko arrain jangarri batzuen ekologia aztertu du eta zooplanktonarekin duten lotura argitu du. Lan horren laburpenak eman dio, hain zuzen, saria.

Direct download: NFXVIII-35b.mp3
Category:science -- posted at: 12:32pm EST

Sagu baten erretinan neuronen sarea nolakoa den ikertzeko, MITeko zientzialariek Eyewire Map bideojokoa garatu dute. Zientzialariek badakite zenbat neurona dituen eta non dauden, baina ez dakite zein neurona dagoen lotuta zein neuronari. Jokalariek egiten dute lan hori denboraren kontrako proba batean.

Direct download: NFXVIII-35a.mp3
Category:science -- posted at: 12:29pm EST

XVIII. denboraldiaren 35. saioa: Eneko Bachiller eta arrainen ekologia eta Matxin itzultzailea.

Direct download: NFXVIII-35.mp3
Category:science -- posted at: 12:27pm EST

1